2011/11/19

phpQuery - jQuery-ren potentzia serbitzari aldean

code.google.com serbitzarian phpQuery (http://code.google.com/p/phpquery/) liburutegia (Elhuyar??) dugu zintzilikatuta.

Liburutegi honek CSS3-ak erabiltzen dituen aukeratzaileak ditu erabilgarri jQuery-k javascript-en egiten duen legez. Modu horretan DOM dokumentu batetan nabigatu behar badugu, aukeratzaile horiekin lan eginez errendimendu eta eraginkortasun haundiagoa lortu dezakegu.

Bere alde duen beste puntua, inoiz jQuery erabili izan badugu aukeratzaileekin lan egitea ez digula aparteko lanik eragingo.

Bitxikeria modura, .deb pakete modura aurkitu dezakegu Debian sistementzako. Alde txarra, kasu honetan gure hosting-eko zerbitzarian root baimenik gabe, ez digula ezertarako balio izango.

2011/11/16

Euskara Iruditan Ekimena!



Euskara Iruditan izeneko mosaiko erraldoia eraikitzen ari gara sarean www.gukereeuskaraz.net webgunean.



Euskarak historian, norberaren bizipenean, hirian, gizartean... izan duen eta duen presentzia iruditan jasotzen ari gara. Irudien mosaiko anitza bezain deigarria osatu nahi dugu sarean, herritarrekin elkarlanean, euskararen erabileran gertatu den bilakaera iruditan jasoz. Zuk zeuk kargatu dezakezu irudia webgunean modu errazean eta automatikoki argitaratuko da webguneko mosaikoan. Irudiaren edukia edonolakoa izan daiteke. Baldintza bakarra da irudiak zuretzat euskararekin lotzen duen esanahi berezia izatea eta irudia laguntzen duen testuan (103 karaktere gehienez) hori azaltzea.

Parte hartu eta zabaldu mezua!

MySQL ez da database bat?

Gaur arratsaldean Arkitektura Patroi kurtso batetan:

Microsoft-eko Partner-ak (MP aurrerantzean): Integritate Erreferentziala erabiltzen dezutenian...
Nik: Ez dugu databasearen Integritate Erreferentziala erabiltzen
MP: Nola????
Nik: MyISAM da orain arte erabili dugun database motorea, azkarragoa da kontsultetan InnoDB baino, eta guk kontsulta gehiago ditugu idazketak baino. Tamalez honek ez du Integritate Erreferentzialik. Integritatea kode bidez mantentzen dugu...
MP: Gaizki duzue hori. Integritate erreferentziala behar du planifikazio denboran. Kanpoko klabea behar du eta integritate erreferentzialik gabe ezin go du kontsulta egiteko biderik onena bilatu...
Nik: Ba egiten du... Eta InnoDB-k baino azkarrago
...
(3 segundutan pentsatzen egon da gero)
...
MP: Databasetaz ari ginen ezta?

Txiste modura bota duela iruditu zaio jendeari... Agian bai, baina niri bere prepotentzia ikusita bere ahuleziak izkutatu nahi izan dituela iruditu zait Software Askearen barne eta Interneten askoz gehien erabiltzen den zuzenean databasea deskalifikatzen.

Zuri zer iruditzen zaizu?



2011/11/12

Presak sorkuntza hiltzen du

Hurrengo bideoan Kreativ Magazinekoak eginiko esperimentu bat azaltzen da. Bertan presak sorkuntzan duen eragin negatiboa modu sinple bezain eder eta eraginkorrean  azaltzen du.

Onena, ikustea...



2011/11/10

How To Go Mobile?

How To Go Mobile, Google-k www.howtogomo.com helbidean sortutako zerbitzua da. Bertan, web orriak mobilean egoki ikusteko herramintak aurki ditzakegu.

Bide batez, gure enpresak behar izanez gero, garapen horietan espezializatutako zenbait enpresa agertzen zaizkigu. Oraingoz ez da ageri gure ingurukorik eta bilatu dudan arren geurea gehitzeko aukera haundiegirik ere ez dugu ikusi.

Bestalde, eskeintzen duen zerbitzuaz aparte, web orri, honek badu berezitasun bat: IKUSGARRIA DA!. Benetan nabigazio zoragarria du.HTML guztia hasieratik kargatzen da eta jQuery eta Rafael bezalako javascript framework-ak erabiliaz, begientzako ikusgarria den Prezi programa gogoratu dit.

Benetan web ikusgarri bezain erabilgarria, HTML5 teknologia erabiliaz eta zerbitzu berriak erakusten, bisitatu eta gozatu!

2011/11/08

Baga Biga Blogger-en!

Kaixo berriro ere!

Denbora askoan utzi ondoren hemen naiz Wordpress utzi eta Blogger plataforma probatuaz. Mantenimenduan denbora aurrezteko erabakia hartu dut, idatzi beharrean, horretan pasatzen bait nuen denbora aurreko plataforman.

Hori gaindituta, hemen naiz berriz, Interneten ikusitakoak zuei helduarazten, ahalik eta sarrien idazteko ideiarekin nator eta ea kunplitzen dudan,

Ondo segi!


2011/11/03

Telefono mugikorra erabiltzeak minbizia eragin lezake ? (II)

Gai honek eztabaida asko sortu izan du azken urteotan. Nik onartzen det inork ez dakiela zientziak gai honi buruz hemendik eta 100 urtera zer esango duen, agian egia izango da teknologia hau kaltegarria dela eta 100 urte behar direla hori frogatzeko, baina izango ez balitz zer ? Batzuk diote inork ez duela kontrakoa frogatu, hau [...]

Valentziako enpresa batek Apple konpainia menperatu du, auzitegietan

2010eko azaroan, Applek jabetza intelektualaren aurkako delitu bat salatu zuen eta Valentziako enpresaren tabletak aduanan geldiaraztea eskatu zuen, bere iPad famatuaren kopiak zirelakoan.

Nuevas Tecnologias y Energias Catala Valentziako enpresak Apple konpainia menperatu du, auzitegietan. Applek iPad gailuen plagio bat merkaturatzeagatik salatu zuen Valentziako enpresa, baina epaileak salaketaren behin-behineko largespena erabaki du.

Azken hilabeteetan, patenteekin erlazionatutako hainbat lege-gatazkak izan dira. Applek, besteak beste, Samsungekin izan du gatazka, auzitegietan. Bi enpresek, batak bestearen gailuen merkaturatzea geldiarazten saiatu dira.

2010eko azaroan, Applek jabetza intelektualaren aurkako delitu bat salatu zuen eta Valentziako enpresaren tabletak aduanan geldiaraztea eskatu zuen, bere iPad famatuaren kopiak zirelakoan.

Jasotako informazioa aztertu ostean, epaileak jokabideak largestea eta enpresa valentziarrari arrazoia ematea erabaki du.

NT-K Valentziako enpresaren tableta. Argazkia; NT-K

2011/11/02

Renfeko trenek doako Wi-Fi sarea izango dute

Luzerako eta aldiriko bidaietan izango da eskura doako eta haririk gabeko sare hau. Oraindik frogetan dago eta hemendik gutxira, benetako bidaiariekin frogatzen hasiko dira.

Renfe konpainiak baieztatu duenez, haren trenek Wi-Fi doako eta haririk gabeko sarea izango dute. Oraindik frogetan dago, 1.200 trenetan sarea ezartzeko "tarte denbora bat" izango da beharrezkoa, hura burtzeko behar den finantziazioa dela eta.

Renferen arabera, Wi-Fi sare bat aldiriko zein luzerako bidaiariek gehien eskatutakoaren artean dago. Ekimena frogetan dagoen arren, "emaitza positiboak" eman ditu dagoeneko eta datozen hilabeteetan frogak egingo dira benetako bidaiariekin, Lucas Calzado Arija Renfeko Teknologia eta Sistema zuzendariak Renfeko blog ofizialean jakinarazi duenez.

Tren batean Wi-Fi sarea jartzea ez da ezinezkoa baina "zonalde bakoitzean komunikazio operadoreek eskaini dezaketen estaldura eta trenaren abiadurak baldintzatu dezakeela kontuan hartzeko elementuak dira", azpimarratu du zuzendariak.