2012/06/29

Banda zabal ultra-arina Euskadira iritsiko da


Banda ultralasterra Euskadi: Banda zabal digital ultra-arina ehun biztanle baino gehiago dituzten Euskadiko herrietara iritsiko da.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Uda honetan Flash Player eta Android bananduko dira


Adobe enpresako Flash Player plug-ina Androidetatik desagertuko da abuztuaren 15etik aurrera, eta Andoideko produktu berriek ez dute Flash eskainiko.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Labar-artea teknika berrien argitara, Elhuyar aldizkariaren uztail-abuztuko zenbakian

Labar-artea Goi Paleolitoan garatu zen; zehazki, orain dela 10.000 eta 40.000 urte inguruan. Adibide aipagarrienen artean daude Altamira (Kantabria), Lascaux eta Chauvet (Frantzia) eta Ekain eta Santimamiñe (Euskal Herria). Leku batzuetan labar-artea aire zabalean aurkitu bada ere, aipatutako lekuetan haitzulo-barruetan dago.

Labar-artearen ikerketan eragin handia izaten ari dira aurrerapen tekniko eta metodologikoak. Haiei esker, arkeologoek gero eta hobeto ezagutzen dute adierazpen-mota hori, eta, horren ondorioz, orain arte nagusitu den ikuspegia aldatzen ari da. Dena den, oraindik badituzte erantzunik gabeko galderak; tartean, hau: zer funtzio zuten irudi haiek?

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren uztail-abuztuko zenbakian gai nagusia eskaini diogu labar-arteari. Hori dela eta, labar-artearen ikerketan izan diren aurrerapen teknikoez eta haren interpretazioan izan den paradigma-aldaketaz hitz egin dugu Diego Garate eta Joseba Rios EHUko arkeologoekin.

Gai nagusia labar-artea izanagatik, erreportaje hauek ere aurkituko dituzu Elhuyar aldizkariaren uztail-abuztuko zenbakian: Londres 2012rako pasaportea biologikoa da. Dopinaren aurkako neurriak aldatzen ari dira. Kirol batzuetan ez dira bakarrik substantzia debekatuak bilatzen; horrez gain, kirolariaren parametro fisiologiko batzuei jarraipena egiten ere hasi zaie. Londresko joko olinpikoen atarian, pasaporte biologikoaz ari gara; Analisia: Dopinaren aurkako borroka eta joko olinpikoak, Iñaki Arratibel kirol-medikuaren eskutik; Webaren etorkizunerako joerak. Apirilean izan zen Lyonen WWW2012 kongresua. Elhuyar Fundazioko I+G+B saileko Igor Leturia bertan izan zen, eta han ikusi eta entzundakoak jaso ditu uztaileko "Mundu digitala" atalean: webaren gaur egungo nondik norakoak eta erronkak, eta etorkizuneko joerak; Atal bestigialak, eboluzioaren hondarrak. Hautespen naturalak pixkanaka ezabatu egiten ditu erabilgarriak edo baliagarriak ez diren ezaugarri batzuk. Desagertze-bide horretan, ordea, ez dira beti erabat deuseztatzen atalak eta funtzioak, eta bestigial deritzegun ezaugarri bihurtzen dira; Dortokak? Hemen? Gure ibai eta hezeguneetan apoarmatuak bizi dira. Zoritxarrez, gaur egun, kanpoko espezieetakoak dira ugarienak eta hedatuen daudenak, eta bertako espezieak, berriz, mehatxupean daude. Gai hau oinarri hartuta, Leire Paz eta Xabier Buenetxea biologoak aritu dira gai librean; azkenik, Herschel anai-arrebak, musikatik izarretara.

Elhuyar
aldizkaria dagoeneko salgai dago liburu-denda nagusietan eta www.elhuyar.org webgunean.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/06/27

Googlek Nexus 7 tableta aurkeztu du


Googlek Nexus 7 tableta aurkeztu du: Googlek bere lehenengo tableta aurkeztu du, Nexus 7a. 160 €-gatik enkargatu daiteke Google Play denda digitalaren bitartez.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Jadanik salgai dago kxo!, Elhuyarren aplikazioa smartphoneen bidez euskara ikasteko

Elhuyarrek euskara ikasteko smartphoneetarako aplikazio bat garatu du, eta gaur goizean aurkeztu du Koldo Mitxelena Kulturgunean, Donostian. kxo! Ikasi euskara / Aprende euskera / Learn Basque / Apprenez le basque euskarazko oinarrizko hiztegia ikasteko aplikazio bat da, eta haren bidez gaztelania, ingelesa edo frantsesa abiapuntutzat hartuta euskara ikasi ahalko du erabiltzaileak.

Aplikazio honek euskararako lehen hurbiltze bat izan nahi du, eta haren helburua da euskaraz ezer ez dakienari edo euskara apur bat baino ez dakienari ohiko egoeretan euskaraz komunikatzeko tresnak eskaintzea. Horretarako, entzuteko ariketak, mintzatzeko ariketak eta irakurri eta idazteko ariketak erabiltzen ditu.

kxo! Aplikazioarekin, erabiltzaileak euskaraz azkar eta erraz ikasi ahalko du bere smartphonean (Android edo iPhone plataformetan). Egokia da euskara ikasten ari den edonorentzat, Euskal Herria bisitatzen duten turistentzat edo kanpoko ikasleentzat.

Elhuyarrek Moblang europar ikerketa-proiektuan parte hartu zuen, beste hainbat erakunderekin batera, eta, proiektu horretan ikertutakoaren ondorioz, hizkuntzak ikasten lagunduko duen mugikorretarako aplikazio bat sortu zuten, balio izango duena, besteak beste, euskara mugikor bidez modu ludikoan eta erraz ikasteko. Elhuyar arduratu da euskara ikasteko aplikazioaren garapena,z eta kxo! da lan horren emaitza. kxo! aplikazioaren edukia, beraz, Moblang proiektutik hartua da (Moblang Basic Language Courses by Moblang Project). Aplikazioaren garapenean Anspear eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoa aritu dira, eta Eusko Jaurlaritzak 2011ko IKT deialdian diruz lagundutako proiektua izan da.

kxo! Android Market eta App Store dendetan dago salgai 3 €-an, eta doako demoa deskargatu daiteke. Aplikazioari buruzko informazio gehiago Elhuyarren webgunean dago eskuragarri.

Euskara ikasteko aplikazio honekin, Elhuyarrek dagoeneko sei aplikazio ditu smartphoneetarako egokituak (Android eta iPhone plataformetarako): kxo! euskara ikasteko aplikazioa bera eta Elhuyarren bost hiztegi.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/06/26

Google Hiri Digitalaren Saria Donostiarentzat

Gerizpean

DONOSTIA. Hiri Digitalaren Google Saria jaso du Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak. Sari hori emateko, Googlek, hainbat hiritan enpresa txiki eta ertainek sarean duten presentzia eta sareko marketinaren erabilera maila hartu du kontuan, 2010eko azarotik 2011ko azarora bitartean. Donostiak %31ko hazkundea izan du eremu horietan.







ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/06/25

Googlek Donostia saritu du, bertako enpresen Interneteko jardueragatik


Google Ciudad Digital saria eman dio Googlek Donostiari. Bertako enpresa txiki eta ertainek Interneten duten jarrera saritu dute.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/06/22

Matt Hardingek munduan zehar grabatutako bideo berria aurkeztu du


Matt Hardingen bideo berria: Hardingek munduan zehar bisitatu dituen txokoak erakusten dituen bideo berria egin du eta Where the hell is Matt? webgunean jarri d




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/06/20

Twitter, uztailaren 5etik aurrera euskaraz

Twitter euskaraz erabilgarri: Twitter euskaraz erabili ahal izango da uztailaren 5etik aurrera. Euskaratzen lagundu dutenek euskaraz jar dezakete interfazea,




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/06/18

'Sinde Legearen' lehen kaltetua bajui.com izan da'

Horren abokatuaren arabera, lege horrek gaur egun estekak dituzten eta etorkizunean izango dituzten webgune guztiei eragingo die: Wikipedia, Google, Meneame...




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/06/13

.eus domeinua hurrengo fasera igaro da


eus domeinua: ICANN erakundeak PuntuEus elkarteak sustatutako eus domeinua hurrengo fasera igaro dela iragarri du gaur. Azken erabakia urte amaieran jakingo da.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/06/12

Megauploadeko edukiak berreskuratzeko ordaindu egin beharko dute


Megauploadeko edukiak berreskuratzeko ordaindu egin beharko dute erabiltzaileek. Carpathia Hosting edukiak biltzeko konpainiak du informazioa.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/06/11

Twitterrek 'hashtag'-en orrialdeak estreinatu ditu


Twitterrek hashtag-en orrialde berriak estreinatu ditu. Zerbitzu berriarekin konpainiei publizitatea eta gaiak pertsonalizatzeko plataforma eskaintzen die.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/06/08

SMSak 20 urte bete ditu


Aurten komunikatzeko funtsezko tresna bihurtu den teknologia honen 20. urteurrena ospatuko da. Sybase 365 mugikorren zerbitzu enpresak 20 urte hauetan SMSari buruzko bitxikeriaz eta datuz beteriko dekalogoa prestatu du.




ifttt puts the internet to work for you. via task 735099

2012/06/07

X. Elhuyar Olinpiadaren sariak banatu dira gaur goizean BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroan, Derion

Gaur goizean amaitu da Elhuyar Olinpiada, sari-banaketarekin. Elhuyar Fundazioak antolatu du zientzia eta teknologiaren inguruko ekitaldi hori, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Aurtengo sari-banaketa hamargarrena izan da, eta BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroan egin da, Derion, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.

Sari-banaketako ekitaldian, lehenengo hiru postuak lortu dituzten ikasgeletako ikasleak eta haien irakasleak izan dira. Lehen saria Gasteizko Jesus Obrero ikastetxekoentzat izan da, eta Senda Viva natura-parkerarako bi eguneko irteera irabazi dute, eta natura-parkean zenbait jarduera egingo dituzte. Bigarren saria Lazkaoko San Benito Ikastolak irabazi du, eta saria bi eguneko irteera bat izango da, Lekeitiora, Trinkete Etxe aterpetxera; hainbat ekintza egin ahalko dituzte han. Hirugarren saria Lekeitioko R. M. Azkue ikastetxeko ikasleek eskuratu dute, eta Nafarroako Kortarixar aterpetxera egingo dute bi eguneko irteera; hainbat jarduera egiteko aukera izango dute.

Ekitaldian izan ziren gazteek, saria jasotzeaz gain, teknologiari buruzko jolas bat egin zuten elkar ezagutzeko.

X. Elhuyar Olinpiada

Elhuyar Fundazioak, http://olinpiada.elhuyar.org/ webgunearen bitartez, X. Elhuyar Olinpiada abiatu zuen 2011ko urrian. Ordutik, Euskal Herri osoko 38 ikasgela ibili dira zientzia-lehiaketa honetan hilero Elhuyar Fundaziotik proposatzen genizkien probak ebazten. Elhuyar Olinpiada abiatu zenetik, urtean zehar zientzia eta teknologiaren inguruko bost proba gainditu behar izan dituzte parte-hartzaileek. Probak gelakide guztien artean egiteko izan dira, eta proba bakoitzaren irabazleek ere sariak jaso dituzte. Gai hauek landu dituzte: zerua, energia jasangarria, errealitate areagotua, ibaiak aztertzen eta zientzia-albisteekin blogeatzen.

Babesleak


Erakunde hauek arduratu dira X. Elhuyar Olinpiadako sari nagusiez: Senda Viva natura-parkea, Kortarixar aterpetxea, Suspergintza Elkartea eta Trinkete Etxe aterpetxea, Andoaingo Uraren Interpretazio Zentroa, Sobron Abentura Parkea eta Aizpurua Autobusak. Bestalde, ikasturte osoan jaso dituzte sariak parte-hartzaileek, proba bakoitzaren ondoren. Sari horiek Astitzeko kobazuloak, Kukuxumusuk, Berriak, Eureka! Zientzia museoak, Elkar megadendak, Iruñeko Planetariumek, Skunkfunkek, Karpin Abenturak, Gaztezulo aldizkariak eta Donostiako Aquariumak eman dizkiete. Gainera, X. Elhuyar Olinpiadak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren babesa jaso du.

Argazkietan: irabazleak sariak jasotzen.





ifttt puts the internet to work for you. via task 735099