2011/04/18

Facebook eta Tuenti, Espainiako sare sozialik erabilienak

Twitterrek, berriz, ez du hainbesteko arrakasta izan. Ikerketa baten arabera, kontua duten erabiltzaileen erdiak sare soziala erabiltzen ez dakielako ixten du.

Espainiako Interneteko erabiltzaileek Facebook (% 78) eta Tuenti (% 35) sare sozialen alde apustu egiten dute. Twitterrek, berriz, ez du hainbesteko arrakastarik. Dirudienez, kontua duten % 14aren erdiak ez du profila erabiltzen. Twitter uzten duen hamarretik batek erabilera ulertzen duela adierazi du.

Cocktail Analysis konpainiak "Sare sozialen behatokia" izeneko ikerketa egin du. Ikerketarako 1.500 elkarrizketa eta 8 eztabaida talde egin dituzte eta Espainian erabiltzaileek egiten duten sare sozialen erabilera landu dute.

Ikerketa horren arabera, Facebookeko erabiltzaile kopurua da azken hiru urteetan handitu dena. Gaur egun, Espainiako erabiltzaileen % 78k Mark Zuckerbergek sortutako sarean kontua dute. 2008an, berriz, % 13k bakarrik zuten. Tuenti, berriz, Espainian jarraitzaile gehien dituen bigarren sare soziala da. 2008an, erabiltzaileen % 12k kontua zuen, 2010an, berriz, % 35era igo da kopurua.

Myspacek, bestalde, jarraitzaile mordoa galdu du. 2008an, erabiltzaileen % 19k kontua zuen eta, orain, % 10ek bakarrik mantentzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario