2011/05/01

Kontsola berria aurkeztuko du Nintendok 2012an

Wii kontsola ordezkatuko duen sistema berria lantzen ari da Nintendo etxea eta 2012rako prest izatea aurreikusi dute.

2012an iritsiko da Wii kontsolaren ondorengoa. Izan ere, sistema berria garatzen ari da Nintendo etxea. Orain dela bost urte merkaturatu zutenean, Wii kontsolak iraultza eragin zuen bideojokoen arloan, jokoa gorputzaren bidez kontrolatzeko aukera eskaintzen zuelako.

Oraindik ez dituzte tresna berriaren xehetasunak ezagutarazi. Hala ere, ezaugarriak azaltzeko, bertsio jokagarria aurkeztuko du Nintendok ekainaren 7tik 9ra Los Angelesen izango den E3 azokan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario