2012/03/01

ABCren azalak bazterrak nahastu ditu

Egunkari espainiarraren azalean PSOEri leporatzen dizkiote atzo Bartzelonan izan ziren istiluak. #PortadasABC trending topic bihurtu da Twitterren.

ABC egunkari espainiarrak papereko edizioan argitaratu duen azalak polemika handia sortu du eta Interneteko sare sozialetan berehala zabaldu da gaia.

Atzo Bartzelonan izan ziren istiluen argazki handi bat argitaratu du ABCk eta izenburu hau jarri du: "La oposicion responsable del PSOE" (PSOEren oposizio arduratsua). Joera eskuindarreko egunkariak tituluaren azpian gaineratu duenez, "los socialistas justifican las protestas, muy violentas en B arcelona con asaltos a bancos" (sozialistek justifikatu egin dituzte protestak, Bartzelonan oso biolentoak izan direnak, banketxeei ere eraso egin diete).

Interneteko erabiltzaile asko haserre agertu dira aipatu azalarekin eta ez da denbora asko igaro Twitterren gehien komentatu den gaia, trending topic, izateko.

Hori horrela, #PortadasABC hashtag-a trending topic izan da Twitterren. Sare sozial horren erabiltzaileek azalaren inguruko iruzkin asko egin dituzte, eta horrez gain, ABCren ildo editoriala barregarri utziz txisteak egin dituzte eta ABCren azal faltsuak ere zabaldu dituzte.

Polemika eragin duen ABCren azala. Argazkia: ABC.es





ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario