2011/05/28

'Cars 2: Bideo-jokoa', PlayStation 3 kontsolan

Datorren ekainaren 23an eskuragarri egongo da Pixar estudioek egindako pelikulan oinarrituriko joko berria.

'Cars 2: Bideo-jokoa' eskuragarri izango da datorren ekainaren 23tik aurrera PlayStation 3 kontsolarentzat. Pixar estudioek egindako filmean oinarrituriko bertsioak 25 pertsonaia eskaintzen ditu. Hiru dimentsiotako teknologia erabiltzeaz gain, lau jokalarik parte hartu ahal izango dute batera bereizturiko pantailetan.

Filmak kontatzen duen istorioa zabaltzen du bideo-jokoak. Entrenamenduaren barne, misio arriskutsuetan aritu ahal izango dira buru-belarri jokalariak. Halaber, munduko autorik azkarrena izateko lehiatuko dira eta, horretarako, aurkariak garaitzeko ahaleginak egingo dituzte akzioz beteriko zirkuituetan.

'Cars 2': Disney-Pixar

2011/05/27

eBayk eta Paypalek Google salatu dute informazioa lapurtzeagatik

Google Wallet plataforma garatzeko eBayk eta PayPalek sakeleko telefonoen ordainketa proiektuei buruzko informazioa erabili zutela salatu dute.

PayPal eta eBay enpresek gaur egun Googlen lan egiten duten bi zuzendari ohi salatu dituzte Google Wallet plataforma garatzeko aurreko bi enpresek dituzten sakelako telefonoen ordainketa proiektuetako informazioa lapurtzea leporatuta. Googlek udan Google Wallet plataforma kaleratuko duela esan ostean egin dute salaketa PayPalek eta eBayk.

Salaketan, bi konpainiek Googleri eta gaur egun konpainia horren sakelako telefonoen ordainketa plataformaren arduraduna den Osama Bedierri, eBayren eta PayPalen datuak era desegokian hartzea eta Google Wallet plataforman erabiltzea egotzi diete.

Horrez gain, Stephanie Tilenius Bedierrek lan egiten zuen taldeko langile ohia ere salatu dute.

PayPalen blogean, Amanda Pires konpainiako komunikazio zuzendariak esan duenez, Bedierrek ordenagailu pertsonal batean gorde zituen zerbitzuari buruzko xehetasunak eta, gainera, Googlera lan egitera joan baino egun batzuk lehenago egin zuen.

2011/05/26

Guraso geranon eguneroko burruka: jatorduak

Guraso geranok badakigu ez dala batere erraza gure seme-alabak bazkal eta afal orduan mahaian behar den bezela izatea. Euskadi Irratiko Mezularian Amaia Diaz de Monasterio eta Beatriz Ezeizak aholku interesgarriak eman zizkiguten orain dela hilabete batzuk. Hor neukan gordeta, eta interesgarrixa iruditzen zaidanez, hemen jartzen det nahi duanak entzuteko aukera izan dezan. Hau lehenengo da, [...]

2011/05/24

Sarea askatzeko deia egin du Sarkozyk Interneteko G8aren bileran

G8aren goi bileraren bezperan Sarkozyk esan duenez, "Estatuek ez dute Internetek demokrazia, elkarrizketa soziala edo solidaritatea indartzeko ematen duen aukera galdu nahi".

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak hasi du G8 goi bilera aurretik nazioarteko Interneteko adituak bildu dituen bilera. Hitzaldian, Sarkozyren proposamena, "Sarea aske izatea" eta Internet den "iraultza hori herrien bizitza hobetzeko erabiltzea" izan da.

"Munduko Estatu boteretsuenetako batzuek zuek historian izan duzuen garantiza onartu behar dute", esan du Frantziako presidenteak bilera horretan. Ekitaldian, besteak beste, Mark Zuckerberg Facebook sare sozialaren sortzailea, Eric Schmidt Google bilatzailearen presidentea, Jimmy Wales Wikipediaren sortzailea, Jeff Bezos Amazonen arduraduna eta Rupert Murdoch komunikabideetako handikia bildu dira.

Deauvillen, Frantziako ipar-mendebaldean dagoen herrian, zortzi potentzia industrializatuenek egingo duten bileraren bezperan, Sarkozyk adierazi duenez, Estatuek ez dute Internetek demokrazia, elkarrizketa soziala edo solidaritatea indartzeko ematen duen aukera galdu nahi".

Horrela, Sarkozyk Internet "iraultza" bat dela esan du, baina aurretik, iraganean, izan direnekin desberdintasuna bataila-eremuan gertatu ordez, unibertsitateetako kanpusetan izan dela esan du.

Horrez gain, Sarkozyk Sareak egile-eskubideak kobratzea ahalbidetzeko esfortzua egiteko eta jabetza intelektuala errespetatzeko eskatu die adituei. Horrela, "Internetek sormenarekin ez amaitzeko".

Internetek Egipton eta Tunisian izandako gertakarietan izan duen eragina onartu du presidenteak, eta, gainera, Iraneko kasua ere aipatu du; izan ere, "presidenteak kargua uztea eragin ez zuen arren, Sareak eragin garrantzitsua izan zuen lehen gertakaria izan zen". Sarkozyren aburuz, Internetek, gaur egun, "diktadura eta demokrazia bereizten ditu".

Internetek "banderarik eta lelorik" ez izan arren, "mundu guztiarena" dela esan du presidenteak.

Sarkozyk 'Sare libre' baten alde egin du G-8aren lehen ekitaldian

G-8aren goi bileraren bezperan Sarkozyk esan duenez, "Estatuek ez dute Internetek demokrazia, elkarrizketa soziala edo solidaritatea indartzeko ematen duen aukera galdu nahi".

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak hasi du G-8 goi bilera aurretik nazioarteko Interneteko adituak bildu dituen bilera. Hitzaldian, Sarkozyren proposamena, "Sarea aske izatea" eta Internet den "iraultza hori herrien bizitza hobetzeko erabiltzea" izan da.

"Munduko Estatu boteretsuenetako batzuek zuek historian izan duzuen garantiza onartu behar dute", esan du Frantziako presidenteak bilera horretan. Ekitaldian, besteak beste, Mark Zuckerberg Facebook sare sozialaren sortzailea, Eric Schmidt Google bilatzailearen presidentea, Jimmy Wales Wikipediaren sortzailea, Jeff Bezos Amazonen arduraduna eta Rupert Murdoch komunikabideetako handikia bildu dira.

Deauvillen, Frantziako ipar-mendebaldean dagoen herrian, zortzi potentzia industrializatuenek egingo duten bileraren bezperan, Sarkozyk adierazi duenez, Estatuek ez dute Internetek demokrazia, elkarrizketa soziala edo solidaritatea indartzeko ematen duen aukera galdu nahi".

Horrela, Sarkozyk Internet "iraultza" bat dela esan du, baina aurretik, iraganean, izan direnekin desberdintasuna bataila-eremuan gertatu ordez, unibertsitateetako kanpusetan izan dela esan du.

Amazonek gainezka egin du Lady Gagaren disko berria merke saltzeagatik

Abeslaria etengabe ari da albisteak ematen. Oraingoan, Gagaren jantziak nahiko deigarriak eta bitxiak diren arren, Pippa Middletonen estiloa gustuko duela esan du artistak.

Amazon Sareko musika zerbitzu estatubatuarrak Lady Gagaren Born this way disko berria ikaragarri merke jarri zuen atzo salgai. 0,99 dolar (0,70 euro inguru) besterik ez, hori izan zen Amazonek jarri zuen prezioa, Appleren iTunesek jarritakoa baino 11 dolar (8 euro inguru) merkeagoa. Diskoa erosi nahi izan zuen erabiltzaile mordoaren ondorioz, webguneak gainezka egin zuen.

The New York Times egunkariak argitaratu duenez, ekimen horrekin Amazonek "Cloud Drive" zerbitzu berriaren berri eman nahi zuen. Zerbitzu berri horri esker, erabiltzaileek musika artxiboak Sarean gordetzeko aukera izango dute.

Atzo arratsaldean, konpainiaren zerbitzariek gainezka egin zuten eta erabiltzaile askok ezin izan zuten diskoa eskuratu. Orduan, Gagaren jarraitzaileak egoera Twitterren eta Amazonen webgunean salatu zuten.

Pippa Middletonen jarraitzaile

Aho zabalik utzi gaitu beste behin artistak Pippa Middleton Katherine Middleton Cambridgeko dukesaren ahizparen arropa eta estiloa gustuko dituela esan duenean.

"Katherine oso hederá zegoen ezkontza egunean, baina Pippa zoragarri zegoen", adierazi du artistak.

2011/05/21

ef4ktur: Fakturazio elektronikorako software librea

Zer da ef4ktur ? Euren webian esaten dutena jartzen det jarrian, eta beltzez jartzen det nere ustez azpimarratzekoa dena: ef4ktur euskal foru-aldundien ekimena da, fakturak egiten dituztenei faktura elektronikoko soluzio erraza eta praktikoa doan eskaintzera bideratutakoa, enpresei beren artean eta euskal administrazioekin erraz lan egitea ahalbidetzeko xedearekin. ef4ktur softwareak kudeaketako autonomia handia emango die eragiketa [...]

Euskararen berreskuratzea

Hausnarketarako bost minutuko bideoa, euskararen berreskuratzea azaltzeko Garabidek egin duen DVDaren laburpena. Gariren twitter bidez aurkitutakoa:      

2011/05/20

Gure seme-alabak Benedoko barnetegian ingelesa hobetzen

Goizeko Izarra ikastolako 6. mailako gaztetxoak (umeak esaten badet moskeatuko dira) aste honetan ingeleseko barnetegian daude. Bideo-kronikak igo dituzte beraien blogetara, eta hemen daude guztiok ikusteko moduan: Lehenengo eguna Bigarren eguna Hirugarren eguna Ez dira makalak ezta ?

