2011/05/19

Tristan Nitotek, Mozilla Europako presidenteak, nonick irekiko du

Aplikazio mugikorrei buruzkoa izango da hirugarren edizioa. Orain dela gutxiko dispositiboen ugaritzeak haziera esponentzial bat sortu du sektore honetan.nonick Interneteko tendentzien inguruko nazioarteko batzarraren hirugarren edizioa ekainaren 17an eta 18an izango da EITBren Bilboko egoitza digitalean. Tristan Nitotek, Mozila Europako (Firefox nabigatzailearen sortzailea) presidente eta fundatzaileak, nonick-eko hasierako keynote-a emango du. Nitot Mozilla Europako buru denetik, merkatu kuotaren % 50 lortu du Firefox-ek Alemania eta Polonia bezalako herrialdeetan. Netscape-ren taldeko kide izan zen Nitot 1997tik 2003ra, eta Openweb.eu.org-en irteeran kolaboratu zuen 2002an, web estandarrak eta sarrera-erraztasuna sustatzeko.

Zazpi keynote, bi mahainguru eta hainbat workshop bilduko ditu nonick-eko programak, eta horretaz gain, aurreko edizioetan bezala, Start Up 2.0 lehiaketako finala hartuko du. Keynote horietan mota askotako alorrekin (argazkilaritza, kirolak, musika, komunikazioa edo marketing mugikorra) erlazionatutako aplikazio mugikorrak aurkeztuko dira. Ostiraleko keynote-n artean, Jed Alpert, Mobilecommons-eko CEOa, nagusitzen da; Barack Obama presidente estatubatuarrak plataforma hori erabiliko du bere berrautatzea bultzatzeko. Hisptamatic-eko (Iphone dispositiboentzako 10 aplikaziorik onenen artean kokatu zuten 2010ean) Lucas Allen Buick eta Soft Pauer enpresako (Moto GP eta 1 Formula lehiaketak jarraitzeko aplikazio ofizialen garapenaz arduratzen da) Alex Powel ere arituko dira batzarrean. Jason Titusek, Shazam-eko Informazio Teknologien zuzendariak, itxiko du jardunaldia. Shazam musika identifikatzeko aplikazio mugikor zabalduena da munduan; abesti baten izenburua aurkitzeko gai da soilik 10 segundoko zati bat harrapatuz.

Mahainguruek dispositibo mugikorren erabilera landuko dute bi ikuspuntu erabat desberdinetatik: lehenengoa aplikazioen garapenean oinarrituko da eta bigarrenak herrialde arabiarretako dispositibo mugikorren bidezko aktibismoa landuko du.

Open Workshop-en eskaintza zabal bat nonick-eko programa osatuko du. Parte-hartzaile propioek eman ahal dituzte euren proiektuak ezagutzera emateko, ezagutza partekatzeko edo aliantzak bilatzeko. Gainera, Start Up 2.0 lehiaketako finala hartuko du nonick-ek hirugarren urtez jarraian. 2.0 teknologiak erabiltzen dituzten sormen berriko enpresei zuzenduta dago lehiaketa hau. Bost finalistek aplikazio mugikorrei buruzko euren proiektuak aurkeztuko dituzte mundu osoko adituz osatutako epaimahai baten aurrean.

eitb.com-ek eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak, SPRI sozietatearen bidez, antolatuta eta CBTren kolaborazioarekin, mundu osoko 400 aditu baino gehiago bilduko ditu. Ingelesez garatuko da ekitaldia eta izena emateko epea irekita dago jada. Salneurria murriztu egin da ekitaldia hasi baino hilabete bat lehenagora arte eta prezio horretan hitzaldi, tailer eta coffe break guztiak, bi bazkari eta nonick-eko afari ofiziala Bilboko Kafe Antzokian sartzen dira.



No hay comentarios:

Publicar un comentario