2012/03/01

Microsoftek Windows 8 berria aurkeztu du

Microsoften sistema eragile berriaren nobedade nagusia ukipenezkoa dela da. Gainera, Windows 8 berria mahai gaineko ordenagailuetan eta saguarekin ere erabil daiteke.

Microsoftek Bartzelonan egiten ari diren Mobile World Congress 2012 kongresuan aurkeztu du Windows 8 sistema eragilearen Consumer Preview bertsioa. Nobedade nagusia sistema ukipenezkoa dela da; izan ere, batik bat 'tablet' gailuetan erabiltzeko sortu dute. Hala eta guztiz ere, Windows 8 berria mahai gaineko ordenagailuetan eta saguarekin ere erabil daiteke.

Consumer Previw bertsioak 2001ko irailean aurkeztu zutenarekin alderatuta 100.000 hobekuntza ditu. Microsoftek aplikazio ugari jarri ditu eskuragarri Windows Storean. Horrez gain, PCen eta Windows sistema duten sakelakoen konexioa ahalbidetuko du eta Internet Explorer 10aren preview-a ikusteko aukera ere eskainiko du.

Microsoften sistema eragile berriak "sakelako telefonoen eta PCen onena nahasten du". Konpainiaren ustez, orain arteko sistema eragileek fabrikatzaileak mugatu dituzte eta erabiltzaileak "erabili nahi zuten interfazearen, egin nahi zutenaren edo non zeuden arabera" aukeratzera behartu dituzte. Hori dela eta, Windows 8 berriak "erabiltzaileak egin nahi duena kontuan izan gabe lehen mailako esperientzia eskaintzen du".

Konpainiak sistema eragilearen ukipen-sistema berria aurkeztu du. Microsoften Xbox 360 eta Windows Phone sistemek erabiltzen duten itxura bera du. Menua horizontalean ikusiko du erabiltzaileak eta ikonoak taldeka banatzen dira.

Hasierako pantailara itzultzeko botoi azkarrak ere ditu sistema berriak eta aplikazioak tartekatzeko aukera ere eskaintzen du.

Microsoften Windows 8 berriaren aurkezpeneko irudia. Argazkia: Microsof  t





ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario