2011/04/30

PlayStationeko 2 milioi txarteletako datuak saldu dituzte Interneten

Ikerketen arabera, pirata informatikoek datu base bat zuten bezeroen datu guztiekin.

Segurtasun ikertzaileek PlayStation Networken bazkideen bi milioi kreditu txartel aurkitu dituzte interneteko foro batzuetan.

The New York Timesek adierazi duenez, ikerkeketen arabera, pirata informatikoek bezeoen datu baseak zituzten, euren izen, helbide, erabiltzailearen izen, pasahitz eta PlayStation Networken erabiltzaileen 2,2 milioi kreditu txartelen zenbakiekin..

Kevin Stevens, Trend Micro segurtasun sinadurako ikertzaile seniorraren arabera, "hacker foro batzuetan" datu baseari buruz hitz egin dutela ikusi dute. Honekin batera, Sonyren kontrako pirata informatikoek kreditu txartelak 100.000 dolarretan saltzeko asmoa zutela adierazi du.

Estevenek esan duenez, foroko erabiltzaile batek aitortu du hainbat pirata informatikok Sonyri datu baseak saltzea eskaini ziola baina ez zutela erantzunik jaso PlaySataion Network empresa zerbitzuko jabeengandik.

Kreditu txartelen datuak "gordeta"

Mathew Solnik segurtasun aholkulariaren arabera, "Sony kreditu txarteletako datuak ezkutatuta daudela esaten ari dira, baina pirata informatikoak datu base nagusietan sartu zirela entzun dugu eta honek datu guztietarako sarbidea emango zien, baita kreditu txartelen zenbakietarakoa ere".

The New York Timesen Solnikek esan duenez, "sare-zerbitzarien inguruko zehaztasunei buruz" hitz egiten du jendeak foroetan, honek Sonyk eabiltzen dituen serbitzarien " ezagutza zuzena izan dutela" esan nahi du.

Solniken arabera, pirata informatikoek PS3 kontsolaren pirateriari esker lortu zuten Sonyren datu baserako sarrera eta horrela enpresako sare-zerbitzuan infiltratu ahal izan zuten.

2011/04/28

PlayStation Networken datuak babesteko aholkuak, lapurretaren ostean

Informazioa eskatzeko telefono deiak edota emailak ez erantzutea eta kontu korronteko mugimenduak kontrolatzea gomendatu dute.

Sony PlayStation gailuaren 75 erabiltzaile baino gehiago arriskuan daude pirata informatikoek plataformari eraso egin eta datu pertsonalak eskuratu ostean. Horregatik, erabiltzaileei pasahitzak aldatzea eta txartela baliogabetzea gomendatu diete.

Sophos segurtasun konpainiak erasoari aurre egiteko hainbat aholku argitaratu ditu.

Lehenik eta behin, informazioa eskatzeko jaso daitezkeen deiekin eta emailekin adi egotea gomendatu dute. Sonyk erabiltzaileekin harremanetan jarriko ez dela baieztatu du.

Bestalde, PSN-ra konektatzeko pasahitza beste zerbitzu batzuetarako ere erabiltzen bada, "aldatzea komenigarria izango litzateke".

Horrez gain, kontu korronteko mugimenduak kontrolatzea gomendatu dute.

Azkenik, Sophosek erabiltzailea eta pasahitza aldatzea komeni da.

Microsoftek baieztatu du Xbox Live plataformari eraso diotela

Aste honetan bertan, Sonyk ere konpainiaren zerbitzariak eraso dituztela eta erabiltzaileen datuak agerian gelditu direla adierazi du. Horregatik, iruzurrarekin kontuz ibiltzeko eskatu die bezeroei.

Microsoftek erabiltzaileen datuak lortzeko iruzur informatikoak izaten ari direla baieztatu du. Phishing izenarekin ezagutzen da iruzur hori eta, dirudienez, Xbox Live plataformari eraso diote. Konpainiak adierazi duenez, arazoa konpontzeko lanean ari dira.

Aste honetan bertan, Sonyk ere konpainiaren zerbitzariak eraso dituztela eta erabiltzaileen datuak agerian gelditu direla adierazi du. Horregatik, iruzurrarekin kontuz ibiltzeko eskatu die bezeroei.

Xbox Support webgunearen bitartez, Microsoftek baieztatu du hainbat erabiltzailek iruzur saiakerak salatu dituzte "Modern Warfare 2".

Microsoftek salaketak baieztatu ditu eta konponbide bila ari dela adierazi du.

Oraingoz, ez dute kaltetu kopuruaren berri eman, baina Microsoftek barkamena eskatu die kaltetuei.

2011/04/27

Sonyk aitortu du 75 milioi erabiltzaileri datuak ostu dizkietela

Konpainiak azaldu duenez, 'hacker' bat PlayStation Network sarean sartu da, eta erabiltzaileen posta elektronikoak eta pasahitzak ostu ditu. Baliteke kontu korronteen datuak ere lapurtu izana.

Sony konpainia japoniarrak aitortu du 'hacker' batek datu pribatuak ostu dizkiela PlayStation Network bideo-joko sareko milioika erabiltzaileri.

Duela astebete, Sonyk itxi egin zituen PlayStation Network sarea eta Qriocity musika zerbitzua (iTunesen antzekoa), "kanpoko esku-hartze" baten ondorioz, baina ez zuen azalpen gehiagorik eman.

Konpainiak orain esandakoaren arabera, baliteke milioika erabiltzaileren izenak, helbideak, helbide elektronikoak, jaiotza-datak eta pasahitzak sareko segurtasun sistemak saihestu zituen pertsona baten esku egotea. Are gehiago, ez du baztertu haien kontu korronteen datuak ere arriskuan egotea, eta, beraz, segurtasun neurriak hartzeko eskatu die erabiltzaileei.

Sonyk enpresa bat kontratatu du gertatutakoa ikertzeko. Gainera, aparteko segurtasun neurriak abiatuko dituela iragarri du.

PlayStation Network 2006ko azaroan jarri zuten martxan, eta egun 75 milioi erabiltzaile inguru ditu.

Anonymous-ek ukatu egin du zerikusirik duela

Duela gutxi, Anonymous mugimenduak ohartarazi zuen Sonyren aurka egingo duela, PlayStation 3 kontsolan aldaketak egin zituzten 'hacker' batzuen kontra auzitara jotzeagatik.

Nolanahi ere, Anonymousek bideo bat publikatu du YouTuben, eta eraso horiekin zerikusirik duela ukatzeko.

2011/04/26

Pelikulak alokatzeko zerbitzu berria abian jarriko du Youtubek

Sony Pictures, Warner Brothers eta Universal Hollywoodeko ekoizle handiek bideo zerbitzu horretarako filmeen baimenak eman dituzte.

Hollywoodeko filma ekoizleetako pelikula arrakastatsuenak zuzenean ikusi ahal izateko sistema berria aurkeztuko du Youtubek laster, The Wrap webguneak iragarri duenez. Google konpainiaren bideo zerbitzuak ez du publikoki iragarri oraindik, baina datozen asteetan martxan izatea espero da.

Momentuz, Sony Pictures, Warner Brothers eta Universal Hollywoodeko ekoizle handiek bideo zerbitzu horretarako euren filmeen baimenak eman dituzte. Horrez gain, Lionsgate eta Kino Lorber estudio independenteek euren pelikulak igortzeko baimena eman dute. Paramount, Fox eta Disney ekoizleek, ostera, proposamenari uko egin diote.

YouTube Rentals filmak alokatzeko plataforma 2010eko urtarrilean jarri zuen martxan konpainiak. Bertan duela urte batzuk estreinatutako pelikulak eskaintzen dira, Scary Movie 4 eta El tren de las 3:10 esaterako.

Youtubeko katalogoan hiru ekoizle handi horien sarrerak AEBetan iTunes, Amazon edo Netflix enpresekin lehiatzeko orduan bultzada suposatuko du.

"Pelikulak alokatzeko zerbitzua abian jarri genuenetik filmeen kopuruak pixkanaka gora egin du eta orain milaka eskaintzen ditugu", Youtubeko bozeramaile batek ziurtatu duenez.

Googlek Gmaileko 'atzeko planoan bidali' aukera martxan jarri du

Erabiltzaileek ez dute emaila bidali arte itxaron beharko; izan ere, funtzio berriak emaila bidaltzen den bitartean lanean jarraitzeko aukera emango die.

Googlek funtzio berria martxan jarri du Gmailen. Orain, "atzeko planoan bidali" funtzioarekin erabiltzaileek ez dute emaila bidali arte itxaron beharko eta emaila bidaltzen den bitartean lanean jarraitzeko aukera emango die.

Orain arte, erabiltzaileek emaila bidaltzen zutenean prozesua bukatu arte itxaron behar izaten zuten eta beste zerbait egiteko eteten bazuten, bidaltzeko prozesua bertan behera gelditzen zen eta berriz ere hasi behar zuen.

Oztopo hori zuzentzeko, Googlek "Atzeko planoan bidali" funtzioa diseinatu du eta, helburua, Gmail azkarragoa eta erosoagoa egitea da.

Idazteko makinak agur

Bombayn kokatutako Godrej and Boyce fabrikak ateak itxi ditu. Horrelako makinak egiten zituen munduko azken konpainia zen.

Godrej and Boyce konpainia Bombayn kokatua dago eta horrelako makinak egiten zituen azken enpresa izan da. Hala ere, dirudienez, azken aldian ez zuen salmentarik egiten eta ixtea erabaki du.

Daily Mail egunkariak argitaratu duenez, konpainiak ez zuen eskaririk. Hala ere, 200 makina inguru ditu oraindik ere.

Idazteko makinak Twitterren gairik aipatuenetako bat izatea lortu du gaur behintzat.

2011/04/18

Facebook eta Tuenti, Espainiako sare sozialik erabilienak

Twitterrek, berriz, ez du hainbesteko arrakasta izan. Ikerketa baten arabera, kontua duten erabiltzaileen erdiak sare soziala erabiltzen ez dakielako ixten du.

Espainiako Interneteko erabiltzaileek Facebook (% 78) eta Tuenti (% 35) sare sozialen alde apustu egiten dute. Twitterrek, berriz, ez du hainbesteko arrakastarik. Dirudienez, kontua duten % 14aren erdiak ez du profila erabiltzen. Twitter uzten duen hamarretik batek erabilera ulertzen duela adierazi du.

Cocktail Analysis konpainiak "Sare sozialen behatokia" izeneko ikerketa egin du. Ikerketarako 1.500 elkarrizketa eta 8 eztabaida talde egin dituzte eta Espainian erabiltzaileek egiten duten sare sozialen erabilera landu dute.

Ikerketa horren arabera, Facebookeko erabiltzaile kopurua da azken hiru urteetan handitu dena. Gaur egun, Espainiako erabiltzaileen % 78k Mark Zuckerbergek sortutako sarean kontua dute. 2008an, berriz, % 13k bakarrik zuten. Tuenti, berriz, Espainian jarraitzaile gehien dituen bigarren sare soziala da. 2008an, erabiltzaileen % 12k kontua zuen, 2010an, berriz, % 35era igo da kopurua.

Myspacek, bestalde, jarraitzaile mordoa galdu du. 2008an, erabiltzaileen % 19k kontua zuen eta, orain, % 10ek bakarrik mantentzen dute.

2011/04/14

"On line erreputazioa marka baten itzal digitala da"

Miguel de Fresno adituak horixe esan du, besteak beste, "On line erreputazioaren kudeaketa"ren inguruko jardunaldian. Euskal enpresen %20 besterik ez dago egun, sare sozialetan.

On line erreputazioa izan da ostegun honetan, apirilak 14, EHUko Leioako Kanpusean ospatu den Komunika 2011 jardunaldien ardatza. eitb.com izan da topaketaren laguntzaileetako bat.

Social Media arloko hainbat adituk on line erreputazioa zer den, datuak nola monitorizatzen diren eta hori guztia nola kudeatzen den azaldu dute Zientzia eta Teknologia fakultateko Paraninfoan, dozenaka ikasle eta sektoreko adituren aurrean.

Euskal enpresen %20 bakarrik daude sare sozialetan

Igor San Roman Matxain sare sozialetako aholkulari eta Sozialitaseko sortzaileak Euskal Herriko enpresek on line erreputazioari ematen dioten garrantziari buruzko ponentziarekin eman dio hasiera Komunika jardunaldiari. San Romanek ohartarazi duenez, "sarean egon ala ez egon, gutaz hitz egingo dute; beraz, hobe da egotea edo, gutxienez, gutaz zer esaten duten jakitea".

Dena dela, badirudi gure enpresak ez direla oraindik behar bezala sartu arlo honetan. Izan ere, "euskal enpresen %20 bakarrik daude sare sozialetan eta %10a bakarrik modu kudeatuan".

Horregatik, hainbat erreminta erabiliz, "sarean gure markari buruz egoten diren elkarrizketak" detektatu beharra dagoela esan du eta elkarrizketa horietan parte hartuz, komunikazioa, gardentasuna eta feedbacka lortu. Enpresek hori eginez gero, onurak ikusiko dituzte arlo guztietan.

Enpresak ez dira eurek uste dutena, jendeak eurei buruz irizten diotena baizik

Orreaga Aranburu Overaliako Social Media Analystak entzuketa aktiboa egin beharra dagoela nabarmendu du, "enpresak ez baitira eurek uste dutena, jendeak eurei buruz irizten diotena baizik".

Aranburuk azaldu duenez, "gutaz nork hitz egiten duen jakin beharra daukagu, zer dioten, non hitz egiten duten.... garaiz erantzuteak arazoak saihestu baititzake eta era berean, gure lehiakideekin alderatuta nola gauden jakiten lagun dakiguke". "Oro har, gure sektorean gertatzen dena jakin behar dugu, azken berriak ezagutu, elkarrizketetan parte hartu eta jendearen zalantzak argitu, horrek aditu bezala posizionatzen baikaitu eta jendearen konfiantza irabazten dugu" gaineratu du.

Enpresak batek bere on line erreputazioa nolakoa den jakiteko zer monitorizatu beharra daukan, eta horretarako erabili daitezkeen erreminten berri eman ostean, ondorengo hausnarketa utzi du: "ez dago erreminta perfekturik. Giza faktorea erabat beharrezkoa da".

On line erreputazioa markaren itzal digitala da

Miguel de Fresno soziologian doktore eta Quor 2.0.ko zuzendari orokorrak, bere aldetik, on line erreputazioa kudeatzeko kontuan izan behar diren irizpideei buruz hitz egin du. Hain zuzen ere, hiru elementu uztartu behar direla esan du: teknologia, marketinga eta soziologia edo antropologia.

"Zergatik da horren garrantzitsua on line erreputazioa?" galdetu du: "Gehienok ez garelako webgunera zuzenean joaten". Hori bai, sarean "zarata asko" dagoela nabarmendu du eta lehen gauza "ordena" jartzea dela, "metodo zientifikoak" erabiliz.

Ironia handiz community managerren hainbat jarrera kritikatu ondoren: "unean uneko elkarrizketa ez da beharrezkoa; CMaren lana ez da gasolina botatzea, community managerrak suntsipen handiko armak dira"... garbi utzi nahi izan du on line erreputazioa "markaren itzal digitala" dela eta beraz, community managerrak erabaki behar duela "kontrolik gabe zabaltzen utzi ala kudeatzen hasi".

On line erreputazioa zaintzeak enpresaren eraginkortasuna eta etekinak hobetzen ditu

Carmen Pons, Shackleton Buzz&Press enpresako Social Media eta SEO zuzendariak on line erreputazioaren inguruko proiektu bat martxan nola jarri azaldu du. Abiapuntu gisa garbi izan behar da "Internetek memoria duela, guztia posizionatzen dela eta horrek arrisku bat du".

Ez markak bakarrik, marka horren "aurpegi ezagunek" edo irudiek ere zerikusia dute on line erreputazioan eta horregatik, enpresako kide guztiak eta negozio linea guztiak ere ibilbide berean joan behar direla gaineratu du.

"Malgutasuna behar da behar berrien aurrean, marka garatzen joaten baita denboran zehar" azaldu du eta horregatik, "zentzuz" eta "estrategia batekin" lan egin behar dela nabarmendu du Ponsek. Gauzak horrela, ezustekoen aurrean erantzuten jakin behar den arren, beharrezkoa da protokoloak izatea eta gerta daitezkeen xehetasunak aurreikusita izatea.

Community Managerrak elkarrizketa entzun eta enpresari helarazi behar dio

Manuela Battaglini, Espainiako Komunitate Arduradunen Elkarteko presidenteordeak itxi du aurtengo Komunika jardunaldia, communty managerraren profilari buruz hitz eginez. Hain zuzen ere, jardunaldiaren baitan behin eta berriz atera da pertsona horren profila mahai gainera.

Garai batean izan zezakeen profil teknikoa alde batera utzita, gaur egungo community manager batek izan behar dituen gaitasunak zehaztu ditu Battaglinik: enpatia, entzuteko gaitasuna, komunikatzeko gaitasuna, gardentasuna.... ezaugarri horiek guztiak beharrezko izango ditu sarean bere markaren inguruan dagoen elkarrizketa entzun, jaso eta informazio hori enpresari helarazteko.

Community managerrak enpresa barruan "ebangelizazio" lana egin beharra daukala ere gehitu du eta gizartera bidaltzen dituen mezuak "erabilgarriak edo interesgarriak" izan behar direla; "jada ez du balio ‘ostirala da eta astea amaitzear da’ jartzeak".

Jardunaldiak mahai inguru batekin amaitu da, datorren urtera arte.

Enrique Dans: 'Erreminta digitalek eztabaida irekitzen dute'

Enrique Dans blogaria eta Interneten eta teknologia berrietan aditua Donostiako Kursaalen antolatutako "Ciudadanía Digital" kongresuan izan da.

Enrique Dans IE Business Schooleko Informazio Sistemetako irakasle eta blogaria Donostian egiten ari diren "Ciudadanía Digital" izeneko nazioarteko kongresuan izan da. Ekimena gaur eta bihar izango da Kursaalen. Dansek Facebook, Twitter, blogak eta antzerako erremintek gizartearengan izan dezaketen eragina azaldu du.

Dansen ustez, gaur egun, "joera digital berri horrekin bat egiten ez baduzu, gauzak galtzen dituzu".

Horrez gain, irakasleak azaldu du "gakoa urtetan teknologiek zinemaren eta musikaren industrian duten eragina aztertu badugu, politika ere industria bat dela da. Estatuaren akziodunak gara herritarrok eta, gainera, garrantzia handia dugu". Horregatik, Dansek uste du herritarrek beraien esku dituzten erreminta digitalek eztabaida irekiagoa egiteko balio dutela.

Hala ere, erreminta hauen benetako eragina, ikuspegi gehiagorekin ikusten da Dansen ustez, eta Sarearen neutraltasunari buruz Senatuan izan zen eztabaida eta erabiltzaileen, botoa ematen dutenen, esku-sartzeak aipatu ditu.

Horrela, nazioarteko adituek parte hartuko dute herritarren eta agintarien artean harreman berria sortzen ari diren teknologia berrien eragina aztertzen duen ekitaldi horretan.

Spotifyk musika entzuteko denbora murriztuko du doako kontuetan

Konpainiak erabiltzaileak haserre ditzake; izan ere, orain arte gustuko duten musika gehiena eskuratzeko aukera izan dute.

Spotify streaming bidezko musika zerbitzuak diskoetxeei esan dienez, doako kontuak dituzten erabiltzaileei musika entzuteko denbora murriztuko diete, Daniel Ek Spotifyko sortzaileak jakinarazi duenez.

Gaur egun, Spotify diskoetxe garrantzitsuenekin hitz egiten ari da AEBetan zerbitzua martxan jartzeko. Orain arte, webgunean biltzen dituen 10 milioi abestiak entzuteko aukera eman die konpainiak erailtzaileei.

Spotifyk hiru erabiltzaile mota ditu: ordaintzen duen bat eta musika doan entzuten duten bi mota. Hilabeteko kuotarik ordaintzen ez dutenek bi taldetan banatzen dira: 'Free' eta 'Open'.

Zerbitzuko arduradunek musika entzuteko epea murriztea erabaki dute; aldaketa horiek 'Free' eta 'Open' taldeetako erabiltzaileei eragingo die.

Daniel Ek Spotifyko sortzaileak doako ereduaren garrantzia azpimarratu du zerbitzuaren garapenerako. Hori dela eta, "doako musika zerbitzua eskaintzea beharrezkoa da", esan du, baina hori egiteko "mugak jarri behar" direla azaldu du.

Hilabetan musika entzuteko denbora kopurua 20 ordukoa da, baina, dirudienez, murriztu egingo dute.

Konpainiak erabiltzaileak haserre ditzake; izan ere, orain arte gustuko duten musika gehiena eskuratzeko aukera izan dute.

2011/04/12

Euskal ekonomiaren eragina neurtzeko adierazle berriak

Orkestrak, Innobasquerekin batera, euskal enpresen baitan gertatzen ari den "learning by doing" (eginez ikasi) delakoan oinarritutako berrikuntzaren adierazleak zeintzuk diren identifikatu dituzte.

Innobasqueren, Euskal Berrikuntza Agentziaren "Berrikuntzaren eragina ebaluatzen" jardunaldian, Orkestrak – Lehiakortasunaren Euskal Institutuak eta NESTA- Erresuma Batuko Zientzia, Teknologia eta Arteen Fundazio Nazionalak Euskadiko berrikuntza gidatzeko eta euskal ekonomian haien benetako eragina gehitzeko baliagarriak diren ebaluazio- eta adierazle-eredu desberdinen aurrerapen bat ezagutarazi du. Gertaera horretan Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren lankidetza izan du.

Proposamen hori xehaturik ageri da "Berrikuntza eta Benchmarking-adierazleak. Euskal Herrirako gogoeta eta proposamena" liburuan, zeina landu baitu Orkestra-Lehiakortasunaren Euskal Institutuak eta Deustuko Business Schoolek Innobasquerekin lankidetzan, eta haren aurkezpena Mikel Navarrok, Orkestrako ikertzaileak burutu du.

Eskura dauden berrikuntza-adierazleek monitorizatu egiten dute I+G-ean oinarritutako berrikuntzako inbertsioa. Hala ere, badira beste inbertsio mota batzuk, kuantifikatzeko zailagoak direnak hala nola praktikan oinarritutako berrikuntza, euskal ekonomian eragin handiagoa dutenak. Baina nekez neurtzeko modukoak izaki, tradizioz ez dira kontuan izan lurralde bateko berrikuntza-maila kuantifikatzerakoan.

Orkestrak, Innobasquerekin batera, identifikatu egin ditu zeintzuk diren euskal enpresen baitan gertatzen ari den "learning by doing" (eginez ikasi) delakoan oinarritutako berrikuntzaren adierazleak. Horregatik, adierazle teknologiko batzuk eta ez-teknologikoak diren beste batzuk proposatu dituzte. Ezagutzeko "benchmarking" metodologiara jo dute, zeina baita prozesu sistematiko eta jarraitua produktuak, zerbitzuak eta lan-prozesuak antolaeretan erkatuz ebaluatzeko.

Lurralde-bechmarkinga erabili da lurraldeak erkatu eta besteen arrakasta-esperientzietatik ikasteko haien jarduera onak egokituz. Hartarako, Euskadiren antzeko abiapuntuak dituzten europar erregioak identifikatu ditu, hala nola Baden-Würtenberg (Alemania), Piamonte (Italia), Saxonia (Alemania) edo Austria Garaia (Austria).

Aktibo ezin pisatuzkoak

Ekonomian berrikuntzak duen eragina neurtzea oinarrizkoa da erabaki zuzenak hartu ahal izateko berrikuntza-politikako, enpresen eta sektore publikoko inbertsio-gaietan. Hori lortzeko kuantifikazio bat behar da aktibo ezin pisatuzkoak kontuan izango dituena, NESTA, Erresuma Batuko Zientzia, Teknologia eta Arteen Fundazio Nazionalaren jarraibidetik.

Brian Macaulay, NESTAko (Erresuma Batuko Zientzia, Teknologia eta Arteen Fundazio Nazionala) Berrikuntza Indizearen zuzendariak ezagutarazi ditu 2010eko Berrikuntzaren Urteroko Txostenaren emaitzak, haren egilekidea den aldetik. Azterlanak berrikuntza britainiarraren gakoak identifikatzen ditu eta Erresuma Batuko ekonomiari egindako ekarpenak. MacAulayk segurtatu du bere txostenak agerian jartzen duela hazkunde ekonomikoan aktibo ezin pisatuzkoen inbertsioek duten garrantzia.

Emankortasuna eta lehiakortasuna

Bestalde, Edorta Larrauri, Eusko Jaurlaritzako Teknologia-zuzendariak gaur eguneko zientzia, teknologia eta berrikuntzako politikak ezarri eta gero erdietsitako eragin positiboa eta lorpen onak aipatu ditu eta horiek errepikatzen jarraitu behar dugula proposatzen diren eta gure ehun sozio-ekonomikora doituagoak diren lanabesekin.

Azkenik, Guillermo Ulacia, Innobasqueko lehendakariak nabarmendu nahi izan du lan hau euskal berrikuntza-sistemari eraginkortasunaren ekarpena egiteko beharretik sortu dela eta haren azken helburua gure herrialdearen emankortasuna eta lehiakortasuna gehitzea dela. Eraginkortasun horren ekarpena egiteko beharrezkoa da Euskadiko berrikuntza-maila monitorizatu ahal izatea eta gure ekonomian zer eragin erreal duen jakitea.

