2011/04/05

Larry Pagek Google sare sozialetan murgilduko du

Konpainiaren sortzailearen lidergoarekin Googlek garai ausartago bat biziko duela uste dute adituek. Gainera, Pagek Google bilatzaile bezala eta sakelako telefonoen merkatuan sendotu nahi omen du.

Larry Pagek bere esku hartu du berriz ere duela hamarkada bat sortu zuen Google Inc. konpainiaren ardura. Inbertsore batzuk Pagek dituen ideia korporatiboak direla eta urduritu egin diren arren, konpainiari bizi berri bat ematea espero dute.

Pagek astelehenean hartu zuen enpresaren ardura eta azken hamarkadan Eric Schmitek izan duen kargua hartu du. Aldaketa sakelako telefonoek Internet erabiltzeko modua definitzen ari direnean iritsi da. Horrez gain, Facebook eta Groupon moduko konpainiek Googleren publizitate sistema mehatxatzen ari dira.

Googleko 38 urteko sortzailea ezagutzen dutenek, Pagen agintaldia ez da erdi mailakoa izango. Gainera, industria ezagutzen dutenek eta ikertzaileek uste dutenaren arabera, Googlek bilatzaile bezala eta sakelako telefonoen merkatuan duen jarduera indartu nahi du Pagek eta, horrez gain, konpainia sare sozialetan murgilduko du.

Eric Jackson Ironfire Capitaleko gerenteak esan zuenez, Pagek inbertsoreak urduri jarri ditzake. Urtarrilean presidente berria izendatu zutenetik Googleren akzioen balioa ehuneko dei jaitsi da.

Colins Gilis BGC Partners-eko analistaren aburuz, Pagen agintaldiko zalantzetako bat aurrikusitako irabaziak lortzea enpresaren lehentasuna izateari uztea da.

Googlek 24.000 langile baino gehiago ditu eta baliabide guztiak erabili ditu Interneteko bilatzailea izateaz gain, telefonoen eta telebisten merkatuan barneratzeko.

Larry Page Googleren sortzaileetako bat. EFE

No hay comentarios:

Publicar un comentario