2012/07/29

Euskal Encounter amaitu da, 20.000 bisitari baino gehiagorekin

Euskal Encounter 2012 amaitu da. Euskal Encounter 2012 amaitu egin da Barakaldoko BECen. Euskal Enounterreko arduraduneklehen balantzea egin dute, positiboa.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Euskal Encounter jaialdiaren azken txanpa, Barakaldon

Euskal Encounter 2012 amaitzera doa. 18:00ak aldera Interneteko banda zabala deskonektatuko dute. Aurten 20.000 Mega segundu bakoitzeko abiadura eskaini dute.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Mundu mailako hacker eta segurtasun-adituak Indian bilduko dira gaur

New Delhi hiriak (India) Nazioarteko Hackers Biltzarra hartuko du igande honetan. Hainbat herrialdetik etorritako hizlariek azken ezagutzak partekatuko dituzte.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/07/28

Espiritu ekintzailean blai, Barakaldoko Euskal Encounterren

Euskal Encunterrek parte-hartzaileen espiritu ekintzailearen aldeko apustua sustatu du eta, horretarako, negozioak martxan jartzeko aholkularitza bat abiatu du

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/07/25

Informazio eleaniztunaren kudeaketa: Elhuyarrek bilatzaile eleaniztuna eta dokumentu-erlazionatzaile eleaniztuna garatu ditu

Egun, gero eta informazio gehiago daukagu kontsultagai, hizkuntza batean baino gehiagotan. Horregatik, gero eta garrantzitsuagoak dira bilatzaileak, erraztu egiten baitigute bilatzen dugun hori topatzeko lana eta prozesua. Internet dugu horren erakusgarri, baina, Internetez haratago, erakundeek gero eta behar handiagoa dute barne- edo kanpo-informazioan bilaketak egiteko edo informazioa erlazionatzeko. Hain zuzen ere, Elhuyarreko I+G unitateko bi kidek, Maddalen Lopez de Lacalle eta Xabier Saralegik gaur aurkeztu dituzten bi tresnek aukera ematen dute zientzia eta teknologiari buruzko edukiak hainbat hizkuntzatan bilatzeko. Horretarako erabiltzen den teknologia Elhuyarrek garatutako "eLEZKARI" da, testu-bilduma eleaniztunak kontsultatzeko bilaketa-sistema hain zuzen ere. eLEZKARI Elhuyar Fundazioaren I+G taldean hizkuntza arteko dokumentuen berreskurapen automatikoaren alorrean egiten ari den jardueraren emaitza da.

Bilatzaile eleaniztunaren kasuan, zientzia eta teknologia alorreko albisteetarako hizkuntza arteko web-bilatzaile bat da, eta Interneten bilduma eleaniztunak kontsultatzeko hizkuntza arteko bilatzaileen artean euskara hartzen duen lehenengoa da. Zientzia.net webgunean ezarrita dago, eta, kontsulta bilatzailean euskaraz idatzita, erreferentziazko webguneetan bilaketarekin erlazionatutako euskarazko eta ingelesezko erantzunak ematen ditu, garrantziaren arabera sailkatuta.

Dokumentuen arteko lotura semantikoak ematen dituen sistemak badaude merkatuan, baina horietako gehienek ez dute inolako hizkuntza-prozesamendurik aplikatzen. Hau da, dokumentu batekin zerikusia izan dezaketen beste dokumentu batzuk bilatzen dituzten sistemak egon badaude, baina ez dute dokumentuaren hizkuntza kontuan hartzen. Hori dela eta, euskarazko testuekin oso emaitzak kaskarrak ematen dituzte. Testuinguru horretan garatu da Dokusare. Zerbitzu honi esker euskarazko edukiak webean hobeto antolatzeko aukera izango da eta baita euskarazko edukiak erdarazko webguneetan presentzia izateko aukerak ugaritu ere. Hala, irakurtzen ari zaren artikuluarekin zerikusia izan dezaketen beste artikulu batzuk gomendatuko dizkizu Dokusarek, erreferentziazko webguneetan aurkitutako euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko dokumentuak itzuliko baitizkizu.

Horrenbestez, zerbitzu hauek bi hutsune nagusi betetzen dituzte: alde batetik, euskara hizkuntza arteko bilatzaile batean integratzea, eta, beste alde batetik, zientziaren dibulgazioan erreferenteak diren webguneak soilik batzen dituen hizkuntza arteko bilatzailea garatzea, ikasle, irakasle, kazetari zein erabiltzaile arruntentzat erabilgarria izan daitekeena.

Bi teknologia hauek interesgarriak izan daitezke informazio asko duten erakundeentzako: unibertsitateak, argitaletxeak, komunikabideak, etab. Izan ere, teknologoa hauetaz baliatuz, erabiltzaileari gure testuen edukia erlazionatzeko bide emango diogu, eta beste hizkuntzetan dagoen informazioarekin osatzeko aukera.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/07/24

Euskal Encounter hazi egin da 20. urtebetetzean

Euskal Encounterra, Estatuko jairik handiena eta munduan konexio arinena duen jaiak 20. urteurrena beteko du ostegun honetatik aurrera.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Historiako argazkirik ikusiena

Windows XP sistema-eragileak mahaigainean duen irudia mila milioi aldiz ikusia izan dela kaltulatu dute.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/07/20

Elhuyar Fundazioak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin antolatutako Zientzia Udalekuen ate irekiko jardunaldia komunikabideentzat

Elhuyar Fundazioak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzarekin antolatutako III. Zientzia Udalekuetako ate irekiko jardunaldia egin da gaur goizean, Aiako Harriko Parke Naturalean (Oiartzunen). Gazteek izotz lehorrarekin esperimentuak egiteko aukera izan dute. Baina gaurko tailerra adibide bat baino ez da, egunero izaten baitituzte zientzia-tailerrak: fisikakoak, kimikakoak, biologiakoak eta geologiakoak, besteak beste. "Helburua da aisialdia eta zientzia uztartzea eta gazteei zientzia modu erakargarri eta ulergarrian gerturatzea", adierazi du Danel Solabarrietak, Zientzia Udalekuen arduradunak.

Ekitaldian Isabel Celaák, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak hitz egin du. Haren hitzetan, "garrantzitsua da ikerketa bultzatzea irakaskuntzako oinarrizko mailetatik, bestela ez baitugu goi-mailako ikertzailerik izango etorkizunean. Eta Udalekuak norabide horretan doaz". Pedro Miguel Etxenike ikertzailea eta Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia ere izan dira gaurko jardunaldian, eta gazteen ekintzetan parte hartzeko aukera izan dute, hitzaldi txiki bana ematearekin batera.

Pedro Miguel Etxenike ikertzaileak zientziaren abenturara animatu ditu gazteak. Esan duenez, "zientzia entrenamendua behar duen abentura intelektual zoragarria da". Horretaz gain, azkenaldian horren ezagun egin den Higgs bosoiaren inguruko galderei ere erantzun die.

Guztira 12-16 urte bitarteko 150 gaztetxok parte hartuko dute ekimen honetan, astebeteko hiru txandatan banatuta. Arritxulo aterpetxean hartuko dute ostatu, Aiako Harriko Parke Naturalaren barruan, eta handik abiatuta zenbait irteera ere egingo dituzte. Bestalde, egunero udalekuetan gertatzen dena jarraitzeko webgune bat ireki dute, http://udalekuak.elhuyar.org, non, gazteek egindako eguneroko ekintzei buruz idazteaz gain, argazkiak ere esekiko baitituzte blog batean.

Bestalde, Elhuyar Fundazioa urritik aurrera Europako proiektu batean hasiko da lanean. Proiektu horretan, zientzia-udalekuak antolatzen dituzten Europako hainbat elkarterekin harremanetan jarriko da Elhuyar, esperientziak trukatuko dituzte elkarrekin, eta halako udalekuei buruzko proiektu bat zehaztu eta aurrera eramango dute hurrengo bi urteetan. Alemania, Danimarka, Serbia, Portugal eta Eslovakiako erakundeekin batera egingo dute lan.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

o Elhuyar Fundazioak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin antolatutako Zientzia Udalekuen ate irekiko jardunaldia komunikabideentzat.

Marijaia Googleren hasiera orrian azaltzeko eskaera

Gerizpean

BILBO. Udaleko jaietako sailak Marijaia Googleren hasiera orrian azaltzea nahi du, abuztuaren 18an, txupinazo egunean. Gutun bat eta doodle eredu bat bidali dituzte Googleren dekorazio sailera. Orain, herritarren laguntza behar dute proposamena sostengatzeko; proposals@google.com helbidera mezua bidaltzeko eskatu dute, guztien artean Marijaia Googleko protagonista bihurtzeko.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/07/18

Errealitate birtuala Euskal Encounterrera helduko da

Lleida Liquid Galaxy gailuak Google Earth-en bidez ilargira hurbildu, Marteren erliebeak ikusi eta munduko 30 hiritara hegan gerturatzeko aukera ematen du.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/07/17

Lan Irekia: Herri ekimen digitalak sustatzeko plataforma

Helburu soziala duen web ekimen bat sustatzeko plataforma da Lan Irekia. Jaurlaritzak sustatutako Ideas For Change enpresaren proiektu bat da.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/07/13

Beste behin, murrizketak euskal hedabideentzat

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak %11 murriztu du herri ekimeneko euskal hedabideentzako diru-laguntzen partida. Batean Jaurlaritza, bestetan Aldundiak, bestetan udalek, apurka-apurka baina etengabe ari zaizkigu iristen murrizketak, diskurtso publikoan izaera estrategikoa aitortzen bazaigu ere.

Estrategikoa, bai, oinarrizko funtzioa betetzen dugulako euskararen normalizazio eta garapenean. 450.000 lagunengana iristen garelako. 600 lanpostu baino gehiagoren ardura dugulako. 27 milioi euro inguruko jarduera ekonomikoa eragiten dugulako.

Garai latzak dira guztiontzat, ondotxo dakigu hori. Inoiz baino ahalegin handiagoak egiten ari gara euskal hedabideok garai berri horietara egokitzeko: diru iturri berriak bilatzeko, gure enpresa egiturak sendotuz, eta ditugun baliabideak optimizatzeko, elkarlanerako formula berriak garatuz. Ez gara kikildu krisiaren aurrean, eta soberan ez ditugun indarrak inbertitze n ari gara gauzak hobeto egiteko. Lan horren ondorioz, herri ekimeneko euskal hedabideek martxoan aurkeztu genuen sektorearen diagnostikoa eta erronka komunak biltzen dituen dokumentua.

Inbertitzeko garaia

Herri ekimeneko euskarazko hedabideok hausnarketa mahai bateratua sortzeko eskaera egiteaz gain, eskaera zehatzak ere jarri ditugu erakundeen mahai gainean: diru laguntza politika aldatu eta hitzarmen eredua ezar dezatela, sektorean inbertsioak eta garapena susta ditzatela eta publizitate instituzionalaren banaketan hizkuntz irizpideak pisu handiagoa izan dezatela.

Horren berri eman diegu erakundeei (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia, besteak beste), eta kasu guztietan sektoreak egindako bidea txalotu eta elkarlanerako prest agertu dira.

Baina praktika bestelakoa da: orain ezagutu dugun murrizketak ez digu garapen bide horieran sakontzen laguntzen eta, are txarrago, gutako batzuen biziraupena bera kolokan jartzen du. Tokiko hedabideen kasuan, murrizketak %40tik gorakoak ere izatera iritsi dira.

Esan bezala, badakigu garai zailak direla gutziontzat. Baina benetan estrategikotzat jotzen diren beste sektoreetan bezalaxe, honetan ere erakundeek dirua inbertitu behar dute. Euskal hedabideok garai berrietara egokitu eta sektorea berregituratazeko egin beharreko inbertsio handiak ezin dira urtez urteko diru-laguntzen menpe egon (ez dugu jakiten zenbat eta noiz jasoko dugun). Etorkizuna bermatuko duten inbertsioak egin ahal izateko, laguntzak hitzarmen bidez jasotzea ezinbestekoa da.

Elkarlanerako deia

Horregatik, elkarlanerako deia luzatu nahi diegu berriz ere Eusko Jaurlaritzari, eta gainontzeko erakundeei. Danon ahotan dabilen krisi ekonomikoa ezin da aitzakia izan ezinean dabilen herri ekimeneko euskal hedabideen sektorea hiltzen uzteko.

Herri ekimeneko euskal hedabideok beharrean jarraituko dugu, egoera berrietara egokitu eta kalitatezko euskarazko informazioa eskaintzeko. Erakundeei dei egin nahi diegu gure sektorearen aldeko apustu sendoa egin dezaten behingoz. Badakigu denbora latzak datozkigula, baina horregatik, uste dugu inoiz baino beharrezkoa dela orain arte egin eta konpartitu ez dugun gogoeta estrategikoa egitea, guztion artean erabaki dezagun nolako sektorea behar dugun, behin hau eginda beharrezko baliabideekin horni dezagun.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/07/06

Euskal Encounterrek "robot artean" ospatuko du bere 20. urteurrena

Euskal Encounter topaketaren 20. edizioan, uztailaren 26tik 29ra bitartean, Barakaldoko (Bizkaia) BECen.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/07/05

Non sartuko zenuke eskua sakelako telefonoa berreskuratzeko?

Ikerketa sakelakoak: AEBetako enpresa batek egin duen ikerketa batek sakelakoa berreskuratzeko eskua zaborrean sartzeko gai garela iragarri du.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099