2011/07/23

Gaur Euskal Encounterren, 'fastmovilmetrajea', frikitesta eta lipduba

Hiru ekimen horiez gain, hainbat ekitaldi gehiago izango dira gaur Euskal Encounterren. eitb.com-en atari berezian ikusgai izango da, zuzenean.

Gaurkoan ere, Euskal Encounter ekitaldiz beteta egongo da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC). 'Fasmovilmetrajea', frikitesta eta lipduba izango dira ekitaldi azpimarragarrienak.


'Fastmovilmetraje'n parte hartzeko, film labur bat grabatu beharko da, kamera digital edo telefono mugikor batez (gehienez, 3 minutuko iraupena), goizean proposatuko den gaiarekin bat datorren gidoia aurkeztuta. Film laburrek originalak eta berriak izan behar dute, eta originalitatea eta gidoia baloratuko dituzte bereziki, eta baita kalitate teknikoa ere. Fotomuntatzeak, 3D elementuak eta digitalizaziotik abiatzen diren marrazkiak ez dira onartuko.


Frikitestak izugarrizko arrakasta izan zuenjoan den urtean, eta aurten ere aukera izango dute frikiek. Anime eta ci-fi-a beste inork baino hobeto ezagutzen duzula, mahai jokoetan (Warhammer, rol jokoak) aditua zairela, bideojokoetan (Monkey Island, Final Fantasy) onena zarela, eta literatura frikiaz eta pelikula mitikoen uneez gozatu duzula frogatu ahal izango duzu.


Lipduba izango da eguneko beste ekitaldi garrantzitsu bat; musika bideo bat egiteko pertsona talde batek ezpainak, keinuak eta mugimenduak abesti batekin sinkronizatzean datza. Sekuentzia plano batean filmatzen da, eta bertan partaideak playback-a egiten dute. Nena Daconteren "Tenia tanto que darte" abestia aukeratu dute aurten lipduba egiteko.


Hau da gaurko programa osoa:
11:00 'Fastmovilmetraje'ren gaia
11:00 GameGune lehiaketaren bigarren egunaren hasiera
12:00 Futbol 3 lehiaketaren hasiera
16:00 'Fast Relato'
16:00 Elektronika eta argiztapen ikastaroa Chentinoxen eskutik
17:00 Mozorro lehiaketa
17:00 Oparien zozketa FutureWorks erakusmahaian
18:00 Fast 3D compo
18:00 Arduino tailerra
18:00 LipDub-aren grabazioa
19:30 Deadline: 3D animazioa eta Wild Compo
20:00 Frikitesta
22:00 Fastmovilmetraje eta argazki eraldatuak entregatzeko unea
22:00 Lanen emanaldia: Fast 3D, Wild Compo, 3D animazioa
00:00 'Fastmovilmetraje'ko eta argazki eraldatuen lehiaketako lanen emanaldiak
01:00 Bakarrizketa eta air guitar txapelketa


Euskal Encounterren gertatzen den guztia eitb.com-en atari berezian ikusi ahal izango duzu, zuzenean, gaur 12:00etatik 21:00etara.


No hay comentarios:

Publicar un comentario