2011/07/20

Guggenheim, Iphoneko aplikazioa duen Espainiako lehenengo museoa

Horren bidez bisita planifikatu, programazio eta ekimenak kontsultatu, eta 300 irudi, bideo eta audio baino gehiago jaitsi daitezke.

Guggenheim Bilbao Museoa Iphonerako aplikazioa duen Espainiako lehenengoa museoa da. Horren bidez, bisita planifikatu, programazioa eta ekintzak kontsultatu, eta 300 irudi, bideo eta audio baino gehiago jaitsi daitezke. Bertsio horren ostean Android sistemako smarthphoneetarako eta Ipaderako garapenak etorriko dira.

Aplikazioa App Storetik deskargatu daiteke, 2,99 euroren truke, eta erdaraz, ingelesez eta frantsesez erosi ahalko da. Erabiltzaileek ibilbide luzea egin ahal izango dute artisten obretatik, aplikazioa duenak "audiogidetako pista guztiak izango dituelako".

Aplikazioak bost atal ditu: Lehena museoari eskainita dago, oro har, eta haren historiari, Guggenheim markako museoen sareari, planoei eta sare sozialei buruzko informazio ematen du. Agendaren sailak, aldiz, programazioa aurkezten du, bisita egiteko garaian programatutako erakusketak ezagutzeko aukera emanez.

Beste atal bat eraikinari dagokio, eta proiektuaren irudi eta bideoak daude ikusgai bertan. Gainera, Frank Gehry Guggenheim museoren sortzaileari buruzko informazioa erakusten du.

Bildumak ere gune nabarmena hartzen du: lanei buruzko irudi eta fitxa zehatzak, artisten biografiak, eta pieza jakinen audio eta bideo artxiboak.

Azkenik, Guggenheim Museoa ikusi nahi duten pertsonentzako atal bat dago. Ordutegi eta salneurriak kontsulta daitezke bertan, programatutako ibilbideak ikusi eta nork bere bisita diseinatu ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario