2011/05/10

Googlek datozen egunetan jarri dezake martxan Google Music

Erabiltzaileek musika gordetzeko biltegi moduko bat izango da Google Music, streaming bidez musika entzuteko, nabigatzaile zein android plataforma dituzten mugikorren edo tableten bidez erabiltzeko.

Google online bideko musikaren merkatuan murgildu nahi da eta datozen egunetan Google Music martxan jarri lezake, New York Times egunkariak adierazi duenez.

Dena dela, ez ditu lortu diskoetxekin izan beharreko akordioak musika digitalki saltzeko, hori dela eta sortu du abestien kopia propioak eskaintzeko aplikazio hau.

Helburua Amazon Cloud Drivek duenaren oso antzekoa da: erabiltzaileek musika gordetzeko biltegi moduko bat izango da Google Music, streaming bidez musika entzuteko, eta nabigatzaile edota android plataforma dituzten mugikorren edo tableten bidez.

Hasierako ideia saltoki online bat sortzea izan zen, baina, lehen aipatu bezala, ez zuten diskoetxeekin akordiorik lortu.

Google Music-en lehenengo bertsioa frogatzeko gonbidapen bat beharrezkoa izango da.

Gaur jarri dezakete martxan Google Music. Argazkia: gizmodo.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario