2011/07/24

Gaur Euskal Encounterren, MP3 esperimentua eta Al Contest lehiaketa

Ekimen ugari izango dira gaur ere Euskal Encounterren, eta eitb.com-en atari berezian ikusi ahal izango dira, 12:00etatik 01:00etara.

Gaur, Euskal Encounterren hirugarren eguna da eta Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren (BEC)  eta, aurreko egunetan bezala, programazioa bete-beteta dator. Hainbat ekitaldi izango dira, besteak beste MP3 esperimentua, bikoizketa lanen lehiaketa eta Al Contest lehiaketa.


Hirugarren urtez jarraian, The Euskal Encounter MP3 Experiment ekitaldiarekin kaosa iritsiko da. Parte-hartzaileek mp3 artxibo bat jaitsi beharko dute, eta jarraibide batzuk bete beharko dituzte, denok batera artxiboa entzuten duten bitartean. Horrela, pertsona talde batek modu koordinatuan ahots bati erantzungo dio, modu koordinatuan, baina bertan parte hartzen ez dutenentzat ulertezina izango da elkarrizketa.


Bikoizketa lehiaketarako, bideo batzuk proposatuko dituzte (pelikulak, iragarkiak, bideoklipak) eta audioa kenduko diete. Parte-hartzaileek, beraz, bideoaren protagonistei ahotsa jarri beharko diete. Gainera, balizko efektu bereziak asmatu eta abestien hitzak aldatu ere egin beharko dituzte. Bideoa egiteko, nahikoa izango dira mikrofono bat eta irudimen pixkat bat.


Al Contest lehiaketan, robot batentzako adimen artifiziala programatu beharko da. Lehiaketa Google Al Challenge formatuan oinarrituko da.


Hau da, beraz, gaurko programazioa:
11:00 GameGune lehiaketaren azken egunaren hasiera
11:00 Globo jaurtiketa
12:00 Futbol 3ren finalerdiak eta finala
12:00 Deadline: Open Game Compo, Open Demo Compo eta Open Intro Compo
16:00 Deadline Al Contest
16:00 Maskoten lehiaketa
16:00 Binilo eta pintura tailerra
17:00 MP3 esperimentua
17:00 GameGuneren finala
18:00 Fast 2D compo
18:00 Overlocking hizketaldia eta memoriak
19:00 Al Contesten emanaldi finalak
20:00 Fastcrimping
20:00 Moddling eta overclocking lehiaketen sailkapena
22:00 Deadline bikoizketen lehiaketa, argazkigintza lehiaketa eta antzekotasunen lehiaketa
22:00 Lanen emanaldia: Fast 2D, Game Compo, Intro Compo, Demo Compo
00:00 Bikoizketen emanaldia eta antzekotasunen lehiaketa


Euskal Encounter zuzenean jarraitu ahal izango da aurreko egunetan bezala. Gaurkoan, ordea, 12:00etatik 01:00era izango da ikusgai eitb.com-eko atari berezian.


'Euskal Encounter'

No hay comentarios:

Publicar un comentario