2012/05/31

'Check' bikoitzak zer esan nahi duen azaldu du WhatsAppek


'Check' bikoitzak zer esan nahi duen azaldu du WhatsAppek. Mezua bidali denean check bakarra agertzen da eta, bi agertuz gero, hartzaileak mezua jaso du.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/05/30

'Apple I' Steve Jobsen lehen ordenagailua enkantean jarriko dute


Sotheby's enpresak 'Apple I' Steve Jobsen eta Steve Wozniak lehen ordenagailua enkantean jarriko du. Enkantea ekainaren 15ean, New Yorken, izango da.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/05/28

Samsung Galaxy berria Bilbon salduko dute bihartik aurrera


Movistarren finantziazio planari esker, bezeroek hilean 26 euroko kuota ordainduz erosi ahal izango dute mugikor berria.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Aeronautikari buruzko bideoa, ON ZIENTZIA bideo-lehiaketan irabazle

Asteburuan ezagutu ditugu Elhuyar Fundazioak eta DIPC-k antolatutako ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren bigarren edizioaren irabazleak:

• 1. saria: Lukasz Kawka eta Adrián Valcárcelek aurkeztutako Curso de aeronáutica bideoa izan da saritua.
• 2. saria: Janire Santamaríaren Jerónimo de Ayanz lanak jaso zuen bigarren saria.
• 3. saria: Maider Fernandez eta Maria Elorzaren Estenopeica bideoarentzat izan da hirugarren saria.

ON ZIENTZIA Elhuyar Fundazioak eta DIPCk elkarlanean antolatzen dute, eta publiko-mota guztientzat baliagarriak diren zientzia eta teknologiari buruzko bideo labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea du helburu.
Guztira 48 lan aurkeztu dira, eta oso maila altuko lanez gozatu ahal izan dugu. Parte-hartzaileen artean ikasleak, irakasleak eta teknologia-zentroetako ikertzaileak izan dira batik bat. Lanen jatorriari dagokionez, Bizkaia eta Gipuzkoatik iritsi dira batez ere, baina Bartzelona, Madril, Valentzia, Londres eta Hegoamerikatik iritsi direnak ere badaude.

Hauek izan dira ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren epaimahaikideak:

Marian Iriarte. UPV/EHUko kimika-irakaslea eta dibulgatzailea.
Alberto Gorritiberea. Zinema-zuzendaria.
Onintze Salazar. Euskalmeteko fisikaria.
Nora Gonzalez. Fisikan doktorea eta DIPCko komunikazio-arduraduna.
Beñar Kortabarria. Teknopolis telebista-saioko zuzendaria eta Elhuyarren ordezkaria.

Saritutako lanak eta arrazoiak:

1. saria:

Izenburua: Curso de aeronáutica
Egileak: Lukasz Kawka eta Adrián Valcárcel, 21 urteko ingeniaritza ikasle donostiarrak.

Lan irabazlean egileek hegazkin batek zergatik egiten duen hegan azaltzen digute. Modu erraz eta atseginean, besteen artean, marruskadura, propultsio eta lift indarrak azaltzen dizkigute. Hain zuzen ere, hegazkina hartzen dugun guztietan gure buruari galdetzen diogun "nola da posible hegazkinak hegan egitea?" galderari erantzuna ematen dio bideoak, bikain.

Epaimahaiak sariaren bidez nabarmendu nahi izan du, "bost minutuan hegazkinek hegan zergatik egiten duten modu argi eta umoretsuan egoki azaldu izana".

2. saria:

Izenburua: Jerónimo de Ayanz
Egilea: Janire Santamaría (Bilbo, 29 urte), Arte Ederretan lizentziatua.

Marrazki bizidunen bidez dotoreki landutako bideo honetan, Jerónimo de Ayanz ikertzaile naparraren bizitza ezagutzen dugu. XVI. mendeko errenazimenduko gizona izaki, hamaika asmakuntza egin zituen Jerónimo de Ayanz-ek, lehen lurrun-makina eta buzeatzeko trajea, besteak beste. Zientziaren historiak ahaztutako pertsonaia aldarrikatzen du bideoak.

Epaimahaiaren esanetan, "originaltasunez eta umorez beteta, pertsonaia historiko baten inguruan jakinmina pizteko eta barrea eragiteko gaitasuna duen lana da".

3. saria:

Izenburua: Estenopeica
Egilea: - Maider Fernandez (Donostia, 23 urte, Gizarte Hezkuntzan diplomatua) eta Maria Elorza (Donostia, 24 urte, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua).

Bideoak, lirainki, argia gustuko duen fisikako ikasle bat aurkezten digu. Mariari fisikan batez ere argiarekin zerikusia duten gaiak interesatzen zaizkio. Horrela, bideoan kamera estenopeiko bat eraikitzen ikusiko dugu Maria.
Epaimahaiak zera goraipatu du: "irudien edertasuna, erritmo erakargarria eta planteamenduaren originala"

Lehiaketari buruzko informazioa honako helbidean dago ikusgai: http://www.onzientzia.tv

Sari-banaketa eta lan irabazleak TEKNOPOLIS-en programa berezian ikusgai: http://teknopolis.elhuyar.org




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/05/22

Mayfeelings, otoitz egiteko sare sozial berria


Mayfeelings otoitz egiteko sare sozial berria da. Santiago Requejo, Joaquin de los Rios eta Bosco Ybarra errezatzeko lehen sare sozialaren sortzaileak.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/05/21

Nagusitasun posiziotik egindako abusuak amaitzea eskatu diote Googleri


Konpainia estatubatuarrak praktika hori saihesteko eurri zuzentzaileak aurkeztu beharko ditu aste gutxiko epean.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Gizakiekin batera lan egingo duen giza itxurako robota aurkeztu dute


Robot honi esker langileen segurtasuna hobetuko dute eta, nazioarteko merkatuei begira, lantegien lehiakortasuna handituko dute.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/05/18

Twitterrek ez du erabiltzaileen ohituretan arakatuko


Google eta Facebook konpainiak ez bezala, Twitter sareak erabiltzaileen eskaerak beteko ditu, Twiterrek ostegun honetan adierazitakoaren arabera.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Tecnaliak pertsonekin lan egiten duen lehen robota ekarri du Europara


Tecnaliak Europako industrian pertsonen ondoan lan egingo duen giza itxurako lehen robota aurkeztuko du datorren astelehenean. Hiro izeneko robota da.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Zertan dute antza Facebooken sortzaileak eta Appleren fundatzaileek?


Steve Wozniak Appleren fundatzailea izan zen eta Mark Zuckerbergen lana goraipatu du. Bere buruaren eta Steve Jobsen arteko nahasketa dela esan du.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/05/17

Twitter, euskaraz!


Twitter euskaraz erabili ahal izateko prest egongo da gutxi barru. Sare sozialak itzulpen zentroa euskaraz erabiltzeko aukera eskaini




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/05/15

Getaria, Googleren Model Your Town lehiaketako irabazlea


Getaria Googleren Model Your Town lehiaketako finalista da.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/05/14

Facebook, edukiei ikusgaitasun handiagoa ematearren kobratzen hastear?


Facebook edukiek ikusgaitasun handiagoa izatearren kobratzea aztertzen ari da.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/05/11

Appleren segurtasun akats batek webguneak faltsutzeko aukera ematen du


Appleren segurtasun akats horrek jatorrizko webgunearen kopia bat den webgune faltsu bat sortzen du erabiltzaileak datu pertsonalak eta klabeak sartzeko.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/05/10

EBEuskadi maiatzaren 12an, Bilbon


Maiatzaren 12an, EITBren Bilboko egoitzan, web sozialen inguruko adituak eta arituak, komunikazioaren alor ezberdinetan lanean ari direnak, bilduko dira.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/05/09

Elhuyar Fundazioaren Teknoskopioa proiektu-lehiaketaren irabazleak ezagutarazi dira Bilbon egin den azokan

Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Teknoskopioa proiektu-lehiaketaren azoka eta sari-banaketaren ekitaldia egin dira gaur UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta FECYTen babesarekin.
Guztira 75 talde aritu dira lehian azaroan hasi zen proiektu-lehiaketa honetan. 21 taldek amaitu dute 2. fasea, eta haietatik 11 pasatu dira 3. fasera.


Bertaratu diren herritarrek talde horien guztien proiektuak ezagutzeko aukera paregabea izan dute EHUren Bizkaia Aretoan egin den proiektu-azokan. Parte-hartzaile guztiek stand bana izan dute bisitariei beren proiektuaren berri emateko. Horrez gain, finalistek beren lana defendatu dute epaimahaiaren aurrean.
Oihana Jauregik gidatuta, talde guztiek proiektuaren aurkezpena egin dute, eta epaimahaiak erabaki du nor izan den kategoria bakoitzeko irabazlea. Epaimahaiaren ustetan, "maila altuko proiektuak aurkeztu dira. Gaiak askotarikoak eta interesgarriak izan dira eta gizarte ikuspegidunak asko. Lanketa ona ez ezik, komunikazio gaitasuna erakutsi dute. Guk ere asko ikasi dugu".


- Proiektu onenentzako sariak:
• Ikerketa-proiektuen modalitatea: Gikore Proiektua (KARMENGO AMA, Amorebieta-Etxano): Maitane Artetxe, Lander Moya, Oier Beaskoetxea, Rafa Diez-Coronado
• Proiektu teknologikoen modalitatea: Ukipen plano digitala (AXULAR LIZEOA, Donostia): Imanol Perez, Javier Gaminde, Andrea Arrechea, Haitz Olaverri.

- Komunikazioaren sariak:
• Ikerketa-proiektuen modalitatea: Alergenoen kontrola (LAURO IKASTOLA, Lauroeta): Ane Orbezua, Beñat Isunza, Jon Viar, Gaizka Olabarria.
• Proiektu teknologikoen modalitatea: Denboraz besteko mugikorra (HERNANI BHI, Hernani): Josu Azkue, Ander Killian Gray, Aritz Hernani, Aitor Ugarte.

Proiektu onenaren sariaren talde irabazleetako kide bakoitzak tableta bat eta Tecnalia korporazioaren zentro teknologiko bateko ikertzaileen lana bertatik bertara ezagutzeko egonaldi bat irabazi ditu. Hala, ikertzaile gazteek benetako ikertzaileen eskutik ezagutuko dute han egiten duten lana. Joseba Jauregizar, Tecnalia korporazioaren zuzendari nagusiaren eskutik jaso dituzte sariak.
Komunikazio-lan onenak aurkeztu dituzten taldeetako kideek tableta bana eta Elhuyarren produktu-sorta bana jaso dute Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiaren eskutik.
Ikerketaren eta hezkuntzaren arloko pertsonek osatu dute epaimahaia: Elvira Gonzalez, Hezkuntza Saileko natura-zientzietako aholkularia; Joseba Alkorta, Hezkuntza Saileko teknologia-aholkularia; Aitziber Lasa, Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa saileko kidea eta Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa saileko kidea.

Finalera iritsi diren proiektu guztiak ikusgai daude http://teknoskopioa.elhuyar.org webgunean.

Teknoskopioari buruz

Elhuyar Fundazioak duela 8 urte abian jarritako proiektua da Teknoskopioa, baina urtez urte eraberritu eta handitu egin da. Iaz, ideia-lehiaketa bat izatetik proiektu-lehiaketa bat izatera pasatu zen. Eta aurten, Ausolan eta UPV/EHU-BFA Kultura Zientifikoaren katedraren laguntzarekin, lehen aldiz Euskal Herrian, gazteen proiektuen azoka egin da. Teknoskopioaren helburua da gazteak ikerketan eta ikertzaileen jardueran murgiltzea, eta ikerketa edo proiektu teknologiko bat antolatzera bultzatzea. Beraz, proiektu baten prozesu osoan hartu dute parte gazteek: ideia sortu, prozedura diseinatu, pausoz pauso hura gauzatu eta ondorioak atera. Proiektuak garatzeaz gain, gizarteari komunikatzeko gaitasuna ere erakutsi behar izan dute ikasleek.





ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

Telefonicak Whatsapparena bezalako zerbitzu bat kaleratu du


Telefonicak Whatsapparena bezalako zerbitzu bat kaleratu du. Doako deiak egitea eta mezuak bidaltzea eskaintzen dituen aukeretako batzuk dira.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/05/08

Snapchat, iraungitze-data duten argazkiak bidaltzeko aplikazioa


Snapchat iraungitze-data duten argazkiak bidaltzeko aplikazio bat da. Snapchat, iraungitze-data duten argazkiak bidaltzeko aplikazioaz.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099