2011/07/04

Facebookek bideo txat zerbitzua ezarri dezake aste honetan

Sare sozial ezagunak, berrikuntza handi bat eman dezakeela iragarri du Skype zerbitzua bere sareetan integratu duela eta.

Facebook aste honetarako berrikuntza handi bat aurkezteko lanetan ari da. Txat bidezko elkarrizketetan bideoa erabiltzeko aukera jartzeko lanak egiten ari dira, zenbait informazioen arabera.

Mashable atariak jakitera eman duenez, Sare sozialak bideo bidez deiak egiten utziko luke Skype zerbitzua bere sarean integratu ostean. Hala ere, datozen egunetan Facebookek zerbitzu honen berri ofiziala emango duela uste da.

Facebookek joan den astean esan zuen zerbitzu berria prestatzen ari zirela, eta antza datozen egunetan baieztatuko dute ofiziaki zerbitzua euren sarean txertatzen dutenean.

Zurrumurru asko zabaldu dira Facebookek egin behar duen berrikuntzaren inguruan, eta esames guztien arabera, Facebookek bideo bidezko deiak egiteko aukera jarriko du. Mashable atariaren arabera, Facebook sareko barneko iturri batek, berrikuntzaren inguruko baieztapena eman du.

Facebooken bideo txata jartzeko ideia ez da berria, baina aplikazio hau txertatzeko unerik egokiena da orain. Facebookek bideo bidezko deiak egiteko aukera ezartzeak, Google+ ekimenarekin lehiatzeko aukera ematen dio. Bideo txatarekin Googleko txataren maila berean geratzea lortuko du, eta horrela, lehiakortasun handiagoa izango luke.

Facebookeko bideo zerbitzua Skyperen bidez lortu ahal izango da. Skypek bere aplikazioaren publikazioaren amaiera iragarri zuen joan den astean eta honek Facebooki lagunduko dio bere zerbitzuan bideo sistema integratzen. Ez du kointzidentzia ematen Facebookek berrikuntza baten berri ematea VoIP konpainiak APIrena publikatu ondoren.

Bi zerbitzuen arteko aliantzak, Facebookeko bideo txataren inguruan espekulatzea dakar, baina hala ere, berrikuntzaren inguruko albiste ofiziala eman arte ezin izango da jakin zein funtzio dituen bideo txatak, ezta zein aukera eskaintzen dizkion erabiltzaileei ere.


No hay comentarios:

Publicar un comentario