Kopiatzea ez da lapurtzea

Ba hori, kopiatzea ez da lapurtzea. Hau ezin hobeto azaltzen dute bideo honetan. Ingelesez dago baina oso ondo ulertzen da www.youtube.com/watch?v=djVaJN0f0VQ

Xabier Lete, agur eta ohore

Asko hitz egin da eta asko idatzi da Xabier Leteri buruz. Neretzat Xabier Lete, Mikel Laboa ta Benito Lertxundiren kantuak oso garrantzitsuak izan dira eta dira oraindik. Ez da erraza Xabier Leteren kantu bat aukeratzea, asko dira politxak eta barrurarte sartzen direnak. Oraingo honetan hau aukeratzen det, sentimenduz betetako kantua: Seaska kanta www.youtube.com/watch?v=Xr-6vdI7aUI  

Benetako Demokraziak PSOE eta PP gainditu ditu Twitterren

Dena den, Benetako Demokraziaren jarraitzaileak Facebooken askoz gehiago dira, 238.454 jarraitzaile ditu bere profilak.

Benetako Demokraziak 37.000 jarraitzaile baino gehiago ditu Twitterren, eta PSOE eta PP alderdiek sare sozial horretan dituzten kontuen jarraitzaileak gainditu dituzte.

Europa Pressek jakinarazi duenez, ostiral honetan 37.427 jarraitzaile zituen Benetako Demokraziak; PSOEk eta PPk, aldiz, 20.054 eta 16.786 zituzten. Bestalde, Soleko Kanpaldiaren kontuak 29.063 jarraitzaile zituen.

Benetako Demokraziaren jarraitzaileak Facebooken askoz gehiago dira, 238.454 jarraitzaile ditu bere profilak. Hala ere, PSOE eta PP jarraitzen dituzten Interneteko erabiltzaileak ere gehiago dira, PPk 34.391 jarraitzaile ditu, eta PSOEk 29.045.

Hauteskundeen emaitzak mobile bertsioan ere emango ditu eitb.com-ek

m.eitb.com euskarri mugikorrentzako bertsio hobetuak bilatzaile bat eskainiko du herri guztietako emaitzekin.Hauteskunde gaua berrikuntza nabarmen batekin biziko du eitb.com webguneak, m.eitb.com mobile bertsioan emaitzak denbora errealean eta herriz herri kontsultatzeko aukera emango baitu bilatzaile baten bidez. Zenbaketaren hasieratik amaierara arte, eta gainontzeko egunetan, egin ahal izango dira kontsultak.

EITB taldeko webgunearen bertsio "klasikoak" ETBko etairratietako programen emisioak zuzenean, uneoro eguneratutako informazioa, eguneko momenturik onenen argazkiak eta bideoak eta, nola ez, berehala eguneratutako emaitzak herriz herri (grafikoekin eta datu historikoekin ilustratuta) eskainiko ditu.

Smartphonek eta "tablets"ek m.eitb.com domeinua izango dute eskura, euskarri mugikorrentzako bertsio bereziarekin. Bertan, hauteskundeen webgune berezian sartzeko esteka modu nabarmenduan agertuko da, bilatzaile eta gaueko informazioarekin batera.

Dispositibo mugikor hauetatik bertsio "klasikoaren" eduki guztiak ere kontsultatu ahal izango dira, horien artean, bideoak, argazkiak, audioak, Foru eta Udal Hauteskundeekin erlazionatutako testuak zein eguneko gainontzeko informazioak.

Orain dela lau urteko Foru eta Udal Hauteskundeek une garrantzitsu bat suposatu zuten eitb.com-entzat iturri desberdinetako datuak konbinatuta eskaintzea lortzeagatik eta, hala, emaitzak azkartasun gehiagoz ematen zituen on-line komunikabidea bilakatzeagatik. Oraingoan, bizkortasunari sarbidea bertsio mugikorretatik smartphone eta "tablets"entzako gaineratu nahi da.

Android sistema eragilea duten telefonoetarako, berriz, erabiltzaileek Android Market-en eskuragai izango dute eitb.com-en aplikazioa, eta emaitzak zuzen zuzenean jaso ahal izango dituzte.



Emaitzak berehala emango ditu eitb.com-ek bere mobile bertsioan ere

m.eitb.com euskarri mugikorrentzako bertsio hobetuak bilatzaile bat eskainiko du herri guztietako emaitzekin.Hauteskunde gaua berrikuntza nabarmen batekin biziko du eitb.com webguneak, m.eitb.com mobile bertsioan emaitzak denbora errealean eta herriz herri kontsultatzeko aukera emango baitu bilatzaile baten bidez. Zenbaketaren hasieratik amaierara arte, eta gainontzeko egunetan, egin ahal izango dira kontsultak.

EITB taldeko webgunearen bertsio "klasikoak" ETBko eta irratietako programen emisioak zuzenean, uneoro eguneratutako informazioa, eguneko momenturik onenen argazkiak eta bideoak eta, nola ez, berehala eguneratutako emaitzak herriz herri (grafikoekin eta datu historikoekin ilustratuta) eskainiko ditu.

Smartphonek eta "tablets"ek m.eitb.com domeinua izango dute eskura, euskarri mugikorrentzako bertsio bereziarekin. Bertan, hauteskundeen webgune berezian sartzeko esteka modu nabarmenduan agertuko da, bilatzaile eta gaueko informazioarekin batera.

Dispositibo mugikor hauetatik bertsio "klasikoaren" eduki guztiak ere kontsultatu ahal izango dira, horien artean, bideoak, argazkiak, audioak, Foru eta Udal Hauteskundeekin erlazionatutako testuak zein eguneko gainontzeko informazioak.

Orain dela lau urteko Foru eta Udal Hauteskundeek une garrantzitsu bat suposatu zuten eitb.com-entzat iturri desberdinetako datuak konbinatuta eskaintzea lortzeagatik eta, hala, emaitzak azkartasun gehiagoz ematen zituen on-line komunikabidea bilakatzeagatik. Oraingoan, bizkortasunari sarbidea bertsio mugikorretatik smartphone eta "tablets"entzako gaineratu nahi da.

Android sistema eragilea duten telefonoetarako, berriz, erabiltzaileek Android Market-en eskuragai izango dute eitb.com-en aplikazioa, eta emaitzak zuzen zuzenean jaso ahal izango dituzte.



Emaitzak berehala emango ditu ere eitb.com-ek bere mobile bertsioan

m.eitb.com euskarri mugikorrentzako bertsio hobetuak bilatzaile bat eskainiko du herri guztietako emaitzekin.Hauteskunde gaua berrikuntza nabarmen batekin biziko du eitb.com webguneak, m.eitb.com mobile bertsioan emaitzak denbora errealean eta herriz herri kontsultatzeko aukera emango baitu bilatzaile baten bidez. Zenbaketaren hasieratik amaierara arte, eta gainontzeko egunetan, egin ahal izango dira kontsultak.

EITB taldeko webgunearen bertsio "klasikoak" ETBko eta irratietako programen emisioak zuzenean, uneoro eguneratutako informazioa, eguneko momenturik onenen argazkiak eta bideoak eta, nola ez, berehala eguneratutako emaitzak herriz herri (grafikoekin eta datu historikoekin ilustratuta) eskainiko ditu.

Smartphonek eta "tablets"ek m.eitb.com domeinua izango dute eskura, euskarri mugikorrentzako bertsio bereziarekin. Bertan, hauteskundeen webgune berezian sartzeko esteka modu nabarmenduan agertuko da, bilatzaile eta gaueko informazioarekin batera.

Dispositibo mugikor hauetatik bertsio "klasikoaren" eduki guztiak ere kontsultatu ahal izango dira, horien artean, bideoak, argazkiak, audioak, Foru eta Udal Hauteskundeekin erlazionatutako testuak zein eguneko gainontzeko informazioak.

Orain dela lau urteko Foru eta Udal Hauteskundeek une garrantzitsu bat suposatu zuten eitb.com-entzat iturri desberdinetako datuak konbinatuta eskaintzea lortzeagatik eta, hala, emaitzak azkartasun gehiagoz ematen zituen on-line komunikabidea bilakatzeagatik. Oraingoan, bizkortasunari sarbidea bertsio mugikorretatik smartphone eta "tablets"entzako gaineratu nahi da.


2011/05/19

Tristan Nitotek, Mozilla Europako presidenteak, nonick irekiko du

Aplikazio mugikorrei buruzkoa izango da hirugarren edizioa. Orain dela gutxiko dispositiboen ugaritzeak haziera esponentzial bat sortu du sektore honetan.nonick Interneteko tendentzien inguruko nazioarteko batzarraren hirugarren edizioa ekainaren 17an eta 18an izango da EITBren Bilboko egoitza digitalean. Tristan Nitotek, Mozila Europako (Firefox nabigatzailearen sortzailea) presidente eta fundatzaileak, nonick-eko hasierako keynote-a emango du. Nitot Mozilla Europako buru denetik, merkatu kuotaren % 50 lortu du Firefox-ek Alemania eta Polonia bezalako herrialdeetan. Netscape-ren taldeko kide izan zen Nitot 1997tik 2003ra, eta Openweb.eu.org-en irteeran kolaboratu zuen 2002an, web estandarrak eta sarrera-erraztasuna sustatzeko.

Zazpi keynote, bi mahainguru eta hainbat workshop bilduko ditu nonick-eko programak, eta horretaz gain, aurreko edizioetan bezala, Start Up 2.0 lehiaketako finala hartuko du. Keynote horietan mota askotako alorrekin (argazkilaritza, kirolak, musika, komunikazioa edo marketing mugikorra) erlazionatutako aplikazio mugikorrak aurkeztuko dira. Ostiraleko keynote-n artean, Jed Alpert, Mobilecommons-eko CEOa, nagusitzen da; Barack Obama presidente estatubatuarrak plataforma hori erabiliko du bere berrautatzea bultzatzeko. Hisptamatic-eko (Iphone dispositiboentzako 10 aplikaziorik onenen artean kokatu zuten 2010ean) Lucas Allen Buick eta Soft Pauer enpresako (Moto GP eta 1 Formula lehiaketak jarraitzeko aplikazio ofizialen garapenaz arduratzen da) Alex Powel ere arituko dira batzarrean. Jason Titusek, Shazam-eko Informazio Teknologien zuzendariak, itxiko du jardunaldia. Shazam musika identifikatzeko aplikazio mugikor zabalduena da munduan; abesti baten izenburua aurkitzeko gai da soilik 10 segundoko zati bat harrapatuz.

Mahainguruek dispositibo mugikorren erabilera landuko dute bi ikuspuntu erabat desberdinetatik: lehenengoa aplikazioen garapenean oinarrituko da eta bigarrenak herrialde arabiarretako dispositibo mugikorren bidezko aktibismoa landuko du.

Open Workshop-en eskaintza zabal bat nonick-eko programa osatuko du. Parte-hartzaile propioek eman ahal dituzte euren proiektuak ezagutzera emateko, ezagutza partekatzeko edo aliantzak bilatzeko. Gainera, Start Up 2.0 lehiaketako finala hartuko du nonick-ek hirugarren urtez jarraian. 2.0 teknologiak erabiltzen dituzten sormen berriko enpresei zuzenduta dago lehiaketa hau. Bost finalistek aplikazio mugikorrei buruzko euren proiektuak aurkeztuko dituzte mundu osoko adituz osatutako epaimahai baten aurrean.

eitb.com-ek eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak, SPRI sozietatearen bidez, antolatuta eta CBTren kolaborazioarekin, mundu osoko 400 aditu baino gehiago bilduko ditu. Ingelesez garatuko da ekitaldia eta izena emateko epea irekita dago jada. Salneurria murriztu egin da ekitaldia hasi baino hilabete bat lehenagora arte eta prezio horretan hitzaldi, tailer eta coffe break guztiak, bi bazkari eta nonick-eko afari ofiziala Bilboko Kafe Antzokian sartzen dira.



LinkedIn sare soziala burtsan sartuko da

Konpainiak 45 dolarren truke salduko ditu akzioak. Horek, sare sozialek burtsan eragiten duten interesa islatzen du.

Profil profesionalak konektatzen dituen LinkedIn sare sozialak, 45 eurotan salduko ditu akzioak, aztertutako preziorik altuena.

Prezio horrek sare sozialek burtsan eragiten duten interesa erakusten du eta horrela islatu da New Yorkeko Burtsan ere.

Saltzeko Eskaintza Publikoan, konpainiak 7,84 akzioa merkaturatuko ditu. Horietatik, 4,82 milioi enpresak berak eskainiko ditu eta beste 3,01 milioi inguru akziodunek salduko dituzte.

Wall Streetera iritsi den lehen sare sozial estatubatuarrak 352,8 milioi euro lortu nahi ditu ekimen honekin eta, erabakitako prezioa ikusi ostean, badirudi arrakastatsua izango dela.

LinkedIn "LNKD" izenarekin sartuko da burtsan eta Googlen burtsa sartu ostean, Interneteko enpresa estatubatuar batek Wall Streeten egin duen Saltzeko Eskaintza Publiko handienetako bat egingo du.

2011/05/18

'eitb nahieran' ekainean iritsiko da Sarera

EITBren plataforma berriak "orain arte euskaraz egindako ikus-entzunezko datu-base handiena eskainiko dio erabiltzaileari".

Patxi Arratibel EITBko estrategia zuzendariak eta Edurne Ormazabal eitb.com-eko zuzendariak ekainean martxan jarriko duten "eitb nahieran" proiektu berria aurkeztu dute gaur Bilbao Web Summit nazioarteko kongresuan. Horrela, plataforma berri horrek "orain arte euskaraz egindako ikus-entzunezko datu-base handiena eskainiko dio erabiltzaileari", Arratibelek azaldu duenaren arabera. Ekimen berri horrekin, ikusleek, entzuleek eta baita irakurleek ere, "aztertzeko eta gozatzeko milaka ordu eduki izango dituzte", gaineratu du.

Horrez gain, Arratibelek komunikazio plataforma berriei buruzko gogoeta egin du eta, bere aburuz, "Internetek publiko global bat izateko aukera ematen digu, mugarik gabeko etorkizuna ireki digu eta, bertan, edukien kalitateak aginduko du". "Lehia izugarria denean", errealitate hori garrantzitsua da, Arratibelen ustez. Kalitate hori mantentzeko, "gainontzeko lehiakideek eskaintzen dituzten produktuetatik desberdinduko gaituzten eduki interesgarriak eskaini beharko ditugu".

Ormazabalek, bestalde, AEBetan egindako ikerketa baten arabera, gaur egun herritarrek ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko ordenagailua telebista baino gehiago erabiltzen dutela adierazi du. Horregatik, telebista Sarean kontsumitzen delako, "ezinbestekoa da erabiltzaile horiei edukiak kontsumitzeko bide berri batzuk eskaintzea".

Hori dela eta, "eitb, nahieran" plataformak EITBko irrati eta telebista kate guztietako edukiak bilduko ditu eta, horrela, euskarri horrek "euskal kultura munduan zehar hedatzeko ere balioko du".

"eitb nahieran" ekimenaren helburua "erabiltzaileen ikus-entzunezko esperientziari lehentasuna ematea da". Horretarako, eitb.com-eko zuzendariak aurreratu du apustu berri horretako edukiek azpitituluak izango dituztela eta pantailak telebista baten itxura izango duela.

"Ingelesezko azpitituluak dituzten euskarazko edukiak eskainiko ditugu, baina baita unibertsalagoak diren "Vaya Semanita" eta sukaldaritza saioak ere. Azken horiek, gainera, 10 eduki deskargatuenen artean daude", esan du Ormazabalek.

Googlelen Android sisteman segurtasun akats bat topatu dute

Alemaniako adituen arabera, mugikorren % 99ak akatsak izan ditzakete. Erabiltzaileen agenda pertsonaletan sartu eta online gordetako argazkiak lapurtzea posible da akats honen ondorioz.

Alemania hegoaldean dagoen Ulm Unibertsitateko informatikan adituak diren hainbat lagun segurtasun akats bat topatu dute mugikor azkarrak erabiltzen dute Googleen Android sisteman. Akats honen ondorioz, posiblea da eraso informatikoak pairatzea.

Mugikorra Internet publikoko sare batera (w-lan) konektatzean jazo daiteke erasoa, une horretan, erasotzailea erabiltzaileen agenda pertsonaletan sartu eta online gordetako argazkiak eta datuak lapurtu ditzake.

Der Spiegel astekariak bere edizio digitalean adierazi duenez, mugikorren % 99ak izan ditzake segurtasun akatsa. Bastian Könings zuzentzen duen Ulm Unibertsitateko "It-Security" taldeak topatu du akatsa.

Akats honen ondorioz, "datu pertsonalak lortzeko xedez, erabiltzailetzat aurkeztu eta datu pertsonalak lortu" daitezke.

Akats honen ondorioz datu pertsonalak lapurtu daitezke. Argazkia: EITB

2011/05/17

Tim Berners-Lee: 'Internetek giza eskubidea izan beharko luke'

Webgunearen sortzailearen aburuz, "edozein informazio erabilgarria da" eta Sarea unibertsala da.

Sir Tim Berner-Lee World Wide Web-aren sortzaileak itxi du Bilbao Web Summit nazioarteko kongresuaren lehen jardunaldia. Gainera, Leek DAMA 2011 saria jasoko du ekimen honetan, Webgunearen sormenarekin egindako ekarpenagatik. Leek 1989an sortzen hasi zen Webgunearen erabilgarritasuna eta iraupena goraipatu ditu eta, gaur egun, HTML5-arekin garatzen jarraitzen dutela azaldu du. Hala ere, Sareak sistema unibertsala izan behar duela adierazi du eta gizakien premiei erantzun behar diela esan du.

"Webgunea gure egunerokoaren zati garrantzitsua da", hitz horiekin hasi du Leek hitzaldia eta "Sarea mundua lekua hobea izateko" nola erabili dezakegun aztertu behar dugula gaineratu du.

Tim Berners-Lee duela 20 urte inguru hasi zen Webgunea garatzen eta helburua "dokumentazio sistema birtuala sortzea zen". Horrela, adituak azaldu duenaren arabera, "www-a irudizko programa bat bezalakoa da, baina unibertsala da, ez baitu eskaerarik, ez duzu software zehatz bat erabili behar ezta webguneak sortzeko programa zehatzik behar". Gainera, "html sistema ulerterraza da", eta hasieratik "edozein informazio erabilgarria izan zitekeela jakitea garrantzitsua zen".

Hori dela eta, Leek azaldu duenez, "informazio iturri desberdinak zehaztea eta Sareari ahalik eta etekin gehien ateratzea ere garrantzitsua zen. Hau da, Europan zeudenek bakarrik erabiliko zuten sistema bat ez sortzea". Horrez gain, mugarik jarri nahi ez zuela esan du, "unibertsaltasunaren ideia azaltzea zaila zen arren".

Leek Web App berrien iraunkortasuna eta erabilgarritasuna azpimarratu du, "aplikazio horiek gehiago irauten dutelako eta edozein gailutan erabili daitezkeelako". Gainera, datuak irekitzearen alde egin du, "horien balioa handitu egiten delako eta etekin ekonomikoa ere areagotu egiten delako". Hala eta guztiz ere, horrek pribatutasunari buruzko eztabaida eragiten duela esan du, baina hori ere "oso garrantzitsua" dela eta sistema horiei buruz asko pentsatu beharko genukeela azaldu du.


Informazioaren gizartea

Hitzaldian, Leek munduko biztanleriaren % 20k Sarea erabiltzen duela esan du eta, orduan, gainontzeko % 80 horrekin zer gertatzen den aztertu behar dugula adierazi du; izan ere, "ez dute informazioaren gizartea erabiltzen".

Horregatik, duela 18 hilabete Sareak gizakien premiei erantzun behar diela aztertzen duen erakunde berria sortu zutela esan du. Leek % 20 horrek beste gainontzekoek baino abantaila gehiago dituela azaldu du eta Internetek bi taldeen arteko hutsunea areagotu egin duela esan du. "Komunikazio azpiegitura bat duzunean, hondamendiak gertatzen direnean edo gaixotasun berriak sortzen direnean ekimenak martxan jartzeko aukera duzu", adierazi du.

Hortaz, ideiak aurkezteko eta "jendea informazioaren gizartean sartzeko" zer egin behar den aztertzeko garaia dela esan du. Horrela, Leeren aburuz, "Internetera sarbideak giza eskubidea izan behar du", eta horretan ari da lanean W3C erakundea.

"Gaur egungo arazoak handiegiak dira pertsona bakar batek irtenbidea topatzeko. Webgunea informazioa partekatzeko erreminta on bat da eta horrek arazoak konpontzeko eta datorren mendea hasi aurretik, orain arte konpondu ez ditugun gatazka batzuk amaitzeko aukera emango digu", ondorioztatu du.

Osasun elektronikoa, informaziorako eta terapia egiteko euskarria

Osakidetzak gaixoak prozesuan parte hartzeko bidea eskaintzen du webgunean. Horrela, gaixotasunei buruzko jakintza handitzeko eta esperientzia partekatzeko aukera garatzen du.

Osakidetzak gaixoak prozesuan parte hartzeko bidea eskaintzen du webgunean. Horrela, gaixotasunei buruzko jakintza handitzeko eta esperientzia partekatzeko aukera garatzen du.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gaixotasunen diagnostikoarekin eta tratamenduarekin alderatuz gero, atzeratuak daude. Horrela adierazi dute gaur Bilboko Euskalduna Jauregian egin duten Bilbao Web Summit nazioarteko kongresuan izan diren adituek.

Ricardo Devis Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko estrategia eta komunikazio aholkulariak azaldu duenaren arabera, online osasun zerbitzuak gaixoei eta medikuei informazioa, eta tratamenduaren prozesu naturala denen eskura jartzeko euskarria sortu du. “Gaur egun, gaixoek informazio asko biltzen dute Interneti esker eta medikuarengana datu mordoarekin iristen dira”, gaineratu du Craig R. Savage PwC-ko zuzendariak.

Horrez gain, Devisek Eusko Jaurlaritzak alderdi soziala eta osasuna uztartu nahi dituela jakinarazi du. Horretarako, “tratamenduetako teknologiaren gaitasunak aurreratu egin behar dira, baina baita erabiltzaileekin dugun komunikazioa ere”.

Gaixotasun kronikoak gehien ikertzen diren lurraldea da Euskadi, hizlarien arabera. Hortaz, Devisek hainbat proiekturen bitartez gaixoen feedback-a jasotzen dutela esan du. “Komunikazio horri esker, gaixoek eta profesionalek transmititzen dizkiguten jakintzarekin, produktuekin, zerbitzuekin eta esperientziekin, munduko beste edozein tokitan ekimen hau martxan jartzeko aukera dugu”. Hori izan da, hain zuzen ere, Alex Jadad Global eHealth Innovation zentroa sortu duen medikuak azpimarratu nahi izan duen ideia; izan ere, “osasuntsu gaudenean horrelako gauzek ez gaituzte arduratzen, baina gaixo gaudenean, sentikorrak gara eta sistemaren alderik onena atera nahi dugu”.

Bankuek Sarean topatzen dituzte bezero leialenak

Etorkizunean, online bankuek izango dute mehatxu garrantzitsuena "trojan" izenarekin ezagututako birusak dira eta sakeleko telefonoen bitartez iritsiko dira.

Online bankuak Internet baino azkarrago hazten ari dira eta hori oso onuragarria da entitateentzat; izan ere, Daniel Brett s21sec enpresako negozio garatzaileak Bilbao Web Summit nazioarteko Interneti buruzko kongresuan adierazi duenaren arabera, horrelako bezeroak dira leialenak eta errentagarrienak dira.

Hala ere, iruzurra ere ageri da horrelako eragiketetan. Brettek azaldu duenez, azken bost urteetan iruzurra areagotu egin da, batez ere 2009 urtean. "Zaila da Sarean galtzen den diru kopurua ezagutzea, baina Erresuma Batuan, adibidez, 46,7 milioi libra (54 milioi euro inguru) inguru galdu zituzten iaz. Diru asko da, baina ekonomiak galtzeaz gain, pertsonak ere galtzen dute", esan du. Hori dela eta, Brettek esan du konfiantza maila handitzeko lan egin behar dela.

Ziur asko, erabiltzaileek bankuko eragiketak Interneten egiteko duten beldurrik handiena segurtasuna da. Brettek hiru mehatxu aipatu ditu: phishing-a (nortasuna lapurtzea), "trojan" izenarekin ezagutzen den malware-a eta sakeleko telefonoak.

"Trojan" birusak konplexuenak dira, Bretten ustez; izan ere, "ez dute ingeniaritza sozialarekin zerikusirik eta ikusteko oso zailak dira". Gainera, adituak azaldu duenaren arabera, "trojanen etorkizuna sakeleko telefonoak dira". Horregatik, irtenbidea birus horiek ikertzea eta, horrela, horiei aurre egiteko gobernuen eta poliziaren laguntza lortzea da.

Aipatutako konfiantza maila hori areagotzeko, Brettek bankuen webguneko aplikazioen babesa indartzea proposatu du. Hala ere, Peter Redshaw Gartner enpresako presidenteordearen aburuz, "krisi ekonomikoaren ostean bankuak ez dira berdinak izango” eta, Carlos Abarca Sabadell Bankuko CTO-ak gaineratu duenez, “badira ordenagailua erabili izan gabe, gure Sareko zerbitzuak erabiltzeko zuzenean sakeleko telefonoa erabiltzen hasi diren bezeroak".

Hala ere, agian, bankuek Interneten duten etorkizuna Iñaki Ruizek, IparKutxako berrikuntza kudeatzaileak, adierazi duen ideian oinarritzen da: "Online transakzioak egiten dira eta bulegoetan, berriz, erlazioak".

Idoia Maguregi Bankinterreko CIO-ak, bestalde, online banku batek duen erronkak bezeroari zerbitzu guztiak eskaintzen dizkioten ahalik eta oinarri gehien aukeran eman behar dituela azaldu du.

Bilbok nazioarteko aditu nagusienak bilduko ditu Internet egunean

Bilbao Web Summit goi-bilerak sir Tim Berners-Lee World Wide Webaren sortzailea izango du hizlari. Eitb.com-ek zuzenean emango ditu hitzaldiak.

Bilbao Web Summit Interneti eta teknologia berriei buruzko goi-bilerak nazioarteko aditu handienak bilduko ditu gaur, Internet egunean, eta bihar Euskalduna Jauregian. Besteak beste, sir Tim Berners-Lee World Wide Webaren sortzaileak parte hartuko du goi-bileran eta sari bat jasoko du.

Berners-Leek, webaz gain, "html" hizkuntza eta "http" protokoloa asmatu zituen eta goi-bileran parte hartzen dutenek bere hitzaldia entzuteko aukera izango dute.

Saio horretan parte hartuko du, era berean, Chris Shipley Silicon Valleyko eragin handieneko emakumetzat jotzen denak ere. Silicon Valley San Frantziskon (AEB) dago eta teknologia berrien eta berrikuntzen alorrean sona handiena duten enpresak daude bertan.

Goi-bileran on-line bankuak, administrazio elektronikoa, telemedikuntza, hezkuntza digitala, hedabide digitalak eta Interneteko merkataritza gaiak jorratuko dituzte, besteak beste, eta azken egunean ondorioekin txosten bat egingo dute eta horrekin Sarean izango diren joeren ibilbide orria ezarriko dutela espero dute.

Anboto euskal enpresak antolatu du goi-bilera, W3C (World Wide Web Consortium) "webaren gobernu"tzat jotzen denak lagunduta. Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Zientzien eta Berrikuntza Ministerioak ere lagundu dute.

Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministroa eta Patxi Lopez lehendakaria izango dira hain zuzen ere Bilbao Web Summiten irekiera ofiziala egingo dutenak.

Bilbao Web Summit, gaur. Argazkia: EITB

2011/05/16

Puerta del Soleko kanpaldia, Twitterreko gai nagusia

Puerta del Solen (Madril) aldaketa politikoaren alde egiten ari diren kanpaldia lehena zen nazioarteko microblogging sareko gai nagusien zerrendan.

Atzo hasitako protestari jarraipena emateko eta aurretik antolatu gabe Puerta del Solen (Madril) egiten ari diren kanpaldia Twitterreko gai nagusia da nazioartean, #acampadaensol etiketaren bidez. Igandean 'benetako demokraziaren aldeko' manifestazioa egin zuten Madrilen.

17:20an 'hashtag' hori gai nagusia zen nazioarteko microblogging sareko hamar gai nabarmenduen zerrendan. Espainia mailan, #spanishrevolution etiketa izan da nagusi, eta #acampadaensol ere lehen hamarren artean dago.

Atzo arratsaldean Espainiako 50 hiritan baino gehiagotan mobilizazioak egin ostean, gero eta garrantzi gehiago bereganatzen ari da gaia, eta gero eta gehiago ari da hazten haren inguruko zurrumurrua Twitterren.

Gero eta erabiltzaile gehiago ari dira mobilizazioaz idazten, eta gai horrekin zerikusia duten mezuek nazioartean ere hartu dute oihartzuna; trending topic (unean uneko gaia) ere bihurtu dira.

Etiketa horiei esker, Madrilgo Puerta del Solen kanpatuta daudenei laguntza heltzen ari zaie. Bilkurak maiatzaren 22ra arte iraungo du, hauteskunde egunera arte, hain zuzen. 'Hashtag' horren bidez elkarretaratze horrekin bat egin, zabaldu eta informazioa eman daiteke.

Puerta del Soleko kanpaketa, Twitterreko uneko gaia

Aldaketa politikoa eskatzen duen Puerta del Soleko kanpaketa nazioarteko 'mikroblogging' sareko hamar gaietatik lehena da.

Atzo hasitako protestari jarraipena emateko Puerta del Soleko (Madril) kanpaketa espontaneoa Twitterreko gai nagusia bihurtu da nazioartean, #acampadaensol etiketaren bidez. Igandean 'Benetako Demokraziaren aldeko' manifestazioa abian jarri zuten Madrilen.

17:20an 'hashtag' hori nazioarteko 'mikroblogging' sareko hamar gaietatik nagusia izan da. Espainia mailan, #spanishrevolution etiketa izan da nagusi; eta, #acampadaensol ere lehen hamarren artean dago.

Atzo arratsaldean Espainiako 50 hiri baino gehiagotan egindako mobilizazioen ostean, jazoera gero eta garrantzi gehiago bereganatzen ari da, eta bere hazkundea Twitterren elur-pilota baten modukoa da.

Gero eta erabiltzaile gehiago mobilizazio horren alde dago, eta gai horrekin zerikusia duten 'tuit'ek nazioartean eragina izan dute 'trending topic' (uneko gaia) ere bihurtu direlarik.

Etiketa horiei esker, Madrilgo Puerta del Solen kanpatuak daudenei laguntza heltzen ari zaie. Kanpaketa hori datorren maiatzaren 22ra arte iraungo du, hauteskunde egunera arte, hain zuzen. 'Hashtag' horren bidez elkarretaratze horrekin bat egin, zabaldu eta informazioa eman daiteke.

10 milioi jarraitzaile lortuta, Twitterreko erregina da Lady Gaga

Justin Bieberri aurre hartu dio eta bera izan da 10 milioi jarraitzaile lortu dituen lehen artista.

Twitterren hamar milioi jarraitzaile lortu berri ditu Lady Gaga abeslariak. Azkenaldian Justin Bieberrekin lehia bizian aritu da New Yorkeko kantaria eta azkenik bera izan da marka hausten lehena.

Hain zuzen ere, 10.039.574 jarraitzaile ditu momentu honetan eta Born This Way lana kaleratu zuenetik nabarmen egin du gora. Gainera, Facebooken ere zale gehien dituzten artisten artean kokatu da (34 milioi jarraitzaile ditu).

10 milioi jarraitzaile lortu dituela ospatzeko, gaur goizean eskerrak eman nahi izan dizkie bere jarraitzaile guztiei: "10 milioi, munstro! Hitzik gabe geratu naiz, lortu dugu! Ikaragarri maite zaituztet! Irribarre handi batekin utziko dut Londres".

Esan bezala, Justin Bieber da Twitterreko pertsonaia arrakastatsuenen artean bigarren tokia betetzen duena. Honek 9.657.259 jarraitzaile ditu.

2011/05/15

Nintendo 3DS kontsolarentzat 'Dead or Alive Dimensions' iritsi da

Bideo-jokoaren bertsio berria maiatzaren 20an ipiniko dute salgai

'Dead or Alive' borroka-sagak hamabost urte bete ditu eta, hori ospatzeko, Nintendo 3DS kontsolarentzat balio duen bertsio berria jarri dute martxan, hiru dimentsiotan eta betaurrekoak erabili gabe.

Jokoaren esperientzia errealistagoa lortzeaz gain, pertsonaiek partidan egin ditzaketen mugimenduen konbinazoak ikusi ahal izango dituzte erabiltzaileek ukipen-pantailari esker. Aldi berean, haririk gabeko borrokak antolatu eta erabilgarri dauden hogeita bost pertsonaietako edozein aukeratzeko parada eskaintzen dio jokalariari.

Kontsola eramangarri batean erabil daitekeen lehen jokoa da serie honetan eta Nintendorentzat soilik egongo da erabilgarri maiatzaren 20tik aurrera.

'Dead or Alive'

PSN zerbitzua berriro martxan jartzen hasi da Sony Europan eta AEBetan

Konpainiak azaldu du PlayStation Network "faseka" jarriko dutela martxan. Barkamena eskatu dute berriro gertatutakoagatik eta izandako pazientziagatik eskerrak eman dizkiete erabiltzaileei.

Sonyk berriro martxan jarri ditu PlayStatioin Network (PSN) Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan, pirata batzuek sisteman sartu eta 77 milioi erabiltzaileren datuak arriskuan jarri ostean.

Japoniako multinazionalak iragarri duenez, hilabete honen amaierarako zerbitzua berriro normaltasunez ibiltzea espero dute, apirilaren 19tik desaktibatuta egon ondoren. Zerbitzu horrek PlayStation 3 eta PSPko erabiltzaileei sarean beste erabiltzaile batzuekin jolasteko aukera ematen diote.

Gogoratu behar da gainera, pirata informatikoek Oriocity eta Sony Online Entertainment (SOE) zerbitzuetako segurtasun neurriak ere gainditu zituztela. Beraz, kalkulu batzuen arabera, ehun milioi kontu izan daitezke infiltrazioekin kaltetutakoak.

Konpainiaren blogean argitaratu duten bideo batean, Kazuo Hirai Sonyren zuzendariordeak zerbitzua "faseka" jarriko dutela berriro martxan iragartzen du, eta eskerrak ematen dizkie bezeroei erakutsitako pazientziagatik. Era berean, berriro barkamena eskatu dute sortu dituzten kalteengatik.

Hiraik gogorarazi du Oriocity musika eta bideoen ataria ere martxan jarriko dutela eta bi zerbitzuetara sartzeko pasahitzak aldatzea beharrezkoa izango dela.

PSN plataforma berriro aireratu aurretik, berrikusketa sakon bat egin dute filtrazio berriak ekiditeko. Gainera, konpainiak bezeroei "ongietorriko paketea" eskainiko die; datozen egunetan zehaztuko omen dute zer den.

Momentuz, Sonytik esan dute eskuartean duten informazioaren arabera, bankuetako datuak ez dituztela "hacker" informatikoek hartu. Halere, onartu dute SOE plataformako 23.4000 bezeroen bankuko kontuen informaziora sartu zirela piratak, nahiz eta ez pasahitzetara.

Sony multinazional japoniarraren eraikina, Tokyon. Argazkia:EFE

2011/05/13

Eguzki-energiazko hegazkina, aurreneko nazioarteko bidaian

Hegazkina teknologia sofistikatuz eginda dago eta erregairik gabe garraiatzeko gai da, 12.000 zelula fotovoltaikotatik hartutako eguzki-energia erreserbekin bakarrik ibili baitaiteke.

"Solar Impulse" hegazkinak gaur hasi du bere nazioarteko lehengo bidaia. Bidaia Suitzatik Belgikara egingo du erregai tantarik gabe eta bere motorrak eguzki-izpiekin bakarrik mugituko dira.

Proiektu honetako taldeak azaldu duenez, aireontzia 08:40an atera da Payerneko (Suitza) aerodromotik eta 21:00etarako Bruselako aireportuan lurreratuko dela aurreikusi dute.

Frantziako lurraldea igaro ostean eguzki-energiarekin ibiltzen den hegazkinak hegaldiaren lehenengo fasea gainditu du. Honen ostean, Luxemburgoko aire espazioan sartu da.

Andre Borschberg, pilotu eta sustatzaileak esan duenez, hegaldiaren abiadura asko aldatzen da haizearen norabidearen arabera.

Hegaldiaren hasieran haize ona izan dute baina eguerdi arratsalderako 40 kilometro orduko abiaduran ibili dira, mendebaldeko haizearen ondorioz. Hegaldiaren batezbesteko abiadura 70 kilometro ordukoa izan da.

"Solar Impulse" 3.600 metroko altueran ari da hegan egiten, aurreikusi bezala.

Hegazkina teknologia sofistikatuz eginda dago eta erregairik gabe garraitzeko ahalmena dauka, 12.000 zelula fotovoltaikotatik hartutako eguzki-energia erreserbekin bakarrik garraiatu dezake.

Eguzki-energiazko hegazkia, hegan egiten. Argazkia: EFE

Politikariak hobeto komunikatzeko traje 'adimenduna' asmatu dute

Pertsonak egiten dituen mugimenduen informazioa jasotzen dituen 17 sentsore dituen likrazko jantzi bat da. Informazioa jaso eta komunikatzean egokiak ez diren keinuak identifikatu egiten ditu.

Bilboko Adur enpresak eta Tekniker-IK4 euskal teknologia zentroak politikariak komunikatzean egin behar dituzten mugimenduak kontrolatzen dituen traje bat asmatu dute. Honen bidez, politikariek euren keinuak aztertu eta zuzendu ditzakete, jende aurrean hitz egiterakoan, komunikazioa eraginkorragoa izateko.

Alejandro Lasa Adur enpresaren zuzendariak eta Iñaki Maurtua Teknikerreko arduradunak prentsa aurreko bat eskaini dute Bilbon trajea aurkezteko. Bi urte eta 300.000 euro behar izan dira trajea sortzeko.

Pertsonak egiten dituen mugimenduen informazioa jasotzen dituen 17 sentsore dituen likrazko jantzi bat da. Informazioa jaso eta komunikatzean egokiak ez diren keinuak identifikatu egiten ditu.

Bilbao Web Summit kongresuak webgunearen sortzailea sarituko du

Nazioarteko ekimenak "etorkizuneko webguneari buruz" arituko diren hainbat aditu bilduko ditu.

Datorren maiatzaren 18an, 17an eta 18an Bilboko Euskalduna Jauregian izango den Bilbao Web Summit kongresuari amaiera emateko, DAMA 2011 saria emango diote Sir Tim Berners-Lee Webgunearen sortzaileari.

Sari-banaketa Guggenheim museoan izango den amaiera ekitaldian egingo dute. Horrez gain, 2013ko sarietan parte hartzeko irizpideak azalduko dituzte.

DAMA sariak Xavier Uribe-Etxebarria Bilbao Web Summitaren antolatzaileak eta sortzaileak sustatu ditu, eta Hezkuntza Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO) eta nazioarteko Interneteko adituek osatutako epaimahaia dute.

Sir Tim Berners-Lee Webgunearen sortzailea.

Sonyk segurtasun-buru berri bat kontratatu du

Konpainiak on line bidezko zerbitzuetan izandako murrizten ostean barkamena eskatzeko gutun bat bidali du. Idazkian izandako arazo guztiak agertzen dira eta hartuko diren neurriak.

Azken asteetan zehar izandako arazoen ostean, segurtasun-buru berri bat izendatu du Sonyk. Enpresak ez du argitu nor den kargua utziko duen pertsona ezta nor izango den kargu berria hartzen duena. Azken asteetan gertatutako arazoak ez errepikatzea izango da segurtasun buru berriaren lana.

"Datuen babes maila hobetzeko" lanean ari dela adierazi du konpainiak, jazo daitekeen arazo posibleak identifikatzeko.

Segurtasun sisteman hobetzeaz gain, enpresako kideak ez direnak euren sistemetan sartzen ote diren identifikatzeko sistemak garatzen ari dira, horrelako erasoak gertatzekotan, ahalik eta lasterren irtenbide bat bilatu ahal izateko.

Konpainiak online bidezko zerbitzuetan izandako murrizten ostean barkamena eskatzeko gutun bat bidali du. Idazkian izandako arazo guztiak agertzen dira eta hartuko diren neurriak, tartean segurtasun-buru berri bat izendatzea.

Playstation Network eta Qriocity sistemak konpontzeko lanean ari da Konpainia. Sony bidegabe sartzearen errudunak identifikatu nahi ditu eta segurtasun sistemak indartu, berriro erabiltzaileen esku jartzeko, segurtasun berme guztiekin.

2011/05/12

Alejandro Sanzek Twitter utzi du, jasotzen dituen kritikez nazkatuta

Gizarte-sarea behin betiko utzi baino lehen, abeslariak laguntasun mezu bat helarazi die Lorcako biztanleei.

Alejandro Sanz abeslariak Twitterren duen kontua itxiko duela adierazi du gizarte sarean idatzitako mezu baten bidez. Bere esanetan, ustez, ortografia akatsekin idatzitako iruzkin baten ostean jasotako kritikak direla eta.

"Gaur Twitterren idazten ez jarraitzea erabaki dut, pertsona talde batek "vuestra" idatzi beharrean "buestra" idatzi nuela esaten ari da, eta ez da egia", adierazi du abeslariak.

"Nuestra gente idatzi nuen, nazkatuta nago hainbeste eraso jasotzeaz eta hainbeste gezur entzuteaz, ez dut esfortzu gehiago egingo arimarik, kulturarik eta bihotzik gabeko jendeari bizitza emateko. Nire lagunen twitterrak irakurriko ditut eta nahi dudanari idatziko diot baina ez diot kasurik egingo bihotzik gabeko jendeari", esan du Sanzek.

Gizarte-sarea behin betiko utzi baino lehen, abeslariak laguntasun mezu bat helarazi die Lorcako biztanleei: "nire azken mezua Lorcako biztanleentzat da. Maite zaituztet eta beti egongo naiz zuekin. Gorrotoz eta arazoz beteriko mundua da hau... nire lurrikarak gorrotoa eta ergelkeria dira... baina zuen mina bezala, denborarekin sendatuko da. Eutsi goiari. Indarra Murtzia. Indarra Lorca, indarra Espainia. Musu bat".

Alejandro Sanz. Argazkia: EFE

Facebooken sortzailea bezala deitzen den lagun baten kontua itxi dute

Facebook gizarte-sareak Mark Zuckerberg deitzen den erabiltzaile baten kontua itxi du, ustez, gezurrezko izen bat erabiltzen zuelako.

Facebook konpainiak bere sortzailea, Mark Zuckerberg, bezala deitzen den erabiltzaile baten perfila itxi du, ustez, gezurrezko izen bat erabiltzen zuelako, adierazi du WishTV8 kateak.

Mark S. Zuckerberg, Indianapoliseko abokatu bat, tokian-tokiko hedabideetara jo du eta Facebookek hartutako erabakia dela eta oso haserre dagoela adierazi du, gizarte sareak berea ez den izen bat erabiltzea leporatu diolako. Dena den, oker egotekotan kontua berriro zabalduko duela adierazi du Facebookek.

Zuckerberg abokatuak Facebookekin arazoak dituen bigarren aldia da hau, izan ere, aurretik bere izenarekin perfila zabaltzea ukatu zion konpainiak.

"Gida-baimenaren, jaiotza-ziurtagiriaren eta Indianapolis Bar Association elkarteaen lizentziaren hainbat kopia bidali behar izan nizkien, eta lau hilabetez aritu ginen horrela, sinetsi arte". Azkenean Facebooken profila izatea lortu zuen abokatuak.

Iaz abokatuak, iammarkzuckerberg.com izeneko webgune bat sortu zuen bere nortasuna eta bizitza profesionala aldarrikatzeko.

Mark Zuckerberg abokatua. Argazkia: iammarkzuckerberg.com

Googleren sistema eragilea duten Chromebook ordenagailuak, salgai

Google OS sistemarekin softwarea Sarean gordeko da eta horri esker ordenagailuak momentuan piztuko dira, bateriak gehiago iraungo du eta erabiltzaileak edukiak edozein lekutik eskuratu ahalko ditu.

Googlek konpainiak berak sortutao sistema eragilea duten ordenagailuak aurkeztu ditu. Samsung eta Hacer etxeetako ordenagailu bana dira eta Chromebook izena jarri diete. Datorren ekaianren 15ean jarriko dituzte salgai AEBetan eta Europako 6 herrialdetan:Espainian, besteak beste.

Google OS sistemarekin softwarea Sarean gordeko da eta horri esker ordenagailuak momentuan piztuko dira, bateriak gehiago iraungo du eta erabiltzaileak edukiak edozein lekutik eskuratu ahalko ditu.

Nabigatzailearen bitartez antolatzen da sistema eta erabiltzaileak erlaitzak erabili behar ditu edukiak eskuratzeko. Helburua edukiak Sarean gordetzea da. Horrela, sistema azkarra izango da eta erantzuna azkarra izango du,. Ondorioz, segurtasuna kontrolatu ahalko du.

Googlek bi gailu aurkeztu ditu. Horietako bat Samsung markakoa da. Chromebook horrek 12,1 hazbeteko pantaila izango du eta bateriak 8 orduko iraupena izango du. Beste gailua, berriz, Acer etxeak egin du eta 11,6 hazbeteko pantaila eta 6,5 orduko iraupena duen pantaila du.

Googlek konfirmatu duenez, ekainaren 15ean jarriko dituzte ordenagailuak salgai. Hasiera abtean, AEBetan eta Europako 6 herrialdetan kaleratuko dituzte. Espainai herrialde horietako bat izango da. Pixmanian eskutatu ahalko dira, MoviStarren laguntzarekin. Ordenagailuen balioa 429 dolar (300 euro) edo 499 dolar (349 euro) izango da.

Googlek gailuak alokatzkeo aukera ere eskainiko du. Ekimena enpresei (hilean 28 dolar) eta irakaskuntzari (hilean 20 dolar) zuzendua dago.

2011/05/11

23.000 erabiltzaileek kontrako helegiteak, film bat deskargatzeagatik

Hollywoodek BitTorrent bidez egindako 140.000 deskarga baino gehiago ikertzen ari da herrialde osoan zehar, horietako gehienak porno edo B kategoriako filmak deskargatzeagatik.

Hollywoodek BitTorrenteko 23.000 erabiltzaileri salaketak jarri dizkie, ustez, The Expendables izeneko filma legez kanpo deskargatzeagatik. Filmean Millennium Films, Nu Image Films, Road Rebel eta Rogue Marble produktorak hartu dute parte.

Salaketa US Copyright Group (UCSG) enpresak jarriko du, kopia eskubideen errespetuaren alde lan egiten duen enpresak.

Hollywoodek BitTorrent bidez egindako 140.000 deskarga baino gehiago ikertzen ari da herrialde osoan zehar, horietako gehienak porno edo B kategoriako filmak deskargatzeagatik.

Epaile federal guztiak ez daude ados, batzuk salaketa masiboak jartzearen alde daude eta beste batzuk, ordea, ez. Copyrigtha urratzeagatik 105.000 euroko isunak jar daitezke.

Facebookek erabiltzaileen datuak filtratu ditu hainbat urtetan

Symantec segurtasun enpresaren ustez, "nahi gabe" egindako akatsa izan da eta erabiltzaileari jolasteko eta erosketak egiteko aukera ematen dioten programetan oinatritzen eda.

Facebook sare sozialeko erabiltzaileen informazioa "nahi gabe" urtetan filtratu omen dute. Dirudienez, akats horren ondorioz, Facebooken iragartzen direnek edota elkarlanean aritzen direnek erabiltzaileen datuak eskuragarri izan dituzte; argazkiak, komentarioak eta chat-a, besteak beste.

Symantec segurtasun enpresak bere blogean argitaratu duenaren arabera, "nahi gabe" gertatutako akatsa izan da eta eta erabiltzaileari jolasteko eta erosketak egiteko aukera ematen dioten programetan oinatritzen eda.

Apiriletik, hutsegiteak Facebookeko 100.000 aplikazio inguru kaltetu dituela uste du Symantecek eta 2007an Facebookek aplikazio horiek martxan jarri zituenetik, "ehunka milaka" aplikazioek beste enpresa batzuei erabiltzaileen datuak filtratu dizkiete.

Symantecenustez, "beharbada Facebooken iragartzen edota elkarlanean aritzen direnenpresa horiek ez zuten informazio hau eskuragarri zutela ere jakin". Halaere, akatsak ondorio garrantzitsuak izan ditzakeela ziurtatu dute.

Malorie Lucich Facebookeko bozeramaileak azaldu duenaren arabera, ikerketak datu horiek erabili ez direla ondorioztatu du. Horrez gain, konpainiak plataforma gertatu daitezkeen gertakari susmagarriei aurre egiteko politika eta neurri tekniko "aplikazio sendoa" duela esan du.

2011/05/10

Microsoftek Skype erosi duela baieztatu du

Software ekoizleak 5.900 milioi euro ordaindu ditu Interneteko telefonia enpresaren truke. Microsoften aburuz, eragiketari esker bideo eta ahots bidezko komunikazioak hobetuko dituzte.

