2011/05/24

Sarea askatzeko deia egin du Sarkozyk Interneteko G8aren bileran

G8aren goi bileraren bezperan Sarkozyk esan duenez, "Estatuek ez dute Internetek demokrazia, elkarrizketa soziala edo solidaritatea indartzeko ematen duen aukera galdu nahi".

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak hasi du G8 goi bilera aurretik nazioarteko Interneteko adituak bildu dituen bilera. Hitzaldian, Sarkozyren proposamena, "Sarea aske izatea" eta Internet den "iraultza hori herrien bizitza hobetzeko erabiltzea" izan da.

"Munduko Estatu boteretsuenetako batzuek zuek historian izan duzuen garantiza onartu behar dute", esan du Frantziako presidenteak bilera horretan. Ekitaldian, besteak beste, Mark Zuckerberg Facebook sare sozialaren sortzailea, Eric Schmidt Google bilatzailearen presidentea, Jimmy Wales Wikipediaren sortzailea, Jeff Bezos Amazonen arduraduna eta Rupert Murdoch komunikabideetako handikia bildu dira.

Deauvillen, Frantziako ipar-mendebaldean dagoen herrian, zortzi potentzia industrializatuenek egingo duten bileraren bezperan, Sarkozyk adierazi duenez, Estatuek ez dute Internetek demokrazia, elkarrizketa soziala edo solidaritatea indartzeko ematen duen aukera galdu nahi".

Horrela, Sarkozyk Internet "iraultza" bat dela esan du, baina aurretik, iraganean, izan direnekin desberdintasuna bataila-eremuan gertatu ordez, unibertsitateetako kanpusetan izan dela esan du.

Horrez gain, Sarkozyk Sareak egile-eskubideak kobratzea ahalbidetzeko esfortzua egiteko eta jabetza intelektuala errespetatzeko eskatu die adituei. Horrela, "Internetek sormenarekin ez amaitzeko".

Internetek Egipton eta Tunisian izandako gertakarietan izan duen eragina onartu du presidenteak, eta, gainera, Iraneko kasua ere aipatu du; izan ere, "presidenteak kargua uztea eragin ez zuen arren, Sareak eragin garrantzitsua izan zuen lehen gertakaria izan zen". Sarkozyren aburuz, Internetek, gaur egun, "diktadura eta demokrazia bereizten ditu".

Internetek "banderarik eta lelorik" ez izan arren, "mundu guztiarena" dela esan du presidenteak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario