2011/07/22

Gaur Euskal Encounterren, Fast Modding eta Hack It/Solve It lehiaketak

Topagune informatikoaren programa hainbat ekimenez beteta dago eta eitb.com-en atari berezian zuzenean ikusi ahal izango duzu.

Euskal Encounterren XIX. edizioa gaur hasiko da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC) eta uztailaren 25era arte ospatuko da ekitaldia. Gaur izango da topagune informatikoaren lehenengo eguna, eta hainbat ekitaldi izango dira bertan, Fast Modding eta Hack It / Solve It lehiaketak, besteak beste.


Fast Modding lehiaketan sei taldek elkarren aurka egin beharko dute, tailerrean. Bakoitzak mahai bat, kaxa bat, erremintak eta materiala izango ditu eta ekitaldiak irauten duen bitartean, kaxa bat eraiki beharko du taldeak.


Hack It / Solve It lehiaketan, berriz, bakoitzak bere azkartasuna erakutsi beharko du. Hack It lehian partaideak hacking-a, alderantzizko ingeniaritza, kriptografia, logika eta puzzleak izango dituzte lanabes. Aurten, lehiaketa bi eremu horietan banatuko da: Hack It (programazio eta alderantzizko ingeniaritza mailetarako) eta Solve It (logika, puzzle eta asmakizun mailetarako). Hacker eta Solver onenarentzat sariak egongo dira, eta talde onenarentzat ere sari bat izango da.


Hemen ikus dezakezu gaurko programa osoa:
10:00 Sarearen konexioa eta Euskal Encounter XIX-ren hasiera
11:00 GameGune lehiaketaren hasiera
12:00 Euskal Encounter XIX-ren inaugurazio ofiziala
15:00 Fast Modding txapelketaren hasiera
16:00 Future Modding Tournament 2011-ren aurkezpena
16:30 Modding eta overclocking lehiaketen izen-ematearen hasiera
18:00 LipDuberako entsegua
19:30 Deadline: High Quality Music, Multicanal, 2D eta 3D grafikoak
20:00 Zakuen lasterketa
21:00 Hack It / Solve It hasiera
22:00 Lanen emanaldia: Multicanal, HQ music, 2D eta 3D grafikoak
23:00 Demoshow
23:00 NFS World Future Arena lehiaketaren hasiera


Euskal Encounterren gertatzen den guztia eitb.com-en atari berezian ikusi ahal izango duzu, zuzenean, gaur 12:00etatik 21:00etara.



No hay comentarios:

Publicar un comentario