2012/02/27

Musika taldeen kontzertuei buruzko informazio pertsonalizatua, Googlen

Sistema berri bati esker, erabiltzaileak bilatutako musika taldeak dituen zuzenekoen gaineko informazioa ematen du bilatzaileak.

Musika taldeen kontzertuei buruzko informazioa eskainiko du Googlek. Interneteko bilatzaile ezagunenak iragarri duenez, erabiltzaileak bilaketa egiten duen tokia kontutan hartuta, bilatutako taldeak leku horretan dituen zuzenekoen gaineko informazioa emango du.

Egunetik egunera bilaketa sistema hobetzen ari da Google. Erabiltzaileen beharrizanetan oinarrituta, bilaketen emaitzak egokituz joan da. Guzti hau, erabiltzaileak denbora aurrezteko helburuarekin egin da. Eta orain, musikarekin lotutako bilaketen arrakasta ikusita, erreminta berri hau jarri du martxan. Antza denez, asko dira musika taldeei eta abeslariei buruzko informazioa bilatzen duten erabiltzaileak.

Nola funtzionatzen du?

Momentuz ingele seko bertsioan soilik erabili daiteke zerbitzu hau. Erabiltzaileak musika talde bati buruzko bilaketa egiten du eta sistema berri honek, datu basea aztertu ostean, artista horrek bilaketa egin den tokian dituen emanaldiak iragartzen ditu.

Datak eta sarreren salmenta

Kontzertuen datak ez ezik, sarrerak non eta noiz erosi ahal diren ere erakusten du sistema honek.

Google. Argazkia: EFE





ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario