2012/08/30

BEZa igo arren, Elhuyarrek prezioei eutsiko die

Elhuyarrek salgai dituen produktuen artean, lau produktu-motari eragiten die BEZaren igoerak. Lehenengo multzoa smartphoneetara egokituak dituen aplikazioak dira; bigarren multzoa, ebook-ak; hirugarren multzoa CD-ROM formatuko bideo-jokoak dira; eta laugarren multzoa Elhuyar aldizkarirako harpidetza digitala da. Produktu horien BEZa % 18tik % 21era igoko da, baina Elhuyarrek erabaki du prezioei eustea BEZaren igoerak bezeroarengan eraginik izan ez dezan.

Zientzia eta euskara dira Elhuyarren argitalpenen ardatz nagusiak, eta Elhuyarrek zientzia- eta euskara-produktuak paperean ez ezik, beste formatu batzuetan ere eskaintzen ditu.

Lehenengo multzoari dagokionez, egun, Elhuyarren hiztegiak eta euskara ikasteko kxo! Ikasi euskara aplikazioa eskuragarri daude smarpthoneetarako, Android eta Iphone plataformetan eta 3 €-an eros daitezke Google Play eta App Storen. Egun, Elhuyarren bost hiztegi daude eskuragarri Android eta Iphone plataformetan: Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco); Elhuyar hiztegia/dictionary (euskara-ingelesa/english-basque); Dictionnaire Elhuyar hiztegia (euskara-frantsesa/français-basque); Elhuyar Sinonimoen Kutxa; eta Elhuyar ikaslearen hiztegia. Aplikazio horien guztien demo bertsioa doan deskargatu daiteke.

Bigarren multzoari dagokionez, zientzia-gaiei buruzko liburuak paperean edota ebook formatuan eskuratu daitezke. Ordainpeko ebook guztiak 4 €-an eros daitezke, eta 4 € horietatik 1 € liburuaren egilearentzat da. Gainera, doako ebook-ak ere deskargatu daitezke.

Hirugarren multzoari dagokionez, Elhuyarrek hainbat bideo-joko didaktiko salgai dauzka gazteentzat, 10 €-an.

Laugarren multzoari dagokionez, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria zientzia eta teknologia gaiak euskaraz eta dibulgazio-mailan argitaratzen dituen aldizkari bakarra da. Elhuyar aldizkarirako harpidedun digitalek onura hauek dituzte: Elhuyar aldizkariaren 11 zenbaki digitalak eskuratu ditzakete; harpidedunaren gunerako sarbidea dute; eta harpidedunaren guneko zerbitzu guztiak eskuragarri dituzte. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren edizio digitalaren urteko harpidetza-saria 19 € da.

Elhuyarrek argitaratzen dituen produktuak Internet bidez eros daitezke www.elhuyar.org/edizioak webgunean; Elhuyarren katalogo osoa ikusi eta deskargatu daiteke helbide horretan. Internet bidez egindako erosketek % 5eko deskontua dute.




ifttt
Put the internet to work for you. via Personal Recipe 735099

No hay comentarios:

Publicar un comentario