2011/05/20

Emaitzak berehala emango ditu eitb.com-ek bere mobile bertsioan ere

m.eitb.com euskarri mugikorrentzako bertsio hobetuak bilatzaile bat eskainiko du herri guztietako emaitzekin.Hauteskunde gaua berrikuntza nabarmen batekin biziko du eitb.com webguneak, m.eitb.com mobile bertsioan emaitzak denbora errealean eta herriz herri kontsultatzeko aukera emango baitu bilatzaile baten bidez. Zenbaketaren hasieratik amaierara arte, eta gainontzeko egunetan, egin ahal izango dira kontsultak.

EITB taldeko webgunearen bertsio "klasikoak" ETBko eta irratietako programen emisioak zuzenean, uneoro eguneratutako informazioa, eguneko momenturik onenen argazkiak eta bideoak eta, nola ez, berehala eguneratutako emaitzak herriz herri (grafikoekin eta datu historikoekin ilustratuta) eskainiko ditu.

Smartphonek eta "tablets"ek m.eitb.com domeinua izango dute eskura, euskarri mugikorrentzako bertsio bereziarekin. Bertan, hauteskundeen webgune berezian sartzeko esteka modu nabarmenduan agertuko da, bilatzaile eta gaueko informazioarekin batera.

Dispositibo mugikor hauetatik bertsio "klasikoaren" eduki guztiak ere kontsultatu ahal izango dira, horien artean, bideoak, argazkiak, audioak, Foru eta Udal Hauteskundeekin erlazionatutako testuak zein eguneko gainontzeko informazioak.

Orain dela lau urteko Foru eta Udal Hauteskundeek une garrantzitsu bat suposatu zuten eitb.com-entzat iturri desberdinetako datuak konbinatuta eskaintzea lortzeagatik eta, hala, emaitzak azkartasun gehiagoz ematen zituen on-line komunikabidea bilakatzeagatik. Oraingoan, bizkortasunari sarbidea bertsio mugikorretatik smartphone eta "tablets"entzako gaineratu nahi da.

Android sistema eragilea duten telefonoetarako, berriz, erabiltzaileek Android Market-en eskuragai izango dute eitb.com-en aplikazioa, eta emaitzak zuzen zuzenean jaso ahal izango dituzte.



No hay comentarios:

Publicar un comentario