2011/07/15

Googlek erabiltzaileak sarituko ditu albisteak irakurtzeagatik

Bilatzaileak Google Newsen diseinu berria kaleratu du eta etiketa sistema berriarekin gehien irakurtzen dutenak sarituko ditu dominekin.

Google ez da gelditzen eta trenari bagoiak gehitzen dizkio etengabe. Azkena Google+ izan zen eta azken asteotan diseinu berriak aurkeztu ditu eta zerbitzuan hobekuntzak egin dituzte.

Gaur, teknologia enpresa erraldoiak Google Newsen diseinu berriarekin nahastu ditu bazterrak. Gainera, albisteak irakurtzen dituzten erabiltzaileak saritzeko tresnak jarri ditu martxan, blog ofizialean jakitera eman duenez. Erabiltzaileak dominak jasoko ditu irakurtzen dituen albisteen eta maiztasunaren arabera.

Google Newsen bitartez Sarean argitaratzen diren albisteak bila daitezke azkar azkar. Bilaketa aurreratua egiteko aukera ematen du, hau da, bilaketa gaiaren, dataren edo garrantziaren arabera egin daiteke.

Dominak pribatuak dira, hau da, ezin ditu edonork ikusi hasieran; gero, erabiltzaileak nahi badu, publiko egin ditzake gainerako erabiltzaileek ikus ditzaten. Horrela, erabiltzaileen lagunek ikusi ahal izango dute besteak zein interes dituen edo zertan den aditua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario