2011/07/18

'Euskal Encounter'ek ostiral honetan irekiko ditu ateak

XIX. edizioa uztailaren 22 eta 25 artean izango da, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-n (BEC). Aste Santuan agortu ziren salgai jarritako 6.000 sarrerak.

"Euskal Encounter"-en XIX. edizioa uztailaren 22-25 artean ospatuko dute. Espainiako elkargune informatiko handiena da komunikabideek "zertxobait ahaztuta" duten arren, ziurtatu du Bizkaiko Foru Aldundiko Euskararen Sustapenaren zuzendari nagusiak. Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) bilduko dira, berriro ere, informatikaren jarraitzaileak eta profesionalak.

"Euskal Encounter"-en antolatzaile nagusiak, Sabino San Vicentek, parte-hartzaileen fideltasuna eskertu nahi izan du, Aste Santurako 6.000 sarrerak salduta baitzeuden.

Pertsona guzti horiek eta 120 kilometroko sarearen bidez elkarrekin konektatutako 4.096 ordenadore-postuk Internetara segundoko 20 Gbeko sarbidea izanda, aisia eta ezagutza partekatzeko prest egongo dira.

Antolatzaileen arabera, parte-hartzaileen % 89 gizonezkoak dira, eta batez beste 27 urte dituzte. Horietatik, ia erdia Euskal Herri kanpotik datoz.

Aurten, enpresen arteko lehiaketa bat egingo da, eta parte-hartzaileek euren ideiak eta sorkuntzak erakunde ezberdinei erakusteko aukera izango dute. Era horretan, informatikari buruzko lan-burtsa bat sortuko dute.

Ekitaldirako erabiliko diren 35.000 metro karratuak, bi pabiloi, hiru zona nagusitan banatuko dira: "Euskal Party"k arte digitalaren lehiaketak eta hasiberrientzako jokoak hartuko ditu, besteak beste; "Gamegune"n "Bideo-jokoen Nazioarteko Lehiaketa" izango da, sarietan 22.500 euro banatuko dituzte; eta azkenik, "Opengune" jendaurrekoari irekitako gune bat da, hitzaldiak debalde emango dira bertan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario