2011/04/11

Firefoxek Justin Bieber Interneten ezabatzeko aukera emango du

Erreminta berriaren sortzaileak esan duenez, "webguneetatik hainbat eskualde borratzen ditu". Horrela, erabiltzaileak artistari buruzko informazioa jasotzeari utziko dio.

Pertsonaia ospetsu batzuk geroz eta ezagunagoak dira, Sarean. Hala ere, informazio gehiegi jasotzen du erabiltzaileak askotan. Hori dela eta, Firefoxek interesatzen ez zaizkizun pertsonaia ospetsuen estekak ezabatzeko aplikazio berria sortu du.

Justin Bieber izan da Greg Leuch "Sabed Bieber" erremintaren sortzailearen helburu nagusia. Aplikazioari esker, abeslariaren izena eta irudiak klik bakar batekin desagertzen dira.

Firefox eta Google nabigatzaileetan bakarrik erabili ahal izango da eta, Leuchek adierazi duenez, "erremintak webguneetako eskualde batzuk ezabatzen ditu".

Berrikuntzak kontrako asko izan ditu. Ustez, Bieberren jarraitzaileek heriotz mehatxuak egin dizkiote.

Hala ere, Justin Bieber ez da aplikazioaren helburu bakarra; izan ere, nahi duenak, Charlie Sheen ere desagertarazi dezake.

Justin Bieber, Brit Sarietako azken ekitaldian. EFE

No hay comentarios:

Publicar un comentario