2012/03/13

Zientzia Live!, zuzeneko zientzia-emanaldiak aurkeztu dira gaur goizean Loiuko Lauro ikastolan

Elhuyar Fundazioak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrarekin batera eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin Bizkaiko eskoletan Zientzia Live! proiektua jarri du abian. Zientzia ikastetxeetara gerturatzeko eskaintzen diren zuzeneko emanaldiak dira Zientzia Live!. Gaur aurkeztu da egitasmo hau, Loiuko Lauro ikastolan. Han, Juan Ignacio Pérez Iglesias UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedraren arduraduna eta Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia izan dira.

Zientzia LIVE!-ren helburua da zientzia modu erakargarri eta ulergarrian eskaintzea gazteei, haien zientziarekiko jakin-mina sustatu eta irudimena pizteko. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta dago, haientzako curriculumarekin lotutako gaiak jorratzen baitira. Emanaldiek ordu eta erdi inguruko iraupena izaten dute, eta hiru tailerrek osatzen dute: Gasak eta Presioak, Materialak eta Nitrogenoa eta Tenperatura baxuak.

Euskal Herriko Unibertsitateko zientzia-ikasketetako azken ikasturteetako ikasleak dira emanaldietako begiraleak, eta, haien laguntzarekin, zuzeneko emanaldiak ikusteaz gain, horietan parte hartzen dute, modu dibertigarri batean, ikastetxeetako ikasleek. Besteak beste, honako esperimentu hauek egin dituzte gaur Loiuko gazteek: Gasak eta presioak tailerrean, helioa hartu ondoren, ahotsean gertatzen diren aldaketak ikusi dituzte; Materialak tailerrean, elur artifiziala nola sortzen den ikusi dute, eta Nitrogenoa eta Tenperatura baxuak izenekoan, zenbait material izozteko aukera izan dute, hala nola malba zurizko gozokiak.





ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario