2012/04/18

Microsoft Open Technologies Inc: urrats esanguratsua teknologia irekien bidean

Zibergela

J. A. S.

Jean Paoli. / - / EZEZAGUNA

Microsoft, nahita edo beharbada gehienbat bultzatuta, teknologia irekien bidean urrats xumeak eginez joan da. Bada, azken pausoa oso esanguratsua da. Izan ere, filial berri bat iragarri du, Microsoft Open Technologies Inc, enpresaren inbertsioak estandar irekietan, kode irekian eta elkar eragingarritasunean mugitze-ko.

Filial horren arduraduna Jean Paoli izango da. XMLren sortzaileetariko bat da Paoli, eta egun Microsofteko elkar eragingarritasun estrategiarako zuzendari nagusia da. Izan ere, hark Microsoften zuzentzen duen taldea izango da filial berri horren nukleoa.

Lantalde horrek dagoeneko hainbat estandar egitasmotan parte hartu du —HTML 5 edo HTTP 2.0, esate baterako—, eta kode irekiko hainbat egitasmotan ere bai —Node.js (http://en.wikipedia. org/wiki/Node.js), MongoDB (http://www.mongodb.org/) eta Phonegap (http://phonegap. com/), adibidez—.

Hala, bada, Microsoftek formula berri bat izateko asmoa du Open Technologien software librearen komunitatearekin harremanak sortzeko; hala ere, Microsoftek software librearekin izan eta izaten duen jokaerarekin ez da batere erraza helburu hori.

Informazio gehiago irakurri nahiz gero, helbide honetara joan daiteke: http://blogs.msdn. com/b/interoperability/archive/2012/04/12/announcing-one-more-way-microsoft-will-engage-with-the-open-source-and-standards-communities.aspx.







ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario