2011/07/31

Gezurrezko aplikazio batek Twitterreko kontuak bahitu ditu

Erabiltzaileei beren izenean argitalpenak egiteko baimena eskatzen die aplikazio honek. Honez gain, izena eta pasahitza eskatzen dizkeie erabiltzaileei sarbiderako klabeak eskuratzeko.

Twitterren zabaldutako gezurrezko aplikazio batek, erabiltzaileei beren profila gehien bisitatu dutenak nor izan diren esango diela esaten die, horrela erabiltzaileen klabeak eskuratzeko asmoarekin.

BitDefender segurtasun konpainiak jakinarazi duenez, mota honetako azkena agertutako aplikazioak, Twitter bidez bidalitako "Spam" deiturikoak izan dira, hau da, hartzailearen baimenik gabe mezuak bidaltzen dituztenak. "Ikus esazu nork bisitatu duen gehien zure profila" bezalako mezuak bidaltzen dituzte eta mezu hauek esteka bat izaten dute bertatik "StalTrak" izeneko erraminta batera bidaltzeko.

Erraminta honek erabiltzaileei beren izenean argitalpenak egiteko baimena eskatzen die, nork jarraitzen duen eta nori jarraitzen dion ikus dezan erabiltzaileak. Honez gain, erabiltzailearen izena eta pasahitza eskatzen ditu. Erabiltzaileek honakoa onartu eta beren klabeak ematen badituzte, aplikazio hau erabiltzailea beraren kontutik argitalpenak egiten hasiko da.

Aplikazio honetaz libratzeko, erabiltzaileek, aurretik eman dizkioten baimenak ezeztatu eta Twitterreko pasahitza ere aldatu egin behar dute. Hori egin ezean, interneteko gaizkileek beren kontuetan sartu ahal izango dute edozein momentutan . BitDefender konpainiak, hirugarren pertsonei eta aplikazio susmagarriei euren klaberik ez emateko gogorarazi die erabiltzaile guztiei.

2011/07/29

Haustekundeak pil-pilean, Twitterren

Datozen azaroko hauteskunde orokorrak gai nagusia dira sare sozialetan. #20n etiketa eta "Hauteskunde Nagusiak" hitzak Espainaiko eta mundu osoko Twitterreko gai nagusiak dira.

Beste behin, Twitterreko erabiltzaileek sare soziala erabiñi dute iritzia adierazteko. Minutu bakar batzuetan, #20n eta "Hauteskunde orokorrak" Espainaiko eta mundu osoko Twitterreko gai nagusiak dira.

Ultrakontserbadoreek errepublikanoen planaren bozketa blokeatu dute porrota ekiditeko. Klase politikoan akordiorik ez badago, AEBak ordainketak egiteko dirurik gabe geldituko dira abuztuaren 2tik aurrera.

Baieztapenaren ostean, Twitterrek mota guztietako iritziak jaso ditu:

- Hauteskundeak? 4 hilabeteko kanpaina besterik ez...
- Oso ondo iruditzen zait hauteskundeak azaroaren 20an izatea. Data hori beste edozein bezalakoa izan behar da.
- ZP: Banoa. Arazoarekin uzten zaituztet...

Horrez gain, presidenteak azken seihilekoari buruz egin duen balantzea ere aztertu du baten batek. "Udan langabe gutxiago daudela gobernuaren arrakasta bat dela esatea inozoak garela esatea da...", adierazi du Enrique Dansek.

15-M mugimenduak ere izan du tartea, Twitterren: "Sinesten ez nuen supereroien alderdi bati ematen nion botoa, ez dut gaur egungo alderdietan sinesten...".


2011/07/28

35 milioi erabiltzaileen datu pertsonaletan sartu dira Hacker batzuk

Pirata informatikoek erabiltzaileen datu pertsonalen inguruko informazioa lortzeko helburua zuten, besteak beste, telefono zenbakiak, helbide elektroliniak eta erabiltzaleen datu kodifikatzaileak.

Hego Koreako agintariek ostegun honetan jakinarazi dutenez, pirata informatiko bazuk, 35 milioi erabiltzaileen datu pertsonaletan sartzea lortu dute Interneteko atari bat eta SK Comms-en blogari eraso eginez.

Koreako Komunikazio Batzordeak komunikatu baten bidez jakinarazi duenez, pirata informatikoek, erabiltzaileen telefono zenbakiak, helbide elektronikoak eta Nate atariko nahiz Cyworld blogeko erabiltzaileei buruzko datu kodifikatzaileak lortzea zuten helburu.

Batzordeko arduradunak jakinarazi duenez, Hego Koreako Polizia kasua ikertzen ari da baina oraindik ez du Txinako agintarien laguntzarik jaso.

Azken hilabeteetan "Hackerrek" Hego Koreako finantziazio enpresen aurka egindako azken erasoa da hau. Hego Koreak, plan bat egin du pirata informatikoek, erakunde, nazioarteko enpresa eta Hego Koreako konpainien aurka egindako erasoei aurre egiteko.

Azken hilabeteetan asko ugaritu dira Txinaren aurkako pirateria informatikoaren salaketak. Dirudienez, Txinako "hackerrak", Lockheed Martín eta Armada estatubatuarraren sareetan sartu dira, goi karguetako eta Txinako Giza Eskubideen defendatzaileen Gmail posta elektronikoko datuak eskuratzeko helburuarekin.

2011/07/26

Internet, Norvegiako muturreko eskuinari aurre egiteko gakoa

Adituen ustez, Sarea ezinbesteko erreminta izan zen Anders Behring Breiviken muturreko iritziak sustatzeko.

Poliziak eta adituek azaldu dutenaren arabera, Internet “erreminta paregabea” izan da Anders Behring Breivikek muturreko iritziak sustatzeko. Hartara, askatasun zibilak urratu gabe Sareko eztabaida-lekuak kontrolatzeko erronka ere planteatu dute hainbatek.

"Norvegian, oraindik islamiarren aurkako taldeetako kideak ez diren pertsonak sare sozialetan elkartzen dira batez ere (...) Baina islamiarren aurkako taldeen jarduera areagotu egiten bada, baliteke indarkeriaren erabilera ere areagotzea", jaso zuen Polizia norvegiarrak urtarrilean kaleratu zuen txosten batean.

Horrelako adierazpenek profezia kutsua dute orain, baina txostenak islamiar militanteen mehatxua azpimarratu zuen, eta muturreko eskuina Norvegian "mehatxu larria" ez zela jaso zuen.

Bitartean, islamiarren aurkako fanatiko batek Norvegiako azken urteetako sarraski latzenetako bat prestatu zuen.

Adituen ustez, Interneten utzitako informazioarekin, Poliziak ezin zuen ezer egin Breivik atzemateko.

NRK Norvegiako telebista kateak esan duenez, Breivik Poloniako enpresa bati gai kimikoak erosi zizkioten pertsonen zerrendan zuen Poliziak, baina, aurrekaririk ez zuela ikusita, ikertzeko arrazoirik ez zegoela erabaki zuen. Gainera, Breivik landetxe baten jabea zen, eta hori eman zute gai kimiko horiek erosteko arrazoitzat.

Adierazpenak, Sarean

Breivikek etorkinen eta islamiarren aurkako adierazpenak egiten zituen Interneten. Hala ere, Poliziak urtarrileko txosten horretan adierazi zuenez, horrelako adierazpenak geroz eta ohikoagoak dira eta, ondorioz, geroz eta zailagoa da pertsona bakar bat kontrolatzea.

Breivik atxilotu zutenean, ustezko hiltzaileak beste pertsona batzuekin lan egin zuela adierazten zuten aztarnak zituela adierazi zuen Poliziak, baina, astelehenean susmagarriak Osloko auzitegi batean esan zuenaren arabera, bere elkartean beste bi talde omen daude.

Erasoen aurretik, Breivikek 1.500 orrialdeko manifestu bat argitaratu zuen, islamiarren eta etorkinen aurkakoa, eta Sareko beste webgune batzuk aipatu zituen bertan.


2011/07/24

Gaur Euskal Encounterren, MP3 esperimentua eta Al Contest lehiaketa

Ekimen ugari izango dira gaur ere Euskal Encounterren, eta eitb.com-en atari berezian ikusi ahal izango dira, 12:00etatik 01:00etara.

Gaur, Euskal Encounterren hirugarren eguna da eta Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren (BEC)  eta, aurreko egunetan bezala, programazioa bete-beteta dator. Hainbat ekitaldi izango dira, besteak beste MP3 esperimentua, bikoizketa lanen lehiaketa eta Al Contest lehiaketa.


Hirugarren urtez jarraian, The Euskal Encounter MP3 Experiment ekitaldiarekin kaosa iritsiko da. Parte-hartzaileek mp3 artxibo bat jaitsi beharko dute, eta jarraibide batzuk bete beharko dituzte, denok batera artxiboa entzuten duten bitartean. Horrela, pertsona talde batek modu koordinatuan ahots bati erantzungo dio, modu koordinatuan, baina bertan parte hartzen ez dutenentzat ulertezina izango da elkarrizketa.


Bikoizketa lehiaketarako, bideo batzuk proposatuko dituzte (pelikulak, iragarkiak, bideoklipak) eta audioa kenduko diete. Parte-hartzaileek, beraz, bideoaren protagonistei ahotsa jarri beharko diete. Gainera, balizko efektu bereziak asmatu eta abestien hitzak aldatu ere egin beharko dituzte. Bideoa egiteko, nahikoa izango dira mikrofono bat eta irudimen pixkat bat.


Al Contest lehiaketan, robot batentzako adimen artifiziala programatu beharko da. Lehiaketa Google Al Challenge formatuan oinarrituko da.


Hau da, beraz, gaurko programazioa:
11:00 GameGune lehiaketaren azken egunaren hasiera
11:00 Globo jaurtiketa
12:00 Futbol 3ren finalerdiak eta finala
12:00 Deadline: Open Game Compo, Open Demo Compo eta Open Intro Compo
16:00 Deadline Al Contest
16:00 Maskoten lehiaketa
16:00 Binilo eta pintura tailerra
17:00 MP3 esperimentua
17:00 GameGuneren finala
18:00 Fast 2D compo
18:00 Overlocking hizketaldia eta memoriak
19:00 Al Contesten emanaldi finalak
20:00 Fastcrimping
20:00 Moddling eta overclocking lehiaketen sailkapena
22:00 Deadline bikoizketen lehiaketa, argazkigintza lehiaketa eta antzekotasunen lehiaketa
22:00 Lanen emanaldia: Fast 2D, Game Compo, Intro Compo, Demo Compo
00:00 Bikoizketen emanaldia eta antzekotasunen lehiaketa


Euskal Encounter zuzenean jarraitu ahal izango da aurreko egunetan bezala. Gaurkoan, ordea, 12:00etatik 01:00era izango da ikusgai eitb.com-eko atari berezian.


'Euskal Encounter'

2011/07/23

Gaur Euskal Encounterren, 'fastmovilmetrajea', frikitesta eta lipduba

Hiru ekimen horiez gain, hainbat ekitaldi gehiago izango dira gaur Euskal Encounterren. eitb.com-en atari berezian ikusgai izango da, zuzenean.

Gaurkoan ere, Euskal Encounter ekitaldiz beteta egongo da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC). 'Fasmovilmetrajea', frikitesta eta lipduba izango dira ekitaldi azpimarragarrienak.


'Fastmovilmetraje'n parte hartzeko, film labur bat grabatu beharko da, kamera digital edo telefono mugikor batez (gehienez, 3 minutuko iraupena), goizean proposatuko den gaiarekin bat datorren gidoia aurkeztuta. Film laburrek originalak eta berriak izan behar dute, eta originalitatea eta gidoia baloratuko dituzte bereziki, eta baita kalitate teknikoa ere. Fotomuntatzeak, 3D elementuak eta digitalizaziotik abiatzen diren marrazkiak ez dira onartuko.


Frikitestak izugarrizko arrakasta izan zuenjoan den urtean, eta aurten ere aukera izango dute frikiek. Anime eta ci-fi-a beste inork baino hobeto ezagutzen duzula, mahai jokoetan (Warhammer, rol jokoak) aditua zairela, bideojokoetan (Monkey Island, Final Fantasy) onena zarela, eta literatura frikiaz eta pelikula mitikoen uneez gozatu duzula frogatu ahal izango duzu.


Lipduba izango da eguneko beste ekitaldi garrantzitsu bat; musika bideo bat egiteko pertsona talde batek ezpainak, keinuak eta mugimenduak abesti batekin sinkronizatzean datza. Sekuentzia plano batean filmatzen da, eta bertan partaideak playback-a egiten dute. Nena Daconteren "Tenia tanto que darte" abestia aukeratu dute aurten lipduba egiteko.


Hau da gaurko programa osoa:
11:00 'Fastmovilmetraje'ren gaia
11:00 GameGune lehiaketaren bigarren egunaren hasiera
12:00 Futbol 3 lehiaketaren hasiera
16:00 'Fast Relato'
16:00 Elektronika eta argiztapen ikastaroa Chentinoxen eskutik
17:00 Mozorro lehiaketa
17:00 Oparien zozketa FutureWorks erakusmahaian
18:00 Fast 3D compo
18:00 Arduino tailerra
18:00 LipDub-aren grabazioa
19:30 Deadline: 3D animazioa eta Wild Compo
20:00 Frikitesta
22:00 Fastmovilmetraje eta argazki eraldatuak entregatzeko unea
22:00 Lanen emanaldia: Fast 3D, Wild Compo, 3D animazioa
00:00 'Fastmovilmetraje'ko eta argazki eraldatuen lehiaketako lanen emanaldiak
01:00 Bakarrizketa eta air guitar txapelketa


Euskal Encounterren gertatzen den guztia eitb.com-en atari berezian ikusi ahal izango duzu, zuzenean, gaur 12:00etatik 21:00etara.


Gaur Euskal Encounterren, 'fastmovilmetrajea', frikitesta eta lipduba

Hiru ekimen horiez gain, hainbat ekitaldi gehiago izango dira gaur Euskal Encounterren. eitb.com-en atari berezian ikusgai izango da, zuzenean.

Gaurkoan ere, Euskal Encounter ekitaldiz beteta egongo da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC). 'Fasmovilmetrajea', frikitesta eta lipduba izango dira ekitaldi azpimarragarrienak.


'Fastmovilmetraje'n parte hartzeko, film labur bat grabatu beharko da, kamera digital edo telefono mugikor batez (gehienez, 3 minutuko iraupena), goizean proposatuko den gaiarekin bat datorren gidoia aurkeztuta. Film laburrek originalak eta berriak izan behar dute, eta originalitatea eta gidoia baloratuko dituzte bereziki, eta baita kalitate teknikoa ere. Fotomuntatzeak, 3D elementuak eta digitalizaziotik abiatzen diren marrazkiak ez dira onartuko.


Frikitestak izugarrizko arrakasta izan zuenjoan den urtean, eta aurten ere aukera izango dute frikiek. Anime eta ci-fi-a beste inork baino hobeto ezagutzen duzula, mahai jokoetan (Warhammer, rol jokoak) aditua zairela, bideojokoetan (Monkey Island, Final Fantasy) onena zarela, eta literatura frikiaz eta pelikula mitikoen uneez gozatu duzula frogatu ahal izango duzu.


Lipduba izango da eguneko beste ekitaldi garrantzitsu bat; musika bideo bat egiteko pertsona talde batek ezpainak, keinuak eta mugimenduak abesti batekin sinkronizatzean datza. Sekuentzia plano batean filmatzen da, eta bertan partaideak playback-a egiten dute. Nena Daconteren "Tenia tanto que darte" abestia aukeratu dute aurten lipduba egiteko.


Hau da gaurko programa osoa:
11:00 'Fastmovilmetraje'ren gaia
11:00 GameGune lehiaketaren bigarren egunaren hasiera
12:00 Futbol 3 lehiaketaren hasiera
16:00 'Fast Relato'
16:00 Elektronika eta argiztapen ikastaroa Chentinoxen eskutik
17:00 Mozorro lehiaketa
17:00 Oparien zozketa FutureWorks erakusmahaian
18:00 Fast 3D compo
18:00 Arduino tailerra
18:00 LipDub-aren grabazioa
19:30 Deadline: 3D animazioa eta Wild Compo
20:00 Frikitesta
22:00 Fastmovilmetraje eta argazki eraldatuak entregatzeko unea
22:00 Lanen emanaldia: Fast 3D, Wild Compo, 3D animazioa
00:00 'Fastmovilmetraje'ko eta argazki eraldatuen lehiaketako lanen emanaldiak
01:00 Bakarrizketa eta air guitar txapelketa


Euskal Encounterren gertatzen den guztia eitb.com-en atari berezian ikusi ahal izango duzu, zuzenean, gaur 12:00etatik 21:00etara.


2011/07/22

240 pertsona izan dira Espainiako lehenengo kanpamendu teknologikoan

Kanpamenduaren arduradunak esan duenez, edizio honen helburua, "nerabeei teknologia berrien inguruko interesa bultzatu eta bideratzea da".

Bizkaiko teknologia-parkean egindako lehenengo Kanpamentu Teknologikoan, hiru lurralde historikoetatik, Kataluinia, Kantabria eta Frantziatik etorritako 240 haur eta nerabe izan dira, ostiral honetan, Jesus Angel Bravo kanpamentuko arduradunak komunikatu baten bidez jakinarazi duenez.

Bravok esan duenez, kanpamentu honen helburua, "nerabeei teknologia berrien inguruko interesa bultzatu eta bideratzea da".

Lehenengo edizio honetan bi lantegi bereiztu dituzte: alde batetik robotika eta, bestetik, bideojokoak. Lehenengoak, "Bots Week" izenekoak, robotikara hurbiltzeko aukera eman die umeei, programazio baten bidez eta eguneroko "desafio txikiak" gainditzeko robotak sortuz. Bigarrenarekin berriz, "Videogames Week-ekin", bideojoko baten sortze prozesura ezagutarazi eta dagoeneko sortuta dagoen bideojoko baten diseinua erakutsi nahi izan zaie parte-hartzaileei.

Proiektuaren arduradunak gaineratu duenez, bost asteko kanpaina honen balantzea, ekainaren 27an hasi zen eta datorren astean amaituko da, oso "positiboa" izan da.

Honez gain, eremu hau bultzatzeko, "zabaltze" lanak egiten jarraituko duela esan du. Parte-hartzaileek euren asmakuntzak garatzen jarraitu dezaten eta horrela, lehenengo edizio hau baino maila handiagoko bigarren edizio bat prestatzeko.

Gaur Euskal Encounterren, Fast Modding eta Hack It/Solve It lehiaketak

Topagune informatikoaren programa hainbat ekimenez beteta dago eta eitb.com-en atari berezian zuzenean ikusi ahal izango duzu.

Euskal Encounterren XIX. edizioa gaur hasiko da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC) eta uztailaren 25era arte ospatuko da ekitaldia. Gaur izango da topagune informatikoaren lehenengo eguna, eta hainbat ekitaldi izango dira bertan, Fast Modding eta Hack It / Solve It lehiaketak, besteak beste.


Fast Modding lehiaketan sei taldek elkarren aurka egin beharko dute, tailerrean. Bakoitzak mahai bat, kaxa bat, erremintak eta materiala izango ditu eta ekitaldiak irauten duen bitartean, kaxa bat eraiki beharko du taldeak.


Hack It / Solve It lehiaketan, berriz, bakoitzak bere azkartasuna erakutsi beharko du. Hack It lehian partaideak hacking-a, alderantzizko ingeniaritza, kriptografia, logika eta puzzleak izango dituzte lanabes. Aurten, lehiaketa bi eremu horietan banatuko da: Hack It (programazio eta alderantzizko ingeniaritza mailetarako) eta Solve It (logika, puzzle eta asmakizun mailetarako). Hacker eta Solver onenarentzat sariak egongo dira, eta talde onenarentzat ere sari bat izango da.


Hemen ikus dezakezu gaurko programa osoa:
10:00 Sarearen konexioa eta Euskal Encounter XIX-ren hasiera
11:00 GameGune lehiaketaren hasiera
12:00 Euskal Encounter XIX-ren inaugurazio ofiziala
15:00 Fast Modding txapelketaren hasiera
16:00 Future Modding Tournament 2011-ren aurkezpena
16:30 Modding eta overclocking lehiaketen izen-ematearen hasiera
18:00 LipDuberako entsegua
19:30 Deadline: High Quality Music, Multicanal, 2D eta 3D grafikoak
20:00 Zakuen lasterketa
21:00 Hack It / Solve It hasiera
22:00 Lanen emanaldia: Multicanal, HQ music, 2D eta 3D grafikoak
23:00 Demoshow
23:00 NFS World Future Arena lehiaketaren hasiera


Euskal Encounterren gertatzen den guztia eitb.com-en atari berezian ikusi ahal izango duzu, zuzenean, gaur 12:00etatik 21:00etara.



2011/07/21

Google+ek pertsona 'ospetsuak' nahi ditu

Famatu horiek egiaztatzeko sistema bat bilatzen ari da. Sare sozial berriari harrera ona egin diote erabiltzaileek, eta Google komunikazio kanpaina zerbitzua garatzen ari da bere zerbitzua sustatzeko.

Google+ erabiltzaileak irabazten ari da pixkanaka, bere zerbitzurako gonbidapenak banatzen ari diren bitartean. Erabiltzaileek harrera ona egin diote sare sozialari, eta Google bere komunikazio kanpaina garatzen ari da zerbitzua sustatzeko. Konpainiaren estrategiaren hurrengo pausoa pertsona ospetsuak sare sozialean sartzea da; horretarako, euren identitatea bermatzeko sistema batean pentsatzen ari dira.

Googlek buruan duen sistema Twitterrek duenaren antzekoa da. Enpresak pertsona famatua profil horren jabe dela egiaztatzen du, jarraitzen duten erabiltzaileek profila benetako dela ikus dezaten.

CCNk Brett Schulte Hollywoodeko aholkulariaren hitzetan oinarrituta iragarri duenez, Hollywoodeko izarrek Google+en profilak irekitzea nahi du Googlek; baina egiaztatze sistema bat behar du horretarako. Schultek ziurtatu duenez, Googleko ordezkariekin hitz egin du, sare sozialean  pertsona ospetsuen nortasuna bermatzeko sistema egokiena aukeratzeko. Horrek konpainiaren asmoak egiaztatuko lituzke.

2011/07/20

Guggenheim, Iphoneko aplikazioa duen Espainiako lehenengo museoa

Horren bidez bisita planifikatu, programazio eta ekimenak kontsultatu, eta 300 irudi, bideo eta audio baino gehiago jaitsi daitezke.

Guggenheim Bilbao Museoa Iphonerako aplikazioa duen Espainiako lehenengoa museoa da. Horren bidez, bisita planifikatu, programazioa eta ekintzak kontsultatu, eta 300 irudi, bideo eta audio baino gehiago jaitsi daitezke. Bertsio horren ostean Android sistemako smarthphoneetarako eta Ipaderako garapenak etorriko dira.

Aplikazioa App Storetik deskargatu daiteke, 2,99 euroren truke, eta erdaraz, ingelesez eta frantsesez erosi ahalko da. Erabiltzaileek ibilbide luzea egin ahal izango dute artisten obretatik, aplikazioa duenak "audiogidetako pista guztiak izango dituelako".

Aplikazioak bost atal ditu: Lehena museoari eskainita dago, oro har, eta haren historiari, Guggenheim markako museoen sareari, planoei eta sare sozialei buruzko informazio ematen du. Agendaren sailak, aldiz, programazioa aurkezten du, bisita egiteko garaian programatutako erakusketak ezagutzeko aukera emanez.

Beste atal bat eraikinari dagokio, eta proiektuaren irudi eta bideoak daude ikusgai bertan. Gainera, Frank Gehry Guggenheim museoren sortzaileari buruzko informazioa erakusten du.

Bildumak ere gune nabarmena hartzen du: lanei buruzko irudi eta fitxa zehatzak, artisten biografiak, eta pieza jakinen audio eta bideo artxiboak.

Azkenik, Guggenheim Museoa ikusi nahi duten pertsonentzako atal bat dago. Ordutegi eta salneurriak kontsulta daitezke bertan, programatutako ibilbideak ikusi eta nork bere bisita diseinatu ere.

Google+ek 18 milioi erabiltzaile ditu dagoeneko

Hiru aste daramatza Interneten, eta egunetik egunera milioi bat erabiltzaile lortu ditu, gutxi gorabehera. Orain, hasierako abiadura hori zertxobait moteltzen hasi da.

Google+ek 18 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu Sarean dagoneko. Egunetik egunera milioi bat erabiltzaile gehiago lortzen ditu, gutxi gorabehera, beta bertsioan hiru aste eman ondoren.

Halere, hasierako hazkunde hori moteltzen ari da,  joan den astean inoizko hazkunderik handiena izan ostean, % 50eko jaitsiera izan baitu sare sozialak.

Dena den, Paul Allene ancestry.com webguneko zuzendari eragileak aurreikusi bezala, ez da 20 milioi erabiltzaileetara iritsi. Erabiltzaileen balizko kopuru bat ezartzeko, sare sozialeko erabiltzaileen abizenek AEBetako populazioan duten pisua zehazten du. Oraingo honetan, 1.000 abizeneko lagina erabili du.

Allenen arabera, Eric Schmidt Googleko presidenteak duen ikuspegia taldeak hobeto osatzea, eta Googleren beste jabetza batzuetan partekatzea da. Analistak garrantzia eman dio azken horri, "munduan mila milioi pertsona baino gehiagok Googleren produktuak erabiltzen baitituzte, besteak beste, bilatzailea, Youtube eta Blogger".



2011/07/19

Jokoak sarean sortu eta partekatzeko lehen plataforma abiarazi dute

Netgamix du izena eta bertan parte hartzeko, joko dibertigarriak eta hezigarriak aurkeztu beharko dituzte erabiltzaileek.

Jokoak sarean sortu eta partekatzeko Netgamix plataforma ipini dute martxan. Hainbat kategoriatan sailkaturiko jokoak aukeratu ahal izango dituzte erabiltzaileek: artea, geografia, historia, musika, manga edo animea, esaterako. Sorkuntza guztiekin sailkapen bat osatuko dute, onena aukeratzeko. Oraingoz, 300 joko eta 2.500 erabiltzaile izatea erdietsi du beta bertsioak.

Zerbitzu bereziak enpresentzat

Plataformak zerbitzu bereziak eskainiko dizkie enpresei. Izan ere, hala nahi izanez gero, joko intuitibo eta atseginak ipini ahal izango dituzte euren webguneetan, bezeroek jokatu dezaten.

Beste hainbat erabilera ere garatu dituzte Netgamixen. Adibidez, jokalariak sarituko dituzten promozioak edo txapelketak antolatu ditzakete joko horiei esker, bezeroen parte hartzea sustatu eta bide batez, fidelizatzeko.

'Netgamix'

2011/07/18

'Euskal Encounter'ek ostiral honetan irekiko ditu ateak

XIX. edizioa uztailaren 22tik 25era izango da, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC). Aste Santuan agortu ziren salgai jarritako 6.000 sarrerak.

"Euskal Encounter"-en XIX. edizioa uztailaren 22tik 25era ospatuko dute. Espainiako elkargune informatiko handiena da komunikabideek "zertxobait ahaztuta" duten arren, ziurtatu du Bizkaiko Foru Aldundiko Euskararen Sustapenaren zuzendari nagusiak. Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC) bilduko dira, berriro ere, informatikaren zale eta profesionalak.

"Euskal Encounter"-en antolatzaile nagusiak, Sabino San Vicentek, parte-hartzaileen fideltasuna eskertu du, 6.000 sarrerak Aste Santurako salduta baitzeuden.

Pertsona guzti horiek eta 120 kilometroko sarearen bidez elkarrekin konektatutako 4.096 ordenadore-postuk Internetara segundoko 20 Gbeko sarbidea izanda, aisia eta ezagutza partekatzeko prest egongo dira.

Antolatzaileen arabera, parte-hartzaileen % 89 gizonezkoak dira, eta batez beste 27 urte dituzte. Ia erdiak EAEtik kanpoko tokiren batetik etorriko dira.

Aurten, enpresen arteko lehiaketa bat egingo dute, eta parte-hartzaileek euren ideiak eta sorkuntzak erakunde ezberdinei erakusteko aukera izango dute. Era horretan, informatikari buruzko lan poltsa bat sortuko dute.

Ekitaldirako bi pabiloi erabiliko dituzte,35.000 metro karratu guztira, hiru zona nagusitan banatuta: "Euskal Party"k arte digitalaren lehiaketak eta hasiberrientzako jokoak hartuko ditu, besteak beste; "Gamegune"n "Bideo-jokoen Nazioarteko Lehiaketa" izango da, eta 22.500 euro banatuko dituzte saritan; azkenik, "Opengune" publikoarentzako gunea izango da, hitzaldiak emango dira bertan, doan.

'Euskal Encounter'ek ostiral honetan irekiko ditu ateak

XIX. edizioa uztailaren 22 eta 25 artean izango da, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-n (BEC). Aste Santuan agortu ziren salgai jarritako 6.000 sarrerak.

"Euskal Encounter"-en XIX. edizioa uztailaren 22-25 artean ospatuko dute. Espainiako elkargune informatiko handiena da komunikabideek "zertxobait ahaztuta" duten arren, ziurtatu du Bizkaiko Foru Aldundiko Euskararen Sustapenaren zuzendari nagusiak. Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) bilduko dira, berriro ere, informatikaren jarraitzaileak eta profesionalak.

"Euskal Encounter"-en antolatzaile nagusiak, Sabino San Vicentek, parte-hartzaileen fideltasuna eskertu nahi izan du, Aste Santurako 6.000 sarrerak salduta baitzeuden.

Pertsona guzti horiek eta 120 kilometroko sarearen bidez elkarrekin konektatutako 4.096 ordenadore-postuk Internetara segundoko 20 Gbeko sarbidea izanda, aisia eta ezagutza partekatzeko prest egongo dira.

Antolatzaileen arabera, parte-hartzaileen % 89 gizonezkoak dira, eta batez beste 27 urte dituzte. Horietatik, ia erdia Euskal Herri kanpotik datoz.

Aurten, enpresen arteko lehiaketa bat egingo da, eta parte-hartzaileek euren ideiak eta sorkuntzak erakunde ezberdinei erakusteko aukera izango dute. Era horretan, informatikari buruzko lan-burtsa bat sortuko dute.

Ekitaldirako erabiliko diren 35.000 metro karratuak, bi pabiloi, hiru zona nagusitan banatuko dira: "Euskal Party"k arte digitalaren lehiaketak eta hasiberrientzako jokoak hartuko ditu, besteak beste; "Gamegune"n "Bideo-jokoen Nazioarteko Lehiaketa" izango da, sarietan 22.500 euro banatuko dituzte; eta azkenik, "Opengune" jendaurrekoari irekitako gune bat da, hitzaldiak debalde emango dira bertan.

2011/07/15

Googlek erabiltzaileak sarituko ditu albisteak irakurtzeagatik

Bilatzaileak Google Newsen diseinu berria kaleratu du eta etiketa sistema berriarekin gehien irakurtzen dutenak sarituko ditu dominekin.

Google ez da gelditzen eta trenari bagoiak gehitzen dizkio etengabe. Azkena Google+ izan zen eta azken asteotan diseinu berriak aurkeztu ditu eta zerbitzuan hobekuntzak egin dituzte.

Gaur, teknologia enpresa erraldoiak Google Newsen diseinu berriarekin nahastu ditu bazterrak. Gainera, albisteak irakurtzen dituzten erabiltzaileak saritzeko tresnak jarri ditu martxan, blog ofizialean jakitera eman duenez. Erabiltzaileak dominak jasoko ditu irakurtzen dituen albisteen eta maiztasunaren arabera.

Google Newsen bitartez Sarean argitaratzen diren albisteak bila daitezke azkar azkar. Bilaketa aurreratua egiteko aukera ematen du, hau da, bilaketa gaiaren, dataren edo garrantziaren arabera egin daiteke.

Dominak pribatuak dira, hau da, ezin ditu edonork ikusi hasieran; gero, erabiltzaileak nahi badu, publiko egin ditzake gainerako erabiltzaileek ikus ditzaten. Horrela, erabiltzaileen lagunek ikusi ahal izango dute besteak zein interes dituen edo zertan den aditua.

2011/07/14

10 internautatik ia batek wifia lapurtzen dio Espainian auzokideari

Egun wifi konexioa gero eta garatuago dago. Erabiltzaileen % 49,81ek wifi konexioa dute mugikorrean.

Haririk gabeko Interneteko erabiltzaileen % 8,7k wifia lapurtzen dio Espainian auzokideari, Komunikazio Teknologikoen Institutu Nazionalaren inkesta baten emaitzen arabera.

Haririk gabeko sareen garapenari esker kablerik gabeko Interneteko konexioa sortu da, eta egun wifi konexioa gero eta garatuago dago.

Ikerketak 2010eko azken hiruhileko datuak aztertzen ditu, eta Interneteko konexioa duten mugikorren kopuruak gora egin duela agerian utzi du. Erabiltzaileen % 49,81ek wifi konexioa dute mugikorrean, iazko epe berdinean izandakoa baino % 18,3 gehiago.

Wifi teknologia erabiltzen dutenen artean, % 70k bere routerra dauka, % 16 toki publikoetako sareak erabiltzen ditu, eta % 8,7k auzokideari lapurtzen dio.

10 internautatik ia batek wifia lapurtzen dio Espainian auzokideari

Egun wifi konexioa gero eta garatuago dago. Erabiltzaileen % 49,81ek wifi konexioa dute mugikorrean.

Haririk gabeko Interneteko erabiltzaileen % 8,7k wifia lapurtzen dio Espainian auzokideari, Komunikazio Teknologikoen Institutu Nazionalaren inkesta baten emaitzen arabera.

Haririk gabeko sareen garapenari esker kablerik gabeko Interneteko konexioa sortu da, eta egun wifi konexioa gero eta garatuago dago.

Ikerketak 2010eko azken hiruhileko datuak aztertzen ditu, eta Interneteko konexioa duten mugikorren kopuruak gora egin duela agerian utzi du. Erabiltzaileen % 49,81ek wifi konexioa dute mugikorrean, iazko epe berdinean izandakoa baino % 18,3 gehiago.

Wifi teknologia erabiltzen dutenen artean, % 70k bere routerra dauka, % 16 toki publikoetako sareak erabiltzen ditu, eta % 8,7k auzokideari lapurtzen dio.

2011/07/13

Delirium Studios bilbotarrek N3DSrentzat bideo-joko bat egin dute

Euskadiko lehenengo enpresa da 3Dsrentzat ofizialki lan egiten. "Von Sottenfor eta bere buru karratua" bideo-jokoak 400.000 euroko aurrekontua du.

Delirium Studios bideo-jokoen garapenaren Bilboko enpresak "Von Sottenfor eta bere buru karratua" Nintendo 3DS kontsola eramangarrira eramateko lan egiten ari direla esan du, gailu horrek betaurrekorik gabe hiru dimentsiotan jolasteko aukera ematen du.

Nintendok prentsa-ohar baten bidez eman du horren berri. Delirium Studios 3Dsrentzat ofizialki lan egiten duen lehenengo euskal enpresa da. 400.000 euroko aurrekontu orokorra du lanerako.

Iktusa izan dutenek errehabilitazioa egiteko robota diseinatu dute

Valentziako La Fe Ospitalean frogatzen ari diren gailu honek iktus bat izan dutenen osasun egoera on line jarraitzea ahalbidetuko du.

Tecnaliak eta FIKek -zahartze eta urritasun arloak aztergai dituen enpresa ekimen bat- ArmAssist proiektua aurkeztu dute asteazken honetan Miramongo Parke Teknologikoan (Donostia). ArmAssist iktus bat izan duten gaixoek errehabilitazioa etxean jarraitzeko robota da.

Valentziako La Fe Ospitalean ari dira gailu berria frogatzen. gaixoek gaitasun neuromuskularra berreskuratzea eta medikuek hauen on line jarraipena egitea ahalbidetuko ditu robot honek. Gailu mugikor batek eta bideojokoen software plataforma batek osatzen dute robota. 

Oinarri mugikor horrek erabiltzaileari lotzen zaio protesi baten bitartez. Honek sorbaldaren eta ukondoaren mugimenduak hautematen eta neurtzen ditu. Aipatutako oinarri horrek ordenagailu estandar batera lotuta dago, eta besoaren mugimenduak eta gorputz-adar horien errehabilitaziorako garatutako bideojokoen eskakizunak erlazionatzen ditu ordenagailuak.

15 milioi bat lagunek iktus bat izaten dute urtero, eta 5 milioi bat lagunari urritasun kronikoren bat geratzen zaio.

Gaixoei errehabilitazioa etxean egiten lagunduko die robot honek. Argazkia: EITB

2011/07/11

XV. Campus Party hasiko dute gaur, Valentzian

Ekitaldiaren antolatzaileek aste osoan 6.500 pertsona lortzea espero dute. 375 orduko edukia eskainiko dute lantegi, lehiaketa eta hitzaldien bitartez.

Campus Partyren XV. edizioa hasiko da gaur, Valentziako Arte eta Zientzien Hirian. Edizio honek 6.500 pertsona jasotzea espero dute. Ekitaldia uztailaren 11tik 17ra bitartean egingo dute.

Antolatzaileek 375 orduko edukia eskainiko dute lantegi, lehiaketa eta hitzaldien bitartez. Ferran Adria sukaldariaren hitzaldia nabarmenduko da, sormenaren eta gazteei berritzaile moduan tratatzeko garrantziaz duen ikuspuntua azalduko baitu. 

Parte-hartzaileak Felipe Printzea Museoan egongo dira. Gainera, aurten eraikin berri bat egin dute, 2.800 pertsona inguru jasoko dituena.

Aste osorako 5.800 abonamendu saldu dituzte eta egun baterako 700 sarrerekin amaituko dira.

Campus Party gaur hasiko da Valentzian. Argazkia: EFE

2011/07/06

Apple konpainiaren iPhone 5 telefonoa arinagoa izango da

Iraila baino lehen iPhone telefonoaren azken bertsioa merkaturatzea espero du konpainiak. Telefonoa produzitzeko pieza garrantzitsuenak eskatu ditu dagoeneko Steve Jobsen enpresak.Iraila baino lehen iPhone telefonoaren azken bertsioa merkaturatzea espero du Apple konpainiak. Dipositibo berria aurrekoa baino arinagoa eta meheagoa izango da eta 8 megapixeleko kamera bat izango du, The Wall Street Journal egunkariak gaur jakitera eman duenez.

Telefonoa produzitzeko pieza garrantzitsuenak eskatu ditu dagoeneko Steve Jobsen enpresak, AEBetako egunkariak baieztatu duenez. Filtrazioaren egileak Apple-k Taiwanen dituen osagai hornitzaileak izan direla azaldu du egunkariak.

Irailean Apple-n telefono berria merkaturatu behar dutela dioten zurrumurruak areagotu dira azken asteetan.

Kaliforniako Qualcomm mikroprozesadoreen konpainiak telefono berrian mikrotxipak txerta ditzakeela uste dute. iPhone 4 arinagoa eta meheagoa izatea espero da eta 8 megapixeleko kamera bat izango du.


Apple konpainiaren iPhone 5 telefonoa arinagoa izango da. Argazkia: Apple

Googlek erabiltzaile guztien profilak publiko egingo ditu

Profil bat irekitzeko derrigorrezko datuak: izen osoa eta sexua, publikoak izango dira. Uztailaren 31tik aurrera hartuko dute neurri hori.

Googlek uztailaren 31tik aurrera bere zerbitzuko profil guztiak publiko izango direla jakinarazi die erabiltzaileei. Konpainiak profil bat irekitzeko derrigorrezko datuak: izen osoa eta sexua, publiko izango direla adierazi du; beste datuak erabiltzaileek euren profilaz egingo duten konfigurazioaren araberakoak izango dira.

"Profil hauek dakarten gauzarik onena zeu bilatzen laguntzea da, eta zurekin on line kontaktuan jartzeko aukera ematea", konpainiak Google+ egitasmoko web orrialdean esan duenez. Asmo hori kontuan hartuta, Googlek profil pribatuek aukera hori ez dutela ematen uste du.

Googleren jarrera horrek bere zerbitzuetan erregistratutako profil guztiak ikusteko aukera ematen du, bilatzailean bilaketa-irizpide aproposak erabiliz gero.

"Orain profil pribatu baten jabe bazara eta ez baduzu publiko egin nahi, ezabatu egin dezakezu. Edota ezer ez egin. Profil pribatu guztiak uztailaren 31tik aurrera ezabatu egingo dira", Google enpresak jakinarazi duenez.

2011/07/04

Foxen Twitter kontua pirateatu eta Obamaren 'heriotza' iragarri dute

Fox Newsek agiri baten bitartez zabaldu duenez, 'hackerrek' Twitterreko kontuan sartu dira eta 'tuit' baten bidez AEBetako presidentea hil dela zabaldu dute.

Fox Newsek agiri baten bitartez zabaldu duenez, 'hackerrek' Twitterreko kontuan sartu dira eta 'tuit' baten bidez AEBetako presidentea hil dela zabaldu dute.

"@BarackObama eraila izan da, bala batek egindako bi zauriak gehiegi izan dira berarentzat. Egun tristea da Amerikarentzat", zioen Interneteko piratek argitaratutako "tuitak".

Baina Obama Etxe Zurian dago, igandean bueltatu da asteburuan Camp Daviden pasa ondoren.

Foxen kontu honek 35.000 jarraitzaile baino gehiago ditu, hortaz, erabiltzaile askok zabaldu zuten mezua.

Gainera, Joe Bideni, "AEBetako egungo lehendakaria bezala" hartu zuten eta "zorte ona" opa zioten.

Fox Newsek gertatutakoa argitzeko ikerkuntza bat zabalduko duela iragari du. "Gertaera ikertzen ari gara eta FoxNews.com web orritik barkamena eskatu nahi diegu gezurrezko tuitek arazoren bat ekarri dietenei".

Facebookek bideo txat zerbitzua ezarri dezake aste honetan

Sare sozial ezagunak, berrikuntza handi bat eman dezakeela iragarri du Skype zerbitzua bere sareetan integratu duela eta.

Facebook aste honetarako berrikuntza handi bat aurkezteko lanetan ari da. Txat bidezko elkarrizketetan bideoa erabiltzeko aukera jartzeko lanak egiten ari dira, zenbait informazioen arabera.

Mashable atariak jakitera eman duenez, Sare sozialak bideo bidez deiak egiten utziko luke Skype zerbitzua bere sarean integratu ostean. Hala ere, datozen egunetan Facebookek zerbitzu honen berri ofiziala emango duela uste da.

Facebookek joan den astean esan zuen zerbitzu berria prestatzen ari zirela, eta antza datozen egunetan baieztatuko dute ofiziaki zerbitzua euren sarean txertatzen dutenean.

Zurrumurru asko zabaldu dira Facebookek egin behar duen berrikuntzaren inguruan, eta esames guztien arabera, Facebookek bideo bidezko deiak egiteko aukera jarriko du. Mashable atariaren arabera, Facebook sareko barneko iturri batek, berrikuntzaren inguruko baieztapena eman du.

Facebooken bideo txata jartzeko ideia ez da berria, baina aplikazio hau txertatzeko unerik egokiena da orain. Facebookek bideo bidezko deiak egiteko aukera ezartzeak, Google+ ekimenarekin lehiatzeko aukera ematen dio. Bideo txatarekin Googleko txataren maila berean geratzea lortuko du, eta horrela, lehiakortasun handiagoa izango luke.

Facebookeko bideo zerbitzua Skyperen bidez lortu ahal izango da. Skypek bere aplikazioaren publikazioaren amaiera iragarri zuen joan den astean eta honek Facebooki lagunduko dio bere zerbitzuan bideo sistema integratzen. Ez du kointzidentzia ematen Facebookek berrikuntza baten berri ematea VoIP konpainiak APIrena publikatu ondoren.

Bi zerbitzuen arteko aliantzak, Facebookeko bideo txataren inguruan espekulatzea dakar, baina hala ere, berrikuntzaren inguruko albiste ofiziala eman arte ezin izango da jakin zein funtzio dituen bideo txatak, ezta zein aukera eskaintzen dizkion erabiltzaileei ere.


2011/07/02

Chavezen gaitza 'trending topic' bihurtu da Venezuelako Twiterren

"Chavez gaixoa", "iraungo dugu" eta "tumorea" dira Venezuelako Twitterreko erabiltzaileen artean gehien erabili dituzten hitzak.

Hugo Chavezen aldekoek eta aurkakoek Twitter sare soziala erabili dute presidentearen gaixotasunari buruz hitz egiteko. Hori dela eta, presidenteak atzo iragarritako gaixotasunak eztabaida handia piztu du eta gairik jarraituena bihurtu da Venezuelan ('trending topic').

"Chavezentzat indarra" eta "Chavez izorratu dadila" bezalako izenburuak jarri dituzte sare sozialean, eta "Chavez gaixoa" edo "tumorea" dira venezuelarrek Twitterren gehien erabili dituzten hitzak.

"Menderatzeko jaio gara eta ez menderatuak izateko" idatzi zuen @carloscontigo-k. Honakoa idatzi duenak "Chavez komandantearen jarraitzailea" bezala hartzen du bere burua.

"Ez zaitezte nahastu gutxiengo eskualidoak (aurkakoak), Chavezen aldekoak atzo baino gehiago gara gaur, eta bihar are gehiago izango gara", argitaratu du Gobernuaren aldeko batek.

Chavezen gaitza 'trending topic' bihurtu da Venezuelako Twiterren

"Chavez gaixoa", "iraungo dugu" eta "tumorea" dira Venezuelako Twitterreko erabiltzaileen artean gehien erabili dituzten hitzak.

Hugo Chavezen aldekoek eta aurkakoek Twitter sare soziala erabili dute presidentearen gaixotasunari buruz hitz egiteko. Hori dela eta, presidenteak atzo iragarritako gaixotasunak eztabaida handia piztu du eta gairik jarraituena bihurtu da Venezuelan ('trending topic').

"Chavezentzat indarra" eta "Chavez izorratu dadila" bezalako izenburuak jarri dituzte sare sozialean, eta "Chavez gaixoa" edo "tumorea" dira venezuelarrek Twitterren gehien erabili dituzten hitzak.

"Menderatzeko jaio gara eta ez menderatuak izateko" idatzi zuen @carloscontigo-k. Honakoa idatzi duenak "Chavez komandantearen jarraitzailea" bezala hartzen du bere burua.

"Ez zaitezte nahastu gutxiengo eskualidoak (aurkakoak), Chavezen aldekoak atzo baino gehiago gara gaur, eta bihar are gehiago izango gara", argitaratu du Gobernuaren aldeko batek.

2011/07/01

TouchPad-a kaleratu dute AEBetan, baina ez ditu aurreikuspenak bete

Adituen arabera, pantailako edukiak antolatzeko modua du alderdirik indartsuena.

Hewlett-Packard (HP) konpainia estatubatuarrak, TouchPad tableta informatiko berria aurkeztu du gaur. iPad gailu elektronikoaren eta Android sistema eragilearen alternatiba gisa sortu dute. Azken honek ez du arrakastarik analisten artean.

Lehiakideena ez bezalako sistema eragilea du, oso software deigarria izateaz gainera. Halere, hardwareari, bateriaren iraupenari eta aplikazioen eskaintzari dagokienez, baina, huts egiten du.

Tableta informatiko berri honek iPad-aren antzeko pantaila dauka. Haren erresoluzio berdina du (1024x768 pixel) baina Appleren gailua baino astunagoa eta lodiagoa da.

16 eta 32 Gb-ko modeloek 499 eta 599 dolar arteko prezioa dute, eta Wi-Fi konexioa eta iPad 2 eta Samsung Galaxy Tab 10.1-aren pareko ahalmena dute biek.

HPk, bere lehiakideek ez bezala, aurrez aurreko kamera bat dauka bideotelefono bidezko deiak egiteko. Halere, atzeko kamera falta zaio eta ez du argazkiak hartzeko edo bideoak grabatzeko aukerarik eskaintzen.

MikroUSBra konektatu ahal izateko sarrera bat eta soinu estereofonikoa eskaintzen duten bozgorailuak ditu.
Adituen arabera, horren alderik onena pantailako edukiak dira.

Txio, Twitter jario sailkatua eta balio erantsiarekin eitb.com-en

Tourrean emango ditu lehen urratsak beta bertsioan eta irailerako finkatuta izango da.

eitb.com webguneak tresna berri bat jarri du erabiltzaileen esku: Txio, Twitter jario sailkatua eta balio erantsiarekin. Hizkuntza ezberdintzen du (euskara edo gaztelania) eta erabiltzaile zehatz batzuen tuitak baino ez ditu erakusten, gehitutako estekak (bideoak, argazkiak, idatzitako artikuluak...) lekuan bertan eta jatorrizko irudiekin erakutsiz.

Txiok Frantziako Tourra martxan den bitartean emango ditu lehendabiziko urratsak probak egiteko "beta" bertsio bat kaleratuta. Horren bitartez, Tourrean bertan dauden txirrindulariek, zuzendariek, kazetariek eta adituek esaten dutena leku bakarrean bilduta ikusteko aukera izango da. Erabiltzaile arrunton artean aktiboenek esaten dituztenak ere ikusiko dira bertan.

Hasierako esperientzia honetan oinarrituta, Txiok hobekuntzak hartuko ditu, eitb.com berriarekin batera (abuztuaren amaieran) ahalik eta modurik finenean atera ahal izateko, oraindik ere beta fasean egongo bada ere. Ordurako, ekimen jakin baterako (Tourrerako, esaterako) ez ezik, Txio "orokorra" ere egongo da prest.

Proiektu hau CodeSyntax Eibarko enpresaren eskutik heldu da eitb.com-era, Umap proiektuaren esperientzian oinarrituta eta multimedia webgune bati egokituta.