2011/04/01

Deialdia egin dute Facebooken, Castelloko aireportuan festa egiteko

Ekitaldiaren sustatzaileek Castelloko Aldundiko presidenteak "hegazkinik eta nabigazio baimenik" ez duen aireportua inauguratzeko "aukera" aprobetxatu nahi dutela esan dute.

Castelloko aireportua inauguratzeko rave festa bat egiteko deialdia egin dute Facebook sare sozialean. Proposatutako aukeren artean, "barbakoak egitea" proposatu dute.

Festa datorren apirilaren 24rako antolatu dute eta, oraingoz, 5.800 pertsonak baino gehiagok baiezkoa eman dute. Ekitaldiaren sustatzaileek Castelloko Aldundiko presidenteak "hegazkinik eta nabigazio baimenik" ez duen aireportua inauguratzeko "aukera" aprobetxatu nahi dutela esan dute.

"Pistetatik paseatu daiteke, hegazkinak bertan egongo balira ezingo genuke horrelakorik egin, eta egoera aprobetxatu behar dugu Fabrak eta Campsek utzi dizkiguten instalazio horietan festa bat egiteko", azaldu dute Facebooken.

Erantzunak berehala iritsi dira eta ekimenaren alde daude erabiltzaile asko. Hala ere, beste askok gutxi barru aireportu horretan hegazkinak arituko direla eta lana eta jarduera komertziala eragingo duela azpimarratu dute.


No hay comentarios:

Publicar un comentario