Jardunaldi hau "Innobasqueren Astearteak" ekimenaren barruan kokaturik dago, zeinek hilero deialdia egiten baitie berrikuntzaren egile nagusi direnei, dibulgazio-foro ireki batera, bertan euskal berrikuntza pertsonen, antolaeren eta komunikabideen erdigunean kokatzeko.

Rebecca Blacken 'Friday' abestiak Justin Bieber gainditu du, YouTuben

Nerabe kaliforniarraren aurrekontu txikiko bideoak 10o milioi bisita baino gehiago izan ditu YouTuben joan den otsailaren 10ean argitaratu zutenetik.

Asteburuari buruz hitz egiten du Rebecca Black artista gazteak "Friday" abestian. Kantu horren bideoak, hain zuzen ere, arrakasta ikaragarria izan du YouTuben eta 13 urteko abeslariari ospea eman dio.

"Friday" Lady Gagaren "Born This Way" eta Justin Bieberren "Pray" bideoak baino gehiago ikusi dute erabiltzaileek, Visible Measuresen aburuz.

Nerabe kaliforniarraren aurrekontu txikiko bideoak 10o milioi bisita baino gehiago izan ditu YouTuben joan den otsailaren 10ean argitaratu zutenetik.

Hala ere, Visible Measuresek gaineratu duenaren arabera, bideoak izan dituen kopiak, parodiak eta moldaketa kontuan izanez gero,guztira, 200.000 mila bisita baino gehiago izan ditu.

Gagaren bideoak, berriz, 180 milioi bisita jaso ditu eta Bieberrenak, 65 milioi.

Blacken lana sinplea dela esan dute hainbat adituk, baina kaliforniarrak Appleren iTunes dendan milaka salmenta lortu ditu eta AEBetan, Erresuma Batuan, Australian eta Kanadan gehien saltzen duen artistetako bat da.

Winklevoss anaiek Facebookekin duten akordioa bete beharko dute

Winklevoss anaiek, Divya narendarekin batera, salaketa gehiago ez egitea adostu zuten sare sozialarekin, baina, ondoren, akordioa iruzurrarekin lortu zela adierazi zuten.

Cameron eta Tyler Winklevoss anaiek ez dute Facebookekin lortutako akordioa hausteko aukerarik izango. Winklevoss anaiek Mark Zuckerberg konpainiaren sortzaileak ideia lapurtu ziela adierazi dute beti eta horrekin harremana zuen akordioak.

Winklevoss anaiek, Divya narendarekin batera, salaketa gehiago ez egitea adostu zuten sare sozialarekin, baina, ondoren, akordioa iruzurrarekin lortu zela adierazi zuten. Facebookek, berriz, salaketa horiek ukatu ditu.

60 milioi dolarretako (45 milioi euro) akordioa sinatu zuten Winklevoss anaiek eta Narendrak Facebooken sortzailearekin.

2011/04/11

YouTube Live zuzenean emititzen hasi da

Erabiltzaileak ekitaldiak egutegian jartzeko eta, eskainiko dituzten zuzenekoen berri jakiteko, YouTube Live zerbitzuko kidea izateko aukera izango du.

YouTubek YouTube Live plataforma berria martxan jarri du. Lehen aldiz, plataforma berriak zuzeneko streaming-a eta YouTube bilaketak uztartuko ditu. Horrela, erabiltzaileak ekitaldiak egutegian jartzeko eta, eskainiko dituzten zuzenekoen berri jakiteko, YouTube Live zerbitzuko kidea izateko aukera izango du.

YouTubek blog ofizialean adierazi duenez, plataformak kirol ekitaldiak, kontzertuak, elkarrizketak etab. eskaintzeko asmoa du.

Esperientzia ondo ateratzeko, YouTubek pixkanaka-pixkanaka instalatuko du plataforma berria eta denborarekin, zuzeneko gehiago eskaintzen joango dela adierazi du.

Firefoxek Justin Bieber Interneten ezabatzeko aukera emango du

Erreminta berriaren sortzaileak esan duenez, "webguneetatik hainbat eskualde borratzen ditu". Horrela, erabiltzaileak artistari buruzko informazioa jasotzeari utziko dio.

Pertsonaia ospetsu batzuk geroz eta ezagunagoak dira, Sarean. Hala ere, informazio gehiegi jasotzen du erabiltzaileak askotan. Hori dela eta, Firefoxek interesatzen ez zaizkizun pertsonaia ospetsuen estekak ezabatzeko aplikazio berria sortu du.

Justin Bieber izan da Greg Leuch "Sabed Bieber" erremintaren sortzailearen helburu nagusia. Aplikazioari esker, abeslariaren izena eta irudiak klik bakar batekin desagertzen dira.

Firefox eta Google nabigatzaileetan bakarrik erabili ahal izango da eta, Leuchek adierazi duenez, "erremintak webguneetako eskualde batzuk ezabatzen ditu".

Berrikuntzak kontrako asko izan ditu. Ustez, Bieberren jarraitzaileek heriotz mehatxuak egin dizkiote.

Hala ere, Justin Bieber ez da aplikazioaren helburu bakarra; izan ere, nahi duenak, Charlie Sheen ere desagertarazi dezake.

Justin Bieber, Brit Sarietako azken ekitaldian. EFE

2011/04/08

Fernando Llorentek bere webgunea aurkeztu du

Athelticeko jokalariak "jendearekin harrman estuagoa izateko" balioko duela adierazi du.

Fernando Llorente Athelticeko jokalariak Interneten txokoa du jada. Futbolariak fernandollorente.es ataria estreinatu du eta bertan bere bizitzaren berri emateko aukera izango duela esan du. Aurkezpenean, Orbaiz, Iroala, Javi Martínez, Susaeta, Ustaritz, De Marcos eta Luci Martin ere izan dira.

Internet telebistako, zinemako, musikako eta baita kiroleko izarrentzat ezinbesteko erreminta bilakatu da. Hori baieztatu du aste honetan Leo Messik; izan ere, jokalariak 7 milioi jarraitzaile lortu ditu Twitter sare sozialean egun bakar batean.

"Webgunea jendearekin egoteko modu bat da", esan du Llorentek. Jokalariaren aburuz, erabiltzaileek argazkia, bideoa eta informazioa topatuko dute atarian.

2011/04/06

Argazkiak eta bideoak igotzeko eitb.com-en erreminta berria, abian

Probetan egongo da eta orain arte 150.000 argazki jaso dituen Eguraldiblog ordezkatuko du. Gai askotako argazki eta bideoak igo ahalko dira aurrerantzean.

eitb.com-en erabiltzaileek argazkiak eta bideoak igotzeko erreminta berria dute. Atariak, beta fasean, 150.000 argazki dituen Eguraldiblog, EITBren eguraldiari buruzko argazkien bloga, ordezkatuko du.

Diseinu erakargarri batekin, argazkiak igotzeko aukera ematen du erremintak eta atarian ere, erosotasun osoz ikus daitezke (eitb.com/erabiltzaileak/argazkiak). Hala, Eguraldiblogen izena emanda dauden 5.000 lagun pasatxo horientzat (automatikoki erreminta berri honetan erregistratuta egongo dira) bistakoak izango dira hobekuntzak: hainbat argazki igo ahalko dira aldi berean (galeria moduan), tamaina orijinalean eta irudi bakoitzaren datu teknikoekin... Era berean, eguraldiarekin lotutakoez gain, beste hainbat gairen inguruko argazkiak igo daitezke; hala nola, oporrak, kirolak, erretratuak...

Argazkiak ez ezik, bideoak bidaltzea ere posible izango da (eitb.com/erabiltzaileak/bideoak). Klik gutxi eginda, etxean egindako bideoak eta muntaiak beste batzuekin partekatuko ditu erabiltzaileak. Egun, argazkiekin gertatzen den bezala, bideoak ETBren "Eguraldia" atalean erakutsi ahal izango dira, eta, interes informatiboa balute, albistegietan.

Sobera ezagun diren bi webguneren aplikazioak erabili ditu eitb.com-ek atarion oinarri: Flickr (argazkietarako) eta Youtube (bideoetarako). Euren fidagarritasuna eta sistemen egonkortasunari esker, erremintak hobeto funtzionatuko du.

Izena eman ondoren, bere profileko datuak aldatu ditzake erabiltzaileak. Hartara, datu pertsonalak, darabilen kameraren ingurukoak edota ordezkatuko duen irudia eransteko aukera izango du. Beste erabiltzaile batzuen edukien inguruko iruzkina egin eta eurekin harremanetan jarri ahalko da. Are, erabiltzaile bakoitzak bere orrialdea izango du, eta bertan agertu dira igo dituen argazki eta bideoak. Horrez gain, eduki gehien bidali dituzten erabiltzaileak atariaren orrialde nagusian agertuko dira, erabiltzaile aktiboenen zerrendan.

Etorkizunean, audioak eta albisteak ere igotzea izango da erreminta honekin.

Eguraldiblogen gabezia batzuk konpondu dira erreminta berrian.

2011/04/05

Charlie Sheenek Miley Cyrus Twitterrera itzultzea lortu du

Abeslariak 2009an ezabatu zuen bere kontua, bere bizitza pertsonala "pribatua" izaten jarraitzea nahi zuelako. Orain, indartsu itzuli da Cyrus, dagoeneko 100.000 jarraitzaile baino gehiago baititu.

2009an, bere bizitza pertsonala pribatua izaten mantentzeko Twitter utzi ostean, Miley Cyrus abeslariak sare sozialera itzultzea erabaki du eta itzulera horren zergatia, gainera, argi utzi du: jarraitzailearekin harremana izatea eta Charlie Sheen laguntzea. Dirudienez, oso pozik dago Cyrus hartutako erabakiarekin, etengabe twitteatzen ari baita.

@mileycyrus profila berriz ere martxan jartzeko asmorik ez omen du artistak, baina @gypsyhearttour biraren kontua erabili du Twitterren aritzeko.

"Ez dut gezurrik esango, Twitterrea bi arrazoirengatik itzuli naiz: nire jarraitzaileak gertuago sentitzeko eta @charliesheen #winning jarraitzeko", esan du Mileyk. "@charliesheen, zuk garaipenari buruz dakidan guztia irakatsi didazu".

Sarera itzuli denetik, abeslari gaztea mezuak etengabe idazten ari da eta lortu duen jarraitzaile kopuru altua ere ospatu du (dagoeneko 100.000 baino gehiago ditu). Gainera, Lila bere zakurrarekin argazkia ere argitaratu du eta trending topic-a izatea lortu du.

Larry Pagek Google sare sozialetan murgilduko du

Konpainiaren sortzailearen lidergoarekin Googlek garai ausartago bat biziko duela uste dute adituek. Gainera, Pagek Google bilatzaile bezala eta sakelako telefonoen merkatuan sendotu nahi omen du.

Larry Pagek bere esku hartu du berriz ere duela hamarkada bat sortu zuen Google Inc. konpainiaren ardura. Inbertsore batzuk Pagek dituen ideia korporatiboak direla eta urduritu egin diren arren, konpainiari bizi berri bat ematea espero dute.

Pagek astelehenean hartu zuen enpresaren ardura eta azken hamarkadan Eric Schmitek izan duen kargua hartu du. Aldaketa sakelako telefonoek Internet erabiltzeko modua definitzen ari direnean iritsi da. Horrez gain, Facebook eta Groupon moduko konpainiek Googleren publizitate sistema mehatxatzen ari dira.

Googleko 38 urteko sortzailea ezagutzen dutenek, Pagen agintaldia ez da erdi mailakoa izango. Gainera, industria ezagutzen dutenek eta ikertzaileek uste dutenaren arabera, Googlek bilatzaile bezala eta sakelako telefonoen merkatuan duen jarduera indartu nahi du Pagek eta, horrez gain, konpainia sare sozialetan murgilduko du.

Eric Jackson Ironfire Capitaleko gerenteak esan zuenez, Pagek inbertsoreak urduri jarri ditzake. Urtarrilean presidente berria izendatu zutenetik Googleren akzioen balioa ehuneko dei jaitsi da.

Colins Gilis BGC Partners-eko analistaren aburuz, Pagen agintaldiko zalantzetako bat aurrikusitako irabaziak lortzea enpresaren lehentasuna izateari uztea da.

Googlek 24.000 langile baino gehiago ditu eta baliabide guztiak erabili ditu Interneteko bilatzailea izateaz gain, telefonoen eta telebisten merkatuan barneratzeko.

Larry Page Googleren sortzaileetako bat. EFE

2011/04/01

Flickrreko argazkiak Twitterren eta Facebooken partekatu daitezke

Orain arte, Flickrrek argazkiak Blogguerren sortutako blogetan partekatzeko aukera ematen zuen. Bestela, korreo elektronikoz bidali zitzakeen erabiltzaileak.

Flickr argazkiak partekatzeko atariaWebguneak martxoan zehar egin ditu aldaketa horiek guztiak.k funtzio berriak jarri ditu martxan. Aldaketa horietatik, garrantzitsuena erabiltzaileek Flickrren argitaratutako argazkiak Facebook, Twitter edo Tumblr sare sozialetan, besteak beste.

Orain arte, Flickrrek argazkiak Blogguerren sortutako blogetan partekatzeko aukera ematen zuen. Bestela, korreo elektronikoz bidali zitzakeen erabiltzaileak. Webguneak martxoan zehar egin ditu aldaketa horiek guztiak.

Erabiltzaileak 'Partekatu' (Compartir esto en...) klik egin eta ondoren sare soziala aukeratu besterik ez du egin behar. Egiten duen lehen aldia bada, erabilera baldintzak onartu beharko ditu.

Beste aldaketetako bat Flickrrek, besteak beste, Movable Type, Typepad eta Manila blogetako kudeatzaileetara estekak ezabatu dituela da.

Datu ofizialen arabera, Flickrrek 5.000 milioi argazki baino gehiago bildu ditu dagoeneko.

Nafarroako 3.000 gaztek eta nerabek sexua ikusten dute Interneten

11 eta 16 urte bitarteko 3.000 eta 4.000 neska-mutiko inguruk "gurasoek jakin gabe" ikusten dute sexua. Gurasoek errealitate berri baten aurrean duten heziketa faltak sortzen ditu arazo asko.

Informazio gehiago, aurki

Arazo asko heziketa faltak sortzen ditu. Argazkia: photl.com

Deialdia egin dute Facebooken, Castelloko aireportuan festa egiteko

Ekitaldiaren sustatzaileek Castelloko Aldundiko presidenteak "hegazkinik eta nabigazio baimenik" ez duen aireportua inauguratzeko "aukera" aprobetxatu nahi dutela esan dute.

Castelloko aireportua inauguratzeko rave festa bat egiteko deialdia egin dute Facebook sare sozialean. Proposatutako aukeren artean, "barbakoak egitea" proposatu dute.

Festa datorren apirilaren 24rako antolatu dute eta, oraingoz, 5.800 pertsonak baino gehiagok baiezkoa eman dute. Ekitaldiaren sustatzaileek Castelloko Aldundiko presidenteak "hegazkinik eta nabigazio baimenik" ez duen aireportua inauguratzeko "aukera" aprobetxatu nahi dutela esan dute.

"Pistetatik paseatu daiteke, hegazkinak bertan egongo balira ezingo genuke horrelakorik egin, eta egoera aprobetxatu behar dugu Fabrak eta Campsek utzi dizkiguten instalazio horietan festa bat egiteko", azaldu dute Facebooken.

Erantzunak berehala iritsi dira eta ekimenaren alde daude erabiltzaile asko. Hala ere, beste askok gutxi barru aireportu horretan hegazkinak arituko direla eta lana eta jarduera komertziala eragingo duela azpimarratu dute.