2012/04/28

Gipuzkoa Encounter informatika zaleen topagune, astelehena arte

Bildutako 600 pertsonak 400 ordenagailu izango dituzte lanean giga bateko abiaduran (1.024 mega).

ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/04/27

Ikusleei argazkiak sare sozialetan jartzea debekatuko diete

Londreseko 2012ko Olinpiar Jokoetako antolatzaileek estadiora sartzen diren ikusleei bertan ateratzen dituzten argazkiak zein bideoak sare sozialetara igotzea debekatu die.

ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Elhuyar aldizkariaren maiatzeko iragarpena

ifttt

via task 735099:  http://ifttt.com/tasks/735099

Lau kimikari, ingeniari bat eta kazetari bat, CAF-Elhuyar sarietan irabazle

Atzo (apirilak 26) banatu zituzten Donostiako San Telmo Museoan zientzia- eta teknologia-dibulgazioko 2011ko CAF-Elhuyar sariak. Hauek izan dira irabazleak eta epaimahaiaren arrazoiak:

 1. Dibulgazio-artikulu orokorra:
Izenburua: Kimikaren artea eta artearen kimika,
Egileak: Jone Omar (Bilbo, 1986), kimikaria eta Kimika Analitikoko Doktoretza ikaslea EHUn. Patricia Navarro (Castro Urdiales, Espainia, 1981) eta Alfredo Sarmiento (Logroño, Espainia, 1976), Kimika Analitikoan doktoreak eta EHUko Ikerkuntza Zerbitzu Orokorreko langileak.

Gizartean hedatutzat jotzen duten kimiofobiari aurre egitea du helburu artikuluak. Izan ere, diotenez, gaur egungo gizarteak kimikarekin lotutako guztiari nolabaiteko beldurra dio. "Hainbat produktu ekologiko eta bio pil-pilean daude, eta askotan entzuten dugu produktu kimikoek eragina dutela minbizian eta beste gaixotasun batzuetan. Baina, benetan, dena da kimika". Hori erakusteko, artikuluak kimikarekin lotuz artearen historiaren errepasoa egiten du, historiaurretik hasita: "Aipatu nahi genituen, nolabait, artelan gehienak eta garai historiko guztietako gertakari garrantzitsuenak".

Epaimahaiak nabarmendu duenez, "klasikoa izanagatik, ondo egituraturiko lana da, abiapuntu ona du eta egileek ederki defendatzen dute artikuluaren tesia".

2. Egilearen doktore-tesian oinarritutako artikulua:
Izenburua: Pirolosia eta biofindegiak
Egilea: Jon Makibar (Eibar, 1983), Ingenieritza Kimikoan doktorea. IK4-IKERLAN ikerketa-zentroko Energia Unitatean ikertzailea.

EHUn eta IKERLANen osatu du tesia Makibarrek. Biomasaren sektoreko hondakinak energia bilakatzeko prozesu bat garatzea izan du helburu: unibertsitatean diseinaturiko ikerketa-erreaktore bat hartu eta pirolisia egiteko instalazio pilotu baten eskalara eramatea, hain zuzen ere. Doktore-tesia dibulgazio-artikulu bilakatzea zaila izan dela dio Makibarrek: "Tesia euskara oso teknikoan idatzi ostean, edozeinek ulertzeko moduko euskaran idatzi behar izan dut". Hori lortzeko "lauzpabost zirriborro" egin behar izan dituela aitortu du, eta gertukoekin kontrastatu: "Ulertzea pixka bat kostatu zaiela esaten badizute, aldatu egin behar duzu".

Epaimahaiaren esanetan, "inoiz baino zailtasun gehiago" izan dute aurten kategoria honetako sariduna aukeratzeko, inoiz baino lan gehiago aurkeztu dituztelako, besteak beste, baina, batik bat, "bereziki onak" iruditu zaizkiolako epaimahaiari kategoria honetara aurkeztutako lanak, "edukiz eta formaz". Itziar Alkorta epaimahaikideak nabarmendu duenez, "pozteko eta zoriontzeko modukoa da tesiaren mamia euskaraz horrela komunikatzeko gaitasuna duten geroz eta ikertzaile gehiago daudela ikustea".

3. Zientzia-kazetaritzako lana:
Izenburua: Itsas hondoa eskura. Mapetan agertzen ez den mundua.
Egilea: Gorka Zabaleta (Zumaia, 1973), kazetaria Zumaiako Baleike herri-aldizkarian (2011ko otsaila).
Zabaletaren esanetan, tokiko gaiak eta zientzia uztartzeko ahaleginaren fruitua izan zen artikulua. Horretarako aukera eman zien AZTIk egindako itsas hondoaren mapak. "Orain arte ez dugu izan itsas hondoaren zehaztasun hori, baina kostaldean bizi gara eta jendea itsasoan mugitu da, itsasoan egin du lan, itsasoari etekina atera dio. Mendez mende pilatutako jakintza AZTIk egindako maparekin alderatzea bururatu zitzaigun", dio Zabaletak.
Epaimahaiak zera goraipatu du: "Kazetariaren estilo zuzena, dokumentazio zabala, ikuspuntu desberdinak biltzeko gaitasuna, erabilitako grafiko ederrak eta gaurkotasunarekin lotzeko abilezia", baita "tokiko gaiak zientziarekin uztartzeko egilearen ahalegin mamitsua" ere.

4. Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioaren saria (5.000 €): epaimahaiak sari hau eman gabe uztea erabaki du 

5. Elhuyar Merezimendu saria
Jose Mari Elortza (Bergara, 1950)
Valladolideko Unibertsitatean egin zituen Elortzak Kimikako ikasketak, eta 1976an hasi zen Donostiako Kimika Fakultatean lanean. Garai bertsuan ekin zion kimikako testuliburuak euskaraz idazteari. "Bi liburu baino ez genituen ezagutzen, biak Espainiako Gerraren aurretik idatziak, 1936an; Gabriel Jauregiren Kimia eta Pisia, hain zuzen ere. Kimika Fakultatean ikasle batzuk eta ni elkartzen ginen, eta erabakitzen genuen Fakultatean nola esango genituen gauzak. Leioakoekin ere harremanetan geunden eta haiekin biribildu egiten genuen kontua, baita Udako Euskal Unibertsitatean ere". Hain zuzen ere, Elortzak idatzitakoak dira ikasle-belaunaldi askok erabili dituzten Kimika Fisiko Makromolekularra eta Termodinamika liburuak. 2010eko Merezimendu saridun Jose Ramon Etxebarria, Jazinto Iturbe eta beste batzuekin batera, aitzindaria izan zen Elortza euskarazko irakaskuntzarako testugintzan.

2011ko CAF-Elhuyar sarietara 48 lan aurkeztu dituzte orotara: Dibulgazio-artikulu orokorren kategorian, 23 lan aurkeztu dituzte; Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluen kategorian, 14 lan aurkeztu dituzte; Zientzia-kazetaritza kategorian, 9 lan; eta, azkenik, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioen kategorian, 2 lan.

Bi epaimahaik baloratu dituzte lan horiek guztiak. Alde batetik, honako pertsona hauek epaitu dituzte Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak kategoriara iritsitako lanak:
• Yolanda Arrieta idazlea eta haur- eta gazte-literaturan aditua
Jesus Mari Olaizola "Txiliku", idazlea, Biologiako irakaslea eta haur- eta gazte-literaturan aditua
Josu Waliño, Elhuyar Fundazioko proiektuen kudeatzailea eta gazteentzako ipuinen idazlea

Gainerako kategorietako lanak baloratzen, berriz, honako epaimahai hau aritu da:
Itziar Alkorta, Zuzenbide Zibileko irakaslea eta bioetikaria
Jose Maria Pitarke, CIC-NanoGUNEko zuzendaria
Juan Ignacio Pérez Iglesias, Kultura Zientifikoko EHU-BFA katedrako zuzendaria
Txema Ramírez de la Piscina, Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritzako irakaslea
Jose Mari Rodriguez Ibabe, Elhuyar Fundazioko lehendakaria eta CEITeko ikertzailea.

ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Lau kimikari, ingeniari bat eta kazetari bat,CAF-Elhuyar sarietan irabazle

Atzo (apirilak 26) banatu zituzten Donostiako San Telmo Museoan zientzia- eta teknologia-dibulgazioko 2011ko CAF-Elhuyar sariak. Hauek izan dira irabazleak eta epaimahaiaren arrazoiak:

 1. Dibulgazio-artikulu orokorra:
Izenburua: Kimikaren artea eta artearen kimika,
Egileak: Jone Omar (Bilbo, 1986), kimikaria eta Kimika Analitikoko Doktoretza ikaslea EHUn. Patricia Navarro (Castro Urdiales, Espainia, 1981) eta Alfredo Sarmiento (Logroño, Espainia, 1976), Kimika Analitikoan doktoreak eta EHUko Ikerkuntza Zerbitzu Orokorreko langileak.

Gizartean hedatutzat jotzen duten kimiofobiari aurre egitea du helburu artikuluak. Izan ere, diotenez, gaur egungo gizarteak kimikarekin lotutako guztiari nolabaiteko beldurra dio. "Hainbat produktu ekologiko eta bio pil-pilean daude, eta askotan entzuten dugu produktu kimikoek eragina dutela minbizian eta beste gaixotasun batzuetan. Baina, benetan, dena da kimika". Hori erakusteko, artikuluak kimikarekin lotuz artearen historiaren errepasoa egiten du, historiaurretik hasita: "Aipatu nahi genituen, nolabait, artelan gehienak eta garai historiko guztietako gertakari garrantzitsuenak".

Epaimahaiak nabarmendu duenez, "klasikoa izanagatik, ondo egituraturiko lana da, abiapuntu ona du eta egileek ederki defendatzen dute artikuluaren tesia".

2. Egilearen doktore-tesian oinarritutako artikulua:
Izenburua: Pirolosia eta biofindegiak
Egilea: Jon Makibar (Eibar, 1983), Ingenieritza Kimikoan doktorea. IK4-IKERLAN ikerketa-zentroko Energia Unitatean ikertzailea.

EHUn eta IKERLANen osatu du tesia Makibarrek. Biomasaren sektoreko hondakinak energia bilakatzeko prozesu bat garatzea izan du helburu: unibertsitatean diseinaturiko ikerketa-erreaktore bat hartu eta pirolisia egiteko instalazio pilotu baten eskalara eramatea, hain zuzen ere. Doktore-tesia dibulgazio-artikulu bilakatzea zaila izan dela dio Makibarrek: "Tesia euskara oso teknikoan idatzi ostean, edozeinek ulertzeko moduko euskaran idatzi behar izan dut". Hori lortzeko "lauzpabost zirriborro" egin behar izan dituela aitortu du, eta gertukoekin kontrastatu: "Ulertzea pixka bat kostatu zaiela esaten badizute, aldatu egin behar duzu".

Epaimahaiaren esanetan, "inoiz baino zailtasun gehiago" izan dute aurten kategoria honetako sariduna aukeratzeko, inoiz baino lan gehiago aurkeztu dituztelako, besteak beste, baina, batik bat, "bereziki onak" iruditu zaizkiolako epaimahaiari kategoria honetara aurkeztutako lanak, "edukiz eta formaz". Itziar Alkorta epaimahaikideak nabarmendu duenez, "pozteko eta zoriontzeko modukoa da tesiaren mamia euskaraz horrela komunikatzeko gaitasuna duten geroz eta ikertzaile gehiago daudela ikustea".

3. Zientzia-kazetaritzako lana:
Izenburua: Itsas hondoa eskura. Mapetan agertzen ez den mundua.
Egilea: Gorka Zabaleta (Zumaia, 1973), kazetaria Zumaiako Baleike herri-aldizkarian (2011ko otsaila).
Zabaletaren esanetan, tokiko gaiak eta zientzia uztartzeko ahaleginaren fruitua izan zen artikulua. Horretarako aukera eman zien AZTIk egindako itsas hondoaren mapak. "Orain arte ez dugu izan itsas hondoaren zehaztasun hori, baina kostaldean bizi gara eta jendea itsasoan mugitu da, itsasoan egin du lan, itsasoari etekina atera dio. Mendez mende pilatutako jakintza AZTIk egindako maparekin alderatzea bururatu zitzaigun", dio Zabaletak.
Epaimahaiak zera goraipatu du: "Kazetariaren estilo zuzena, dokumentazio zabala, ikuspuntu desberdinak biltzeko gaitasuna, erabilitako grafiko ederrak eta gaurkotasunarekin lotzeko abilezia", baita "tokiko gaiak zientziarekin uztartzeko egilearen ahalegin mamitsua" ere.

4. Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioaren saria (5.000 €): epaimahaiak sari hau eman gabe uztea erabaki du 

5. Elhuyar Merezimendu saria
Jose Mari Elortza (Bergara, 1950)
Valladolideko Unibertsitatean egin zituen Elortzak Kimikako ikasketak, eta 1976an hasi zen Donostiako Kimika Fakultatean lanean. Garai bertsuan ekin zion kimikako testuliburuak euskaraz idazteari. "Bi liburu baino ez genituen ezagutzen, biak Espainiako Gerraren aurretik idatziak, 1936an; Gabriel Jauregiren Kimia eta Pisia, hain zuzen ere. Kimika Fakultatean ikasle batzuk eta ni elkartzen ginen, eta erabakitzen genuen Fakultatean nola esango genituen gauzak. Leioakoekin ere harremanetan geunden eta haiekin biribildu egiten genuen kontua, baita Udako Euskal Unibertsitatean ere". Hain zuzen ere, Elortzak idatzitakoak dira ikasle-belaunaldi askok erabili dituzten Kimika Fisiko Makromolekularra eta Termodinamika liburuak. 2010eko Merezimendu saridun Jose Ramon Etxebarria, Jazinto Iturbe eta beste batzuekin batera, aitzindaria izan zen Elortza euskarazko irakaskuntzarako testugintzan.

2011ko CAF-Elhuyar sarietara 48 lan aurkeztu dituzte orotara: Dibulgazio-artikulu orokorren kategorian, 23 lan aurkeztu dituzte; Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluen kategorian, 14 lan aurkeztu dituzte; Zientzia-kazetaritza kategorian, 9 lan; eta, azkenik, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioen kategorian, 2 lan.

Bi epaimahaik baloratu dituzte lan horiek guztiak. Alde batetik, honako pertsona hauek epaitu dituzte Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak kategoriara iritsitako lanak:
• Yolanda Arrieta idazlea eta haur- eta gazte-literaturan aditua
• Jesus Mari Olaizola "Txiliku", idazlea, Biologiako irakaslea eta haur- eta gazte-literaturan aditua
• Josu Waliño, Elhuyar Fundazioko proiektuen kudeatzailea eta gazteentzako ipuinen idazlea

Gainerako kategorietako lanak baloratzen, berriz, honako epaimahai hau aritu da:
• Itziar Alkorta, Zuzenbide Zibileko irakaslea eta bioetikaria
• Jose Maria Pitarke, CIC-NanoGUNEko zuzendaria
• Juan Ignacio Pérez Iglesias, Kultura Zientifikoko EHU-BFA katedrako zuzendaria
• Txema Ramírez de la Piscina, Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritzako irakaslea
• Jose Mari Rodriguez Ibabe, Elhuyar Fundazioko lehendakaria eta CEITeko ikertzailea.

ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Bost kimikari eta kazetari bat,CAF-Elhuyar sarietan irabazle

2012/04/26

Insider Pamplona, Iruñean zer egin jakiteko aplikazioa

Nafarroako hiriburuari buruzko ekimen turistikoak sakelako telefonorako aplikazio baten bitartez aisialdirako eskaintzak egiten dizkio erabiltzaileari,

ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/04/25

2012/04/24

Espainiako Poliziak sare sozialak behatzeko talde berezia sortu du

Espainiako Poliziak sare sozialak behatzeko talde berezia sortu du. Sexu askatasunaren aurkako delituen aurka eta adin gabeak babesteko lan egingo du.

ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/04/23

Hodeietan liburua argitaratu du Elhuyarrek

Hodeietan —gazteentzako narrazio zientifikoko liburua— argitaratu berri du Elhuyarrek, eta gaur izan da liburuaren aurkezpena, Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, Liburuaren Nazioarteko Egunean hain zuzen ere. Han izan dira Aitzol Lasa, Hodeietan liburuaren idazlea, eta Lurdes Ansa, Elhuyarreko Edizioak saileko arduraduna.

Narrazio zientifikoa da Hodeietan, eta 12-16 urteko gazteei zuzenduta dago. Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa izan du sorkuntza-lan honek. 2011ko CAF-Elhuyar sarietan, berriz, "Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak" kategorian irabazle izan zen. CAF-Elhuyar sarien helburua da zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzea, saritzea eta aitortzea. "Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak" kategoriako lanek gazteei zuzendutako narrazioak dira, euskaraz sortuak. Lan horietan, zientzia- eta teknologia-gaiak jorratu behar dira, ezinbestean, zeharka bada ere. Zientzia-narrazioen bitartez gazteak zientzia eta teknologiara modu atsegin eta erakargarrian hurbiltzea da sariketaren helburua.

Hodeietan liburuaren tramari dagokionez, Hodei dugu protagonista. Batxilergoko azken ikasturteko ikaslea da Hodei, eta ez ditu bereziki gustuko zientziak. Estibalitz, aldiz, zientzialari iaioa da. Nerabezaro osoan izan du gustuko Estibaliz Hodeik, eta, udan bizi izan duten maitasun-istorioaren ondoren, aldatzen hasi da Hodeiren zientziarekiko ikuspegia.

Idazlea, Aitzol Lasa Oiarbide, barañaindarra da, sortzez, eta matematikaria, lanbidez. Nafarroako Unibertsitate Publikoan dihardu, matematikaren didaktikaren arloan. 2009an Barañain Hiria literatura-lehiaketa irabazi zuen, "Aipa ditzagun emakumeak" atalean, Udako arratsalde bat ipuin laburrarekin. Horrez gain, lau urte eman ditu Euskalerria irratian (Arratsalde.on) eta Eguzki Irratian (Plano konplexua) matematikari buruz hizketan.

Lurdes Ansa, Elhuyarreko Edizioak saileko arduradunak aurkezpenean aipatu duenez, Elhuyarren ZzL serieko hirugarren obra da hau. Gazteentzako zientzia-narrazioko irakurketa-liburuak argitaratzen ditu ZzL serieak, eta hauek dira aurreko biak: Simon Bloom, grabitatearen zaindaria eta Platonen Urmaela. Lapurtutako giltzaren bila.

Paperean zein formatu digitalean eskura daiteke liburua. Papereko bertsioa dagoeneko salgai dago, 14 €-an, Elhuyarren Interneteko dendan (www.elhuyar.org/edizioak) eta liburu-denda nagusietan. Formatu digitala Interneteko dendan (www.elhuyar.org/edizioak) eros daiteke, 4 €-an. Paperezko ale bat erosita, formatu elektronikoko bat emango dizugu, doan.

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, bestalde, Lurdes Ansak aipatu du Elhuyarren zientziako eta euskarazko produktuak % 10 merkeago izango ditugula (bidalketa-gastuak, doan), apirilaren 23tik maiatzaren 7ra arte Elhuyarren Interneteko dendan egiten diren erosketetan (www.elhuyar.org/edizioak).

ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/04/21

Erabiltzaile batek dagoeneko milioi bat zuzenketa egin ditu Wikipedian

Gaztea 2005ean hasi zen artikuluak idazten koavf goitizena erabilita.

ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/04/20

Facebook, curriculum berria?

Facebook bidez lana topatzeko Europako lehen plataformak erabiltzaileek sare sozialean jartzen dituzten datu akademikoak eta profesionalak aztertu ditu.

ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Aimara, kitxua eta guaranierako zuzentzaile ortografiko kode irekiko bat garatuko da Elhuyar Fundazioaren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin

Aimara, kitxua eta guaraniera indartzeko asmoarekin, hiru hizkuntza horietarako zuzentzaile ortografiko kode irekiko bat garatuko dute CEPOS (Consejos Educativos de Pueblos Originarios) elkarteek, Kutxa Fundazioak emandako diru-laguntzari esker. Proiektuaren gidaritzan Elhuyar Fundazioak parte hartuko du, UPV/EHUko IXA taldeak eta Elekak garatutako euskarazko Xuxen zuzentzaile ortografikoan baitago oinarrituta zuzentzaile ortografiko berria, eta 2012ko irailean egongo da erabilgarri.
Zuzentzaile ortografikoaz gain, software libreko beste programa hauek ere itzuliko dira: Mozilla Firefox web-nabigatzailea, GCompris 2-10 urte bitarteko gazteentzako hezkuntza-programa, Tux Paint umeentzako diseinu grafikoko programa bat eta OpenOffice.org ofimatikako programa-paketea. Programa horiek guztiek Windows UNIX, Solaris BSD eta Mac OS X sistema eragileetan erabiltzeko balio dute. CEPOSetik adierazi dutenez, "ezinbestekoa da hizkuntza gutxituak balioesteko eta haien erabilera sustatzeko garai berrietara eta teknologia berrietara egokitzea; bestela, hiltzeko arriskuan egongo dira" Baliabide hoeiek guztiak software librekoak izanik, doan eskuratzeko moduan egongo dira.

CEPOak

CEPOak (Consejos Educativos de Pueblos Originarios) Boliviako jatorrizko herrien hezkuntzan parte-hartzea bilatzen duten erakundeak dira. Boliviako Estatuak onartuta daude 1994tik, eta egun zortzi kontseilu daude koordinazio-organo nazionalean bilduak. Komunitateen parte-hartzea bultzatzea eta hezkuntza-politikak garatzea dituzte helburu, kultura-aniztasunaren eta hizkuntza-aniztasunaren ikuspegitik beti ere

Kitxua, aimara eta guaraniera

Bolivian egun jatorrizko hogeita hamar nazio eta herritik gora dago, bakoitzak bere hizkuntza duela. Eta guztiek dute hizkuntza-ofizialaren estatusa.
Hizkuntza horietatik, aimara, kitxua eta guaraniera dira zabalduenak. 2001eko erroldaren datuen arabera, kitxua 1.510.560 biztanlek erabiltzen dute Cochabamban, Potosín, Chuquisacan, eta Oruroren eta La Pazen zati batean. Aimarak 1.243.728 hiztun ditu La Pazen, Oruron, eta Potosí eta Cochabambaren zati batean sakabanatuak. Azkenik, guaraniera 77.121 biztanlek hitz egiten dute, Santa Cruz, Chuquisaca eta Tarija departamenduetan.
Normalizazio-prozesuari dagokionez, azkenaldian aurrerapausoak izan dira: hiru hizkuntzak ofizialak dira, eta alfabeto adostuak eta onartuak dituzte. Hizkuntza horien ahozko eta idatzizko erabilera sustatzeko, lan handia egiten ari da araugintzan: arau ortografikoak eta gramatikalak adosten ari dira, hiztegi elebakarrak eta elebidunak egiten, termino berriak sortzen, terminología teknikoa garatzen, mailegu lexikalak onartzeko arauak lantzen eta abar.

Argazkiaren iturria: Garabide (www.garabide.org). Herri indigenen biltzarra. NBE.2010

ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/04/19

Justin Bieber biluzik erakusten duen irudia, Pinteresteko maula berria

Justin Bieber biluzik erakusten duen irudi ba Pinteresteko maula berria da. Irudia datu pribatuak lapurtzeko erabiltzen duten esteka bat da.

ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/04/18

Euskal erabiltzaile batek Facebook AEBetatik kanpo epaitzea lortu du

Paueko Apelazio Auzitegiak erabaki duenez, 2010ean erabiltzaile batek Facebookek kontua ixteagatik egin zuen salaketa epaitu dezake Baionako epaitegiak.

ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Microsoft Open Technologies Inc: urrats esanguratsua teknologia irekien bidean

Zibergela

J. A. S.

Jean Paoli. / - / EZEZAGUNA

Microsoft, nahita edo beharbada gehienbat bultzatuta, teknologia irekien bidean urrats xumeak eginez joan da. Bada, azken pausoa oso esanguratsua da. Izan ere, filial berri bat iragarri du, Microsoft Open Technologies Inc, enpresaren inbertsioak estandar irekietan, kode irekian eta elkar eragingarritasunean mugitze-ko.

Filial horren arduraduna Jean Paoli izango da. XMLren sortzaileetariko bat da Paoli, eta egun Microsofteko elkar eragingarritasun estrategiarako zuzendari nagusia da. Izan ere, hark Microsoften zuzentzen duen taldea izango da filial berri horren nukleoa.

Lantalde horrek dagoeneko hainbat estandar egitasmotan parte hartu du —HTML 5 edo HTTP 2.0, esate baterako—, eta kode irekiko hainbat egitasmotan ere bai —Node.js (http://en.wikipedia. org/wiki/Node.js), MongoDB (http://www.mongodb.org/) eta Phonegap (http://phonegap. com/), adibidez—.

Hala, bada, Microsoftek formula berri bat izateko asmoa du Open Technologien software librearen komunitatearekin harremanak sortzeko; hala ere, Microsoftek software librearekin izan eta izaten duen jokaerarekin ez da batere erraza helburu hori.

Informazio gehiago irakurri nahiz gero, helbide honetara joan daiteke: http://blogs.msdn. com/b/interoperability/archive/2012/04/12/announcing-one-more-way-microsoft-will-engage-with-the-open-source-and-standards-communities.aspx.

ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/04/17

Ikeak telebista eta soinu sistema integratuta ditu bere altzarietan

Suitzako altzarigile handiena, Ikea, kontsumo-elektronikaren merkatuan sartzear dago, TCL Multimedia konpainia txinatarrarekin elkarlanean garatu dituen produktuekin.

ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/04/16

Zientzia haurrentzat segundo gutxian zientzia-esperimentuen liburua argitaratu du Elhuyarrek

Elhuyarrek gaztetxoentzako zientzia-esperimentuen liburu berri bat argitaratu du: Zientzia haurrentzat segundo gutxian. Hamar minutuan edo gutxiagoan egin ditzakezun 100 esperimentu baino gehiago. Liburu hau Jean Potter-en Science in Seconds for Kids: over 100 experiments you can do in ten minutes or less liburuaren euskarazko itzulpena da, eta Elhuyarrek egin du itzulpena.

8-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago liburua, eta, haren bidez, zientziaren magia bizi dezakete gazteek Jean Potterrek prestatutako esperimentu eta jarduera azkar eta erraz batzuekin. Hamar minutu edo gutxiago nahikoa dira jarduera bakoitza egiteko. Jarraibide argi eta urratsez urratseko batzuek, eta irudiek, esperimentua ongi egiten lagunduko diote gaztetxoari. Gainera, gauza asko ikasi ahal izango dute: zergatik ez diren biribilak arrautzak, urpekoak nola igotzen diren gainazalera eta nola hondoratzen diren, eta abar. Esperimentuak egiteko behar den material gehiena etxean bertan, lorategian edo auzoan aurkitu daiteke, eta ia edozein lekutan egin daitezke esperimentu hauek.

Liburu honetako 108 jarduerak hamabi arlo hauei buruzkoak dira: airea, animaliak, argia, eguraldia, energia, giza gorputza, grabitatea, handitzea, koloreak, magnetismoa, makinak eta ura. Gaztetxoek ortzadar bat egin ahal izango dute lurrean, puxika bat lehertu lupa batez, kafe-lata bat norberarengana itzularazi bultza egin ondoren...

Zz seriearen hirugarren liburua da hau, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du. Zz seriearekin, neska-mutilak esperimentuen mundu zirraragarrira hurbildu nahi ditu Elhuyarrek. Zz liburuak ez dira eskola-liburuak, familian eta lagun artean gozatzeko esperimentu-bilduma bat baizik.

Zz esperimentu-bilduman argitaratutako beste izenburuak hauek dira: ARMIX max-mix (8-10 urte) eta ZIENTZIA guztiz arduragabea! (9-14 urte).

Liburua paperean zein formatu digitalean eskuratu daiteke. Papereko bertsioa dagoeneko salgai dago 12 €-an Elhuyarren Interneteko dendan (www.elhuyar.org/edizioak) eta liburu-denda nagusietan. Formatu digitala Interneteko dendan (www.elhuyar.org/edizioak) eros daiteke 4 €-an. Paperezko ale bat erosita, formatu elektronikoko ale bat emango dizugu doan.

ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Meneamek logotipoa aldatu du, erregearen safaria dela eta

Webgunearen logotopoa, elefante bat, hilik agertzen da orain, Juan Carlos I.ak elefante safari bat egin duela jakin eta gero.

ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/04/11

Apple auzitara AEBetan, liburu elektronikoen prezioak hitzartzeagatik

Erraldoi teknologikoarekin batera, AEBek bost argitaletxe auzitara eraman dituzte monopolioaren aurkako legea ustez hausteagatik.