2011/05/17

Bankuek Sarean topatzen dituzte bezero leialenak

Etorkizunean, online bankuek izango dute mehatxu garrantzitsuena "trojan" izenarekin ezagututako birusak dira eta sakeleko telefonoen bitartez iritsiko dira.

Online bankuak Internet baino azkarrago hazten ari dira eta hori oso onuragarria da entitateentzat; izan ere, Daniel Brett s21sec enpresako negozio garatzaileak Bilbao Web Summit nazioarteko Interneti buruzko kongresuan adierazi duenaren arabera, horrelako bezeroak dira leialenak eta errentagarrienak dira.

Hala ere, iruzurra ere ageri da horrelako eragiketetan. Brettek azaldu duenez, azken bost urteetan iruzurra areagotu egin da, batez ere 2009 urtean. "Zaila da Sarean galtzen den diru kopurua ezagutzea, baina Erresuma Batuan, adibidez, 46,7 milioi libra (54 milioi euro inguru) inguru galdu zituzten iaz. Diru asko da, baina ekonomiak galtzeaz gain, pertsonak ere galtzen dute", esan du. Hori dela eta, Brettek esan du konfiantza maila handitzeko lan egin behar dela.

Ziur asko, erabiltzaileek bankuko eragiketak Interneten egiteko duten beldurrik handiena segurtasuna da. Brettek hiru mehatxu aipatu ditu: phishing-a (nortasuna lapurtzea), "trojan" izenarekin ezagutzen den malware-a eta sakeleko telefonoak.

"Trojan" birusak konplexuenak dira, Bretten ustez; izan ere, "ez dute ingeniaritza sozialarekin zerikusirik eta ikusteko oso zailak dira". Gainera, adituak azaldu duenaren arabera, "trojanen etorkizuna sakeleko telefonoak dira". Horregatik, irtenbidea birus horiek ikertzea eta, horrela, horiei aurre egiteko gobernuen eta poliziaren laguntza lortzea da.

Aipatutako konfiantza maila hori areagotzeko, Brettek bankuen webguneko aplikazioen babesa indartzea proposatu du. Hala ere, Peter Redshaw Gartner enpresako presidenteordearen aburuz, "krisi ekonomikoaren ostean bankuak ez dira berdinak izango” eta, Carlos Abarca Sabadell Bankuko CTO-ak gaineratu duenez, “badira ordenagailua erabili izan gabe, gure Sareko zerbitzuak erabiltzeko zuzenean sakeleko telefonoa erabiltzen hasi diren bezeroak".

Hala ere, agian, bankuek Interneten duten etorkizuna Iñaki Ruizek, IparKutxako berrikuntza kudeatzaileak, adierazi duen ideian oinarritzen da: "Online transakzioak egiten dira eta bulegoetan, berriz, erlazioak".

Idoia Maguregi Bankinterreko CIO-ak, bestalde, online banku batek duen erronkak bezeroari zerbitzu guztiak eskaintzen dizkioten ahalik eta oinarri gehien aukeran eman behar dituela azaldu du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario