2011/05/16

Puerta del Soleko kanpaketa, Twitterreko uneko gaia

Aldaketa politikoa eskatzen duen Puerta del Soleko kanpaketa nazioarteko 'mikroblogging' sareko hamar gaietatik lehena da.

Atzo hasitako protestari jarraipena emateko Puerta del Soleko (Madril) kanpaketa espontaneoa Twitterreko gai nagusia bihurtu da nazioartean, #acampadaensol etiketaren bidez. Igandean 'Benetako Demokraziaren aldeko' manifestazioa abian jarri zuten Madrilen.

17:20an 'hashtag' hori nazioarteko 'mikroblogging' sareko hamar gaietatik nagusia izan da. Espainia mailan, #spanishrevolution etiketa izan da nagusi; eta, #acampadaensol ere lehen hamarren artean dago.

Atzo arratsaldean Espainiako 50 hiri baino gehiagotan egindako mobilizazioen ostean, jazoera gero eta garrantzi gehiago bereganatzen ari da, eta bere hazkundea Twitterren elur-pilota baten modukoa da.

Gero eta erabiltzaile gehiago mobilizazio horren alde dago, eta gai horrekin zerikusia duten 'tuit'ek nazioartean eragina izan dute 'trending topic' (uneko gaia) ere bihurtu direlarik.

Etiketa horiei esker, Madrilgo Puerta del Solen kanpatuak daudenei laguntza heltzen ari zaie. Kanpaketa hori datorren maiatzaren 22ra arte iraungo du, hauteskunde egunera arte, hain zuzen. 'Hashtag' horren bidez elkarretaratze horrekin bat egin, zabaldu eta informazioa eman daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario