2011/04/08

Fernando Llorentek bere webgunea aurkeztu du

Athelticeko jokalariak "jendearekin harrman estuagoa izateko" balioko duela adierazi du.

Fernando Llorente Athelticeko jokalariak Interneten txokoa du jada. Futbolariak fernandollorente.es ataria estreinatu du eta bertan bere bizitzaren berri emateko aukera izango duela esan du. Aurkezpenean, Orbaiz, Iroala, Javi Martínez, Susaeta, Ustaritz, De Marcos eta Luci Martin ere izan dira.

Internet telebistako, zinemako, musikako eta baita kiroleko izarrentzat ezinbesteko erreminta bilakatu da. Hori baieztatu du aste honetan Leo Messik; izan ere, jokalariak 7 milioi jarraitzaile lortu ditu Twitter sare sozialean egun bakar batean.

"Webgunea jendearekin egoteko modu bat da", esan du Llorentek. Jokalariaren aburuz, erabiltzaileek argazkia, bideoa eta informazioa topatuko dute atarian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario