2011/05/09

Applek Google gainditu du eta munduko markarik baliotsuena da

Steve Jobsen enpresak 106.000 milioi euro baino gehiago balio ditu, Millward Brown agentziak urteko 100 marka garrantzitsuenei buruz egin duen ikerketaren arabera.

Applek Google gainditu du eta munduko markarik baliotsuena bilakatu du. Horrela, Googlek izan duen lau urtetako erregetza amaitu da. Horrela ondorioztatu du Millear Brown agentziak egin duen ikerketak.

Steve Jobsen enpresak 153.000 milioi dolar (106.359 milioi euro) balio ditu, urteko 100 marka garrantzitsuenak aukeratzen dituen "BrandZ" ikerketaren arabera.

Appleren produktuek iaz Microsoft gainditu zuten eta, horrela, munduko teknologia markarik garrantzitsuena bihurtu da.

Peter Walshe Millward Brown agentziako kideak esan du Apple detaile guztiak zaintzeari esker eta arlo korporatiboan hartu duen indarrarengatik bereizi dela.

Lehen hamar postuetan azalduko diren enpresetatik, sei teknologia eta telekomunizio arloetakoak dira: Googlek bigarrena lortu du, IBM hirugarren azalduko da, Microsoft bosgarren, AT&T zazpigarren eta China Mobile, bederatzigarren.

Facebook, bestalde, 100 horien artean sartu da, 35. postuan, eta 19.100 euro balio dituela adierazi du ikerketak. Baidu Txinako bilatzaile nagusia, berriz, 29.ean dago (iaz 46.ean kokatu zen).

No hay comentarios:

Publicar un comentario