2011/07/19

Jokoak sarean sortu eta partekatzeko lehen plataforma abiarazi dute

Netgamix du izena eta bertan parte hartzeko, joko dibertigarriak eta hezigarriak aurkeztu beharko dituzte erabiltzaileek.

Jokoak sarean sortu eta partekatzeko Netgamix plataforma ipini dute martxan. Hainbat kategoriatan sailkaturiko jokoak aukeratu ahal izango dituzte erabiltzaileek: artea, geografia, historia, musika, manga edo animea, esaterako. Sorkuntza guztiekin sailkapen bat osatuko dute, onena aukeratzeko. Oraingoz, 300 joko eta 2.500 erabiltzaile izatea erdietsi du beta bertsioak.

Zerbitzu bereziak enpresentzat

Plataformak zerbitzu bereziak eskainiko dizkie enpresei. Izan ere, hala nahi izanez gero, joko intuitibo eta atseginak ipini ahal izango dituzte euren webguneetan, bezeroek jokatu dezaten.

Beste hainbat erabilera ere garatu dituzte Netgamixen. Adibidez, jokalariak sarituko dituzten promozioak edo txapelketak antolatu ditzakete joko horiei esker, bezeroen parte hartzea sustatu eta bide batez, fidelizatzeko.

'Netgamix'

No hay comentarios:

Publicar un comentario