2011/07/20

Google+ek 18 milioi erabiltzaile ditu dagoeneko

Hiru aste daramatza Interneten, eta egunetik egunera milioi bat erabiltzaile lortu ditu, gutxi gorabehera. Orain, hasierako abiadura hori zertxobait moteltzen hasi da.

Google+ek 18 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu Sarean dagoneko. Egunetik egunera milioi bat erabiltzaile gehiago lortzen ditu, gutxi gorabehera, beta bertsioan hiru aste eman ondoren.

Halere, hasierako hazkunde hori moteltzen ari da,  joan den astean inoizko hazkunderik handiena izan ostean, % 50eko jaitsiera izan baitu sare sozialak.

Dena den, Paul Allene ancestry.com webguneko zuzendari eragileak aurreikusi bezala, ez da 20 milioi erabiltzaileetara iritsi. Erabiltzaileen balizko kopuru bat ezartzeko, sare sozialeko erabiltzaileen abizenek AEBetako populazioan duten pisua zehazten du. Oraingo honetan, 1.000 abizeneko lagina erabili du.

Allenen arabera, Eric Schmidt Googleko presidenteak duen ikuspegia taldeak hobeto osatzea, eta Googleren beste jabetza batzuetan partekatzea da. Analistak garrantzia eman dio azken horri, "munduan mila milioi pertsona baino gehiagok Googleren produktuak erabiltzen baitituzte, besteak beste, bilatzailea, Youtube eta Blogger".



No hay comentarios:

Publicar un comentario