2011/05/16

10 milioi jarraitzaile lortuta, Twitterreko erregina da Lady Gaga

Justin Bieberri aurre hartu dio eta bera izan da 10 milioi jarraitzaile lortu dituen lehen artista.

Twitterren hamar milioi jarraitzaile lortu berri ditu Lady Gaga abeslariak. Azkenaldian Justin Bieberrekin lehia bizian aritu da New Yorkeko kantaria eta azkenik bera izan da marka hausten lehena.

Hain zuzen ere, 10.039.574 jarraitzaile ditu momentu honetan eta Born This Way lana kaleratu zuenetik nabarmen egin du gora. Gainera, Facebooken ere zale gehien dituzten artisten artean kokatu da (34 milioi jarraitzaile ditu).

10 milioi jarraitzaile lortu dituela ospatzeko, gaur goizean eskerrak eman nahi izan dizkie bere jarraitzaile guztiei: "10 milioi, munstro! Hitzik gabe geratu naiz, lortu dugu! Ikaragarri maite zaituztet! Irribarre handi batekin utziko dut Londres".

Esan bezala, Justin Bieber da Twitterreko pertsonaia arrakastatsuenen artean bigarren tokia betetzen duena. Honek 9.657.259 jarraitzaile ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario