2011/04/05

Charlie Sheenek Miley Cyrus Twitterrera itzultzea lortu du

Abeslariak 2009an ezabatu zuen bere kontua, bere bizitza pertsonala "pribatua" izaten jarraitzea nahi zuelako. Orain, indartsu itzuli da Cyrus, dagoeneko 100.000 jarraitzaile baino gehiago baititu.

2009an, bere bizitza pertsonala pribatua izaten mantentzeko Twitter utzi ostean, Miley Cyrus abeslariak sare sozialera itzultzea erabaki du eta itzulera horren zergatia, gainera, argi utzi du: jarraitzailearekin harremana izatea eta Charlie Sheen laguntzea. Dirudienez, oso pozik dago Cyrus hartutako erabakiarekin, etengabe twitteatzen ari baita.

@mileycyrus profila berriz ere martxan jartzeko asmorik ez omen du artistak, baina @gypsyhearttour biraren kontua erabili du Twitterren aritzeko.

"Ez dut gezurrik esango, Twitterrea bi arrazoirengatik itzuli naiz: nire jarraitzaileak gertuago sentitzeko eta @charliesheen #winning jarraitzeko", esan du Mileyk. "@charliesheen, zuk garaipenari buruz dakidan guztia irakatsi didazu".

Sarera itzuli denetik, abeslari gaztea mezuak etengabe idazten ari da eta lortu duen jarraitzaile kopuru altua ere ospatu du (dagoeneko 100.000 baino gehiago ditu). Gainera, Lila bere zakurrarekin argazkia ere argitaratu du eta trending topic-a izatea lortu du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario