2011/07/13

Iktusa izan dutenek errehabilitazioa egiteko robota diseinatu dute

Valentziako La Fe Ospitalean frogatzen ari diren gailu honek iktus bat izan dutenen osasun egoera on line jarraitzea ahalbidetuko du.

Tecnaliak eta FIKek -zahartze eta urritasun arloak aztergai dituen enpresa ekimen bat- ArmAssist proiektua aurkeztu dute asteazken honetan Miramongo Parke Teknologikoan (Donostia). ArmAssist iktus bat izan duten gaixoek errehabilitazioa etxean jarraitzeko robota da.

Valentziako La Fe Ospitalean ari dira gailu berria frogatzen. gaixoek gaitasun neuromuskularra berreskuratzea eta medikuek hauen on line jarraipena egitea ahalbidetuko ditu robot honek. Gailu mugikor batek eta bideojokoen software plataforma batek osatzen dute robota. 

Oinarri mugikor horrek erabiltzaileari lotzen zaio protesi baten bitartez. Honek sorbaldaren eta ukondoaren mugimenduak hautematen eta neurtzen ditu. Aipatutako oinarri horrek ordenagailu estandar batera lotuta dago, eta besoaren mugimenduak eta gorputz-adar horien errehabilitaziorako garatutako bideojokoen eskakizunak erlazionatzen ditu ordenagailuak.

15 milioi bat lagunek iktus bat izaten dute urtero, eta 5 milioi bat lagunari urritasun kronikoren bat geratzen zaio.

Gaixoei errehabilitazioa etxean egiten lagunduko die robot honek. Argazkia: EITB

No hay comentarios:

Publicar un comentario