2012/03/28

Amazonen Kindle Touch liburu elektronikoa Espainiara iritsi da


Amazonen Kindle Touch gailua Espainiara iritsi da. Erabiltzaileek Wi-Fi bertsioa (129 euro) edo 3G konexioduna (189 euro) aukeratu ahalko dute.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/03/27

Comma, community management ikastaroaren 3. edizioa


Comma Bilbon. Commako 3. edizioan izena emateko azken eguna apirilaren 10ean izango da. Ikastaroa apiriletik abendura egingo da Bilbon.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Arazo gehiago iPad berriarentzat; orain, bateria


DisplayMate konpainiako presidenteak egiaztatu duenez, iPad berriaren bateriak % 100 kargatuta dagoela adierazten duenean, errealitatean % 90 dagoela.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Sakelako telefonoa arrozarekin lehortu daiteke...


Sakelako telefonoak lehortzeko gomendioak argitaratu ditu Nokiak. Dirudienez, sakelako telefonoak arrozarekin lehortu daitezke,




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Facebookek Zuckerbergen 200 email argitaratu ditu kasu bat argitzeko


Facebookek Zuckerbergen 200 email argitaratu ditu kasu bat argitzeko. Harvardeko klasekide ohi batek Facebooken jabetzaren erdia eskatu dio.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/03/26

Gazteek Internet aukeratzen dute entretenimendurako


Hedabideen kontsumoaren inguruko ikerketa baten datuak aurkeztu dituzte, 15 eta 29 urte arteko gazteen eta 30 urte baino gehiago dituzten helduei egindakoa.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/03/23

Google-ko langileak Facebook-ekoak baino zoriontsuagoak dira

Iaz Facebook lan egiteko teknologia konpainia onena izendatu zuten. Baina aurten, Googlek hartu du postua.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Birus eta zibererasoen kontra... garbiketa!


Ordenagailuak, sakelako telefonoak zein tabletak birusengandik eta zibererasoengandik babestuta izateko ezinbestekoa da gailuak garbi eta eguneratuta edukitzea.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Appleren iPad berria dagoeneko salgai Espainian


Appleren iPad berria dagoeneko salgai Espainian. Retina Display pantaila, prozesadore berria eta 4G konexioa dira iPad berriaren ezaugarri nagusiak.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/03/22

Megauploaden sortzaileak hilean 37.000 euro jasoko ditu


Megauploaden sortzaileak hilean 37.000 euro jasoko ditu.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Sare Sozialen II Kongresu Iberoamerikarra


eitb.comek Burgosen 2012ko martxoaren 22an eta 23an Burgosen egingo den iRedes Sare Sozialen II Kongresu Iberoamerikarrean hartuko du parte.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/03/21

Appleren iPad berriaren tenperaturak polemika eragin du


Appleren iPad berriaren tenperaturak polemika eragin du. Arazoal izanez gero, konpainiak Appleren zerbitzu teknikora jotzea eskatu die erabiltzaileei.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/03/20

Gazteek kirola zientzia baino nahiago

Kirola da Euskal Herriko gazteen gai gogokoena, alde nabarmenarekin. Zientzia eta teknologia laugarren lekuan daude. Hala erakutsi du Elhuyar Fundazioak 2011. urtean UPV/EHUren Kultura Zientifikoaren Katedrarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin batera egindako Euskal Herriko gazteen zientzia eta teknologiari buruzko pertzepzioa 2011 ikerketa-lanak.

Azterketa horren helburua izan da Euskal Herriko gazteek zientzia eta teknologiari buruz zer iritzi, bizipen, jarrera eta irudi dituzten jakitea. Ikerketaren emaitzak gaur goizean aurkeztu dituzte UPV/EHUko Bilboko egoitzan azterketaren arduradunek: Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak, Juan Ignacio Pérez Iglesias UPV/EHUko Kultura zientifikoko katedraren arduradunak, Eneritz Muguruza Elhuyar Fundazioko azterketaren koordinatzaileak eta Begoña Ochoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Politika Zientifikoko zuzendariak.

Euskal Herri osoko 10 eta 18 urte bitarteko 2.000 ikaslek hartu dute parte azterketan.

Euskal Herriko gazteei gehien interesatzen zaien gaia kirola da (% 68,3k du interes handia edo oso handia); zinema, artea eta kultura datoz ondotik (% 51,4); eta zientzia eta teknologia laugarren postuan daude (% 46,9k du interes handia edo oso handia).

Zientzia eta teknologiaren esparruko gai zehatzetan, informatikak pizten du interes handiena (% 60,9k du oso interes handia edo handia) gazteen artean; ondotik datoz teknologia (% 46,3), ingurumena (% 41,4) eta osasuna (% 41,1).

Etorkizunean ez dute beren burua ikertzaile ikusten. 11 lanbidetatik, 8. aukera dute gazteek zientzialari-lana.

Honela irudikatzen dute zientzialari edo ikertzailea: gizonezkoa, nagusia, bata zuriz jantzia eta laborategi batean. Estereotipo horretatik at dago zientzialari bitxia.

Nesken eta mutilen artean alde nabarmena dago: emakumezkoek osasunari lotutako gaiak dituzte nahiago; gizonezkoek, ordea, teknologiari lotutakoak. Ipar Euskal Herriko gazteek jarrera ezkorragoa dute zientzia eta teknologiarekiko Hegoaldekoek baino.

Zientzia eta teknologiari buruzko irudi positiboa dute gazteek, eta gizartearen ongizatearekin lotzen dute. Ikasleen % 70ek baino gehiagok pentsatzen du zientziak eta teknologiak lagundu egiten dutela gure bizimodua erosoagoa egiten, gaixotasunak sendatzen edo mundua hobeto ezagutzen. Hala ere, arriskuak ikusten dituzte zientzia eta teknologiaren erabileran: % 76,1 dago erabat ados edo ados ondoko esaldiarekin: "Zientzia eta teknologia ondo erabili behar dira; bestela, arriskutsuak izan daitezke".

Hedabideetan ez dute zientzia eta teknologiari buruzko informazioa bilatzen: %10 baino gutxiago dira telebistan, aldizkarietan eta Interneten gai horiei buruzko berriak bilatzen dituztenak.

Gazteak pozik daude ikastetxeetan jasotako prestakuntza zientifiko-teknikoarekin: erdiek (% 49,7k) uste dute maila oso ona edo ona dutela. Ikasgai horiek zailak iruditu arren (elkarrizketatutako % 64,2ri), ez dira "txapa" hutsa (% 64,8), eta jarduerak dibertigarriak dira (% 61,3).

Juan Ignacio Perez, UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedraren arduradunaren ustez, "gazteek zientziaren irudi praktikoa dute, zientziak "zerbaiterako" balio duela uste dute, baina ez dute antzematen zientziaren berezko balioa eta mundua ikusteko modu bat ere suposatzen duela". Hezkuntza Saileko Begoña Ochoak bereziki ondo baloratu du haur eta gazteek duten iritzia jasotzen duten hezkuntzari buruz. "esango nuke egiten ari garen ahaleginaren isla dela eta erakunde publikoetatik egin beharreko diskurtsoa erreforzatzen du, hezkuntza formala eta ez formalaren arloan". Azkenik, Elhuyar fundazioaren zuzendari nagusia Itziar Nogerasek azpimarratu du zientziaren diskurtsoak arlo guztietan izan behar duela isla: familian, komunikabidetan, eskolan,...


Euskal Herriko gazteen zientzia eta teknologiari buruzko pertzepzioa 2011 azterketan 10 eta 18 urte bitarteko 2.000 gazteri baino gehiagori egin zaie inkesta, Euskal Herri osoan (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Iparraldea), 2011ko maiatza eta ekaina bitartean. Bost gai nagusiri buruz egin zaie galde gazteei: interesak, hedabideetan informazioa biltzeko ohiturak, zientzia eta teknologiaren hezkuntzaren balorazioa, zientzia eta teknologiaz duten irudia, eta bokazioak.

Hiru erakundeetako ordezkariek nabarmendu dute mota honetako pertzepzio-azterketak aldian-aldian egiteko beharra gizarteak zientzia eta teknologiari buruz duen irudiaren bilakaera neurtzeko eta horren arabera aritzeko. Gazteen pertzepzio-azterketa 4 urtez behin errepikatzeko asmoa adierazi du Elhuyar Fundazioak (helduen azterketa ere maiztasun horrekin egiten da).

Euskal Herriko gazteen zientzia eta teknologiari buruzko pertzepzioa 2011 azterketa-lan osoa eta haren laburpena http://laborategia.elhuyar.org/ikerketak.asp?lang=EU webgunean daude eskuragarri.

Azterketa-lanaren inguruan mintegi bat egingo da martxoaren 30ean, Donostiako San Telmo museoan. Han, azterketaren ondorioen inguruan eztabaidatuko da, eta zientzia gazteengana hurbiltzeko bertako eta atzerriko ereduak ezagutuko dira.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Applek iPad berriaren hiru milioi ale baino gehiago saldu ditu


Applek iPad berriaren hiru milioi ale baino gehiago saldu ditu. Ostiralean, Apple Online Store atarian eta Espainiako denda ofizialetan salgai izango da.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/03/18

Gizakiok Interneteko trafikoaren erdia bakarrik eragiten dugu


Gizakiok Interneteko trafikoaren % 49 bakarrik sortzen dugu, gainontzekoa baliabide automatikoek sortutakoa da.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Inprimazioa ezabatzen duen inprimatzailea


Cambridge Unibertsitateko zientzialariak inprimazioa ezabatzen duen inprimatzailea asmatu dute, orriak berrerabiltzeko tinta kentzen duen gailua.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/03/17

Ireki da Zientzia Udalekuetan izena emateko epea

Gaur zabaldu da Zientzia Udalekuetan izena emateko epea, eta apirilaren 1a arte izango dute gazteek izena emateko aukera. Zientzia Udalekuak ekimena Elhuyar Fundazioak antolatzen du, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak laguntzen du. Ekimen honen helburua da gazteek ondo pasatzea eta zientziarekiko jakin-mina piztea.

Hirugarren urtea da, jada, Zientzia Udalekuak antolatzen direla, eta aurreko urteetan oso gustura ibili ziren parte-hartzaileak. Iaz gazteek zein gurasoek bete zituzten gogobetetze-inkesten arabera, 8,9ko bataz besteko balorazioa eman zuten, Zientzia Udalekuetan gustura aritu ziren galdetu zitzaienean (0 balorazio oso negatiboa zen, eta 10, balorazio oso positiboa).

Zientzia Udalekuetan, gazteek zientzia-jarduerak eta aisialdi-ekintzak uztartuko dituzte. Zientzia-esperimentu dibertigarrien bidez, ikasi egingo dute, eta natura ezagutzeko ekintzekin, gozatu, irteerak egin, urarekin jolastu eta beste abentura batzuk biziko dituzte. Primeran pasatuko dute!

Zientzia Udalekuak Oiartzungo Aiako Harriko Parke Naturalean egingo dira, Arritxulo aterpetxean. Aniztasun biologiko zein geologiko aparteko ingurunea da parke naturala, eta lekua esploratzeko aukera aparta izango dute gazteek, hango adituen laguntzarekin.

12 eta 16 urte bitarteko 150 gaztek izango dute Zientzia Udalekuez gozatzeko aukera. Uztailaren 2tik 22ra izango dira udalekuak, astebeteko hiru txandatan. Lehenengo bi txandetan, 12 eta 14 urte bitarteko gazteek jardungo dute (1998. edo 1999. urtean jaiotakoak), eta, hirugarren txandan, 14 eta 16 urte bitartekoek (1996. edo 1997. urtean jaiotakoak).


 Txandak Noiz Jaiotza-urteak Zenbat gazte
 1. txanda Uztailaren 2tik 8ra 1998 edo 1999 50
 2. txanda Uztailaren 9tik 15era 1998 edo 1999 50
 3. txanda Uztailaren 16tik 22ra 1996 edo 1997 50

Tokiak zozkatu egingo dira izena ematen duten guztien artean. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, sartu http://udalekuak.elhuyar.org webgunean, edo deitu 943 36 30 40 telefono-zenbakira (ordutegia: 9:00-14:00).





ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/03/15

Kontsumobide, kontsumitzaileen babesa bermatzeko erakundea

Eusko Jaurlaritzak Kontsumobide, Kontsumoaren Euskal Institutua, aurkeztu du gaur. Erakunde autonomo eta independentea da.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099