Microsoft konpainia estatubatuarrak Skype Technologies erosi du 8.500 milioi dolarren (5.900 milioi euro) truke. Horrela adierazi du Microsoftek berak komunikatu batean.

Akordioak bi enpresetako administrazio kontseiluetako kide guztien oniritzia jaso du eta gainontzeko erregulatzaileen onarpenak urtea amaitu aurretik lortzea espero dute.

Microsoftek adierazi duenez, erosketa horri esker, denbora errealean egiten diren bideozko eta ahozko komunikazioak hobetuko ditu; erabiltzaileentzat ere onuragarria izango da (enpresentzat eta kontsumitzaileentzat), eta "negozioak egiteko aukera berri garrantzitsuak eragingo ditu".

Horrez gain, Microsoften aburuz, bi enpresen uztarketak Skypen marka eta sareko plataforma areagotuko ditu. Gainera, gaur egun duen produktuen sorta eta denbora errealeko komunikazio zerbitzuak hobetuko ditu.

Erosketa handiena

The Wall Street Journal egunkariak aurreratu duen eragiketa hau Microsoftek egindako erosketarik handiena da. Software ekoizleak azaldu duenez, Skypen bezeroentzat Microsoft ez den beste plataforma batzuetan inbertitzen jarraituko du.

Argazkia: EFE

Google Music zerbitzu berria martxan jarri du Google konpainiak

Abestien zati bat erabiltzaileen ekipoetan gordetzea ahalbidetzen du zerbitzuak eta musika entzuteko aukera ematen du, nahiz eta une horretan konexiorik ez izan.Zurrumurruak atzean utzi ditu Google konpainiak eta musika zerbitzu propioa iragarri du. Horrela, Google Music aurkeztu du konpainiak. Erabiltzaileari abestiak ordenagailuan gordetzea ahalbideuko dio zerbitzuak. Erabiltzaileak Android dispositibo eta ordenagailuen bidez beraien kontura sar daitezke.

Abestien zati bat erabiltzaileen ekipoetan gordetzea ahalbidetzen du zerbitzuak eta musika entzuteko aukera ematen du, nahiz eta une horretan konexiorik ez izan.

Google Musicen bidez musikaren negozioan sartu da Google. Google I/O bileran aurkeztu du konpainiak zerbitzu berria, San Franciscon.

Zerbitzua betan eskainiko dute hasiera batean, eta fase horretan mantentzen den bitartean doakoa izango da. AEBetako erabiltzaileek gonbidepena eskatu ahal izango dute gaurtik aurrera, konpainiak iragarri duenez.

Memoria eta erreproduzitzailea

Google Music biltegiratze sistema eta erreproduzitzailea da, biak baten. Memoria mota hori erabiliz, erabiltzaileek ez dute dispositiborik sinkronizatu behar, abestiak streaming bidez entzuten direlako.

Music Manager softwareari esker musika gorde dezakete erabiltzaileek, Windows eta Mac ekipoetan eskuragarri dagoelarik. Google Music zerbitzuak erreproduzitzaile bat barneratzen du edukiak entzun ahal izateko.

Google zerbitzu berriak webgune propioa du dagoeneko, baina AEBetako erabiltzaileek soilik erabili ahal izango dute momentuz.


Gaur jarri dezakete martxan Google Music. Argazkia: gizmodo.es

Googlek datozen egunetan jarri dezake martxan Google Music

Erabiltzaileek musika gordetzeko biltegi moduko bat izango da Google Music, streaming bidez musika entzuteko, nabigatzaile zein android plataforma dituzten mugikorren edo tableten bidez erabiltzeko.

Google online bideko musikaren merkatuan murgildu nahi da eta datozen egunetan Google Music martxan jarri lezake, New York Times egunkariak adierazi duenez.

Dena dela, ez ditu lortu diskoetxekin izan beharreko akordioak musika digitalki saltzeko, hori dela eta sortu du abestien kopia propioak eskaintzeko aplikazio hau.

Helburua Amazon Cloud Drivek duenaren oso antzekoa da: erabiltzaileek musika gordetzeko biltegi moduko bat izango da Google Music, streaming bidez musika entzuteko, eta nabigatzaile edota android plataforma dituzten mugikorren edo tableten bidez.

Hasierako ideia saltoki online bat sortzea izan zen, baina, lehen aipatu bezala, ez zuten diskoetxeekin akordiorik lortu.

Google Music-en lehenengo bertsioa frogatzeko gonbidapen bat beharrezkoa izango da.

Gaur jarri dezakete martxan Google Music. Argazkia: gizmodo.es

Googlek gaur jarri dezake martxan Google Music

Erabiltzaileek musika gordetzeko biltegi moduko bat izango da Google Music, streaming bidez musika entzuteko, nabigatzaile zein android plataforma dituzten mugikorren edo tableten bidez erabiltzeko.

Google online bideko musikaren merkatuan murgildu nahi da eta Google Music martxan jartzeko aukeratutako eguna gaur izan daiteke, New York Times egunkariak adierazi duenez.

Dena dela, ez ditu lortu diskoetxekin izan beharreko akordioak musika digitalki saltzeko, hori dela eta sortu du abestien kopia propioak eskaintzeko aplikazio hau.

Helburua Amazon Cloud Drivek duenaren oso antzekoa da: erabiltzaileek musika gordetzeko biltegi moduko bat izango da Google Music, streaming bidez musika entzuteko, eta nabigatzaile edota android plataforma dituzten mugikorren edo tableten bidez.

Hasierako ideia saltoki online bat sortzea izan zen, baina, lehen aipatu bezala, ez zuten diskoetxeekin akordiorik lortu.

Google Music-en lehenengo bertsioa frogatzeko gonbidapen bat beharrezkoa izango da.

Gaur jarri dezakete martxan Google Music. Argazkia: gizmodo.es

Microsoftek Skype erosi nahi du 5.560 milioi euroren truke

Erosketa Microsoften erabakirik garrantzitsuenetako bat izan daiteke eta, horrela, komunikazioaren, entretenimenduaren eta informazioaren alorretan sartuko da software ekoizlea.

Microsoft Skype Interneteko telefonia enpresa erosteko negoziatzen ari da. Software ekoizleak 5.560 milioi euro ordaindu litzake erosketa horretan eta akordioa lortuz gero, gaur bertan emango dute eragiketaren berri, The Wall Street Journal egunkariak argitaratu duenez.

Egunkariak adierazi duenaren arabera, "familiako kideak ari dira negoziatzen", eta oraindik ere eragiketak porrot egin lezake.

Erosketa Microsoften erabakirik garrantzitsuenetako bat izan daiteke eta, horrela, komunikazioaren, entretenimenduaren eta informazioaren alorretan sartuko da software ekoizlea.

Plataformaren erosketak Microsof Interneten ospetsua den marka baten jabe izate eragingo du eta, hortaz, software ekoizleak erabiltzaileengan eragin handiagoa izateko helburua beteko du.

2011/05/09

Mouren adierazpenekin egindako abesti batek arrakasta lortu du Sarean

Real Madrileko entrenatzaileak Txapeldunen Ligan BarÇaren aurka jokatutako partidaren ostean egin zituen adierazpenak erabili ditu irakasle eta musikari valentziar batek abesti bitxi bat sortzeko.

Irakasle eta musikari valentziar batek arrakasta lortu du Sarean Jose Mourinho Real Madrileko entrenatzaileak Txapeldunen ligan Bartzelonaren aurka jokatutako partidaren ostean egindako adierazpenei esker. Musikariak portugaldarraren hitzak hartu eta Interneten harrera ikaragarria izan duen abestia sortu du.

"Llourinho e os incomprendidos" izena du abestiak eta egileak entrenatzailearen adierazpenak bossanova erritmoarekin nahastu ditu; "perkusio pixka batekin" eta gitarra klasikoarekin. "Prentsaurrekoa ikusi nuenean, esandakoa nahiko bitxia iruditu zitzaidan", esan du egileak. Gainera, valentziarraren esanetan, "Mourinho abesten ari zela zirudien" eta, gaineratu duenez, "esandakoak musika doinua zuen".

Prentsaurrekoaren ostean, talde batean jotzen duen abestiaren egileak gitarra akustikoa hartu eta nota batzuk bilatu zituen. "Portugaldarra denez bossanova erritmo egokiena zela pentsatu duen eta oso azkar osatu nuen", azaldu du musikariak.

Irakasleak ez daki Mourinhok abestia entzun duen, baina ez du erantzun ofizialik jaso. Hala ere, egilearen esanetan, "abestiak ez du inor mindu nahi".


Mourinhok partidaren ostean eskainitako prentsaurrekoa. EFE

Applek Google gainditu du eta munduko markarik baliotsuena da

Steve Jobsen enpresak 106.000 milioi euro baino gehiago balio ditu, Millward Brown agentziak urteko 100 marka garrantzitsuenei buruz egin duen ikerketaren arabera.

Applek Google gainditu du eta munduko markarik baliotsuena bilakatu du. Horrela, Googlek izan duen lau urtetako erregetza amaitu da. Horrela ondorioztatu du Millear Brown agentziak egin duen ikerketak.

Steve Jobsen enpresak 153.000 milioi dolar (106.359 milioi euro) balio ditu, urteko 100 marka garrantzitsuenak aukeratzen dituen "BrandZ" ikerketaren arabera.

Appleren produktuek iaz Microsoft gainditu zuten eta, horrela, munduko teknologia markarik garrantzitsuena bihurtu da.

Peter Walshe Millward Brown agentziako kideak esan du Apple detaile guztiak zaintzeari esker eta arlo korporatiboan hartu duen indarrarengatik bereizi dela.

Lehen hamar postuetan azalduko diren enpresetatik, sei teknologia eta telekomunizio arloetakoak dira: Googlek bigarrena lortu du, IBM hirugarren azalduko da, Microsoft bosgarren, AT&T zazpigarren eta China Mobile, bederatzigarren.

Facebook, bestalde, 100 horien artean sartu da, 35. postuan, eta 19.100 euro balio dituela adierazi du ikerketak. Baidu Txinako bilatzaile nagusia, berriz, 29.ean dago (iaz 46.ean kokatu zen).

2011/05/08

PaperPhone-a sortu dute

Pantaila malgua du telefono mugikor berri honek

Telefono mugikor berria sortu du Queen-go (Ontario, Kanada) Unibertsitateko ikertzaile talde batek. Pantaila malgua du eta PaperPhone izena ipini diote smartphone-aren prototipoa berri horri.

Batera eta bestera ibiltzeko errazagoa eta erosoagoa izango da, galtzetako poltsikoen formara primeran egokituko delako, besteak beste. Halaber, ez du energiarik kontsumituko erabiltzen ez denean eta, horrez gain, sistemaren aplikazioak pantaila tolestuz hautatzeko aukera eskainiko du.

Datorren maiatzaren 10ean aurkeztuko dute eta bost urte barru mugikor berria prest izango dutela aurreikusi dute sortzaileek.

Paperphone

PlayStation Network berriro martxan jartzeko epea atzeratu du Sonyk

Aste honetarako zuen aurreikusita Sonyk zerbitzuak berriro martxan jartzea, baina komunikatu bitartez azaldu du lanak ez doazela espero zuten erritmoan, maiatzaren 2an beste eraso bat jasan baitzuten.Sony Computer Entertainmentek argitaratu berri duen komunikatu baten bitartez azalpenak eman ditu PlayStation Network eta Oriocity zerbitzariak berriro martxan jartzeko epea atzeratu egingo duelako. Berez, aste honetan zehar martxan jartzea aurreikusten zuten baina momentuz, atzeratu egingo dutela esan dute eta ez dute datarik jarri.

"Jakingo duzuen moduan, dagoeneko hasi dugu etenda dauzkagun zerbitzuak berriro martxan jartzeko prozesua, barne proba batzuen bitartez" azaldu die Sony multinazionalak erabiltzaileei.

Edozein kasutan, prozesuak ez duela jarraitzen uste zuten erritmoa zehaztu die Sony Online Entertainment zerbitzariaren erabiltzaileei, maiatzaren 2an egindako beste eraso bat dela eta.

PlayStationen blogean zabaldu duten komunikatuan Patrick Seyhold Sony Network Entertainmenteko komunikazio zuzendariak ondokoa esan du: "Pasa den astean Japonian prentsaurrekoa eman genuenean astebeteko epean zerbitzuak online izatea espero genuen". Edonola ere gaineratu du, "momentu horretan konpainiak ez zeuzkan prest Sony Online Entertainmenten zerbitzarien erasoak handituz gero aurre egiteko medioak prest". Orain beraz, egoeraren aurrean, "Sony aukera hau aprobetxatzen ari da sistema konplexu horren gaineko proba gehiago egiteko".

Japoniako multinazionalak komunikatua amaitzeko esan du informazio gehiago emango diela erabiltzaileei "ahal bezain laster". Eta berriro "barkamena" eskatu die sarea behera erorita kaltetu diren guztiei.

Sony multinazionalak Japonian duen egoitza nagusia. (Argazkia: EFE)

2011/05/06

Sonyk milioi bat dolarreko asegurua atera du datu lapurretak ekiditeko

Aseguru honen inguruko interesa dutenek, 'AllClear ID Plus' webgunean eman beharko dute izena, eta ez Sonyren webgunean.

PlayStation Network eta Qriocityren erabiltzaileei datuak babesteko programa batean izena doan ematea eskainiko die Sony Computer Entertainmentek, azken egunotako datu lapurreta handiak sortutako egoera konpentsatzeko. Aseguru honek milioi bat dolarreko kalte-ordaina eskaintzen du, lapurretarik izatekotan eragindako kostuak ordaintzeko.

Sony Computer Entertainmentek erabiltzaileen datuak babesteko berme programaren xehetasunak aurkeztu dizkie erabiltzaileei. AEBetan bakarrik jarriko dute martxan oraingoz programa, baina, konpainia japoniarrak esan duenez, "programa honen antzekoak beste lurraldeetan ere martxan jartzeko lanean ari dira". Tokian tokiko webgune eta blogetan argitaratuko dute informazioa, martxan jartzen dutenean.

Honez gain, datozen egunetan erabiltzaileei mezu elektronikoak bidaliko dizkie konpainiak programa hau martxan jar dezaten. Erabiltzaileek ekainaren 18ra arteko epea izango dute izena eman eta kodea balioztatzeko.

Aseguru honen inguruko interesa dutenek 'AllClear ID Plus' webgunean eman beharko dute izena, eta ez Sonyren webgunean. Programaren xehetasunak eta argibideak erabiltzaileei bidaliko dizkiete.

Sistema honek milioi bat dolarreko asegurua eskaintzen die datu lapurreten biktimei. Kopuru hori datuak berreskuratzeko, defentsa legala bermatzeko eta balizko soldata galerak ordaintzeko izango da. Datu lapurreta gertatu eta hurrengo hamabi hilabeteetarako balioko du aseguruak.

2011/05/03

Sonyk beste miloika erabiltzaileren datuak ostu dituztela aitortu du

24,6 milioi erabiltzaileri eragin diezaioke erasoak. Besteak beste, Espainia, Austria, Alemania eta Herbehereetako 10.700 bezeroren zordunketa txartelen datuak lapurtu dituzte.Sony Computer Entertainmentek beste datu lapurreta baten berri eman du. Sony Online Entertainment online bideo-jokoak eskaintzen dituen zerbitzuko 24,6 milioi erabiltzaileri eragin diezaioke eraso berriak.

Sony multinazional japoniarrak pasa den astean PlayStation Network sareko zerbitzuak bertan behera utzi zituen milioika erabiltzaileren datuak lapurtu zituztela frogatu ostean eta astebeteko epean beste eraso bat atzeman dutela aitortu dute.

Konpainia japoniarrak jakinarazi duenez segurtasunaz arduratzen den aholkulari eta injeniari talde batek apirilaren 16 eta 17 artean milioika erabiltzaileren datuak ostu zituztela frogatu du.

Guztira Sony Online Entertainment ataleko 24,6 milioi erabiltzaile izan daitezke kaltetuak. AEBetatik kanpoko 12.700 kreditu eta zordunketa txartelen zenbakiak eta iraungipen-datak lapurtu dituztela zehaztu du Sonyk, eta Espainia, Alemania, Austria eta Herbehereetako 10.700 bezeroren zordunketa txartelen datuak ostu dituztela.

2011/05/01

Kontsola berria aurkeztuko du Nintendok 2012an

Wii kontsola ordezkatuko duen sistema berria lantzen ari da Nintendo etxea eta 2012rako prest izatea aurreikusi dute.

2012an iritsiko da Wii kontsolaren ondorengoa. Izan ere, sistema berria garatzen ari da Nintendo etxea. Orain dela bost urte merkaturatu zutenean, Wii kontsolak iraultza eragin zuen bideojokoen arloan, jokoa gorputzaren bidez kontrolatzeko aukera eskaintzen zuelako.

Oraindik ez dituzte tresna berriaren xehetasunak ezagutarazi. Hala ere, ezaugarriak azaltzeko, bertsio jokagarria aurkeztuko du Nintendok ekainaren 7tik 9ra Los Angelesen izango den E3 azokan.

Sonyk PNS sareko zerbitzuak berriro martxan jarriko ditu

Datorren astean izango da baina, Japoniako multinazionalak hori bai, segurtasun neurriak indartu ditu PlayStation Network (PSN) sareko milioika erabiltzaileren datuak lapurtu ostean.Sony multinazional japoniarrak datorren astetik aurrera PlayStation Network sareko zerbitzuak berriro martxan jarriko ditu, pasa den astean bertan behera gelditu baitziren milioika erabiltzaileren datuak lapurtu ostean.

Tokion emandako prentsaurreko batean, Sony Computer Enterteimenteko zuzendariordeak barkamena eskatu die PSN eta Oriocity zerbitzuen erabiltzaileei, 77 milioi lagun guztira, "pirata" informatikoak beren datu pribatuetara sartu direla zabaldu baitzen duela egun batzuk.

Sonyren arduradunek onartu dute "piratek" kreditu txarteletako zenbakiak eta fakturazioen helbideak "lapurtu" zizkietela hamar milioi erabiltzaile ingururi, baina behin eta berriz azpimarratu dute ez dagoela datu horiek erabili direla ziurtatzeko frogarik.

Edonola ere, bezeroei zerbitzu horietara sartzeko pasahitzak aldatzeko eskatu diete eta pasahitz horiek beste web orri batzuetan erabiltzen badituzte ere aldatzeko eskatu dute.

Badirudi, filtratu diren datuak posta elektronikoa, jaiotze data, pasahitza eta zerbitzu horietarako erabiltzaileen izenenak direla.

Sonyk esan du neurriak hartu dituztela PSN sareko zerbitzuen segurtasuna indartzeko. Era berean, erabiltzaileekin telefonoz edo posta elektroniko bidez zuzenean ez direla harremanetan jarriko azaldu dute.

Asteazkenean Sonyk onartu zuen PlayStation Network (PSN) bideojokoen sareko 77 milioi erabiltzaileren datuak filtratu zirela "pirata" batzuen erasoaren ondorioz, eta erabiltzaileei banketxeko datuak arretaz begiratzeko eskatu zieten.

Erasoak Oriocity zerbitzuari ere eragin zion. Zerbitzu hori 2010etik dago martxan eta musika eta filmak deskargatu eta ikusteko aukera ematen du Sony etxeak ekoitzitako telebista eta erreproduzitzaileen bitartez.

Gertatutakoaren berri izandakoan, bi plataformak pasa den astean itzali egin zituzten baina laster berriro martxan jartzea espero dute; seguruenik datorren astean izango da hori, baina beti ere erabat ziur egondakoan guztiz seguruak direla.

Japoniako konpainiak esan duenez, agintari judizialekin lanean ari dira erasoa egin dutenak aurkitzeko.