2012/08/30

BEZa igo arren, Elhuyarrek prezioei eutsiko die

Elhuyarrek salgai dituen produktuen artean, lau produktu-motari eragiten die BEZaren igoerak. Lehenengo multzoa smartphoneetara egokituak dituen aplikazioak dira; bigarren multzoa, ebook-ak; hirugarren multzoa CD-ROM formatuko bideo-jokoak dira; eta laugarren multzoa Elhuyar aldizkarirako harpidetza digitala da. Produktu horien BEZa % 18tik % 21era igoko da, baina Elhuyarrek erabaki du prezioei eustea BEZaren igoerak bezeroarengan eraginik izan ez dezan.

Zientzia eta euskara dira Elhuyarren argitalpenen ardatz nagusiak, eta Elhuyarrek zientzia- eta euskara-produktuak paperean ez ezik, beste formatu batzuetan ere eskaintzen ditu.

Lehenengo multzoari dagokionez, egun, Elhuyarren hiztegiak eta euskara ikasteko kxo! Ikasi euskara aplikazioa eskuragarri daude smarpthoneetarako, Android eta Iphone plataformetan eta 3 €-an eros daitezke Google Play eta App Storen. Egun, Elhuyarren bost hiztegi daude eskuragarri Android eta Iphone plataformetan: Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco); Elhuyar hiztegia/dictionary (euskara-ingelesa/english-basque); Dictionnaire Elhuyar hiztegia (euskara-frantsesa/français-basque); Elhuyar Sinonimoen Kutxa; eta Elhuyar ikaslearen hiztegia. Aplikazio horien guztien demo bertsioa doan deskargatu daiteke.

Bigarren multzoari dagokionez, zientzia-gaiei buruzko liburuak paperean edota ebook formatuan eskuratu daitezke. Ordainpeko ebook guztiak 4 €-an eros daitezke, eta 4 € horietatik 1 € liburuaren egilearentzat da. Gainera, doako ebook-ak ere deskargatu daitezke.

Hirugarren multzoari dagokionez, Elhuyarrek hainbat bideo-joko didaktiko salgai dauzka gazteentzat, 10 €-an.

Laugarren multzoari dagokionez, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria zientzia eta teknologia gaiak euskaraz eta dibulgazio-mailan argitaratzen dituen aldizkari bakarra da. Elhuyar aldizkarirako harpidedun digitalek onura hauek dituzte: Elhuyar aldizkariaren 11 zenbaki digitalak eskuratu ditzakete; harpidedunaren gunerako sarbidea dute; eta harpidedunaren guneko zerbitzu guztiak eskuragarri dituzte. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren edizio digitalaren urteko harpidetza-saria 19 € da.

Elhuyarrek argitaratzen dituen produktuak Internet bidez eros daitezke www.elhuyar.org/edizioak webgunean; Elhuyarren katalogo osoa ikusi eta deskargatu daiteke helbide horretan. Internet bidez egindako erosketek % 5eko deskontua dute.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/08/28

Facebookek famatu egingo du lehiaketa batean lehenengo hiltzen dena

Facebookeko "If I die" aplikazioa: Facebookek "If I die" aplikazioa kaleratu du, hil aurretiko mezua grabatu eta hiltzen den lehena mundu osoan famatu egiteko.

2012/08/25

Samsungek 800 milioi ruro ordainduko dizkio Apple-i, plagioagatik

Samsungek kalte-ordainak ordainduko dizkio Apple-i. Samsungek 800 milioi euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio Apple-i, plagioa egiteagatik.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/08/17

Googlek euskara erabiliko du bere 'ahots bilaketa' sisteman

Voice Search Googleko ahots bilaketa sistemak 13 hizkuntza berriri erantzungo die, horien artean euskara, katalana eta galiziarra.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/08/16

Facebookek publizitatea jarri nahi du erabiltzaileen horman

Facebookek publizitatea jarri nahi du erabiltzaileen horman. Facebookek publizitatea jarriko du, nahiz eta erabiltzaileei gustatu ez.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Pentagonoaren hegazkin hipersonikoa itsas hondora jausi da

Gidaririk gabeko X-51A WaveRider hegazkin esperimentalak huts egin du AEBtako Defentsa Ministerioak asteartean egindako proban.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/08/14

Kim Dotcomen proiektu berria, Megabox, aurten iritsiko da

Megauploadeko sortzaileak azaldu duenez, Megaboxen artistek zuzen-zuzenean salduko dizkiete euren obrak erabiltzaileei.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Googlek Overalia enpresa euskalduna aukeratu du webgunea hobetzeko

Overaliak Googlerekin berritu du. Overalia enpresa gipuzkoarrak Googlerekin jarraituko du lanean

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/08/13

Facebookeko taldeek argazkiak nork ikusten dituen kontrolatuko dute

Facebookeko taldeetako kideek argazkiak nork ikusi dituen jakinaraziko du. Facebookek taldeetako kideen argazkiak nork ikusten dituen kontrolatuko dut

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

Googlek 4.000 lagun kaleratuko ditu Motorolatik

Murrizketak Googlen: Google konpainiak Motorolako 4.000 lanpostu kenduko ditu eta langileen % 20ri eragingo die neurriak.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/08/12

'Apalabrados' joko ospetsua, euskaraz dagoeneko

Apalabrados euskaraz: Telefono mugikorretarako Apalabrados jokoaren azken bertsioak euskaraz erabiltzeko aukera eskaintzen du.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

2012/08/10

Pasahitzak aldatzen dituen birus baten arriskuaz ohartarazi du INTECOk

Windowsen pasahitzak aldatzen dituen birus baten, Winlsk.538072, arriskuaz ohartarazi du INTECOk.

ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099