2011/05/15

PSN zerbitzua berriro martxan jartzen hasi da Sony Europan eta AEBetan

Konpainiak azaldu du PlayStation Network "faseka" jarriko dutela martxan. Barkamena eskatu dute berriro gertatutakoagatik eta izandako pazientziagatik eskerrak eman dizkiete erabiltzaileei.

Sonyk berriro martxan jarri ditu PlayStatioin Network (PSN) Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan, pirata batzuek sisteman sartu eta 77 milioi erabiltzaileren datuak arriskuan jarri ostean.

Japoniako multinazionalak iragarri duenez, hilabete honen amaierarako zerbitzua berriro normaltasunez ibiltzea espero dute, apirilaren 19tik desaktibatuta egon ondoren. Zerbitzu horrek PlayStation 3 eta PSPko erabiltzaileei sarean beste erabiltzaile batzuekin jolasteko aukera ematen diote.

Gogoratu behar da gainera, pirata informatikoek Oriocity eta Sony Online Entertainment (SOE) zerbitzuetako segurtasun neurriak ere gainditu zituztela. Beraz, kalkulu batzuen arabera, ehun milioi kontu izan daitezke infiltrazioekin kaltetutakoak.

Konpainiaren blogean argitaratu duten bideo batean, Kazuo Hirai Sonyren zuzendariordeak zerbitzua "faseka" jarriko dutela berriro martxan iragartzen du, eta eskerrak ematen dizkie bezeroei erakutsitako pazientziagatik. Era berean, berriro barkamena eskatu dute sortu dituzten kalteengatik.

Hiraik gogorarazi du Oriocity musika eta bideoen ataria ere martxan jarriko dutela eta bi zerbitzuetara sartzeko pasahitzak aldatzea beharrezkoa izango dela.

PSN plataforma berriro aireratu aurretik, berrikusketa sakon bat egin dute filtrazio berriak ekiditeko. Gainera, konpainiak bezeroei "ongietorriko paketea" eskainiko die; datozen egunetan zehaztuko omen dute zer den.

Momentuz, Sonytik esan dute eskuartean duten informazioaren arabera, bankuetako datuak ez dituztela "hacker" informatikoek hartu. Halere, onartu dute SOE plataformako 23.4000 bezeroen bankuko kontuen informaziora sartu zirela piratak, nahiz eta ez pasahitzetara.

Sony multinazional japoniarraren eraikina, Tokyon. Argazkia:EFE

No hay comentarios:

Publicar un comentario