2011/05/08

PlayStation Network berriro martxan jartzeko epea atzeratu du Sonyk

Aste honetarako zuen aurreikusita Sonyk zerbitzuak berriro martxan jartzea, baina komunikatu bitartez azaldu du lanak ez doazela espero zuten erritmoan, maiatzaren 2an beste eraso bat jasan baitzuten.Sony Computer Entertainmentek argitaratu berri duen komunikatu baten bitartez azalpenak eman ditu PlayStation Network eta Oriocity zerbitzariak berriro martxan jartzeko epea atzeratu egingo duelako. Berez, aste honetan zehar martxan jartzea aurreikusten zuten baina momentuz, atzeratu egingo dutela esan dute eta ez dute datarik jarri.

"Jakingo duzuen moduan, dagoeneko hasi dugu etenda dauzkagun zerbitzuak berriro martxan jartzeko prozesua, barne proba batzuen bitartez" azaldu die Sony multinazionalak erabiltzaileei.

Edozein kasutan, prozesuak ez duela jarraitzen uste zuten erritmoa zehaztu die Sony Online Entertainment zerbitzariaren erabiltzaileei, maiatzaren 2an egindako beste eraso bat dela eta.

PlayStationen blogean zabaldu duten komunikatuan Patrick Seyhold Sony Network Entertainmenteko komunikazio zuzendariak ondokoa esan du: "Pasa den astean Japonian prentsaurrekoa eman genuenean astebeteko epean zerbitzuak online izatea espero genuen". Edonola ere gaineratu du, "momentu horretan konpainiak ez zeuzkan prest Sony Online Entertainmenten zerbitzarien erasoak handituz gero aurre egiteko medioak prest". Orain beraz, egoeraren aurrean, "Sony aukera hau aprobetxatzen ari da sistema konplexu horren gaineko proba gehiago egiteko".

Japoniako multinazionalak komunikatua amaitzeko esan du informazio gehiago emango diela erabiltzaileei "ahal bezain laster". Eta berriro "barkamena" eskatu die sarea behera erorita kaltetu diren guztiei.

Sony multinazionalak Japonian duen egoitza nagusia. (Argazkia: EFE)

No hay comentarios:

Publicar un comentario