2012/02/29

Gaztelania-euskara itzultzaileak hautsak harrotu ditu Interneten

Twitterreko erabiltzaileek itzulpenen kalitatea kritikatu dute, eta adibide asko eman dituzte.

Atzo Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako gaztelania-euskara itzultzaile automatikoak polemika handia piztu du Interneteko sare sozialetan, itzulpenen kalitatea ikusita.

Twitterren, hainbat erabiltzaile ari da aplikazioak emandako itzulpenak zabaltzen, #itzul etiketa erabiliz. Adibide batzuk:

@euskaljakintza: Gracias por enviarme el enlace al traductor = Ezkontza niri itzultzaileari bidaltzeko graziak :-) :-)

@joxe: Necesito una cazadora de niña = Bat behar dut zamarra neskako

@jorbe: Mañana y tarde > Bihar eta berandu !!!!!!!!! #mundiala

@Gumuzio: 'el lehendakari hace pira a euskera' honela itzuli du: lehendakariak sua egiten dio euskarari.

"Itzultzailearekin jolastea zein dibertigarria den" ere aipatu du erabiltzaile batek.

Umore kutsua kenduta, baina, beste erabiltzaile batzuek kezkak eta galderak igorri dizkiote Jaurlaritzari. Hori horrela, @oaraolaza-ri itzultzailea Bartzelonako enpresa batek egin izana arraroa iruditu zaio, eta @jorbe-k itzultzaileak Opentrad edo Google Translate zertan hobetzen duen galdetu du.

Itzultzailtzailearekin "Mihiluze" saioko Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano lankideak "pozik" egongo direla ere esan du batek.





ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Milioi bat dolar, Googleren Chrome 'hackeatzea' lortzen duenarentzat

CanSecWest Security konferentziaren baitan antolatu du Googlek, beste behin, Pwn2Own lehiaketa. Parte hartzaileek Chrome nabigatzailearen akatsak topatu beharko dituzte.

Google harro dago Chrome nabigatzaileaz eta 'hackerrei' akatsak bilatzeko desafio egin die. Konpainiak adierazi duenez, lortzen duenak saria eskudirutan jasoko du eta, guztira, miloi bat dolar banatuko dute.

CanSecWest Security konferentziaren baitan antolatu du Googlek, beste behin, Pwn2Own lehiaketa. Helburua parte hartzaileek Chrome nabigatzailearen akatsak topatzea izango da. Horrela, Googlek Sarea seguruagoa izatea nahi du.

Aurtengo arrakasta kopurua handitzeko, milioi bat dolarreko saria iragarri dute, Googlek The Chronium Blog blogean adierazi duenez.

Sariak hiru sai letan banatu dirutze, 20.000 eta 60.000 dolar bitartean, topatutako akatsaren larritasunaren arabera. Gainera, irabazle guztiek Chromebook bat jasoko dute.

Google Chrome nabigatzailea. Argazkia: Google





ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Ezagutu euskal errepideen egoera Twitter bidez

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak kontua ireki du Twitterren.

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak kontua ireki du Twitter eta kanal bat Youtube sare sozialetan.

Twitter bidez, EAEko errepide sareko gertaeren eta trafikoaren egoeraren inguruko oharrak zabalduko dituzte, eta Youtubeko kanalean ikus-entzunezko lau bideo jarri ditu, oinezkoen harrapatzeen ingurukoak.

Youtube kanalean gaur aireratu dituzten bideoetan oinezkoak harrapatzeko arrisku egoera batzuk erakusten dituzte (ikuspen eskaseko bidegurutzeak, egoera atmosferiko txarrak...), eta herritar guztiei zuzenduta daude, baina adinekoei eta nerabeei bereziki. Horren helburua harrapatzeen arriskua saihesteko jokabide eta ohitura prebentiboak bultzatzea da .

Sarean ez ezik, 251 udaletan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 500 ikastetxetan eta 200 autoeskolatan ere zabalduko dituzte bideoak.

Ikus-entzunezko bakoitzak bi minutu inguruko iraupena du eta aholkuak ematen ditu jokabide zuzena izateko kalea zeharkatzean, errepide batetik oinez ibiltzean eta egoera klimatologiko eta ikuspen txarrak direnean.

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak kontua ireki du Twitterren.





ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

iPad 3 martxoaren 7an iritsi daiteke

Applelek martxoaren 7an ekitaldi bat iragarri du San Frantziskon, itxura guztien arabera, bere tableta ospetsuaren azken bertsioa aurkeztuko du bertan.iPad 3a martxoaren 7an ezagutuko da ziur aski, Apple enpresak ekitaldi bat iragarri du egun horretan San Franciscon, eta itxura guztien arabera bere tableta ezagunaren bertsio berria aurkeztuko du.

Komunikabideei ekitaldira joateko deia egin die enpresa teknologikoak. Deialdian iPad baten pantailaren argazkia ikusten da eta honako mezu hau: "Benetan ikusi eta ukitu behar duzun zerbait daukagu".

2010ean eta 2011n Applek urteko lehen ekitaldian bere tableta iraultzailea aurkeztu zuen.



Apple-en tableta berria iristear. Argazkia: EITB





ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Gaztelaniatik euskarara, zuzenean Interneten

Eusko Jaurlaritzak itzultzaile automatikoa jarri du martxan Sarean. Testu laburretarako omen da aproposa.

Gaztelaniatik euskarara itzulpen automatikoak zuzenean egiteko tresna jarri du abian Eusko Jaurlaritzak Interneten. Testu laburretarako omen da aproposa.

Edonork du posible du gaur gaztelaniatik euskararako itzulpena modu automatiko eta erraz batean egitea. Nahikoa da Eusko Jaurlaritzak prestatu duen itzultzaile automatikoaren web orrira joan, testua, edo webgunea sartu, eta itzulpena berez dator.

Interneten eskura dagoen itzulpen sistema hau Eusko Jaurlaritzak bere intranetean eta bere itzulpen zerbi tzuetan trebatuko du bereziki. Erabili ahala hobetuz joango da horrela.

2007an hasi zen ikertzen Eusko Jaurlaritza aukera hau, eta Lucy software enpresa alemaniarrak garatu du Bartzelonan. Lana ez da erraza izan.

Bartzelonako konpainia honek 30 hizkuntza indoeuroparren arteko itzulpen sistematan aurkitu ez dituen oztopoak aurkitu ditu euskararen berezitasunengatik.

Sistema honek baditu bere mugak, eta tentu handiz idatzi behar dira itzuli beharrezko gaztelaniazko testuak.

Itzulpen kalitatea hobetu egingo da itzulpenen multzoa handituz doan heinean, eta aldi berean, hasi dira datorren urtean euskara-gaztelania eta ingelesa-euskara itzulpenak egin ahal izateko prestakizunak.

Gaztelania-euskara itzultzailea. Argazkia: EITB





ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/02/28

Visak sakelako telefonoarekin ordaintzeko aplikazioa aurkeztu du

Erabiltzaile batek beste bati ordainketak egiteko edo dirua bidaltzeko aukera eskaintzen duen P2P (person to person) aplikazioaren berri eman du Visak Bartzelonako kongresuan.

Londresen egingo dituzten Joko Olinpikoetako hiri olinpikoetan autobuseko txartela ordaintzeko edo erosketa txikiak egiteko aukera eskainiko du Visak Bartzelona Mobile World Congressean (MWC) aurkeztu duen sistemak. Zerbitzu berri horrekin, erabiltzaileak zerbitzu hori erabiltzeko prestatuko diren saltokietan, telefonoa erabili ahalko du. Ekimen berri hau Visak Lloyds bankuarekin eta O2 konpainiarekin lortu duen akordioari esker jarriko dute martxan.

Visaren sistema berria duen telefono bat erakutsi dute Mobile World Congressean. Argazkia: EFE





ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/02/27

Musika taldeen kontzertuei buruzko informazio pertsonalizatua, Googlen

Sistema berri bati esker, erabiltzaileak bilatutako musika taldeak dituen zuzenekoen gaineko informazioa ematen du bilatzaileak.

Musika taldeen kontzertuei buruzko informazioa eskainiko du Googlek. Interneteko bilatzaile ezagunenak iragarri duenez, erabiltzaileak bilaketa egiten duen tokia kontutan hartuta, bilatutako taldeak leku horretan dituen zuzenekoen gaineko informazioa emango du.

Egunetik egunera bilaketa sistema hobetzen ari da Google. Erabiltzaileen beharrizanetan oinarrituta, bilaketen emaitzak egokituz joan da. Guzti hau, erabiltzaileak denbora aurrezteko helburuarekin egin da. Eta orain, musikarekin lotutako bilaketen arrakasta ikusita, erreminta berri hau jarri du martxan. Antza denez, asko dira musika taldeei eta abeslariei buruzko informazioa bilatzen duten erabiltzaileak.

Nola funtzionatzen du?

Momentuz ingele seko bertsioan soilik erabili daiteke zerbitzu hau. Erabiltzaileak musika talde bati buruzko bilaketa egiten du eta sistema berri honek, datu basea aztertu ostean, artista horrek bilaketa egin den tokian dituen emanaldiak iragartzen ditu.

Datak eta sarreren salmenta

Kontzertuen datak ez ezik, sarrerak non eta noiz erosi ahal diren ere erakusten du sistema honek.

Google. Argazkia: EFE





ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/02/26

Appleko aplikazio bat deskargatu eta hamar mila dolar irabazi

25.000 milioi garren deskarga jaisten duenak hamar mila dolarreko oparia jasoko du. Aplikazioarik erosi gabe ere, formulario bat beteta, oparia irabazteko aukera dago.

App Storetik deskargak egiten dituzten mundu osoko erabiltzaileekiko esker on gisa, Apple konpainiak sari bat emango duela iragarri du.

Apple konpainiak hamar mila dolar oparituko dizkio aplikazio dendatik 25.000 milioi garren deskarga egiten duenari.

"Deskarga ezazu 25.000 milioi garren aplikazioa eta App Storeko 10.000 dolarreko opari txartel bat irabazi dezakezu . App Store  bisitatu behar duzu eta zure app onena izan daitekeena deskargatu", jarri du konpainiak bere webgunean.

Aplikaziorik erosi ezean ere oparia irabazteko aukera dago. Formulario bat betez gero, irabazlea izan zaitezke.


Apple konpainiak sari potoloa emango du. Argazkia: apple.com





ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/02/23

Google etorkizuneko betaurrekoak prestatzen ari da

Betaurrekoek datu-baseekin alderatutako irudiak jasoko dituen kamera eta Googleren GPS zerbitzua izango dute. Bilaketen emaitzak betaurrekoetan bertan ikusiko dira.

Google etorkizuneko betaurreko batzuk prestatzen ari da, New York Times egunkariak argitaratu duenaren arabera. Gailu berriak Android sistema, datu-baseekin alderatutako irudiak jasoko dituen kamera eta Googleren GPS zerbitzua izango du. Bilaketen emaitzak betaurrekoetan bertan ikusiko dira.





ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/02/22

MegaUploadeko sortzailea, Kim Dotcom, aske

Epaileak baldintzapeko askatasuna eman dio. Dotcom ezingo da Interneten sartu ezta etxetik urrundu ere.
MegaUploadeko fundatzailea, Kim Schmitz 'Dotcom', aske geratu da, Zeelanda Berriko epaile batek baldintzapeko askatasuna eman eta gero.
AEBek Dotcomen estradizioa eskatu dute, pirateria informatikoa egotzita epaitzeko.
Hain zuzen ere, informatikari alemaniarrak ihes egiteko arriskurik ez dagoela iritzita onartu du Nevin Dawson epaileak aske uztea.
"Lasai sentitzen naiz etxera itzuli eta senideak ikusi ahal izango ditudalako, hiru seme-alaba txikiak eta emaztea", esan du Dotcomek, kazetarien aurrean.
Nolanahi ere, epaileak hainbat baldintza ezarri dizkio aske uzteko, hala nola Interneten ez sartzea, aire-ibilgailuetara ez igotzea eta luxuzko etxetik 80 kilometrora ez urruntzea.
Dotcom urtarrilaren 20an atxilotu zuten, MegaUploadeko zuzendaritzako beste hiru pertsonarekin batera. Operzio horretan, gainer a, webgunea itxi egin zuten, eta haren ondasunak bahitu zituzten.
AEBek MegaUploadeko zazpi pertsona epaitu nahi ditu, pirateria informatikoa, krimen antolatua eta dirua zuritzea leporatuta.
Hain zuzen ere, zinemaren eta musikaren industriei 500 milioi dolarreko (381 milioi euro) galerak eragitea eta horrekin 175 milioi dolarreko (133 milioi euro) mozkinak lortu izana egozten diote MegaUploadi.
MegaUploadeko fundatzailea, Kim Schmitz 'Dotcom'. EFE