2011/05/12

Alejandro Sanzek Twitter utzi du, jasotzen dituen kritikez nazkatuta

Gizarte-sarea behin betiko utzi baino lehen, abeslariak laguntasun mezu bat helarazi die Lorcako biztanleei.

Alejandro Sanz abeslariak Twitterren duen kontua itxiko duela adierazi du gizarte sarean idatzitako mezu baten bidez. Bere esanetan, ustez, ortografia akatsekin idatzitako iruzkin baten ostean jasotako kritikak direla eta.

"Gaur Twitterren idazten ez jarraitzea erabaki dut, pertsona talde batek "vuestra" idatzi beharrean "buestra" idatzi nuela esaten ari da, eta ez da egia", adierazi du abeslariak.

"Nuestra gente idatzi nuen, nazkatuta nago hainbeste eraso jasotzeaz eta hainbeste gezur entzuteaz, ez dut esfortzu gehiago egingo arimarik, kulturarik eta bihotzik gabeko jendeari bizitza emateko. Nire lagunen twitterrak irakurriko ditut eta nahi dudanari idatziko diot baina ez diot kasurik egingo bihotzik gabeko jendeari", esan du Sanzek.

Gizarte-sarea behin betiko utzi baino lehen, abeslariak laguntasun mezu bat helarazi die Lorcako biztanleei: "nire azken mezua Lorcako biztanleentzat da. Maite zaituztet eta beti egongo naiz zuekin. Gorrotoz eta arazoz beteriko mundua da hau... nire lurrikarak gorrotoa eta ergelkeria dira... baina zuen mina bezala, denborarekin sendatuko da. Eutsi goiari. Indarra Murtzia. Indarra Lorca, indarra Espainia. Musu bat".

Alejandro Sanz. Argazkia: EFE

No hay comentarios:

Publicar un comentario