2011/05/12

Facebooken sortzailea bezala deitzen den lagun baten kontua itxi dute

Facebook gizarte-sareak Mark Zuckerberg deitzen den erabiltzaile baten kontua itxi du, ustez, gezurrezko izen bat erabiltzen zuelako.

Facebook konpainiak bere sortzailea, Mark Zuckerberg, bezala deitzen den erabiltzaile baten perfila itxi du, ustez, gezurrezko izen bat erabiltzen zuelako, adierazi du WishTV8 kateak.

Mark S. Zuckerberg, Indianapoliseko abokatu bat, tokian-tokiko hedabideetara jo du eta Facebookek hartutako erabakia dela eta oso haserre dagoela adierazi du, gizarte sareak berea ez den izen bat erabiltzea leporatu diolako. Dena den, oker egotekotan kontua berriro zabalduko duela adierazi du Facebookek.

Zuckerberg abokatuak Facebookekin arazoak dituen bigarren aldia da hau, izan ere, aurretik bere izenarekin perfila zabaltzea ukatu zion konpainiak.

"Gida-baimenaren, jaiotza-ziurtagiriaren eta Indianapolis Bar Association elkarteaen lizentziaren hainbat kopia bidali behar izan nizkien, eta lau hilabetez aritu ginen horrela, sinetsi arte". Azkenean Facebooken profila izatea lortu zuen abokatuak.

Iaz abokatuak, iammarkzuckerberg.com izeneko webgune bat sortu zuen bere nortasuna eta bizitza profesionala aldarrikatzeko.

Mark Zuckerberg abokatua. Argazkia: iammarkzuckerberg.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario