2011/05/10

Google Music zerbitzu berria martxan jarri du Google konpainiak

Abestien zati bat erabiltzaileen ekipoetan gordetzea ahalbidetzen du zerbitzuak eta musika entzuteko aukera ematen du, nahiz eta une horretan konexiorik ez izan.Zurrumurruak atzean utzi ditu Google konpainiak eta musika zerbitzu propioa iragarri du. Horrela, Google Music aurkeztu du konpainiak. Erabiltzaileari abestiak ordenagailuan gordetzea ahalbideuko dio zerbitzuak. Erabiltzaileak Android dispositibo eta ordenagailuen bidez beraien kontura sar daitezke.

Abestien zati bat erabiltzaileen ekipoetan gordetzea ahalbidetzen du zerbitzuak eta musika entzuteko aukera ematen du, nahiz eta une horretan konexiorik ez izan.

Google Musicen bidez musikaren negozioan sartu da Google. Google I/O bileran aurkeztu du konpainiak zerbitzu berria, San Franciscon.

Zerbitzua betan eskainiko dute hasiera batean, eta fase horretan mantentzen den bitartean doakoa izango da. AEBetako erabiltzaileek gonbidepena eskatu ahal izango dute gaurtik aurrera, konpainiak iragarri duenez.

Memoria eta erreproduzitzailea

Google Music biltegiratze sistema eta erreproduzitzailea da, biak baten. Memoria mota hori erabiliz, erabiltzaileek ez dute dispositiborik sinkronizatu behar, abestiak streaming bidez entzuten direlako.

Music Manager softwareari esker musika gorde dezakete erabiltzaileek, Windows eta Mac ekipoetan eskuragarri dagoelarik. Google Music zerbitzuak erreproduzitzaile bat barneratzen du edukiak entzun ahal izateko.

Google zerbitzu berriak webgune propioa du dagoeneko, baina AEBetako erabiltzaileek soilik erabili ahal izango dute momentuz.


Gaur jarri dezakete martxan Google Music. Argazkia: gizmodo.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario