2011/04/14

Spotifyk musika entzuteko denbora murriztuko du doako kontuetan

Konpainiak erabiltzaileak haserre ditzake; izan ere, orain arte gustuko duten musika gehiena eskuratzeko aukera izan dute.

Spotify streaming bidezko musika zerbitzuak diskoetxeei esan dienez, doako kontuak dituzten erabiltzaileei musika entzuteko denbora murriztuko diete, Daniel Ek Spotifyko sortzaileak jakinarazi duenez.

Gaur egun, Spotify diskoetxe garrantzitsuenekin hitz egiten ari da AEBetan zerbitzua martxan jartzeko. Orain arte, webgunean biltzen dituen 10 milioi abestiak entzuteko aukera eman die konpainiak erailtzaileei.

Spotifyk hiru erabiltzaile mota ditu: ordaintzen duen bat eta musika doan entzuten duten bi mota. Hilabeteko kuotarik ordaintzen ez dutenek bi taldetan banatzen dira: 'Free' eta 'Open'.

Zerbitzuko arduradunek musika entzuteko epea murriztea erabaki dute; aldaketa horiek 'Free' eta 'Open' taldeetako erabiltzaileei eragingo die.

Daniel Ek Spotifyko sortzaileak doako ereduaren garrantzia azpimarratu du zerbitzuaren garapenerako. Hori dela eta, "doako musika zerbitzua eskaintzea beharrezkoa da", esan du, baina hori egiteko "mugak jarri behar" direla azaldu du.

Hilabetan musika entzuteko denbora kopurua 20 ordukoa da, baina, dirudienez, murriztu egingo dute.

Konpainiak erabiltzaileak haserre ditzake; izan ere, orain arte gustuko duten musika gehiena eskuratzeko aukera izan dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario