2011/05/15

Nintendo 3DS kontsolarentzat 'Dead or Alive Dimensions' iritsi da

Bideo-jokoaren bertsio berria maiatzaren 20an ipiniko dute salgai

'Dead or Alive' borroka-sagak hamabost urte bete ditu eta, hori ospatzeko, Nintendo 3DS kontsolarentzat balio duen bertsio berria jarri dute martxan, hiru dimentsiotan eta betaurrekoak erabili gabe.

Jokoaren esperientzia errealistagoa lortzeaz gain, pertsonaiek partidan egin ditzaketen mugimenduen konbinazoak ikusi ahal izango dituzte erabiltzaileek ukipen-pantailari esker. Aldi berean, haririk gabeko borrokak antolatu eta erabilgarri dauden hogeita bost pertsonaietako edozein aukeratzeko parada eskaintzen dio jokalariari.

Kontsola eramangarri batean erabil daitekeen lehen jokoa da serie honetan eta Nintendorentzat soilik egongo da erabilgarri maiatzaren 20tik aurrera.

'Dead or Alive'

No hay comentarios:

Publicar un comentario