2011/06/30

News Corporationek MySpace saldu du 35 milioi dolarren truke

Duela 6 urte, Murdochek 580 milioi dolar ordaindu zituen sare soziala eskuratzeko. Orain, MySpaceren jabe berriak, Specific Mediak, proiektua berritu eta indartu egingo duela adierazi du.News Corporation enpresa estatubatuarrak MySpace sare soziala saldu dio Specific Mediari 35 milioi dolarren (24,2 milioi euro) truke, bi enpresek adierazi dutenez. Specific Media eta Justin Timberlake elkarlanean hasi dira.

Atariaren jabe berriek komunikatu batean aditzera eman dutenaren arabera, MySpace berritzeko eta indartzeko asmoa dute. Sare sozialak hileko 35 milioi erabiltzaile ditu oraindik ere AEBetan, baina ComScorek eskaini dituen datuek erakutsi dutenez, Facebookek bertan dituenak (157 milioi erabiltzaile) baino askoz ere gutxiago dira.

"Zaleek artistarik gustukoen webetan nabigatzeko, musika entzuteko, bideoak ikusteko, edukiak partekatzeko, gauza on horiek ezagutzeko eta konektatuta egoteko beharra dute. MySpacek hori eskaintzeko balio du", Timberlakeren esanetan.

Datozen hilabeteetan, Specific Media Kaliforniako marketin enpresak eta Justin Timberlakek MySpacerekin egingo dutenaren berri emango dute.

Akordioak News Corporationen proiektuen artean arrakasta txikiena izan duena bukatzeko balio izan du. Duela 6 urte, Murdochek 580 milioi dolar ordaindu zituen sare sozial hori eskuratzeko. Garai hartan, MySpace zen Interneteko sare sozialik ezagunena, baina Facebook nagusitu da apurka-apurka.

Aldaketa hori dela eta, urtarrilean iragarritakoa betez gero, langileak kaleratzen hasiko dira orain. Enpresaren 500 langileen erdiari eragingo die erabaki horrek. Mike Jones MySpaceko zuzendari exekutiboak datozen bi hilabeteetan kargua utziko duela adierazi du.


Iruñeko entzierroen doako aplikazioa, iPhone-an

Udalak eta Kukuxumusuk sortu duten Bullrunning Trainer aplikazioak, entzierro baten simulazioa, lasterketan ezbeharra izateko aukera, segurtasun aholkuak eta 1980tik aurrerako datuk eskaintzen ditu.

Iruñeko Udalak eta Kukuxumusuk Bullrunning Trainer sortu dute. Sakelako telefonoentzat aplikazioa iPhone, iPad edo iPod Touch gailuetan erabil daiteke. App Store plataforman doan jaits daiteke dagoeneko.

Entzierro simulazioa, lasterketan zehar ezbeharra izateko duzun aukeraren kalkulua, segurtasunez aritzeko aholkuak eta 1980tik aurrerako informazioarekin osatutako datu basea kontsultatzeko aukera eskaintzen du aplikazio horrek. Gainera, euskaraz gain, gazteleraz eta ingelesez dago eskuragarri.

Iruñeko Udalaren aburuz, entzierroan parte hartzeak duen arriskuaz ohartarazteko tresna baliagarria da, batez ere oraindik jaia ondo ezagutzen ez duten kanpotarrentzat. Gainera, "sanferminetan inoiz egon ez direnei festa ezagutarazteko modu dibertigarria ere bada".

Iruñeko entzierroen doako aplikazioa, iPhone-an

Udalak eta Kukuxumusuk sortu duten Bullrunning Trainer aplikazioak, entzierro baten simulazioa, lasterketan ezbeharra izateko aukera, segurtasun aholkuak eta 1980tik aurrerako datuk eskaintzen ditu.

Iruñeko Udalak eta Kukuxumusuk Bullrunning Trainer sortu dute. Sakelako telefonoentzat aplikazioa iPhone, iPad edo iPod Touch gailuetan erabil daiteke. App Store plataforman doan jaits daiteke dagoeneko.

Entzierro simulazioa, lasterketan zehar ezbeharra izateko duzun aukeraren kalkulua, segurtasunez aritzeko aholkuak eta 1980tik aurrerako informazioarekin osatutako datu basea kontsultatzeko aukera eskaintzen du aplikazio horrek. Gainera, euskaraz gain, gazteleraz eta ingelesez dago eskuragarri.

Iruñeko Udalaren aburuz, entzierroan parte hartzeak duen arriskuaz ohartarazteko tresna baliagarria da, batez ere oraindik jaia ondo ezagutzen ez duten kanpotarrentzat. Gainera, "sanferminetan inoiz egon ez direnei festa ezagutarazteko modu dibertigarria ere bada".

2011/06/29

Google+, Facebooki aurre egiteko sare sozial berria

Googleren proposamenak "talde sozialak" egiteko aukera emango dio erabiltzaileari, lagunak berak erabakitzen dituen irizpideen arabera batzeko aukera emanez.Googlek Google+ sare soziala aurkeztu du. Proposamen berri horretan, erabiltzaileak lagunak taldeka antolatzeko aukera izango du eta bere esku izango du taldeak sortzeko irizpidea zehaztea. Facebook sareari aurre egiteko hirugarren saiakera du honakoa Googlek, aurretik Buzz eta Wave izenekoekin saiatu baitzen.

Google+ proba gisa kaleratu dute oraingoz, eta gonbidapena behar da erabili ahal izateko, Vic Gundotra konpainiako presidenteordeak blogean argitaratu duenez.

Googleren proposamenak "talde sozialak" egiteko aukera emango dio erabiltzaileari, lagunak berak erabakitzen dituen irizpideen arabera batzeko aukera emanez.

Gundotraren ustez, "Sarean egindako elkarrizketa bakoitza erakusketa publiko bat da", eta "hori dela eta, geroz eta informazio gutxiago partekatzen da".

Google+ sare sozialak elkarrizketak gaika sortzeko aukera ere eskainiko du, eta kontaktuekin bideokonferentziak egiteko aplikazioa eta sakelako telefonoetarako aplikazioa ere izango ditu.


2011/06/28

Twitterrek kazetarientzako gida kaleratu du

Twitter for Newsrooms #Tfn (Erredakzioetarako gida) lanak informatzeko eta edukiak argitaratzeko aholkuak eskainiko ditu.Twitter sare sozialak kazetarientzat oso erabilgarria izan daitekeen gida bat kaleratu du. Konpainiak tresna horrek eskaintzen dituen aukera guztien berri ematen du eta horiei esker kazetariak Interneten lor dezakeen ikuspena ere azaltzen du.

Twitter for Newsrooms #Tfn (Erredakzioetarako gida) lanak informatzeko eta edukiak argitaratzeko aholkuak eskaintzen ditu.

Twitter for Newsrooms #Tfn lau ataletan banatuta dago: informatu, parte hartu, argitaratu eta eduki gehigarriak. Informatu atalean, Twitterrek kazetari batek informazioa bilatzeko, egiaztatzeko eta osatzeko dituen hainbat aukera biltzen ditu. Parte hartzea atalari dagokionez, berriz, kazetariak tuitak ahalik eta gehien osatzeko eta informazioa erakargarriagoa egiteko dituen aukerak aurkezten ditu. Argitaratu izenekoan, sareak tuit bat argitaratu ostean kazetariak eskura dituen erremintak aztertzen ditu. Eduki gehigarriak izeneko atalean, bukatzeko, Twitterrek sare soziala euskarri bezala erabiltzeko eskaintzen dituen babesa eta segurtasuna azaltzen ditu.

"Kazetariek informazio iturriak azkarrago topatzeko, istorio hobeak kontatzeko eta jarraitzaile kopuru hobea eskuratzeko erabil dezaketen tresna da Twitter", irakur daiteke gida horretan.

2011/06/27

Martin Garitanoren (Bildu) nortasuna faltsutu dute Twitterren

Garitanoren izenarekin gaur goizan Twitteren agertu den kontuak ahaldun nagusi berriarekin "ez duela zerikusirik" ohartarazi du Gipuzkoako Bilduk.

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiaren identitatea faltsutu dute Twitterren, Bilduk ohar baten bidez salatu duenez.

Martin Garitanoren izenarekin gaur goizan Twitteren agertu den kontuak, @MGaritanoBildu, ahaldun nagusi berriarekin "ez duela zerikusirik" ohartarazi du Gipuzkoako Bilduk.

Alderdiak ohar bidez jakinarazi du, gezurrezko kontu hori Twitterretik ahalik eta lasterren ezabatzeko ahaleginetan ari direla.

Garitanoren izenean sortutako kontu faltsua. Argazkia: Twitter

Martin Garitanoren (Bildu) nortasuna faltsutu dute Twitterren

Garitanoren izenarekin gaur goizan Twitteren agertu den kontuak ahaldun nagusi berriarekin "ez duela zerikusirik" ohartarazi du Gipuzkoako Bilduk.

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiaren identitatea faltsutu dute Twitterren, Bilduk ohar baten bidez salatu duenez.

Martin Garitanoren izenarekin gaur goizan Twitteren agertu den kontuak, @MGaritanoBildu, ahaldun nagusi berriarekin "ez duela zerikusirik" ohartarazi du Gipuzkoako Bilduk.

Alderdiak ohar bidez jakinarazi du, gezurrezko kontu hori Twitterretik ahalik eta lasterren ezabatzeko ahaleginetan ari direla.

Garitanoren izenean sortutako kontu faltsua. Argazkia: Twitter

LulzSec hacker taldeak deuseztatu egin dela adierazi du

Informazio horren berri eman aurretik, AEBetako Senatuari, CIAri eta Sony eta Nintendo konpainiei eraso dien pirata informatikoen taldeak Arizonako Poliziaren eta AT&Tren informazioa argitaratu du.AEBetako Senatuari, CIAri eta Sony eta Nintendo konpainiei eraso dien LulzSec hacker edo pirata informatikoen taldeak deuseztatzea erabaki du. Albistearen berri eman aurretik, hacker taldeak Arizonako Poliziaren eta AT&T enpresaren informazioa argitaratu du.

"Gure azken argitalpena da hau; izan ere, gaur gertakizun esanguratsua ospatuko dugu. Duela berrogeita hamar egun, gure itsasontzi xumean itsaso deseroso eta bortitz batean, Interneten, bidaia hasi genuen. Sarea maitasunaren makina, gorrotoaren makina, makina askok martxan jartzen duten makina da", idatzi dute Pastebin atarian argitaratutako komunikatuan.

Agur esan baino lehen bidali duten azken mezuan 338 artxibo zabaldu dituzte. AT&T enpresari informazioa ostu diote eta AEBetan garatu behar duen banda zabalaren sare berriari buruzko datuak ezagutzera eman dituzte. Dirudienez, aurten jarri behar dute martxan zerbitzu hori.

"Azken 50 egunetan, hainbat enpresaren, gobernuren eta, oro har, herritarren funtzionamendua oztopatu dugu eta agerian utzi dugu, eta egin ahal genuela erakusteko egin dugu, beste batzuk entretenitzeko. Ospeak, onarpenak.... maite dugun guztia baldintzatzen du: etengabeko emozio gordina eta anarkia", esan dute pirata informatikoek.


2011/06/26

Eguzki-energia erabiliz bateria kargatzen duen zorroa sortu dute

Erabiltzaileak edonora eraman ahal izango du bere 'tablet' tresna, bateriarik gabe geratzeko beldurrik gabe.

Voltaic System etxeak eguzki-energia erabiliz bateria kargatzea ahalbidetzen duen zorroa kaleratu du. Sorkuntza berri horri esker, 'tablet' gailuen erabiltzaileek edonora eraman ahal izango dute, eta bateria nahi dutenean kargatu.

Voltaic Sparl Tablet Case deritzon zorro hori erabilita, hamar ordutan iPad bat kargatu ahal izangoa eguzki-energiaz. Argindarra gorde ere egin dezake, eguzkia ezkutatuz gero. Besteak beste, honako 'tablet' hauekin erabil daiteke: Apple etxearen iPad 1 eta 2, RIM-en PlayBook, HP-ren TouchPad eta Samsung etxeko Galaxy Tab.

Zorroak 210 euroko prezioa du merkatuan eta bateriak, berriz, 69 euro balio du.

'Tablet' Zorroa. Argazkia: Voltaic System

2011/06/25

Facebook sare soziala 750 milioi erabiltzaile izatera iritsi da

1.000 milioi erabiltzaile izatera iritsi nahi duela pentsatzen dute, bere kontu aktiboen jakinarazpen ofizial bat berriz ere emateko.

CNET web orriak argitaratu dituen interneteko datu ez ofizialen arabera, Facebook sare sozialak 750 milioi erabiltzale izatea lortu du mundu osoan zehar.

Facebookek bere erabiltzaile kopurua 2010eko uztailean jakinarazi zuen azken aldiz, 500 milioi erabiltzaile izatera iritsi zenean. Enpresak datu berriak jakinaraztea erabaki du oraingoan ere.

Goldam Sachs enpresak Facebook 600 milioi erabiltzaile izatera iritsi zela jakinarazi zien inbertitzaileei urtarrilean.

Sare sozialak 1.000 milioi erabiltzaile izatea lortu nahi duela uste da, berriz ere bere kontu aktiboen jakinarazpen ofizial bat emateko.

2011/06/24

Twitterrek promozionatutako tuitak jarriko ditu 'timeline'an

Neurri hori plataformaren diru-sarrerak handitzeko eta publizitateak erabiltzaileek ukiezintzat jotzen duten esparru batean eragin dezakeen etekin ekonomikoa optimizatzeko hartu dute.

Twitter sare soziala "timeline" izeneko atalean betirako publizitatea erabiltzea pentsatzen ari da. Atal hori da, hain zuzen ere, sare sozialeko erabiliena. Duela hilabete batzuk, Twitterrek publizitatea erabiltzen hastea planteatu zuen, baina erabiltzailearentzat deserosoa zelako neurria baztertu zuten.

Neurri hori plataformaren diru-sarrerak handitzeko eta publizitateak erabiltzaileek ukiezintzat jotzen duten esparru batean eragin dezakeen etekin ekonomikoa optimizatzeko hartu dute.

Orain arte, promozionatutako Trending Topic (TT) izenekoak topatu zitezkeen. Horrez gain, bilaketetan edo sare sozialaren aldeko barra batean ikus zitekeen publizitatea, baina ez sare sozialeko atalik erabiliena den "timeline"an.

Duela hilabete batzuk, konpainiak iragarkien erabilera murriztua erakutsi zuen. Hala ere, erabiltzaileen harrera ez zen batere ona izan eta Twitterrek etekinak lortzeko bide hori baztertzea erabaki zuen.

2010ean, Twitterrek 45 milioi dolar (31,60 milioi euro) irabazi zituen. "Timeline"an publizitatea erabiliz gero, ikerlarien ustez, 2011n 150 milioi dolar (105 milioi euro) irabaz ditzake.

2011/06/23

Winklevoss bikiek 'Facebook kasua'n amore ematea erabaki dute

Mark Zuckerberg Facebook sare sozialaren sortzaileak eta Harvard Unibertsitateko klasekide ohiak ideia lapurtu ziela esan dute beti Winklevoss anaiek.

Cameron eta Tyler Winklevoss bikiek Mark Zuckerberg Facebook sare sozialaren sortzailearen aurka zuten gatazka legalean amore eman dute. Azkenean, AEBetako Gorte Gorenean helegitea ez aurkeztea erabaki dute, Los Angeles Times egunkariak argitaratu duenez.

Urteak daramatzate bi anaiek Mark Zuckerbergek Harvard Unibertsitatean ikasten ari zirenean sare sozialaren ideia lapurtu ziela salatzen. Gatazka hori da, hain zuzen ere, The Social Network pelikulak kontatu zuena.

2008an, Winklevoss bikiek eta Zuckerbergek gatazka amaitzeko akordioa lortu zuten. Horretarako, Facebooken sortzaileak 20 milioi dolar esku-dirutan eta 45 milioi dolar enpresako akziotan ordaindu behar zizkien. Hala ere, joan den otsailean, bikiek epaileari kasua irekitzeko eskatu zioten maula egin zietela uste zutelako.

Anaien aburuz, 2008an adostutako kalte-ordaina lau aldiz handiagoa izan behar zuen.

Apirilaren hasiera aldera, AEBetako Apelazioen Bederatzigarren Gorteak eskakizuna baztertu zuen eta horrelako gatazkek noizbait amaitu behar dutela adierazi eta une hori iritsi zela gaineratu zuten.

Winklevoss anaiek Gorte horri erabakia berrikusteko eta horretarako 11 epailek, eta ez hiruk, osatutako epaitegia osatzeko eskatu zioten.

Maiatzean, Bederatzigarren Gorteaklehen erabakia berretsi zuen.

Facebookek komunikatu batean adierazi duenez, oso pozik dago epaitegiaren erabakiarekin.

2011/06/22

Hiru euskal ikasle, Microsoften Imagine Cup lehiaketako finalean

Mondragon Unibertsitateko Informatika fakultateko hiru ikasle finalera iritsi dira, mugimendua atzematen duen eta farolek energia aurrezteko balio duen proiektu batekin.

Javier Sierra, Aitor Akizu eta Josu Lopez dira Microsoften Imagine Cup lehiaketaren finalera iristea lortu duten Mondragon Unibertsitateko hiru ikasleak. Txapelketa horretan, Microsoftek talentu berriak saritzen ditu. Datorren uztailaren 8tik 13ra, lehiaketaren finala New Yorken izango da eta Argitech taldearen "Smart-Light" proiektuak, besteak beste, Errusiako, Bangladesheko eta Poloniako beste 19 proiekturekin lehiatu beharko dute. Ekimenaren bederatzigarren edizioa da aurtengoa, baina ikasle horientzat eta Unibertsitatearentzat lehenengo aldia izango da.

"Imajina ezazu teknologiak gaur egungo arazoak konpontzen dituen mundu bat", dio lehiaketaren leloak, eta Milurteko Garapen Helburuetan inspiratua dago. Horrela, gazteak arazo errealentzat konponbidea topatzera animatu nahi dituzte.

Lehiaketa honetan parte hartzeko erabakia Unibertsitateak, ikasleek eta Microsoftek Polo Garaian duen Berrikuntza Zentroak elkarrekin hartu zuten. "Nire kasuan, aholkulari lanetan aritu naiz. Egia esan formazioa eman behar izan diegu; izan ere, eskoletan horrelako sistemak azaltzen zaizkien arren, proiektuak Microsoften teknologiak erabili behar ditu eta horiek erabiltzen irakatsi behar izan diegu", azaldu du Xabier Mardaras Microsoften zentroko aholkulariak.

"Ez genuen txapelketa ezagutzen eta, egia esan, aukera oso ona iruditu zitzaigun. Munduan egin genezakeen aldaketa zen", komentatu du Akizuk. Gainera, ikasleek adierazi dutenez, "txantxa batekin hasi zen proiektua". "Azterketa garaia zen eta gauetan unibertsitatera iristen ginenean eta dena piztuta zegoela ikusten genuenean, ideia horri bueltaka hasi ginen", esan du Lopezek.

Etorkizunera begira

Imagine Cup txapelketak kategoria desberdinetako hainbat lehiaketa hartzen ditu bere baitan: "Sistema kapsulatuen sailean lehiatuko gara gu eta farolek energia aurrezteko sistema bat garatu dugu. Farolak ingurutik pasatzen den jendearen arabera gehiago edo gutxiago pizten dira. Hau da, pertsona bat farola baten ondotik pasatzean, farola hori eta ondokoak gehiago piztuko dira".

Sierrak, Akizuk eta Lopezek oso ideia erraza eta sinplea dela uste dute, "edonork pentsatu dezakeen horietakoa". Gazteek abendutik daramate ekimen honetan lanean: "Bigarren faserako prototipo bat egin behar genuen, eta hori, gutxi gorabehera, duela hilabete hasi genuen. Finalean gaudela jakin genuenetik prototipo hori hobetzen ari gara".

Hala ere, hiru ikasle horientzat esperientzia honek horrelako proiektuak gustuko dituzten jakiteko ere balio izan die: "Gustuko dugun jakiteko ere egin dugu. Azkenean, etorkizunean zure lana izan daitekeena da, eta horrelako ikerketak egiten gustura egongo zaren jakiteko modua ere bada".

Erabilgarria eta merkea

"Hiri guztietan energia gastua gehiegizkoa da, eta gastu hori era batera edo bestera kontrolatu behar da. Gehien bat hiriaren kanpoaldean izango da eraginkorra, eta ez hiriaren erdialdean, kanpoaldean jende gutxiago dagoelako eta hobeto aplikatuko delako", azaldu du Sierrak.

Gainera, sortzaileen aburuz, sistema "oso merkea" da. Guztira, "200 euro inguru balio du".

"Finalera iristeagatik eta New Yorkera joateko aukera izateagatik oso harro gaude. Espainiako unibertsitate bateko ikasle batzuk horrelako final batera iristen diren lehen aldia da. Besteak beste, Errusiako, Bangladesheko eta Poloniako beste 19 talderekin lehiatuko direla ere kontuan izan behar dugu, nazioarteko txapelketa bat da. Gainera, ikasle hauek hirugarren mailakoak dira eta, gure babesa duten arren, aurretik esperientzia hau probatu duten eta txapelketa ezagutzen duten beste ikasle batzuekin lehiatuko dira. Ciudad Realekoentzat, adibidez, bigarren aldia da", adierazi du Gentzane Aldekoa ikasleen tutoreak.

"Irabaztea mirari bat izango litzateke, baina orain arte egindako ikusita, ziur gaude oso ondo egingo dutela. Eta, batez ere, etorkizunean beste ikasle batzuk motibatzeko esperientzia biziko dute", gaineratu du Aldekoak.

Josu Lopez, Javier Sierra eta Aitor Akizu ikasleak.

2011/06/20

Facebook Developer Garage, Bilbon

Ideateca-k, Sociálitas-ek eta eitb.com-ek Facebook Developer Garage antolatuko dute ekainaren 22an Bilbon.
Sociálitas Facebook sare sozialean berezitutako enpresa bilbotarrak, Ideateca dispositibo mugikorrentzako jokoak garatzen dituen enpresak eta eitb.com Euskal Irrati Telebistaren atari multimediak Facebook Developer Garage ekitaldiaren edizio berri bat antolatu dute asteazken honetarako.

Madrilen eta Bartzelonan antolatu da ekitaldi hau aldez aurretik eta aipatutako sare sozialaren inguruko ezagutzak partekatzea du helburu; horretarako, hainbat hitzaldi, tailerrak eta kasu arrakastatsuen azalpena biltzen ditu.

10:00etatik 17:00etara garatuko da ekimena EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan. Bertan, sare sozial ezagunaren zenbait arduradun egongo dira, horien artean, Laura González-Estéfani, Facebook-eko Hazkunde Zuzendaria Espainian.

Euren negozio-ereduan Facebook erabiltzen duten marketing-profesionalei zein sare sozialaren barneko jardueren garapenean orientatu nahi diren edo elkarreragin nahi duten enpresa eta pertsonei zuzenduta dago jardunaldia.

Kasu arrakastatsuak aurkeztuko ditu ekitaldiak, besteak beste, "Vaya Semanita" eta "El Conquistador del Fin del Mundo" saioen artekoa. Orain dela egun batzuk, Kontxako badian garatutako erronka baten protagonista izan dira bi saioen aurkezleak, euren jarraitzaileak inplikatu dituztela.

Era berean, goizeko eta arratsaldeko saioen artean lau "Facebook Workshop" (Facebook-eko tailer praktikoak) egingo dira hainbat gai lantzeko. Hala, Facebook-ek enpresei eman ahal dien informazioari buruz edo enpresa baten aplikazio mugikorrak promozionatzeko moduaz arituko dira tailerretan.

Garapenaz (Development) arduratzen diren profesionalei zuzendutako tailerretan gai teknikoak eta inplementaziozkoak landuko dituzte. Bestalde, marketingaz (Business) arduratzen diren profesionalei zuzendutako tailerretan Facebook-eko zenbait funtzionaltasunen abantailak jorratuko dituzte, marketing edo enpresa ikuspuntutik.

Ekitaldia erabat doanekoa da eta kafea zein networking hamaiketako bat ere eskaintzen ditu. Tokiak mugatuak dira eta beharrezkoa da izena ematea.
 


PuntuEus Elkarteak .eus domeinua eskatuko du 2012an

Enpresek, hiriek eta erakundeek domeinu propioa izango dute Interneten; izan ere, Izenak eta Zenbakiak Banatzeko Nazioarteko Korporazioak domeinu orokor berriak eskatzeko aukera irekiko du 2012an.

Domeinu berrien prozesuan inflexio-puntu bat suposatzen duen erabakia hartu du gaur ICANNek: 2012ko urtarrilaren 12an lehen mailako domeinu orokor berriak eskatzeko aukera irekiko du (gTLD, generic Top Level Domain).

PuntuEus Elkarteak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, "orain hilabete erabakigarriak datozkigu: eskatzen dizkiguten baldintza guztiak bete eta proiektuari benetako bultzada ematekoa. Ildo horretan, PuntuEus Elkarteak .eus eskatu eta lortzera bideratuko ditu bere indar guztiak. "2012arekin .EUS eskatuko dugu eta, nahiz eta eskatzeak bere onarpena bermatzen ez duen, ebaluazio fase osoaren ondoren, 2013a martxan egongo den .eus domeinuarekin hasiko dugula sinesten dugu", esan dute.

"PuntuEus Elkartea albiste honen zain egon da jaio zen egunetik. Hiru urte baino gehiago daramatzagu prozesua gertutik jarraitu eta bertan parte hartzen. Hiru urte horietan izaera, tamaina eta jatorri ezberdinetako 60 elkarte eta erakundek baino gehiagok egin dute bat PuntuEus Elkartean eta 26.500 atxikimendu pertsonaletik gora jaso ditugu gure webgunean", azaldu dute.

“Gaurko erabakiak Interneteko aro berri baten hasiera iragartzen duela” esan du Peter Dengate Thrushek, ICANNen Zuzendaritza Mahaiko lehendakariak. ICANNeko CEO Rod Beckstromek berriz, “edozein hizkuntza eta idazkerako lehen mailako domeinu berriak eskatu ahal izango direla” azpimarratu du.

Izan ere, domeinuen historian lehen aldiz, hizkuntza eta idazkera ezberdinetako domeinuak eskatzeko aukera irekiko da (idazkera arabiarra edo txinatarra, esaterako).

Gaurko erabakira iristeko bidea, ordea, luzea izan da. Lehen mailako domeinuak eskatzeko azken aukera 2004an ireki zen eta, azken zazpi urtetan, ICANN erakundea domeinu berriak eskatzeko politikak definitu eta hauen ebaluaziorako irizpideak zehazteko eztabaida prozesu batean murgilduta egon da.

Prozesu hori gertutik jarraitu du PuntuEus Elkarteak, eztabaidaren parte ere izanez. "Baina ez dugu horren berri eman, ez baitugu .eus domeinua eskatzeko data zehatz eta hain egiazkorik gaur arte ezagutu", gaineratu dute.

Hori horrela, orain arteko esperientziatik abiatuta, "data zehatz honen gaineko ziurtasuna ez dugu %100ean kokatzen". Azken zazpi urtetan ICANNek aurkeztu dituen datak ICANNek berak atzeratu ditu.

"Baina egia da eztabaida prozesuak inoiz baino fruitu gehiago eman dituela azken urtebetean eta horrek erakusten digula 2012ko urtarrilaren 12an domeinuak eskatzeko aukera kasik ziurra izango dela", aipatu dute.

ICANNek egutegi zehatza du eskuetan: uztaila erdialdean Applicant Guidebook-aren azken bertsioa onartuko da (hori da domeinuak eskatzeko bete behar diren baldintzen eta dokumentuen gidaliburua); abuztutik aurrera eta lau bat hilabetez, domeinu berriak eskatzeko prozesuaren irekieraren berri emateko mundu mailako komunikazio kanpaina jarriko dute martxan; eta, horren ondoren, 2012ko urtarrilaren 12an hasi eta apirilaren 12ra arte, lehen mailako domeinu berriak eskatzeko leihoa irekita mantenduko da.

Hori horrela, Izenak eta Zenbakiak Banatzeko Nazioarteko Korporazioak (ICANN) adierazi duenaren arabera, enpresek, hiriek eta erakundeek domeinu propioa izango dute Interneten. Sarean gertaera garrantzitsua dela gaineratu erakundeak.

Aldaketa horrek erakunde publikoek eta pribatuek atariaren helbidearen amaieran euren izena jartzeko aukera emango du eta .com, net edo org bukaerak ordezkatuko ditu.

Ekimena Interneten egin den garrantzitsuenetako bat da eta erakundearen zuzendariak Singapurren egin duten ICANNeko urteko bileraren ostean eman dute aditzera.

Domeinu propioari esker, Googleren laguntzarik gabe, erabiltzaileak zuenean atarietara bideratuko dituzte enpresek. Gainera, edozein hizkuntza erabiltzeko eskubidea bermatzen du.

Enpresek, hiriek eta erakundeek domeinu propioa izango dute Interneten

Interneten duten papera indartzeko baliabide ezin hobea da; izan ere, Googleren laguntzarik gabe, erabiltzaileak zuenean atarietara bideratuko dituzte.

Izenak eta Zenbakiak Banatzeko Nazioarteko Korporazioak (ICANN) adierazi duenaren arabera, enpresek, hiriek eta erakundeek domeinu propioa izango dute Interneten. Sarean gertaera garrantzitsua dela gaineratu erakundeak.

Aldaketa horrek erakunde publikoek eta pribatuek atariaren helbidearen amaieran euren izena jartzeko aukera emango du eta .com, net edo org bukaerak ordezkatuko ditu.

Ekimena Interneten egin den garrantzitsuenetako bat da eta erakundearen zuzendariak Singapurren egin duten ICANNeko urteko bileraren ostean eman dute aditzera.

Domeinu propioari esker, Googleren laguntzarik gabe, erabiltzaileak zuenean atarietara bideratuko dituzte enpresek. Gainera, edozein hizkuntza erabiltzeko eskubidea bermatzen du.

2011/06/18

Europako sakelakoetarako aplikaziorik onena, taxientzako iraultza bat

Taksiko-k irabazi du nonick jardunaldietan, Bilbon, ospatu den Start Up 2.0 txapelketa.

Taksiko Europako onenea izendatu dute; era erraz eta seguru batean taxi bati deitzeko sakelakoetarako aplikazio bat da. Start Up 2.0 txapelketa irabazi du, eta finala nonick-en III. edizioan egin dute. Bigarren postua Trambus-ek lortu du eta hirugarrena Nightbits-ek.

Taksiko ekintzaile serbiar gazte baten proiektua da, eta taxi bati deitzeko era aldatuko duen zerbitzu berritzaile bat eskainiko du. Geolokalizazio sistema batek eta interfaze erraz batek botoi bat sakatuz taxi bati deitzeko aukera emango du. Botoia sakatu eta segundo gutxi barrura, erabiltzaileak mezu bat jasoko du jasotzeko gunea eta ordua jakiteko. Aplikazioak behar bereziak zehaztea ere uzten du, adibidez: dimentsio handiak dituen ibilgailu bat, hornikuntza berezia duen ibilgailu bat, e.a.

Startup 2.0 Europako startup-en lehiaketa da, eta 2011an kontinente osoko sakelako aplikazioen garatzaileen txanda izan da. Lehen ediziotik, 2007an, lehiaketa honek euren proiektuak 2.0 teknologian oinarritzen dituzten europar startups-ak saritzen eta sustatzen saiatzen da. Aurtengo edizioan 143 start ups-ek hartu dute parte; eta azken bost finalistek nonick jardunaldietan euren proiektuak aurkezteko aukera izan dute. 2007tik, txapelketa honetako beste hainbat proiektu finantzatu eta eskuratu dituzte; eta arrakasta izan duten kasuen artean Sclipo, 5min, Nvivo, 11870, Panoramio or Bubok, aurki ditzakegu.

Shazamekin, amaiera

Europako aplikazio mugikor onena aukeratzeko txapelketako sarien banaketa nonick-en amaieran izan da. Interneteko tendentzien inguruko nazioarteko batzarra eitb.com-ek eta Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak (SPRI-ren bitartez eta CBT-ren kolaborazioarekin) antolatu dute, eta larunbat honetan amaitu da Jason Titus-en hitzaldiarekin. Titus Shazamen arduradun tekniko nagusia da. Aplikazio ezagun horrek sakelakoa bozgorailu batera gerturatuz abestiak ezagutzen ditu.

Nonick-en III. edizioa ostiralean hasi zen, Mozilla Europako presidentearen hitzaldiarekin. Aplikazio libreen plataforma bat sortzeko proiektuaren uda honetako "aurreratze adierazgarriak" azaldu zituen. Plataforma horrekin, Android (Google) eta Apple Store delakoei aurre egin nahi die.

2011/06/17

AEBek streaming bidez legez kanpo pelikulak ikustea zigortuko dute

Baliteke autore-eskubide legalik gabe pelikula, serie eta antzeko edukiak eskaintzen dituzten web orrietako arduradunei bost urteko kartzela zigorra ezartzea.

Estatu Batuetako Senatu batzorde batek lege berri bat onartu du gaur. Lege horren arabera, 5 urteko kartzela zigorra jartzeraino zigortu daitezke Interneten streamig bidez modu ilegalean pelikulak ikusteko aukera ematen dituzten plataformak (ordenagailuan gorde gabe web orrien eta beste euskarri batzuen bidez ikusteko aukera ematen dutenak).

Hartutako neurri berria "Autore-eskubideen arau-haustea eta beste helburu batzuengatik zigorrak ezartzeko egitasmo bat da" eta Goi Ganberan eztabaidatu behar da.

Autore-eskubidee legalik gabe "erreproduzitu" eta "banatzea" delitu larria da. Baita erabiltzaileen (P2P) artean fitxategiak trukatzea eta Interneten bideo eta musika deskargak egitea ere.

Hala ere, streaming deritzona "emanaldi publikoa" bezela hartuta zegoen , " banaketa" bezala hartua egon beharrean. Pelikula edo bideo bat lizentzia egokirik gabe publikoaren aurrean "proiektatzea" ez da delitu larria.

Horrez gain, Interneten 180 egunen barruan horrelako hamar eduki "publiko" baino gehiago jarriz gero isuna jaso dezakete.

'Interneten unean uneko gertakizunak konta eta parteka daitezke'

Leila Nachawatik, AERCOko Sareko komunitateen arduradunak eta giza eskubideetan espezializatutako blogariak, iraultza sozialetan sakelako telefonoen erabilerari buruzko mahai-ingurua moderatuko du.

Azken hilabeteetan, mundu osoko herritarrak Internetek eskaintzen dituen erremintak erabiltzen ari dira, batez ere Ekialde Erdikoan eta Afrika iparraldean izan diren protesten eta mobilizazioen berri emateko. Hala ere, jarduera horrek arrisku batzuk ditu eta errepresiozko erregimenak herritarrei horiek erabiltzeko trabak jartzen saiatzen dira. Leila Nachawatik, AERCOko Sareko komunitateen arduradunak eta giza eskubideetan espezializatutako blogariak, iraultza sozialetan sakelako telefonoen erabilerari buruzko mahai-ingurua moderatuko du Nonick ekimenean.

Gaur egungo aldaketa sozialei eta politikoei dagokienez, zein da Sareko komunitateek herritarrentzat duten papera?
Sare sozialak, teknologia berriak, urtetan lanean daraman jendeak izan dituen erremintak dira eta, horiei esker, loturak sortu dituzte. Herrialde eta egoera ezberdinetan dauden Interneteko erabiltzaileek ideiak, arazoak eta esperientziak partekatu dituzte eta elkarrengandik ikasi dute. Sortutako lotura horiei esker, gizarte sare bat sortu dute eta, herri horietan arazo ekonomikoen eta gobernu totalitarioen ondorioz haserrea piztu denean, hobeto antolatzeko eta munduari gertatzen ari zenaren berri emateko tresnak ezagutzen zituzten.

Hau da, Internet iraultza sozialen erreminta bat da eta ez arrazoia?
Hori da. Gobernuak komunikazioa kontrolatzen duen testuinguruetan, antolatzeko eta jendeak unean uneko gertakizunak kontatzeko eta partekatzeko erreminta da. Ohiko komunikazio kanalen bidez, kanpotik ezin dugu gertatzen ari dena jakin, baina kanal berriak erabiliz orain arte ezagutzen ez genuena jaso dezakegu, gertakariak bizitzen ari diren pertsonengandik jasotzen baitugu informazioa. Horrela, informazio hori milioika pertsonak berehala jasotzen dute; lehen informazioa hain azkar hedatzea ez zen hain erraza izaten. Horrez gain, herritarrek teknologia eskuratzeak hedabideen iraultza eragin du eta orain ez dute bitartekarien beharrik, hau da, ez dute ohiko hedabideen beharrik.

Hortaz, ohiko hedabideek batzuei interesatzen zaienaren berri bakarrik ematen zutela erakutsi al dute Sareko komunitateek?
Beno, munduan albistea denaren eta estrategia esanguratsuagoa denaren artean harremana dago. Adibidez, Iran ohiko hedabideentzat ere albistea izan zen; izan ere, interes asko daude herrialde horretan eta iraultza sozialei jarraipen handia egin zaie. Tunisian, berriz, ekintzaileen aburuz, 2008an hasi ziren mobilizazioak, baina herritarrek teknologia hori eskuratu eta unean-unean gertatzen ari zena kontatzen hasi ziren arte, ohiko hedabideek ez zuten herrialde horretan gertatzen ari zena hain garrantzitsua zela pentsatu.

Zer gertatu da orain Internetek hainbeste indar izateko?
Nire ustez, erremintak nahiko berriak dira eta herritarrek erabiltzaile sutsuak izateko heldutasuna lortzeko denbora behar izan dute. Orain, erreminta horien ahalmena ezagutzen ari gara. Orain, herritarrak horiek banatzeko boterea eskuratu du.

Aginteak herritarrek boterea eskuratzeari eta Interneti beldur al die?
Bai, noski beldurtzen dituela eta horregatik horrelako gertakariak ez dira Ekialde Erdikoan eta Afrika iparraldean bakarrik gertatzen, munduko beste hainbat tokitan ere izaten dira, eta Sareko neutraltasuna arriskuan jartzen dute. Espainian, adibidez, Sareko neutraltasuna mehatxatzen duen lege proiektu bat dago. Mugarik Gabeko Erreportariak elkarteak Interneteko etsaiak biltzen dituen zerrenda bat egiten du urtero. Zerrenda horretan, Egipto, Tunisia, Siria eta Burna ikustea ez da harrigarria, baina Australia ere Interneteko arerioen artean dago. Ekialde Erdikoan erabiltzaileek Interneten egin dutena kontrolatzeko arrazoi erlijiosoak eta politikoak izaten dira; Australian, berriz, haur pornografia da argudioa. Horiek dira Sareko neutraltasuna arriskuan jartzeko erabili ohi diren arrazoiak.

Nonicken, iraultza sozialetan sakelako telefonoen erabilerari buruzko mahai-ingurua moderatuko duzu. Zeintzuk dira erabilera horrek dituen onurak eta kalteak?
Onura erreminta horiek erabiltzeak ematen duen ikuspegia da. Orain arte, inork ikusten ez zituen gauzen berri emateko eta salaketak egiteko aukera dago, eta denek ikus ditzakete. Dena den, ikuspegi hori ere arriskutsua izan daiteke. Errepresio handia dagoen herrialde batean izandako mobilizazio bateko bideoan ateratzen bazara edo sareen bitartez zure kontaktuen zerrenda ematen baduzu, gobernuek orain arte eskuratzea oso zaila izan duten informazioa erraz lor dezakete.

Aste honetan bertan, blog ospetsu baten egilea 25 urteko emakume siriar homosexual bat izan ordez, ikasle estatubatuar bat zela jakin dugu. Dena sinestu al daiteke? Nola erabaki dezakegu zer den sinesgarria?
Sen onarekin, jasotzen dugun informazioa baieztatuta. Kazetaria bazara, gainera, are gehiago. Eduki horiek hedatzen ari den pertsona nor den jakiteko ikerketa lana egin behar duzu. Aipatu duzun kasuan, inork ez zuen aurrez aurre ikusi eta susmatzen hasi ginen.

CNN kateak ere elkarrizketa egin zion...
Bai, benetakoa zirudien pertsonaia sortu zuen; izan ere, kontatzen zuenak benetakoa ematen zuen. Horrelako kasu gehiago izango dira eta, batez ere, interes asko dauden herrialdeetan. Saihestezina izango da. Blogariak pertsonaia horrekin oso haserre daude.

Hala ere, Internet hedabide berria da, onerako zein txarrerako. Oraindik asko dugu ikasteko, ezta?
Beno, egia esan Internet ez da hedabide bat, milaka hedabide dauden espazio mugagabe bat baizik. Pribatutasunari buruz asko ikasi behar dugu, hezkuntza kontua da.

Leila Nachawati AERCOko Sareko komunitateen arduraduna eta blogaria.

Mozilla Europak sakelakoetarako plataforma berria aurkeztu du Nonicken

Tristan Nitot Mozilla Europa enpresako presidenteak ireki du Nonicken III. Edizioa. Internet munduko tendentziei buruzko nazioarteko jardunaldia gaur eta bihar garatuko da Bilbon.

Tristan Nitot Mozilla Europa enpresako presidenteak sakelako telefonoetarako aplikazio libreen plataforma berria aurkeztu du Nonick jardunaldien inaugurazio hitzaldian. Plataforma horrekin, Android Market (Google) eta Apple Store delakoei aurre egin nahi die Firefox nabigatzaile ezagunaren sortzaileak.

Aurtengo udan "aurrerapauso nabarmenak" izango direla iragarri du Ninotek. Gailu mugikorrak etengabeko gorakada izaten ari diren honetan, enpresen arteko indarrak beste era batera banatzeko itxaropena dute proiektu horrekin.

Nitotek, gainera, webak aplikazioak garatzeko daukan garrantzia nabarmendu du; dispositibo guztietan funtzionatzen baitu, smartphonetatik ordenagailuetara. Nitoten arabera, aplikazio horietarako egon daitekeen plataformarik garrantzitsuena da, baina orain arte hasiera bakarrik ikusi dugu, HTML5 eta JavaScriptekin, egunero-egunero haziz. Webari esker, ez dago mugarik sakelakoetarako aplikazioak sortzeko garaian, eta hori ezinbestekoa da dispositiboak ugaritzen ari diren aro honetan.

Mozilla Europako prosidenteak ireki du Nonicken III. Edizioa. Internet munduko tendentziei buruzko nazioarteko jardunaldia gaur eta bihar garatuko da Bilbon. Aurten, "mobile" mundua delako adituak ekarri ditu Nonickek. eitb.com eta Eusko Jaurlaritzako Industria Saila - SPRIren bidez- dira jardunaldi hauen antolatzaileak eta CBTren laguntza izan dute.


2011/06/16

Lulz Security hacker taldeak CIAren webguneari eraso dio

Agentziak albistea oraindik baieztatu ez duen arren, dirudienez, AEBetako inteligentzia zerbitzuen ataria blokeatuta izan da minutu batzuetan.

Lulz Securityk Twitterren adierazi duenaren arabera, CIAren atariari eraso dio. Hala ere, agentziak ez du albistea baieztatu.

Dirudienez, AEBetako inteligentzia zerbitzuen ataria blokeatuta izan da minutu batzuetan.

Jason Titus Shazam-eko CTOak nonick-en itxierako keynote-a emango du

nonick Interneteko tendentzien inguruko nazioarteko batzarra ekainaren 17tik 18ra garatuko da EITBren egoitzan.Jason Titus, Shazam-eko CTOa, nonick itxiko duen keynote-a emateko arduraduna izango da. nonick Interneteko tendentzien inguruko nazioarteko batzarra ekainaren 17tik 18ra garatuko da EITBren egoitzan.

Jason Titus Shazam-eko azpiegituraren era teknologian oinarritutako operazioen arduraduna da. Musika identifikatzeko munduko aplikazio mugikorrik zabalduena garatu du aipatutako enpresak; 10 segundoko zati bat hartzearekin nahikoa du abesti baten izenburua asmatzeko. Shazam Mobile munduko errebelazio nagusienetako bat da, 120 milioi deskargarekin eta astero milioi bat erabiltzaile berrirekin. Egun, 10 milioi abesti baino gehiago ditu bere datu-basean.

Jason Titusek ingeniaritzan, produktuen kudeaketan eta Start Up-en diseinuan esperientzia zabala du. Shazam-era joan baino lehen, Yahoo!-ko komunikazio presidenteordea zen (Korreoa eta Messenger); bertan, hainbat postu estrategiko izan zituen, horien artean, Yahoo!-ko komunikazio-produktu sailaren diseinua, kudeaketa, markatinga eta teknologia.

eitb.com-ek eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, SPRI elkarte publikoaren bidez, antolatuta, eta CBTren laguntzarekin, teknologia mugikorrean aditu diren mundu osoko 400 lagun baino gehiago bilduko ditu nonick-ek.


2011/06/15

Googlek ahozko eta irudi bidezko bilaketak ordenagailuan jarriko ditu

Bilaketa metodo berriaren helburua, konpainiak adierazi duenez, "erabiltzailearen eta jakintzaren artean dauden mugak haustea da".

Google enpresa estatubatuarrak ahozko eta irudi bidezko bilaketak ordenagailuetan egiteko aukera eskainiko du. Orain arte, Android sistema eragilea zuten sakelako telefonoetan erabili zitekeen zerbitzua.

Komunikabideekin egin duen bilera birtual batean, Amit Singhal bilaketa taldeko kideak adierazi duenez, ekimen berriarekin Gogleren helburua "erabiltzailearen eta jakintzaren artean dauden mugak haustea da".

Googlek bilaketa barran ikono berriak jarriko ditu: ahozko bilaketa aktibatuko duen mikrofono bat eta bilaketak egiteko irudiak erabiltzea ahalbidetuko duen kamara baten ikonoa.

Ahozko bilatzaileari dagokionez, Android sistema eragileak sakelako telefonoetan duen artxiboan oinarrituko da.

Bestalde, irudien bidezko bilaketan, Googleren Goggles aplikazioaren moldaketa bat da eta hainbat modu desberdinetan funtzionatzen du: irudi baten helbidea Interneten kopiatuta, ordenagailutik argazki bat kargatuta edo ordenagailutik Google barrara eramanda.

Gainera, Chrometa eta Mozilla nabigatzaileen software osagarri batek eskuineko botoian klik egiteko eta erlazionatutako emaitzak bilatzeko aukera emango dio erabiltzaileari.

2011/06/13

'Siriako blogari lesbiana ospetsua' gizonezko estatubatuar bat da

"A Girl Gay in Damascus" blog ospetsua otsailean jarri zuten martxan eta ordutik arrakasta handia izan du. Milaka jarraitzaile ditu eta komunikabideek ere informazio iturri fidagarria zela uste zuten.

Azken asteetan Damaskon bizi duten egoera soziala deskribatzen zuen blogaren egilea Eskozian bizi den ikasle estatubatuar bat da. Azkenean, Tom MacMasterrek blogaren egilea Siriako emakume homosexual bat ez dela aitortu du.

"A Girl Gay in Damascus" bloga otsailean jarri zuten martxan eta ordutik arrakasta handia izan du, milaka jarraitzaile ditu eta komunikabideentzat Siriako egoerari buruz informazioa jasotzeko iturri fidagarria zen.

MacMasterrek barkamena eskatzeko testua idaztea erabaki du. Idatzi horretan bloga hasi zuenean hainbeste jarraitzaile izango zituela ez zuela uste esan du eta inor mindu ez izana espero duela gaineratu du. Hala ere, albisteak Interneteko informazioaren sinesgarritasunaren eztabaida ireki du eta beste blogari batzuk molestatu ditu; izan ere, euren ustez, egoerak arriskuan jarri ditu.

"Nire herrialdeko Gobernuak bahitzen nauenean, irakurle asko ez dira arduratuko, beste Amina bat izan naitekeela pentsatuko dutelako", idatzi du Libanon bizi den beste blogari batek.

Amina Abdalla Arraf al-Omari da ikasle estatubatuarrak sortutako pertsonaia, ustez Sirian bizi zen 25 urteko neska homosexuala. Gainera, Aminak bi herritartasun zituela esan zuen MacMasterrek, siriarra eta estatubatuarra.

Blogean idatzitako testuetan, harreman sentimentalak eta bizitza soziala deskribatzeaz gain, Damaskoko erregimenari buruzko kritikak eta gogoetak ere argitaratzen zituen. Blogaren ustezko egileak Associated Press agentzia estatubatuarrari ere elkarrizketa eskaini zion eta mundu osoko egunkarietan argitaratu zuten.

"Narratzailea fikziozkoa izan arren, gertakariak benetakoak dira eta ez dut gertatzen ari denari buruzko egoerarekin inor engainatu", esan du ikasleak. Gainera, asko arduratzen duten gauzei buruzko ahots garrantzitsua sortu duela adierazi du.

Facebookek 15 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu Espainian

Hiru pertsonatik batek ohikoa du Facebooken artizea. Horrela, gaur egun, Espainian jarraitzaile gehien dituen sare soziala da, Tuentik (10,8 milioi) baino gehiago ere ditu.

Facebook sare sozialak 15 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu Espainian. 2008an gaztelaniara itzuli zutenean milioi bat jarraitzaile besterik ez zituen. Gaur egun, berriz, Espainian jarraitzaile gehien dituen sare soziala da, Tuentik (10,8 milioi) baino gehiago ere ditu.

Mark Zuckerbergek sortutako sare sozialaren aburuz, hiru pertsonatik batek ohikoa du Facebooken artizea.

Urte hauetan, konpainiak berak adierazi duenez, Espainiako erabiltzaileek teknologia geroz eta hobeto ezagutzen dute eta Facebookera sarbidea "ordenagailutik, sakelako telefonotik eta beste hainbat gailuetatik egiten dute".

Bestalde, Facebookek enpresek, erakundeek eta gizarteko, politikako eta kulturako hainbat pertsonaiek asko erabiltzen duten erreminta dela adierazi du. Hori dela eta, Espainiako enpresa garrantzitsuenen % 80k Facebooken daude.

Publizitateak ere plataforma erabilgarria bezala erabili duela esan du konpainiak.

Apple salatu du iCloud marka erabiltzeagatik

iCloud Communications enpresak Appleri iCloud sistema berriarekin irabazitako dirua ematea eskatu dio. Horrez gain, isuna eta epaiketa gastuak ordaintzea ere eskatuko dio konpainiak epaileari.

iCloud Communications Phoenixeko (Arizona, AEB) enpresa batek Apple konpainia salatu du iOSerako aurkeztutako iCloud zerbitzuagatik; izan ere, Arizonako konpainiaren produktuei kalte "ikaragarria" egin diela adierazi dute iCloud Communicationseko ordezkariek. Applek salaketak jaso izan ohi ditu aurkezten dituen zerbitzuen eta gailuen izenarengatik.

Askotan, izena da produktuen arteko antzekotasun bakarra. iPadarekin adibidez, horrela gertatu zen, iPad izena motor batzuen izena eta bularretakoaren osagaietako bat baitziren. Oraingoan, berriz, eskainitako produktuekin nahasketa sortu daitekeela esan dute, bi enpresek eskaintzen dituzten zerbitzuak antzekoak direlako.

Konpainiaren ustez, Applerena Arizonako enpresak 2005etik eskaintzen duen iCloud Marks zerbitzuaren antzekoa da. Phoenixeko enpresaren aburuz, Sarea musika, aplikazioak edo sakelako telefonoaren datuak gordetzeko erabiltzea eurek sortutako ekimena da. Hala ere, Applek zerbitzu berria iragarri zuenetik eta publizitate kanpaina zabalagatik, jendeak iCloud Applerekin erlazionatzen du.

Hori dela eta, konpainiak eragindako kaltea "ikaragaria" dela adierazi du.

Horrela, iCloud Communications enpresak Appleri iCloud sistema berriarekin irabazitako dirua ematea eskatu dio. Horrez gain, isuna eta epaiketa gastuak ordaintzea ere eskatuko dio konpainiak epaileari.


2011/06/10

Aguirre: 'Kaudimenaren gaineko zalantzak argitu behar dituzte bankuek'

Gaur egun gardentasuna beharrezkoa dela azpimarratu du Ekonomia sailburuak, "merkatuen garapenaren inguruko zalantzak daudelako".

Finantza-entitateek "tamaina hartu" eta, batez ere, "kaudimenaren inguruko zalantza gutziak argitu behar dituzte, gardentasuna berebizikoa delako", Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak gaur azaldu duenez.

'Financial Congress'eko amaiera ekitaldian hitza hartu du Aguirrek. 'Financial Congress' finantza-hezkuntzako zenbait entitatek antolatu dute eta atzo eta gaur egin dute Bilbon, "finantza ezagutza partekatzeko eta zabaltzeko" eta azken hilabeteetan gertatutakoa aztertzeko helburuarekin.

Gaur egun gardentasuna beharrezkoa dela azpimarratu du Ekonomia sailburuak, "merkatuen garapenaren inguruko zalantzak daudelako, arriskua handia delako eta administrazio publikoaren kontuak zaindu behar direlako oraindik".

Aguirreren ahotan, "krisia oso sakona izan da, arazoen globalizazioa handiagoa izan delako, izan ere, oraingoan herrialde garatu guztiei eragin diete, baina baita finantza-krisi sakonenari ere, eta horrek sistema ekonomikoaren likidezia falta ekarri du".


Euskadiko egoera ekonomikoa

Euskadiko egoerari buruz, euskal ekonomiak "susperraldi moderatu bat" duela azaldu du Aguirrek. Horrela, "azken bi urteetako daturik onenak erregistratu ditu" EAEko ekonomiak.

"2010ean, Euskadi, Nafarroarekin batera, BPGren hazkunde handiena izan zuen Estatuko ekonomia izan zen, eta susperraldi ekonomikoaren buru izaten jarraituko dugula ematen du", Aguirreren hitzetan.

Microsoftek 290 milioi euro ordainduko ditu patente bat hausteagatik

Epaiak Bill Gatesen konpainia patentea hausteagatik orain arte jarritako isunik handiena ordaintzera behartuko du. Gainera, i4i 2007an hasi zuten prozesu luzeari amaiera emango dio.

AEBetako Auzitegi Gorenak erabaki duenaren arabera, Microsoftek konpainia kanadar bati 290 milioi euro ordaindu beharko dizkio patente bat hausteagatik. Gainera, epaiak beste enpresa teknologiko batzuei ere eragin diezaieke.

Epaiek i4i enpresa ahobatez babestu dute. Microsoftek Word softwarean enpresa kanadarrarena den XML edizio erreminta bat erabili duela salatu du.

Epaiak Bill Gatesen konpainia patentea hausteagatik orain arte jarritako isunik handiena ordaintzera behartuko du. Gainera, i4i 2007an hasi zuten prozesu luzeari amaiera emango dio.

Applek eta Googlek Microsot babestu du. Bill Gatesen enpresak, gainera, helegitea aurkeztu du eta patentea berea zela argudiatu du eta Word softwarearen azken bertsioetan erreminta hori ezabatu duela gaineratu du.

AEBetako Patenteen Bulegoak enpresa kanadarrari lizentzia eman zionean kontuan izan ez zituen ustezko froga batzuk aurkeztu ditu Microsoftek.

Epaian erabilitako hizkuntza oso teknikoa izan arren, erabakiak jabetza eskubideei eta milioika dolar balio duten patenteei buruzko eztabaida eragin dezake, Computeworld webgune espezializatuak argitaratu duenez.

2011/06/09

Facebookeko 152 lagunen tatuajea publizitate kanpaina bat da

Herbehereetako neska batek Facebooken dituen 152 lagunen profileko argazkiak besoan nola tatuatu zituen erakusten duen bideoa erakutsi du YouTuben, baina Telegraaf webguneak gezurrezkoa dela esan du.

Herbehereetako neska batek Facebook sare sozialean dituen 152 lagunen profileko irudiak besoan tatuatu zituela erakusten zuen bideoa argitaratu zuen YouTuben, baina Telegraaf webguneak argitaratu duenez, tatuajea kalkomania bat besterik ez da. "Tatuaje soziala" izena ere jarri zion gazteak artelanari.

Susyj87 izena du YouTuben neskak eta Sarera igotako bideoak ordu gutxitan mundu osoan ikustea lortu zuen. CNN kateak ere bere webgunean ekimenaren berri eman zuen.

Hala ere, Des Moelker tatuajearen egileak Telegraaf webgunean adierazi duenez, tatuajea eta azalpen bideoa faltsuak dira.

"Egun gutxitan garbitzen da", esan du Rotterdamen tatuaje denda batu duen Moelkerrek. "Ordu pare bat bakarrik behar izan nituen lana egiteko. Bideoan, berriz, 30 behar izan nituela esaten du", gaineratu du.


Startup 2.0 mugikorrentzako aplikaziorik onenak, lehian nonick-en

Mobitto, Trambus, EdukidsApp, Taksiko eta Nighbits dira arrakastaren "txapela" lortzeko borrokatuko dutenak.

Startup 2.0 lehiaketa europarreko 5 aplikazio mugikor irabazleak ekainaren 17an lehiatuko dira nonick Interneteko tendentzien nazioarteko batzarrean. Mobitto, Trambus, EdukidsApp, Taksiko eta Nighbits dira arrakastaren "txapela" lortzeko borrokatuko dutenak.

Startup 2.0 startup europarren lehiaketa da eta 2011 honetan kontinente osoko aplikazio mugikorren garapenaz arduratzen direnei txanda ematen die. 2007ko lehen ediziotik, euren proiektuak 2.0 teknologietan oinarritzen dituzten Europako startup-ak sustatzeko eta saritzeko esfortzuak egiten ditu lehiaketa honek. 2010ean, 2.500 inbertitzaile eta aditu baino gehiagok ekitaldiaren online emankizuna jarraitu zuten eta 250 nonick ekitaldian izan ziren finalistek euren proiektuak aurkezten zituzten bitartean.

143 aplikazio mugikor erregistratu dira edizio honetan; horien artean, Startup 2.0-ko Facebook-eko orriko jarraitzaileek 20 finalistak aukeratu dituzte, erabiltzaile bakoitzari bere 5 aplikazio gustukoenen alde bozkatzeko aukera ematen zion aplikazio baten bidez. Facebook-en gehien bozkatutako 20en artean, Europa osoko 10 inbertitzaile eta adituz osatutako nazioarteko epaimahai batek 5 irabazle hautatu ditu datorren ostiralean euren proiektuak nonick-en, eitb.com-en Bilboko egoitzan, aurkezteko.

Lehiaketan zehar, Mobitto (Portugal/Alemania), Trambus (Kroazia), EdukidsApp (Britainia Handia/Ukrainia), Taksiko (Serbia) eta Nighbits (Turkia) aplikazioen arduradunek 5 minutu izango dituzte ikus-entzuleak konbentzitzeko. Bertaratutakoek aplikazio europar "txapelduna" aukeratuko dute, euren botoa hautestontzi batean sartuz.

Gino Miccachi, Mobnotes.com 2009ko finalistaren fundatzailea, nonick-en aurkezletako bat izango da. Brainspark-ek Mobnotes erosi berri du 600.000 eurogatik eta Ginok hunkituta azaltzen digu: "zor bat dugu Startup 2.0rekin, gure eroslea orain dela bi urte ezagutu genuen Bilbon lehiaketan zehar, gure arrakasta Startup 2.0-ri esker lortu genuen". 2007tik, beste hainbat proiektu izan dira finantzatuta edo eskuratuta lehiaketari esker: Sclipo, 5min, Nvivo, 11870, Panoramio edo Bubok.

2011/06/08

Facebookeko 152 lagunak tatuatu ditu Herbehereetako neska batek

Gazteak Facebooken dituen lagunen profileko irudiak tatuatu ditu besoan eta YouTuben tatuajea osatzeko bideoa argitaratu du.

Herbehereetako neska batek Facebook sare sozialekan dituen 152 lagunen profileko irudiak besoan tatuatu ditu.

Gainera, tatuajea osatzeko prozesua erakusten duen bideoa argitaratu du gazteak YouTuben.

"Lan askoko hilabete batzuen ostean, nire tatuaje soziala erakutsi nahi dizuet", esan du gazteak bideoan. "nahiko harrigarria, ezta?. Oso harro nago eta zuek ere gustuko izatea espero dut!", gaineratu du.

Dehvyathe Xaviera Moelker Dex tatuatzaile ospetsuak Rotterdamen duen dendan egin du neskak artelana. Tatuatzaileak berak esan duenez, "benetako tatuaje soziala da".


2011/06/07

Wii U kontsola aurkeztu du Nintendo konpainiak

Ohiko erabiltzaileak erakarri nahi ditu Nintendok Wii U kontsola berriarekin, baina baita familia osoa ere. Wii U kontsolak ukipen-pantaila du.Helburu zaila du Nintendo konpainiak: ohiko erabiltzaileak erakarri, baina baita familia osoa ere Wii U kontsola berriarekin. Ukipen-pantaila batekin jokalariak ustekabean harrapatu nahi ditu kontsola berriak, izan ere, jokoaren bigarren leiho bat zabaltzen du. Gainera, hardcore eta Ninja Gaiden 3 bideo-joko berriak merkaturatuko dituela agindu du konpainiak.

Los Angeleseko E3 bideo-jokoen azoka Nintendoren konferentziarekin hasi da gaur. Wii kontsolak proposatu zuen taldeko jokoa jokalari bakarrari zabaldu nahi dio kontsola berriak.

Horretarako Wii U sortu du Nintendok. Hala ere, kontsola berriaz gutxi hitz egin dute (bakarrik bereizmen handiko edukiak izango dituela eta 2012an merkaturatuko dutela). Urrutiko aginte ikusgarri bat du eta tablet bezala erabil daiteke eta baita telebista edo ukipen-pantaila gisa ere.


Zirkulu-formako bi aginte

Zirkulu-formako bi aginte, aginte gurutzatu bat, atzeko botoiak, 6,2 pulgadako ukipen-pantaila… "joko esperientzia bizi nahi" duten jokalariek urrutiko aginte sendoago bat izatea nahi du Nintendok, aukera askorekin, horregatik bi eskuekin eutsi behar zaio.

Ukipen-pantaila eta jokoari eusteko euskarria direla-eta, urrutiko aginte berriak DS bat ematen du, baina baita tablet bat ere. Izan ere, bideo-deiak egiteko (kamera bakarra du), online bilaketak egiteko eta telebistarekin edukiak partekatzeko aukera ematen du aginteak.

Espainiako Nintendoko iturrien arabera,Wii zaharraren jokoak eta aginteak kontsola berrian erabili ahal izango dira. Era berean, kontsola berriaren agintea Wii-arekin erabiltzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Wii U Wii Fit kontsolarekin bateragarria izango da.



Wii U kontsola aurkeztu du Nintendo konpainiak. Argazkia: Nintendo

3Dko bideoak iPhone-an, Nafarroako enpresa bati esker

Engineea enpresak hainbat prototipo bidali dizkio Appleri Steve Jobsen enpresak oniritzia emateko. Orain, aldaketa txiki batzuk egin behar dituzte eta ekoizpen prozesua planifikatu behar dute.

Engineea Nafarroako teknologia enpresa txiki batek Appleren iPhone gailuarentzat sistema berria bat sortzen ari da. Teknologia berri horri esker, sakelako telefonoek 3Dko argazkiak eta bideoak ateratzeko gaitasuna izango dute.

Fernando Ruiz Engineeako zuzendariak adierazi duenaren arabera, halabeharrez sortu zen Applerekin elkarlanean aritzeko aukera: "Internet bidez 3Dko grabazioa eta bideoen bidalketa lantzen ari ginen eta hain ospetsua den Appleren iPhone sakelako telefonoak ere aukera hori eskaintzea ondo egongo litzatekeela iruditu zitzaigun".

Engineeako kideek Appleri prototipo batzuk bidali behar izan dizkiote eta Steve Jobsen enpresak oniritzia eman arte ezin izan dute proiektuari buruz hitz egin.

"Alde teknologikoa oso garatua dago, aldaketa txiki batzuk besterik ez dira falta. Orain, aldaketa txiki batzuk egin behar ditugu eta ekoizpen prozesua planifikatu behar dugu", gaineratu du Ruizek.

Applek produktua biltzeko modua ere ikusi beharko du eta enpresaren oniritzia jaso arte, Engineek ezingo du kaleratu.

2011/06/06

iCloud plataforma berria aurkeztu du Steve Jobsek

Bestalde, Lion Mac sistema operatiboaren bertsio berria aurkeztu du Apple erraldoi informatikoak. Aurkezpenean urteko hirugarren agerraldia egin du Steve Jobsek, gaixoaldi-bajan egon ostean.

iCloud plataforma berria aurkeztu du gaur Steve Jobs Apple konpainiako kontseilari delegatuak. Eduki guztia gorde eta Appleko edozein tresna elektronikotik automatikoki deskargatzea ahalbidetuko du plataforma berriak.

""PC edo Mac beste tresna bat izango dira aurrerantzean. Zure bizitza digitalaren zentroa hodeian izango duzu", adierazi du Jobsek.

Astelehen honetan itzuli da bizitza publikora Steve Jobs Applekopresidentea. Izan ere, San Franciscoko Moscone zentroan (AEBetan) egindu agerraldia sarean musika gordetzeko Appleko zerbitzu berriaaurkezteko.

Googleekin eta Amazon.comekin lehiatuko da iCloudeta adituen aburuz, munduko enpresa teknologiko baliotsuenarenaberastasun iturririk garrantzitsuena izango da zerbitzu berria.Halaber, musika gordetzeko zerbitzu berri honek Appleko gailuenerosketak bultzatuko ditu. "iCloudi esker, iTunes boteretsuago bihurdaiteke, lehiakideen ibilbidea zailduko lukeena", adierazi dute zenbaitadituk.

Diskoetxe garrantzitsuenekin negoziazioak egin ditu Applek, iCloud zerbitzuetarako abestien lizentziak bermatzeko.


Hirugarren agerraldia

Bestalde, Lion Mac sistema operatiboaren bertsio berria aurkeztu du gaur Apple erraldoi informatikoak. Soilik Apple konpainiako denda digitalaren bidez salduko dute uztailetik aurrera, 29,99 dolarretan.

Apple 2011 (WWDC) urteroko Konferentzian, Steve Jobs kontseilari delegatuak urteko hirugarren agerraldia egin du, urtarrilean gaixoaldi-baja hartzen zuela iragarri zuenetik.

"Gaur softwareaz, arimaz, hitz egingo dugu, hardwarea, burmuina, bazterrean utziz", adierazi du Jobsek San Franciscon egindako agerraldi laburrean.




Steve Jobs, Appleko presidentea. Argazkia: EFE

2011/06/05

Telefono mugikor tradizionala atzean geratzen ari da

Geroz eta erabiltzaile gehiagok dute smartphone telefonoa estatu espainiarrean. Bestalde, tablet eta ebook teknologiadun tresna kopuruak gora egin du.

Nielsen etxeak argitaraturiko ikerketaren arabera, telefono mugikor tradizionala atzean geratzen ari da eta azken generazioko teknologia duten aparailuek, berriz, nabarmen egin dute gora.

Hamar erabiltzailetik lauk smartphone tresna darabilte gaur egun. Gehienek interneten nabigatzen dute euren telefonoen bidez, etxetik zein batetik bestera doazela. Edukiei dagokienez, sare sozialak eta mapak kontsultatzen dituzte, batik bat.

Kaleraturiko datuek diotenez, Symbian sistema operatiboa da nagusi merkatuan. Apple etxearen ¡OS eta Google-en Android ditu atzetik eta, azkenik, Windows Phone eta Blackberry aipatu ditu ikerketak.

Apple

Pirata informatikoek Nintendori eraso egin diote web orrian sartuz

Antza, Nintendok Ameriketako Estatu Batuetan duen filialak erabiltzen duen web orriak duela aste batzuk piraten eraso bat izan zuen, baina ez zuten erabiltzaileen datu pertsonalik lapurtzea lortu.Nintendo talde japoniarrak gaur iragarri duenez, Estatu Batuetan duen filialak erabiltzen duen web orriak duela aste batzuk pirata informatikoen erasoa izan zuen, nahiz eta ez zuten erabiltzaileen datu pertsonalik lapurtzea lortu.

Erasoaren ondorioz, Interten duen zerbitzariaren gaineko bigarren mailako informazioa filtratu zen baina web orriaren funtzionamenduan inolako azorik sortu gabe, Nintendok emandako informazioaren arabera. Ez dute erasoaren gaineko informazio gehiago eman.



Sonyren kasua

Nintendoren iragarpen hau Sony etxea kinkan jarri duen eraso baten ostean dator. Izan ere, apirilaren erdialdetik multinazional japoniarraren sareko zerbitzuetan hainbat eraso egin dituzte, besteak beste, 100 milioi erabiltzaileren datuak kolokan jarriz.

Sony etxeari eraso zizkioten orrialdeen artean PlayStation Network (PSN) zegoen, eta apirilean denboraldi baterako itxi egin behar izan zuen piratak erabiltzaileen datu pertsonaletara sartu ostean. Ondoren, Asian izan ezean, gainerako gune guztietan berrezarri dute zerbitzua.

"Hacker" informatikoen erasoa jasan zuten baita ere Sonyren Oriocicy eta Sony Online Entertainment programek. Gainera, larunbat honetan SonyPictures.com web guneak beste intrusio bat izan duela baieztatu dute Japoniako multinazionaletik.

2011/06/03

Sony beste eraso informatiko bat ikertzen ari da

Dirudienez, SonyPictures.com atariko milioi bat erabiltzaileri eragingo lioke erasoak. Webgunean sartu eta pasahitzak, helbide elektronikoak eta jaiotza datak lapurtu omen dituzte.

Sony konpainia japoniarra 'hacker'en beste eraso bat ikertzen ari da. Enpresak jakinarazi duenez, kasu honetan SonyPictures.com pelikulen atariari eragingo lioke erasoak eta milioi bat inguru erabiltzaileren datu pertsonalak lapurtu dituzte.

Sonyko bozeramaile batek azaldu duenez, ikerketa prozesua abian da dagoeneko. Sony pirata informatikoen jomugan dago apirilaren erdialdean 100 milioi erabiltzaileren datuak lapurtu zituztenetik.

LulzSec hacker taldeak bere gain hartu du ustez gaur goizaldean egindako erasoa. PlayStation Network bideojoko sarea matxuraren ostean martxan jarri eta ordu gutxira gertatu da.

LulzSecek azaldu duenez, zifratu gabe zeuden datu pertsonalak hartu dituzte Sonyren pelikula zerbitzutik. Kyodo albiste-agentziaren esanetan, piratek milioi bat erabiltzaileren helbide elektronikoak, pasahitzak eta jaiotza datak lapurtu dituzte.

2011/06/02

Telefono mugikorra erabiltzeak minbizia eragin lezake ?

Ba OMSek atera berri duen txosten horren arabera bai, eragin lezake, baina arriskua kafea kontsumitzeak eragin lezakeen arrisku berdina du, ez gehiago eta ez gutxiago. Gai honi buruz Elhuyarreko Ana Galarragari Euskadi Irratian egindako elkarrizketa entzun nahi badezu, Play-ri eman: ANAGALARRAGA_20110601_100104.mp3 Hemen beste artikulu bat gai honi buruz (gazteleraz)

Leire Badiola Mutrikuarra Colgate etxeko lehiaketan parte hartzen

Leire Badiola Mutrikuarra Colgate etxeko lehiaketan parte hartzen
Lehiaketak irribarre politxena saritzen du, eta Leire parte hartzen ari da. Berari laguntzea oso erreza da, webgunean sartu, Leire aurkitu eta berari botua eman. Egunean behin bakarrik lagatzen dute bozkatzen, baina nahi izan ezkero egun ezberdinetan bozkatzeko aukera dago, beraz egunero gure botoekin laguntzeko aukera. Nahi duenak, hau egin behar du: 1.- Webgunean sartu: http://www.colgate.es/Colgate/ES/sonrisamax/index.htm [...]

Software librearen alde

Aspaldi egin ziguten elkarrizketa eta badirudi publikatu dutela Jakintza Ikastolako lagunekin ateratzen gera, hori ohorea. [flv:http://www.gipuzkoa.tv/uploads/cImTkurJymOI4UccSeLe.flv] Aspaldiko EHUko irakaslea ere agertzen da, urteak denontzako pasatzen dira

txokolatezko turroia

txokolatezko turroia
Txokolate zalea zera ? ni bai !!Lagun batek ondoren azaltzen dizuedan errezeta hau pasa zidan. Oso erraza da eta kategoriazko turroia ateratzen da:Osagaiak:450 g. txokolate, postreak egiteko txokolate berezi hori. Nik beltza jarri diot, txokolate gustua asko gustatzen zaidalako.Nocilla, Nutella edo antzekoa, beste 150 g.Puztutako arroza (zerealak) beste 70g. Nik Choco Krispies erabili det"Baño Maria" [...]

telefono mugikorraren faktura nola gutxitu

telefono mugikorraren faktura nola gutxitu
Lehenago ere idatzi izan det honelako gauzak, telefono mugikorraren faktura gutxitzeko asmoarekin. Oraingo honetan, azterketatxo bat egitera noa, eta bukaeran kontatuko dizuet nire ustez gaur egun zein den tarifarik onena. Lehenik eta behin, garrantzitsua da denok ondo ulertzea zer den fakturan kobratzen digutena, hau ulertuz, tresna gehiago izango ditugu guretzako eskaintzarik hoberena zein den jakiteko. Zer [...]

Sektore industrialean lan egiteko ikasketak

Sektore industrialean lan egiteko ikasketak
Joan zen astean BEC-en Erreminta Makinaren nazioarteko erakusketa izan genuen. Telebistan, irratian eta egunkarietan horren berri eman ziguten, eta ikusi ahal izan genuen nolako indarra duen sektore industrialak gure euskal ekonomian.Hori gutxi balitz, Debabarrenean daude kokatuta industria honetan aritzen diren enpresa handienetakoak, beraz sektore hau aukera paregabea izan daiteke zer ikasi ez dakienentzako: etorkizuna eta [...]

EITBkin moskeatzen hasi naiz

Eta moskeatzen hasi naiz euron produktuak kontsumitzeko arazoak jartzen dizkidatelako. Beste hedabide guztiak entzuleak lortu nahi dabiltzanean, badirudi hauek entzuleak galdu nahi dituztela.ArazoaEITBko irrati guztiak Internet bidez zuzenean entzuteko aukera daukagu, baina hau egin ahal izateko derrigorrez nabigatzailea erabili behar dugu eta irratiaren orrialdetik abiatu behar gera, adibidez Euskadi Irratiko helbidea hau da: http://www.eitb.com/irratia/euskadi-irratia/Aukera hori [...]

'Pac-Man' Facebookera iritsi da

Jokalariak Pac-Man kontrolatzen du, bidean aurkitzen dituen fruitu eta puntuak janez labirinto batean aurrera egin behar duen zirkulu horia.

Pac-Man bideojokoak arrakasta handia izan zuen 80ko hamarkadaren hasieran. Namco Bandai enpresak azaldu duenez, orain XXI. mendera egokitu da jolasa eta Facebooken bidez erabili ahal izango da.

Arcade jokoen zaleek bi aukera izango dituzte berriz jo eta ke aritzeko: "Pac-Man originala" deiturikoa izango da lehenengo aukera. Aukera hori doakoa izango da, partida bat galdu arte. Bigarren aukera "Pac-Man S" izenekoa da, eta, horrekin, lortutako puntuak Facebookeko gainerako jokalarienekin alderatu ahal izango dira; gainera, hainbat objektu eskainiko dituzte, aurrera egiten duen heinean, jokalaria saritzeko.

Jokalariak Pac-Man kontrolatzen du, bidean aurkitzen dituen fruitu eta puntuak janez labirinto batean aurrera egin behar duen zirkulu horia.

Noma Chomskyk ez du Twitter sare soziala gustuko

Australiako ABC telebista kateak egin dion elkarrizktea batean, filosofoak "harriaren garaikoa" dela eta, horregatik, teknologia modernoak ez zaizkiola gustatzen esan du.

Noam Chomsky filosofo eta hizkuntzalari estatubatuarrak 2011ko Sidenyko bakearen Saria jasoko du eta Australaiko ABC telebista kateari eskaini dion elkarrizketa batean, Twitter sare soziala gustatzen ez zaiola esan du.

Elkarrizketa horretan, Chomskyk "harriaren garaikoa" dela eta, horregatik,  teknologia modernoak ez zaizkiola gustatzen esan du.

Hala ere, "erabilgarriak" direla adierazi zuen, baina pentsamendua mota horretako mezuetan "murrizteko" joera bat dagoela azaldu du eta osasuntsua ez dela zehaztu du.

Datorrena azaroaren 3an Chomskyk eta 50.000 australiar dolar (37.000 euro) jasoko ditu. Filosofo estatubatuarrak adierazi duenez, hitzaldia etorkizunean munduak izango duen aldaketaz, bake prozesuaz eta "Zoritxarrez ugariak diren hondamendietaz" hitz egingo du.

Iaz, golardoaren arduradunek Julian Assange WikiLeaksen sortzaileari eman zioten Urrezko Domina "giza-eskubideen alde borrokan izandako ausardiagatik".

Noam Chomsky filosofo eta hizkuntzalari estatubatuarra

Microsoftek 'tablet' gailuentzat Windows 8 berria erakutsi du

Aurrekoekin alderatuz gero, sistema eragile berriak aldaketa asko izango ditu. Windows 8ak, batez ere, ukipen-pantailei zuzendutako aplikazioak ziango ditu.

Microsoftek Windows 8 sistema eragile berria nolakoa izango den erakutsi du, Kalifornian. Dirudienez, "tablet" berrien merkatuan lehiatzeko sortutako sistema izango da.

Sotware berrian, Windowsek orain arte izan duen mahaigaina ukipen-pantailetara moldatu du. Horrez gain, aplikazio eta menu dinamiko berriak ere sortu ditu. Horretarako, Windows Pone 7 sakelako telefonoen sistema eragilearen estetika eta funtzionaltasuna izan ditu hizpide.

Aurrekoekin alderatuz gero, sistema eragile berriak aldaketa asko izango ditu, Windows 95etik egin duten aldaketa handiena.

Dirudienez, 2012an iritsiko da Windows 8 sistema eragilea. Hala ere, Microsoftek irailean Kalifornian egingo duen kongresuan xehetasun gehiago jakingo ditugu.

Besteak beste, Windows berriak ez ditu pantailaren behealdean ohiko hasiera komandoak izango eta, horren ordez aldeetako batean jarri dituzte. Horrez gaim, programak aplikazioak izango balira bezala erakutsiko ditu sistemak.

Lan bat baino gehiago aldi berean egiteko aukera ere emango du.

Gmailen aurka ustez Txinatik egin duten eraso bat galarazi du Googlek

Teknologia konpainia erraldoiak jakitera eman duenez, AEBetako eta Asiako "goi-kargudunen ehunka pasahitz lapurtzeko plana" zen.

Googlek gaur iragarri duenez, AEBetako eta Asiako "goi-kargudunen ehunka pasahitz lapurtzeko plan bat" galarazi du.

Blog ofizialean azaldu dutenez, Googlek lapurreta saiakera "atzeman eta galarazi" egin zuen eta gero "biktimei" jakinarazi zien, "helbide elektroniko kontuak segurtatu zituen eta dagokien gobernu-erakundeak jakinaren gainean jarri zituen".

Ziber-erasoa "dirudienez Txinako Jinan hiritik egin zen" eta AEBetako goi-kargudunez gain, "Txinako ekintzaile politikoak, Asiako hainbat herrialdetako (Hego Koreakoak gehienak) funtzionarioak, militarrak eta kazetariak" zeuden jomugan.

Googlek ez du zehaztu erasoa noiz izan zen eta ezta nori lapurtu dioten Gmailen pasahitza.

Pirata informatikoek helbide elektronikoaren ezaugarriak aldatu nahi omen zituzten, mezuen berbidalketak aldatzeko.

2011/06/01

Anboto euskal enpresa, Europako 'startup' onenen artean

Ekimenaren arduradunek adierazi dutenez, aurtengo zerrendak "Europan sormen krisirik ez dagoela erakutsi du".

Irtenbide teknologikoak eskaintzen dituen Anboto euskal enpresak Red Herring argitalpen ospetsuak Europako 100 startup onenekin osatutako zerrendan sartu da. Zerrenda horrek Europan etorkizun gehien duten enpresak biltzen ditu eta erreferente bihurtu da.

Argitalpenaren zerrendak enpresen etekin finantzarioa, berrikuntza teknologikoa, kudeaketaren kalitatea, estrategia eta industrian duen partehartzea kontuan hartzen du.

Red Herringek adierazi duenez, aurtengo zerrendak "Europan sormen krisirik ez dagoela erakutsi du".

nonick-ek parte-hartzaileen arteko interakzioa bultzatuko du

Ekainaren 17tik 18ra EITBren Bilboko egoitzan garatuko den jardunaldiaren bigarren egunean, parte-hartzaile propioak hizlari izan ahal izango dira.

nonick-en hirugarren edizioak parte-hartzaileen arteko interakzioa bultzatuko du Open Workshop-en bidez (tailer mota hau oso positiboa izan da aurreko urtetan). Ekainaren 17tik 18ra EITBren Bilboko egoitzan garatuko den jardunaldiaren bigarren egunean, parte-hartzaile propioak hizlari izan ahal izango dira 60 minutuz euren workshop-a emateko. Hala, euren proiektuak eman ahal dituzte ezagutzera, ezagutza partekatu ahal dute eta aliantzak bilatu ahal dituzte.

Fernando Canales Etxanobe jatetxeko sukaldari-buruak teknologia berriak sukaldaritzarekin nola uztartzen diren azalduko du "Restaurant Menu App, Social network and Creativity" workshop-ean. Innovae enpresa donostiarraren izenean, Gerard Chevallierrek handiagotutako errealitatearen kontzeptua aurkeztuko du, aplikazio eta onura alorrekin batera, eta adibide errealak emango ditu. TapQuo-tik, estandar irekiek aplikazio mugikorren garapenerako eskaintzen dituzten aukerak erakutsiko dituzte, eta Akting-eko ordezkariek, aplikazio mugikorren erabilera komunitate onlinentzako azalduko dute.

Komunikabideekin erlazionatutako aplikazio mugikorrak ere aztertuko dira workshop-etan; 1001 medios-eko Fernando J. Barrerak dispositibo mugikorren erabilera kazetarien aldetik izango du mintzagai. Eta Filmatuko Alvaro Andoinek eduki mugikorren produkzioa komunikabide interaktiboentzat landuko du.

Baina hauek ez dira tailer bakarrak izango. Izan ere, nonick-en ezaugarri nagusietako bat tailerren izaera irekia da; hau da, nonicken izena ematen duen edonork aukera du tailer bat proposatzeko, eta gainontzeko partehartzaileek interesa erakusten badute, tailerra gauzatzen da.

Start Up 2.0

Gainera, Start Up 2.0 Competition hartuko du nonick-ek hirugarren urtez jarraian. 2.0. teknologiak erabiltzen dituzten sormen berriko enpresentzako lehiaketa da hau. nonick-en, bost finalistek bost minutu izango dituzte aplikazio mugikorren inguruko euren proiektuak mundu osoko adituz osatutako epaimahai bati aurkezteko. Batzarraren itxieran zehar, ekainaren 18an, irabazlea emango da ezagutzera.

Start Up 2.0 Competition honen finalak nazioarteko oihartzun handia du eta 2.000 espezialista eta profesional inguruk ekitaldia Internet bidez jarraitzea espero da. Lehiaketaren lehen ediziotik, hainbat finalistak finantziazioa lortu dute edo enpresa handigoen zerbitzura jarri dira, horien artean, 11870, Panoramio, Bubok edo Sclipo.